Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

2 juillet 2014

Mohamed Hussein AbouKhdir, 15 urte, bahitua, erahila.

palestina

Mendekua. Hau zen helburua, gazte honen hiltzeko argumentazioa, mendekua. Hollandek doluminak igorri zituen hiru gazte Israeldarren heriotzaren ondotik. Aldi honetan bahiketak eta hilketa honek frantses gobernuaren aldetik tratamendu bera izanen al du?

Publicité
Publicité
1 juillet 2014

San Ferminak prestatzen

san ferminak

 

San Ferminak ari dira prestatzen. Nagusiki ikus daiteke non dagoen lehentasuna, erran genezake seguritatea dela lehena baina ikara sortzen du errepresio gorputz guztiak hor daudela ikustea. Bestalde, frankotiradoreak ere jarriko direla teilatuetan iragarria izan da. Alegia jaz arrantzaleek hedatu zuten ikurrinak garaipen militar gisa hartu dutela agintariek. Egia errateko mundiala izan zen hura eta gure entziklopedia guztietan eta bereziki gure bihotzetan grabatua gelditu da. Baina nola Nafarroan abertzale kutxuari herra dioten, hala... matraka antolatu gehiago.

1 juillet 2014

Prefeta hautetsiengana

lurr

Lurralde antolaketaren erreforma dela eta, Batera plataformaren gogoetaren ondotik estatuaren proposamenak heldu dira. Jean-Jacques Lasserrek bere iritzia eman du Aglomerazio elkargoaren alde. Horrek aglomerazio desberdinen desagerketa ekarriko luke eta zonbait hautetsi lituzke dudarik gabe aurka. Debatearen hastapena baizik ez da. Finantzaketaren aldetik 39 milioi dira aipatuak, erran nahi baitu miseria bat. Estatuarekiko orai arteko planoaren berririk ez da eman, horrek diru iturria eskarri zuelarik gure eremura.

Uztailaren 12a arte ibiliko da prefeta IEHko ordezkariekin solasean. Lurraldearen ezagutza, dagozkion ahalmenekin, ez da ikusten ekarri dituen proposamenetan. Haatik hautetsien artean kalapitan aritzeko nahiko tresna du eta gainera 2017 urtarrilaren muga jarrita.

Parisek, usaian bezala, bere egutegia finkatzen digu, zonbait hauteskunde daudela tartean gure debateak zailtzen dituztenak. Baterak uztailaren 3rako deitu ditu kideak, biltzar horretan azken urrats horiei erantzuteko beste urrats batzuk erabakiko ditu. Parisek onartu nahi ez duen ezagutza baten gibeletik joateko. Euskal Herriaren ezabatze Parisek duen helburua ez du oraindik irabazia!

1 juillet 2014

Lurralde erreforma berriz Senatuan

senat

Joan den astean ezkerra eta UMPren oharren ondorioz Lurralde antolaketaren erreforma blokatua izan zen Senatuan eraman behar zen debatea hasi baino lehen. Gaur blokatze hori altxatua izan da eta bihardanik Senatuko debateetan sartuko da. Bihar berean lurralde antolaketaren erreforma aipagai izanen dute senatariek. Ipar Euskal Herriko senatarien hitz hartzeak jarraituko ditugu. Badakigu Espagnac senataria oso inplikatua dela debate horretan. 

Erreformak erregioen kopurua 22tik 14ra ekarriko du eta hauteskundeak 2015eko abendura eramanen. Epaitegi konstituzionalak gibelera botatu ditu eskuina eta ezkerreko argudioak. Argudio nagusia lurraldeetako langileen artean erreformak izanen dituen ondorioen azterketa eskasari lotua zen. Gobernuarentzat garaipen txikia erreformaren ibilbide politikoan.

1 juillet 2014

EVS langileen eskubideen alde

Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko prekarioen komiteek borrokan dira EVS langileen eskubideak errespetatuak izan diten. Hor bereziki, formakuntzarako eskubidea defendatzen dute.

Bi langileen eskaera dei auzian baztertua izan da Pauen eta orain Pariseko kasazio gortera jotzea beste biderik ez zaie gelditzen. Oso garrantzitsua da kasazioan irabaztea, horrela jurisprudentzia bat finkatuko delako. Baina kasazio auzirako Pariseko Abokatuen Elkargoko kide bat kontratatu behar dute eta abokatu gastuak handiak dira. EVS langileen egoera oso prekarioa izanik (24 oren lan egiten dute 650€/hilabete eskuratuz), ezin dituzte gastuak ordaindu.

Horregatik elkartasun deia zabaldu nahi dugu. Anitz emaile baldin bagira, gutti emanez ere (5, 10... euro) lortuko dugu langile horien eskubideen defentsa bermatzea eta agian irabaztea.

CNT, SNES eta LABek langile hauek sustengatzen dituzte.

Igor itzazue zuen emaitzak (txekez) Comité des Précaires 64 izenean

  Helbide honetara : Complexe de la République, 64000 PAU

helbidera, uztailaren 7a baino lehen, OTOI !

 

Milesker aitzinetik, LAB Irakaskuntza

 

 

Publicité
Publicité
1 juillet 2014

Fenomeno politiko bat europan

Fenomeno politiko bat europan; Podemos eta Pablo Iglesias.

(ikusi bideoa) http://dai.ly/x20ldef

 

1 juillet 2014

Diztela Leitzatik eta Euskal Herritik!

Azken hilabete hauetan, Leitzako herritarrei hainbat isun ailegatu zaizkie. Hauen arrazoia kontzentrazio eta manifestazioetan parte hartzea eta pankarta bat balkoi batetik bestera zintzilikatzea izan da. Isunak 450€ tik 3.000€ bitartekoak izan dira eta orotara, oraingoz, 51.450€ zor dituzte. Adierazpen askatasuna eskubide bat denez, argi esanen diegu gu isilaraztea ez dutela lortuko!!
ASKI DA!! ERREPRESIORIK EZ!!
UTZI PAKEN LEITZE!!
DIZTELA!!

Laboral kutxan kontu korronte bat irekita dago nahi duenak bere ekarpena egin dezan. "Isunduekin elkartasuna" izenean: ES21 3035 0118 88 1180019079

30 juin 2014

.eus fundazioa martxan.

eus-logo-462x461

.EUS fundazioak domeinua erabiltzen hasiko diren 92 erakunde aitzindariak aurkeztu ditu. Horrenbestez, apirila amaieran domeinua martxan jarri ostean bigarren pausu handia eman da, euskal kultura eta euskaldunak interneten bilduko gaituzten hiru hizkiek gidatuta: .EUS

.eus euskara eta euskal kulturarentzako Interneteko Goi mailako domeinu orokorra da. 2014ko apirilean jarri zen martxan, momentuz domeinuak.eus delarik martxan dagoen domeinu bakarra. 2014ko apirilaren 26az geroztik 90 aitzindarietako bat izateko epea irekita dago. Hasierako fasean hautatutako 90 domeinu horiek izango dira lehen sei hilabeteetan zehar martxan egongo diren bakarrak, hurrengo faseetan domeinu gehiago erregistratzeko aukera irekiko delarik.

.eus domeinu bat erabiltzeko baldintzak, batetik, webgunearen edukien zati bat euskaraz egotea, nahiz eta beste hizkuntza batzuetan ere egon daitekeen. Bestetik, euskarazko edukirik ez dagoen kasuetan, euskal kulturarekin loturiko edukiak izan beharko dute[1].

30 juin 2014

Algeriako partidoa baino lehen, neurriak.

algerie

Algerian sortutako 700000 herritar daude Frantses estatuan bizi eta estatuan sortutako bigarren belaunaldiko milioi bat herritar, alegia burasoak Algeriatik etorriak. Hauek naturaltasun osoz elkartasun handia sentitzen dute Algeriako taldearekiko eta Mundialeko partidoak hurbildik segitzen dituzte askok. Horrez gain, Algeriako taldea ongi ari bada zaleak karrikara jausten dira eta Algeriako banderak zabaltzen kaleetan. Hau ez da batzuen gustukoa.

Horrela, Algeriak jokatuko duen partidoaren bezperan, Algeriako banderak hedatuko direlaren beldurra hedatu nahi dute. Adibide nagusitzat hartuko dugu Nice hirian hartutako erabakia. Izan ere Nice hirian alkateak uztailaren 13 arte hiri erdian inongo banderarik agertu beharko eta hala gertatzen bada  jendea zigortua izanen da. Munduko edozein banderaren hedatzea debekatu du Estrosi UMPko alkateak.

29 juin 2014

EHZ 2014/ Larunbateko WebTB saioa

(ikusi bideoa) http://youtu.be/r2ZrdWGRtqU

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité