Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

15 juillet 2014

Bi atxiloketa Urruñan

Igande arratsean bi pertsona atxilotuak izan dira Urruñan. Izan ere Israelen kontrako boikotaren aldeko pintada egiten ari zirelarik Leclerc zentroan bi pertsonak gelditu dituzte. Polizia deitu eta bi pertsonak, "Justice pour la Palestine" elkartekoak biak komisaldegira eramanak izan dira. Bertan lau oren pasatu ondoren askatu dituzte, eta gaur arratsalderako konbokatu dituzte Donibane Lohitzuneko komisaldegira.

Leclerc zentroan, Palestinako lurralde okupatuetan egindako produktoak saltzen dituztela eta egin dituzte pintadak. Nazio batuetako erakundeak kondenatzen du salmenta hori baina hemen ez da salaketa hori errespetatzen.

Arratsaldeko 3tan lehena eta oren bat berantago bestea komisaldegira joanen dira eta bertan zer leporatzen zaien entzunen dute.

Publicité
Publicité
14 juillet 2014

Istripua Leclerc eta Sakaren artean

Arratsaldeko 4ak eterditan istripua gertatu da oso arriskutsua den gunean. Auto peugeot bat grisa aitzinan eskuinaldetik joa. Ez dakigu zeren kontra jo zuen baina odola zegoen lurrean. Ez dakigu noiz arte eta zenbat zauritu eta hil beharko diren gune horren antolatzeko. Herriko Etxearen ardura da, noiz aurre eginen dion arazoari galdzten dugu!

14 juillet 2014

Stephen Hawking Israelera ez doa

10464278_10152593567691742_103010606117335524_n

45025201305080715stephenhawking

Stephen Hawking nazioatean ezaguna den fisiko teoritzaileak uko egin du Israelera prestatua zuen bigaia egiteari. Konferentzia batean parte hartu behar zuen beste fisikoekin baina uko egin dio ekintzari Palestinako gertakariak direla eta. Israelari boikota garrantzi handikoa da gaur egun Palestinaren kontra Israelek eramaten duen eraso larri eta hiltzailearen aurrean.

Bestalde elgarretaratzeak deitu zituzten Lillen eta Nizan baina biak debekatuak izan dira. Uztailaren 14an Palestinaren aldkeko elgarretaratzeak ez dira onartuak izan. Parisen ere asteburuko manifestaldien ondotik, Palestinaren kontrako erasoak salatzeko deituak manifestaldiak tira birarekin bukatu dira. Ondorioz Hollanden azaldu du hango konfliktoa ez zela honera ekarri behar. Gogoratu behar da erasoa hasi denetik Hollandek izan duen jokaera oso kritikatua izan dela, baita ere alderdi sozialistaren barnean. Izan ere erasoa hasi orduko Hollandek Israelgo lehen ministroari elkartasuna adierazi baitzion.

11 juillet 2014

LAB irakaskuntzaren agiria

logoa-lab-web-iparr

2013/2014 ikasturtea bukatu delarik, LAB Irakaskuntzak bere kezka agertu nahi du Ipar Euskal Herrian hezkuntza munduan gertatzen diren zenbait arazoez.

 

Irakaskuntza pribatuan. Hasteko, eta zorigaitzez azken urteetan bezala, Suprefekturak eta zenbait herriko etxek trabak jartzen dituzte ikastola berrien plantatzeari edo egoitzen arraberritzeari. Falloux lege zaharkituari eta euskararen ofizialtasun ezari berriki modu egokian erantzun dio Uztaritzeko herriko etxeak euskarari herri mailan behar duen duintasun eta ezagutza : Bernat Etcheparek zionaren haritik “Uztaritzeko herria benedika dadila, euskarari eman dio behar duen tornuia. Euskara jalgi hadi plazara”.

LAB Irakaskuntzak beti salatu izan du euskarak bizitza publikoan presentzia eskasak ikasleengan ekartzen dituen ondorioak : ontsa berezi behar da haurren “irakaskuntza denbora” eta “bizitza denboraren” artean. Eskolan oren parekotasuna edo murgiltze sistema izanik ere, bigarrenean desoreka ageriago agertzen da. Izan ere karrikan, aisialdian, hedabideetan, familietan... Iparraldeko ingurumena arras frentximenta baita. Hor da gakoa eta beraz hor neurtzen dugu bizitzan euskararen normalizazioaren garrantzia.

LAB Irakaskuntzak Uztariztarren erabakia txalotzen du eta deia egiten du heldu den uztailaren 14an herriko etxearen aitzinean burutuko den elgarretaratzean parte hartzera.

 

Irakaskuntza publikoan. Joan den hilabetean salatu genuen bezala, zenbait postu hesteak gertatuko dira eta irakaskuntza elebidunarentzat aholkurari CPC postuarentzat arduradunik ez dute izendatu oraino. Eskolatan hedatu genuen petizioak 150 eskola irakasleren sinadurak bildu ditu eta DASENari igorriko dizkiogu Pauera kondutan har ditzan. Aholkulari postu hori berehala bete dezan exigitzen diogu.




11 juillet 2014

Oroitu, Urruñako bestentzako bilkura irekia

bilkura irekia 2014

Oroitu, Uztailaren 14an, atsaldeko 3tan Urruñako plazan, besten programazioarentzako bilkura ireki bat eginen dale. Herriko etxearen eredutik at, txosnaguneak festa eredu partehartzaile baten alde apustua egiten du. Hori dela eta, denen artean Urruñako bestak antolatzeko hurbildu bilkura irekira. Zer besta mota nahi duzu? Urruñako bestetan zer egotea nahi duzu? Egizue zuen proposamena eta txosnagunearekin batera antolatu!

Publicité
Publicité
11 juillet 2014

Herrian dena eder?

Aste honetako tokiko informazioa eskaintzen duen egunkari bakarrean argazki eder bat ikusi dugu. Izan ere Urruñarrak elkartearen  biltzar nagusiaren karietara 700 kide aipatu dituzte eta auzapezarekin argazkia zabaldu dute.

Argi da elkarte horretako kide guztiek ez dutela argazkia preziatuko, haatik argi da auzapeza ederki bizi dela azken hauteskundeetan eskuinak %62 egin duenetik. Irria edukitzeko arrazoi guztiak ditu. Eskuinak hedatzen den heinean eremu asko gogortzen joanen dira inongo oztoporik gabe.

Ondorioz, herriko besten bezperan Gazte Asanbladak dei bat zabaltzen du besta parte hartzaileak eraikitzeko eta horretarako bilera iraganen da uztailaren 14an, herriko plazan. Denei idekia da!

11 juillet 2014

Sarrionandiaren itzulera argitu nahian(Zuzeu)

Cover of 'Akordatzen' by Joseba Sarrionandia (Txalaparta Publishing House)

Handia izan da euskaldunon artean Joseba Sarrionandiaren balizko itzulerak sortu duen zalaparta. Baina Zuzeuk jakin ahal izan duenez, oraingoz ez da itzulerarik izango, ez legebidez, behintzat.

Sarrionandia Euskal Herrira itzultzeko asmoz zebilen, ez baitauka dagoeneko Espainiako Auzitegiekin argitu beharrekorik, Euskadi Sarietan argi geratu zenez. Baina kontua beste bat da: Sarrionandiak dagoen lekura itzuli nahi luke ostera ere Euskal Herrian egon ondoren, eta horixe da lortzen ez duena, dagoen lekura itzultzeko baimena. Areago, berrikitan izan zaio ukatua aspaldi eskatua zeukan baimen hori eta badirudi bere egoera Espainiako Gobernuaren jarreraren araberakoa dela. Alegia, Espainiak errefuxiatu eta presoekin daukan jarrera aldatu arte, nekez emango diotela baimena Sarrionandiari Euskal Herrira etorri eta dagoen tokira itzultzeko.

Beraz, zaila dirudi, Eskoriatzan eman beharreko hitzaldiak emango dituenik, bera present delarik, bederen. Beste gauza bat da hitzaldi horiek prestatu, idatzi eta beste nolabait emango diren ala ez.

(Joseba Sarrionandia eta Marie Darrieussecq-en arteko elkarrizketa)

 

11 juillet 2014

"BC3 da munduko bigarren Think Tank-ik eraginkorrena Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikan".

bc3

BC3 - Basque Centre for Climate Change euskal erakundeak bigarren postua lortu du Munduko ICCG (International Center for Climate Change Governance) Think Tank-en Sailkapenean, aurrea hartuz Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikan lan egiten duten mundu osoko 293 erakunde pribatu eta publikori.
Europa mailako lidergoari eusteaz gain, BC3-k bigarren posiziora egin du jauzi munduko Top Class modura.

BC3 Euskadin kokatutako "BERC" (Basque Excellence Research Centre) bikaintasun ikerketa-zentroa da, hauxe duena helburu: klima aldaketaren zergaitiei eta ondorioei buruzko epe luzerako ikerketa ahalbidetzea, hainbat diziplinatako zientzia-adar honen inguruko ezagutza sortzeko xedearekin.

BC3 zentroko ikerketa-taldea kualifikazio handiko ikertzaileek osatzen dute, ikerketa, prestakuntza eta informazioaren dibulgazioa bikainak izan daitezen.

Klima-Aldaketaren ekonomia eta politikari buruzko Munduko Think Tank-en Sailkapena ICCG izeneko erakundearen ekimena da (International Center for Climate Change Governance); erakunde pribatua da eta 2012. urteaz geroztik egiten du aipatu ikerketa konparatiboa, ezagutza zientifikoa eta Klima-Aldaketarekin lotutako politikak eta zuzentarau ekonomikoen esparruan lan egiten duten zentroak elkarren artean konparatzeko.

Guztira, mundu osoko 295 erakunde aztertu ditu, eta bigarren posizioan sailkatu da BC3, Massachusetts-eko Woods Hole Research Centre-ren atzetik.

Joan den urtean, BC3 Sailkapen honen Europako ataleko lehen postuan kokatu zen. Aurtengo edizioan, baina, ICCG erakundeak zerrenda bakarra egin du mundu osoko zentroak bilduz, eta beraz, bigarren posizioa lortuta, Europa mailako lidergoan kontsolidatzeaz gainera, mundu mailako Top Classean aurrera egin du Euskadiko zentroak.

Ranking honen helburua da munduan ezartzen ari diren politikak bideratzeko orduan Think Tank hauek egiazki duten eragiteko gaitasuna neurtzea. Berez, politiketan eragiteko gaitasuna neurtzea ez da kontu erraza, maiz irizpide subjektiboak tartekatzen direlako.

Beraz, balorazio-sistema objektibo bat izatea, eragile guztiek onartzen dutena, oso garrantzitsua da. Hain zuzen ere, horixe da Ranking honen ekarpenik azpimarragarriena: erabilitako metodologiari esker, ICCG-k Zentro hauen guztien emaitzak era objektibo batez sailkatzen, modu homogeneoz kontsideratuta taldeen beraren barne-gaitasunak zein emaitzetan eragiten duten kanpo-eragileak.  

 

10 juillet 2014

Gu gara Palestina!

palestina2

Ezin isilik gelditu gaur egun Palestinan gertatzen denaren aitzinean. Ikara, beldurra, sufrimendua, hau guztia du Israelek Palestinan zabaltzen. Mundu guztiaren aurrean, inongo trabarik gabe herritar soilak hiltzera doaz. Israelek munduko armadarik antolatuena dauka, materiala oso sofistikatuarekin, horrekin ditu herrirarrak erasotzen. haiek gauza gutxi daukate beren babeserako, ia-ia deus, haurrek ezerrez. Gernika berria egin nahi lukete! ez gure baimenarekin, ez gure oniritziarekin! Palestina askatu!

9 juillet 2014

Jacques Toubon, eskubideen defendatzaile!

toubonEskubideen defendatzailearen postuarentzat hautagaia entzuteko bildu zen frantses asanbladako komisioa. Bilera horretan komisioko kideek hautagaien iritziak neurtzen zituzten. Eliseoko hautagaia zen UMPko Jacques Toubon.

Euskal Herrian oroitzapen zehatza dugu UMPko diputatuaz. Izan ere honek Lamassourekin frantses konstituzioaren bigarren artikuluan finkatu zuen Frantziako hizkuntza bakarra frantsesa zela. Alegia hizkuntz eskubideetaz ez zen axolatu.

Gaur egun Hollandek Toubon hautagai gisa aukeratu du eskubideen defendatzaile gisa. Honek norberaren eskubideen defenditzeko ardura izanen luke,  frantses estatuaen izenean! Gaurdanik gure hizkuntz eskubideen defenditzeko nahiko zailtasun izanen duela ez dugu zalantzarik!

Eguerditan berean postua hartzen duela konfirmatu dute.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité