Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

7 juin 2014

Urkijok helegitea jarri du Etxerat-ek Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru laguntza baten kontra

urkijo

Etxerat herritarren elkartasunez bizi da bereziki. Bakar batzutan diru publikoa jasotzen du. Hau da Espainako ordezkariak jasaten ez duena. Ondorioz, auzitara eramaten du Etxerat elkarteaEtxerat-ek zehaztu du "bakea, elkarbizitza eta giza eskubideen alde egiten duen elkartea" dela, eta preso eta senideek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzen dituela. Urkijoren erabakia "Etxerat-ek azkenaldian pairatzen dituen kriminalizazio ahaleginen testuinguruan" kokatzen du elkarteak.

"Surrealista da Urkijo bezalako bakearen arerio batek, euskal herritarrek inoiz aukeratu ez duten kargu batek, gure elkartea eta gure elkarteak giza eskubideen alde egiten duen lana iraintzea". Elkarteak gaineratu du, bien bitartean, "ehundaka" direla espetxera bidean bizitza jokoan jartzen ari diren euskal herritarrak.

Publicité
Publicité
7 juin 2014

Espainako erregea, aberats-aberatsa

fraco juan carlos

New York Times egunkariak Espainako erregearen ebaluazio bat plazaratu du : 1 790 000 000 euro

Ez da hau fortuna txikia. Erraten zuten ez zuela inork lortu ebaluaketa bat egiten. Ematen du estatu betuarrek informazio iturri bereziak dituztela. Ez dugu gaitasunik horren frogatzeko. Menturatzen gara berria hedatzera.

7 juin 2014

Haurdun dauden presoak libratzeko legea

Lehen irakurketan, frantses asanbladan Taubirak aurkeztutako neurrien artean agertzen da  12 aste baino gehiagoko haudunaldia duten emazteak libro gelditu beharko direla, salbu leporatzen zaien delitua haurrak hunkitzen baditu. Horrek erran nahi du euskal presoak haurdun izanen direlarik libratuko dituztela. Pentsa daiteke legeak egiten direla aplikatuak izateko. Pozten gara. Baina zalantza batzuk gelditzen zaizkigu.

Zergatik Ibon Fernandez Iradirentzat legea ez da errespetatzen?

7 juin 2014

Euskaldunon Egukaria errugabea

egunkaria

Euskaldunen egunkaria zen. Urteetako lanaren emaitza, euskara hutsez, euskaldunen beharrei erantzuteko. Lan militantea eta herritarren sosarekin sortua. Hau izan zen . Bat batean Madridek dena kriminalizatzea erabaki zuen. Torturak, ezpetxeratzeak, Urruñar bat ere atxilotu zuten lanera joaten zelarik, muga pasa eta berehala. Ez dugu deus ahanzten.

Bat batean haien justiziak erabaki du ez zela hutsik izan. 

"128 kartzela urte eta 221 milioi euroko eskaera bizkar gainean. Langileak kalean, Egunkaria itxita, atxiloketak, torturak, preso egindako denbora, askatasunaren truke baldintzatutako bizimoduak... «Asko galdu dugu bidean. Urteak, sasoia, askatasuna, lana, Egunkaria-k inoiz izan duen talderik onena bere garairik onenean... Kalteak handiak izan dira, eta prozeduren kostuak ere bai». Atzera begiratu dute auzipetuek, Iñaki Uriaren ahotan, gurutzebide bihurtutako auziaren errepasoa eginez. Atzean, kalte «zenbatezinez» gain, dozenaka lagun ere badituzte, babesa emanez. Horretarako izan da ekitaldia, pasatutakoak gogoratu eta eskerrak emateko. Hasierako mezua, ordea, ez da aldatu: «Egunkaria kasuak ez zuen inoiz gertatu behar. Egunkariaez zuten itxi behar».

Beste euskarazko egunkaria sortu behar izan zen. Gure eskura heldu da egunero. Baina Guardia Zibilak eramandako operazioaren ondotik eragindako mina hor dago. Barkamenik eskatuko al dute?

4 juin 2014

Hezikidetza parekidea tailerra Hendaian

10446149_298436240331091_2805565305305084072_o

Atzo, 2014ko ekainaren 3an, Hendaitz gazte asanblada, herriko etxekoekin bildu zen. Bilkuratik ez zen gauza handirik atera, espero zutena erran zieten, hala nola Hendaian ez dagoela lokalik haientzat. Orokorrean hori izan da jaso duten mezua. 

Hori horrela izan edo ez izan, hauen ekimenekin segitzeko asmoa dute, eta beraz larunbat honetan, ekainak 7, goizeko 10tatik aurrera, herriko etxe aitzinean biltzeko deia luzatzen dizuegu, Hezikidetza parekideari buruzko tailer, joko eta abarrean parte hartzeko.  

  • Zeri buruz hitz eginen da?  Zer da hezikidetza?  

Bere banakotasun, berezitasunaren arabera, izaera ezberdinak onartuz, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza litzateke. Irizpide sexistek barnebiltzen dituzten, gizon eta emazteei egokituak diren rol, balore, portaerak e.a. transmititu gabe heztea da. Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta neska eta mutikoen arteko aukera berdintasunean oinarritzen da. Pertsonen garapen integrala lortu nahi du. 

Beraz, erakusten segituko dute Hendaiako herriko etxeari animatuta direla haien nahiak aurrera eramateko eta borrokatzen segituko dugula zerbait lortu arte.

 Adi egon datozen mobilizazioei eta larunbat arte!

Publicité
Publicité
4 juin 2014

Lurralde erreforma, Pygmalion eta alderdi politikoak

 

lebranchu

Azken asteek erakutsi digute UMP eta alderdi sozialisten artean lotura asko, interes asko daudela sistema politikoa zutik atxikitzeko. FNen lorpena hauteskundeetan, alderdi politikoen ardura bada parte handian, ez da krisiarengatik ekarritako emaitza soila izaten ahal. Izan ere, iragana aztertzen bada egoerari erantzuteko gai izan behar dira alderdiak, haien lana baita, haien ardura herritarren aurrean.

Haatik sisteman dauden pastel ugarien biltzeko lan asko egin da alderdietatik, egoera sozialei, arazo ekonomiko eta politikoei erantzuteko lanik ez da egin. Jospinek bere diskurtso batean , lehen ministro zelarik, zioen egin ahalak eginen zituela karrikan lo egiten zutenei aterpea emateko. Bere helburua zela. Denbora joan da eta egoera okertuz joan da.

Aldiz, politikoen egoera soziala ez da inoiz okertu eta gaur egun ikusten dugu, nahiz eta hauteskunde kanpainarentzat 20 milioi euroko aurrekontua erabiltzea legezkoa izan , UMPk diru zama hori gainditu du faktura faltsuak eginez. Alegia iruzur egin du, hauteskunde horiek baliorik gabe egon behar lirateke, demokraziari eraso egin diote, presidente kargua lapurtu dute.

Noski, 1988ko garaia gogoan hartzen badugu oroituko gara URBA aferarekin alderdi sozialistak ere legez kontrako finantzapenak egin zituela eta bi urtez ibili zela sagaio batean sartua. Horren ondorioa amnistia izan zen finantzapen horiendako. Alegia diputatuek legea bozkatu zutela beren buruan zuritzeko. Hau herritarren %74eko iritziaren aurka. 

Gaur egun gaizki doaz eta ez dira sozialistak asko entzuten UMPren kontra Pygmalionen aferari buruz hitz egiten ari. Haiek asko egin dituzte besteei harria botatzeko! Alta sistemaren sinesgarritasuna da kolokan, zerbait gelditzen bada sinesgarri noski! Horrela jokatuz FN laguntzen ari dira. Frantzian ongi begiratzen bada ez baita ezkerretik mugimendurik bultzaka ageri. Ezkerra lotan dago, bozetan ez du deus egiten, estatu espainolean ez bezala. Esperantza atxikitzea estatu frantsesean nahiko gogorra gertatzen ari da!

Alderdi sozialista justizia erreforma eta lurralde erreformaren gibelean gordetzen ari da, alegia lanean ari dela gobernutik. Lurralde erreforma? Non da aldaketa? Dudarik gabe asko idatzi da horretaz eta bitartean egoera sozialari buruz oso gutxi hitz egin da. Baina, zer ekartzen du aldaketak? Bretainiari erantzuten diote? Korsikarekin ez dira mugitu, Korsika ez da hunkitzen, astinaldia eman zaio beste lurraldearekin lotuko zela erranez baina ezin sinetsia zen. Kalapita sortu, besterik ez, Parisen bakea izateko!

Ba al da ahalmen gehiago uzten erregioen esku? Izanen al da diru gehiago erregio horietan. Gaur moda dagoen bezala konparaketa egiten bada  Alemaniako Landerrekin bertan erregioek estatutik askoz eta diru gehiago jasotzen dute!

Gaur egun estatuak ez du dirurik eta finantzaketa soziala gero eta gehiago erregioen eskuetan utziko da. Gertatzen da Akitanian helburu nagusia zorren ordainketan emana dela, lehentasuna. Orduan non dago erreforma horren interesa ez bada estatuaren zorra arintzea finantzaketa murrizketarekin?

Bestalde erreforma eskutik eskura pasatzen ari dira, Lebranchuk galtzen du Thierry Mandonen eskura joateko. Zergatik? Lebranchuk luzaz eraman du proiektua eta orai bukatzekotan delarik kentzen diote. Zinez politikeria asko gaiaren inguruan gauza gutxi mugitzeko eta aldarrikapenei erantzun gabe!

Alderdi politikoak, horrela jarraituz ez diote FNi arrastarik emanen. Herritarrek beharko diote aurre egin!

 

4 juin 2014

Bidaia Paradisu galdura

Hemen artikulu interesgarria gure inguru ekonomiloari buruz. Unibertsitatea herritarren serbitzurako baita, hemen dugu froga ona, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariek gure eskura ematen baitituzte haien gogoeten emaitza. Hemen artikulua:

http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/04/bidaia-paradisu-galdura/

3 juin 2014

Guardia Civilak Aritxulegiko gudarien oihana suntsitu du

bildu1058_44502781

Gaur, Oiartzunen, 6:45 eta 7:15 artean Guardia Civilak lau lagun atxilotu ditu, aritxulegin ETAko militanteak gurtzeko leku bat sortzea leporatuta. Españako barne ministroaren arabera, Arkaitz Bellon eta Xabier Lopez Peña omentzea ere leporatzen diete.

Bestalde, gudarien oihaneko piketeak eraman ditu guardia civilak beraiekin eta beste bost lagun zitatu ditu Intxaurrondoko kuartelera.

Elgarretaratzeak deituak dira Donostiako Intxaurrondo auzoko txara eraikinean (sagastieder plaza) atsaldeko 4tan eta Oiartzunen atsaldeko ordu batetan eta atsaldeko zortzitan herriko plazan.

Utzi Euskal Herria bakean!

 

aritxulegi1

DSC_0232

 

2 juin 2014

Sexualitate eztabaida

Euskal Herriko bilgune feministak sexualitatearen inguruko eztabaida txostena argitaratu du. Irakurri txostena, eztabaidatu, galdetu, ezeztatu... ZABALDU! 

http://bilgunefeminista.org/

 http://youtu.be/YBIQSBUmvTQ

2 juin 2014

Alde hemendik eguna ekainaren 7an, Senperen

10342784_296259653882171_5343788083972530738_n

Ekainak 7an, Senpereko Oxtikenia gaztetxean alde hemendik eguna egongo da.

- bazkari alaitua (erreserbatu ta etorri)
- atsaldeko 5etan, manifa Senpereko 2.komisaldegia salatzeko.
- iluntzean, ON , SKATU , POLYGORN eta DJ BULL taldeak
Sara, Senpere ta Azkaineko gaztetxeek eta eskualdeko Aitzinak! antolatua
Herrian, mendian egiten diren kontrolekin gelditzeko, errepresioa gelditzeko eta kolore guzitako polizia eta militarrak kanporatzeko animatzen zaituztegu Senpereko egun honetara urbiltzea. Ez ditugulako nahi, ez ditugulako behar, indar okupatzeaileak Euskal Herritik OSPA!! 
Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité