Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

4 juillet 2014

Oroitu, Urruñako bestentzako bilkura irekia

bilkura irekia 2014

Oroitu, Uztailaren 14an, atsaldeko 3tan Urruñako plazan, besten programazioarentzako bilkura ireki bat eginen dale. Herriko etxearen eredutik at, txosnaguneak festa eredu partehartzaile baten alde apustua egiten du. Hori dela eta, denen artean Urruñako bestak antolatzeko hurbildu bilkura irekira. Zer besta mota nahi duzu? Urruñako bestetan zer egotea nahi duzu? Egizue zuen proposamena eta txosnagunearekin batera antolatu!

Publicité
Publicité
4 juillet 2014

Urruñako gazte asanbladak hitzordua jarri du ostegunerako

Uztailak 10eko kartela

Urruñako gazte asanbladak, uztailaren 10ean Ereintza kolektiboarekin okupazioaren inguruko hitzaldi bat antolatu du. Hitzordua, atsaldeko 8tan jarria izan da herriko plazan.

Animatu eta parte hartu.

4 juillet 2014

Sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatuko da nazioarteko txapelketetan

images

'Basque Country' izenpean jokatu ahalko ditu lehia guztiak. Nazioarteko Sokatira Federazioak ofizialtasuna aitortu dio.

Sokatirako euskal selekzioa ofiziala da herenegundik. Hala jakinarazi diote Nazioarteko Sokatira Federazioko kideek Euskadiko Herri Kirol Federazioari. Aurrerantzean, beraz, sokatirako euskal selekzioa ofizialki lehiatu ahalko da nazioarteko txapelketa guztietan, Basque Country izenpean. "Eskubide eta betebehar osoko" onarpena eman diote selekzioari, eta federazio horren parte da dagoeneko. Estatus horretaz, baina, abuztuaren 31tik aurrera baliatu ahalko da; orduan bukatuko da AEBetan egingo duten lur gaineko txapelketa.

40 urte, tiraka

Sokatirako euskal taldeek 40 urte baino gehiago daramatzate nazioarteko txapelketetan parte hartzen. Halere, sekula ez dute aukerarik izan ofizialki nazioarteko federazioko parte izateko. Hori dela eta, Spain izenarekin lehiatu dira Euskal Herritik kanpoko txapelketetan, betiere euskal ikurrak erabiliz. Aitortza falta zitzaien, eta azkenean lortu dute, hori baitzen erronka: federazioaren parte izatea. "Duela 40 urte inguru parte hartzen hasi ziren talde batzuek jarraitzen dute oraindik ere. Baina segitzen ez dutenen lanaren ondorioa ere bada lorpen hau", nabarmendu dute.(Berria)

 

4 juillet 2014

Herri Kirola plazan


Uztailaren 7an, astelehenarekin, Urruñako pilota plazan, HKBren lehen herri kirol erakustaldia.
2013 urteko txapeldunen parte hartzearekin
Hasiera Gaueko 9tan

4 juillet 2014

Lebranchu Kortsikara ez doa

6779490-10362985

Lurralde antolaketaren erreformaz arduratzen den Lebranchu ministroa ez da Kortsikara joan. Atzo gauen goaitatzen zuten baina azkenean Parisen egon da. Kortsika irrikaz dago  estatutu berri bati buruz hitz egiteko. Baina azken gertakariek harremanak tinkatu ditu. Uharte guztian sozio profesionalek prefeturen aurrean elgarretaratzeak deituak zituzten ministroaren bisitarako.

Izan ere Marseillako portuak dauden konfliktoen ondorioz Kortsikarako doazen itsasuntzien mugimenduak trabatuak dituzte eta beste portuak erabili behar dira arazo asko sortuz. Hortaz Kortsikako Exekutibarako kontseiluaren presidenteak  Paul Giacobbik asko kritikatu du frantses estatuaren jokamoldea, Kortsika blokatzen duen itsasoko zirkulazioaren auzian errepublikaren errola zalantzan emanez. Alta  Paul Giacobbi gobernuaren aldeko hautetsia da. Lurralde erreformak eskakizun askori erantzun beharko dio Kortsikak hautatu duen bide berri honetan.  Paul Giacobbi Courbevois-n sortu diputatuak, ezkerrekoa, haserre handia erakutsi du azken egun hauetan, Marilyse Lebranchuk bere ondorioak aterako zituen bidaiaren anulatzeko.(argazkian  Paul Giacobbi)

Publicité
Publicité
4 juillet 2014

Gora Iruñeak laguntza behar du!

Sin título

Iruñeako, Gora Iruñea jai guneak arazoak ditu txandak betetzeko! Hori dela eta uztailaren 6, 12, 13 eta 14ean Jai Gunea ixteko zalantzan dira. Gure Urruñatik, deia egiten dugu Gora Iruñeara hurbildu eta txandak betetzen laguntzeko! Izena emateko bidali mezu bat txandak.gune@gmail.com helbide elektronikora edo jai gunean bertan izena eman.

Auzolanari tira eta tira, Gora Iruñea aintzina!

3 juillet 2014

Festa dezagun gaurdanik geroa! Dokumentala

Bilgune Feministak eta Emaginek elkarlanean eginiko dokumentala dugu hau. Emakumeen parte hartzearen eta festa ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatzen den Euskal Herriko jai ereduen erakusleiho ttiki bat.

(ikusi bideoa) http://youtu.be/Lfbd-n-AWt8

 

3 juillet 2014

Aljeriako futbolariek Munduko Kopan irabazitako dirua Gazako palestinarrentzat

Aljeriako futbol selekzioko jokalari guztiek Munduko Txapelketan irabazitako diru-saria Gazako herritarrei emango diete. Hala zabaldu du Waleed Abu Nada kazetari jordaniarrak Islam Slimani aurrelariak egindako adierazpenetan oinarrituta.

“Haiek gu baino gehiago beharko dute”, esan du Aljeriako selekzioako aurrelariak elkartasun keinu hau azaltzeko. Zenbait webgunetan diote 9 milioi dolarreko ekarpena izango dela. Gazako herritarrek Aljeriako selekzioaren garaipenak  haienak balira bezala ospatu zituzten, azpiko bideoan ikus daitekeenez. Oso ohikoa ez den elkartasun keinu honek azken egunetako bonbardaketek eta hilketek sortutako sumina arintzeko baliagarria egingo zaie.(Argia)

2 juillet 2014

Herri mugimendua aurrera!

Sin título-1

Aurtengo San Ferminetan herri mugimenduan lanean diren eragile ezberdinak uztailaren 10ean elkartuko dira egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten duten lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu dira Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, Independentistak eta Sortzen. Txikitasunetik jaio den ekimen hau datorren urteetan proposamen gehiagorekin janztea eta elikatzea espero dute. Izan ere, herri mugimendutik egiten duten lana, "oinarrizkoa izanen baita etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko". "Gure txikitasunetik gauza handiak sortzeko gai garelako, San Fermin hauetan inoiz baino ozenago eta argiago entzungo da Iruñeko kaleetan: herri mugimendua aurrera!".

Egun horretan eguerditik abiatuko den egitarau xume bat prestatu dute:
13:00 Bermuta eta tonbola txikia. (Jarauta kaleko Sortzenen Egoitzan)
14:30 Bazkaria Eslaba kalean. Txartelak 10 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke.

Sarrerakoak:

- Gazta bola

- Gazpatxoa
Bigarren platera:

- Haragi gisatua

Postrea

- Yogurt bizkotxoa izozkiarekin


18:00 HERRI MUGIMENDUA AURRERA lelopean “Aldarrikalejira”. Baratxurien plazatik Nabarreriara.
20:00 Kontzertua Bodegika Tabernan “Egurra eta kitto”
21:30 Ikasle afaria Zaldiko Txurian. Txartelak 5 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke. Afaria bukatuta jolasak eta kalejira eginen da Jai Guneraino.
 

 

2 juillet 2014

2014-ko iraileko sartzean Euskarako Aholkulari bat behar da

Eskola publiko elebidunean 2014-ko iraileko sartzean Euskarako Aholkulari bat izan dadin,

LAB Irakaskuntzaren petizionea.

7, rue Coursic 64100 BAYONNE, tél 05 59 59 50 20 irakaskuntzabaiona@labsindikatua.org

(Eskoletan sinarazteko, afitxatzeko eta postaz edo e-mailez itzultzeko. Milesker aitzinetik)

LAB Irakaskuntza sindikata kezkatzen da, CP LANGU. CR. izeneko 932. postuaren bilakaeraz. Aholkulari postu honek euskara-frantsesa irakaskuntza elebiduna du misiotzat.

« Ikasleen aintzinean euskarazko postu guziak beteak izanen direlarik, norbaitek postu hori betetzen ahalko du» irakur dezakegu mugimenduko 2. gehigarrian. Dakigun bezala, euskarako erakasleak falta direnez, postu hau libre geldituko dela aurre ikusi daiteke.

Lehenik, erran dezakegu, horren ondorioz, lanean hasten diren erakasleen segitzea eta laguntzea murriztuko dela. Alta, badakigu, erakasle gisa lanean hastea zaila izan daitekela eta laguntza bat beharrezkoa izan daitekela (hasiera errexteko, bideratzeko, etab.)

Eskas honek ondorioak ukanen ditu zerbitzu publikoak proposatutako erakaskuntzaren kalitatean.

Ondoren, garai berezi batean girela badakigu. Egia da heldu den sartzean eskolako erritmo aldaketa bat izanen dela, eta seguraski, hizkuntzen alternantzia berri bat adierazia izanen da departamenduko kuadro batean. Horretarako, erakasle taldeek behar haundiak ukanen dituzte antolaketa berri horien kudeatzeko.

Azkenik, ohartzen gira keinu izigarri negatibo bat dela. Alde batetik, elebiduneko erakasleentzat, izan frantsesez edo euskaraz. Eta beste aldetik interesatuak edo/ta inplikatuak diren gurasoentzat. Elebidun sarean ikasle kopuruak haunditzera doazela eta, Euskarazko Aholkulari postuaren ez betetzeak erakusten du administrazioaren motibazio eta estimu eskasa irakaskuntza berezi honentzat. Honek, zalantzan emaiten du duela hogoita hamar urte abiatu saila.

Erne egonen gira eta erantzun argi bat eta bermeak itxoinen ditugu Euskarako Aholkulari bat izan dadin 2014-ko iraileko sartzean.




Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité