Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

13 avril 2020

Gezurra agintean.

Coronavirus risks the return of currency wars | Financial Times

Ipar Euskal herriko egoera nahiko ona dela ematen du Sud Ouesten eta Baionako herriko etxeak komunikatzen dutenaren araueran. Gainera, eritu zirenak, adinekoak sendatu direla erran dute. Oso zaila da zenbaki zuzenak lortzea,  baina Baionako hospitala ez dela gainditua ematen du. Baionako peñek beren lokalak utzi dituzte sekulan espazio berriak behar balire jendearen kokatzeko. Berriak Nafarroa eta EAEko berriak eskaintzen dizkigute. Aberri Egunaren biharramunean berriz ere ohartu behar gara, arazo hain garrantzitsuari buruz, zenbaki soil baten lortzea ere zaila dela. Herri bat osatzeko oinarrizko informazioa biltzea beharrezkoa da eta ez gaude horretan oraindik! Hori informazio zabal eta askotan sakona, Berria gure tresna indartsuena delarik! Frantzia eta Espaina nagusi gure herrian oraindik!

Zer dakigu frantses estatuak egin duen pandemiaren kudeaketaz?

Hau da 1793ko kostituzioaren 21garren artikuluak adierazten duena: Article 21. - Les secours publics sont une dette sacrée. La société doit la subsistance aux citoyens malheureux, soit en leur procurant du travail, soit en assurant les moyens d'exister à ceux qui sont hors d'état de travailler.

Noski ez da gure erreferentzia nagusia izanen, garai horretan euskaldunok gure eskubideak galdu genituelako. Baina, estatu bat behar bada, zailtasunetan direnei laguntza eskaintzea da lehentasuna, hau garai haietan kontutan hartu bazuten, uste dugu ez dela gaur baztertzen ahal den eskubidea. Gaur egun erretretaren erreformarekin edo langabetuen eskubideak murriztearekin, gobernuak bere buruari uko egin dio. Iruzr egin dio bere herriari.

Three travel startups tell us how they're responding to the ...

Musukoekin hasi.

Hastapenetik musukorik ez da. Lehen momentuan, gobernuaren bozeramaileak zioen musukorik ez zela beharrezkoa. Pixkanaka gezurtatua izan da, eta azkenik, Medikuntzako Akademiak musukoekin ateratzeko aholkua eman du. Baina, Philippe, lehen ministroak egin duen azken agerraldian, apirilaren lehen egunetan, OMSeko kide baten azalpena hartu du, hor erraten baitzen musukoa ez zela beharrezkoa. Beraz, tokiko Akademiaren gainetik pasatzen da eta nahasketa sortzen du, soilik haien musukoen lortzeko ezintasuna gordetzeko.

Bihardanik, Hego Euskal Herrian, musukoen banaketa hasiko da. Lanera joan behar duen orok eskuratzen ahalko du musuko bat, bere burua babesteko eta baita ere besteen babesteko. Hau, Ipar Euskal Herrira ez da iritsi. Noski, Ipar Euskal Herriko egoera ez da Hegoaldekoa. Dena den, musukoen falta frantses estatu osoaren egoera da, Covid-19 oso present den tokietan ere.

Frantzia ekialdeko egoera oso gogorra da. Ekialdea materialik gabe gelditu da. Dena, ahal den bezala egin behar da, elkarte batzuengana joan behar dira erizainak musukoen lortzeko. Erizain liberal bakoitzak, astean, 18 maska lortzeko eskubidea du farmazietan. Estatuak ez du erantzunik ematen. Erizainak bereizten dira familiarengandik, kutxadura ez zabaltzeko gisan, etxez etxe ibiltzen direlarik.

Urtarrilearen 24ean dagoeneko estatuak errekizizionatu zituen toki guztietan zeuden musukoak. Informazio desagertu egin da, baina jakina da armadarentzat eskuratu zirela musukoak. Bitartean, Macron antzerkira joaten zen,jendea lasaitzeko, gibeletik disponiblea zen materiala estokatzen zutelarik. Gezurrak zabaldu dira, egia beharrezkoa zelarik, herritarren prestatzeko. Denbora 49-3 erabakiarekin erretreten erreforma imposatu dute.

Uhain bat bertzearen gainetik.

Txinak urtarrilatik erakusten zuelarik egoera oso serioa zela, neurri zorrotzak hartzen zirela, otsaila osoa galdua izan da gobernuaren aldetik. Estatuak arduradunak dauka, arlo guztietan, egoerak aurrikusteko. Beraz, informazioa zegoen, baina lehentasunak beste nunbait jarri dituzte. Konfiantza hautsi da herritar eta erabitzaileen artean.

Agintariek hospital publikoa ez dute erabiltzen, dirua dute sistima pribatua erabiltzeko. Beraz, ez da gobernuko kideen kezka, oraindik ere, komunikazioak lehentasuna izaten jarraitzen du.

Hiru hilabete lehen heriotzaren berria zabaldu dela, hamahiru mila hil estatuan.

Hiltzen direnekin aginduak oso gogorrak izan dira. Ildakoen zainketa debekatu dituzte, Covid edo ez, horrela familiak eramanen duen irudia desberdina da, zainketa ez baita egiten. Lekukoen tanatopraktorreek ez dakite jendea zertaz hil diren, babesik gabe, maskarik ez daukate. Hil kutxa berehala hesteko  agindua dute. Azken agurren ematea ezinezkoa bihurtu da.

Konfinamentuarekin bukatu beharko da, baina kutxatuen afera ez da konpondua. Gainera udazkenarekin beste uhain bat helduko dela iragatzen dute. Orai arteko erabakiak jarraituz kezka areagotzen du.

Bestalde, Suediak ez konfinamentuaren erabakia hartu. Kutxatze kolektiboaren hautua egin du. Ondoko hilabeteek erakutsiko digu zein den politika hoberena.

Coronavirus shock vs. global financial crisis — the worse economic ...

Klase borroka

Hospitaletako langileen artean milaka dira kutsatuak izan direnak. Gehiengo handia da hospitaletan gaur egun Covid-19 dira. Langile horiek ez dute materialik babesteko. Hospitaleetako langileak arrisku handian daude zuzenean, denbora gehiena pasatzen dute Covid-19 duten eriekin, FFP2 musukorik ez dute. Hospitaletan!

Egoera zailetan daudenak hunkituagoak dira.

Kazetari batzuek begiratu dute ea zenbakiak onak ziren. INSEEk zenbakiak plazaratu ditu. Herrietatik INSEEk biltzen dituen zenbakietatik bildu ditu. Haut Rhin departamentua hartu dute adibidetzat, hau da atera dena, martxoko, hospitaletan soilik! Konparatu dute eta etxean zendu direnak ez dira zenbatu. Le Mediak erakusten du zenbakiekin gauza asko gordetzen direla. Biktima guztiak ez dira zenbatzen.

Seine Saint-Denisko departamentuan hildakoen zenbakia handiagoa da. Izan ere, langile asko bizi dira hor eta egunero lan egitera joaten dira, metroa hartuz. Kutxatzeko aukera handiagoa dute.

Gobernuak konfinamenduaren hautua egin du, errepresioarena ere. Auzo txiroetan, poliziaren jarrera oso bortitza da. Ez da Koronabirusarekin hasi baina areagotu du jarrera. Ez dira salbuespenak zoritxarrez. Komunikabideetan auzoetako gazteak estigmatzen dituzte ateratzen direlarik, auzo burgesen gazteak aldiz ateratzen direla eduzkia hartzeko. Ligue des Droits de l'Homme elkarteak dei egin dio gobernuari eta salaketa egiteko.

Paperik gabekoak dirurik gabe gelditu dira. Asko beltzean aritzen ziren eta konfinamentuarekin lanik eta dirurik gabe gelditu dira. Jatekorik ere ez dute. Portugalek egin duen bezala, estatuak paperik gabe dauden guztiak, urgentziako denbora osoan, osasun eskubide ezagutu behar lizkieke, seguritate sanitarioa segurtatzeko. Txaleko beltzek paperik gabe direnei laguntza ekartzen die.

Bukatzeko.

Ekonomia beheruntz joaten ari delarik indarrak egin beharko direla diote gobernutik. Ulertzen da gaur egun lanean ari direnei indar hori eskatuko zaiela. Hau ezinezkoa da! Konfinatuak diren guztien laguntzan ari direnei faktura pasatzea? Harrigarria! Klase borroka, kapitalak beti bere inderesak begiratzen!

 

 

 

 

Publicité
Publicité
6 avril 2020

Estatu baten beharraz.

Coronavirus – La Belgique avait détruit des millions de masques de ...Fermeture des écoles : les mots pour rassurer vos enfants et en ...CANTARRANA ESKOLA | Muskiz

Mediapart komunikabideak, inkesta batean, estatu frantsesean masken inguruan izan diren keskak, debateak eta bereziki eskasak azaltzen ditu.

Izan ere, konfinamentua hasi denetik, denetarik entzun behar izan dugu. Azkenean, ez genekien zer egin behar zen. Hastapenean, frantses gobernuaren boz eramaileak baieztatzen zigun masken erabilpena ez zela beharrezkoa. Berak, maskak, nola jarri behar ziren ez zekiela gehitzen zuen. Alegia, doi doi, osasungintzakoek soilik behar zituztela.

Ondoren, jakin dugu Estatu Batuek, sahiets bideetatik, Europarako ziren maskak berenganatu zituztela, Txekiak, Italiara zihoazen maskak, Txekiako aireportu batetik pasatuz, Txekian geratzeko gordetu zituztela, Kanadarako prest zirenak Mitxigango estatuak errekuperatu zituela. Finean, masken gerla hasia zen, aitzineko urteetan inongo aurrikuspenik ez baitzen izan, aurrikuspen politikarik ez zela izan, pandemia egoera batean erantzuteko gai izateko.

Horrez gain, maskak egiteko, Txina baizik ez egoela ulertu dugu. Europak ez zekiela gehiago maskarik egiten. Frantziak bederen ez zuen horretarako lantegirik. Gehiago, ez zuen lantegirik, maskak egiteko, aire hartzaile tresnatik egiteko, oxigenoko botoilak egiteko. Osasungintzako materialaren egiteko industria guztiak galdu zuela jakin dugu.

Poliki, botiken inguruko eskasia ere aipatzen hasiak dira,  Farmazeutikako industria oso azkarra da eta oso pribatua ere. Honi, dirua egitea interesatzen zaio, eta botikak eremu publikora pasatzen direlarik, ez zaio interesatzen ekoiztea. Beraz hor ere, estokak ahulak dira. Horretaz gutxi hitz egiten da oraindik.

COVID-19 koronabisuraren aurrean neurriak eta gomendioak | Herribizia

Salbuespenak

Mediapart kontatzen digu, maskak ez zeudelarik, konfinamentua erabaki ondoren, oinarrizko produktuak eta zerbitzuak segurtatzen dituzten enpresei soilik lanean aritzeko baimena eman zaielarik, batzuek salbuespenak lortu dituztela. Horrela, Airbus konpainiak, hegazkinen egiten jarraitzeko baimena lortu du. Osasungintzan falta ziren maskak lortu zituztela hegazkinak egiteko.Alegia, hegazkinak egiteko maskak zeudela. Osasungintzarako ez zeuden. Beraz gorde dituzte?

Konfinamentua beste herrietan erabiltzen zelarik, gobernuak bazekien neurri hori inposatzea beharrezkoa izanen zela. Baina hauteskundeak lehenestu dituzte. Beste salbuespena izan da. Konfinamentua gibelatua izan da hauteskundeen antolatzeko. Horren bitartez, kutxatzeak hedatu dira. Ez dakigu horren bilana eginen ote den, baina hauteskunde egunean kutxatua izan direnak badukete zer erran.

2012 arte OMSk pandemiaren kontra aritzeko neurriak agintzen zituen, horiek denak alde batera utziak izan dira, geroztik egon diren gobernu desberdinen aldetik! Alegia, Sarkozyk, Hollandek eta Macronek politika bera eraman dute. Hospitala publikoak hetsi dituzten, Parise inguruan hamaika hetsi dituzte. 2016 arte, Pariseko bosgarren auzoan, Val de Grace-ko hospitala idekia zen, herritar guztiei idekia, nahiz eta armadaren menpekoa izan. Geroztik, hetsia da kapitalaren erdigunean dagoen egitura, une honetan hain beharrezkoa litzatekeena, abandonatua, parke handi baten erdian.

Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean: 20 Batela ...

Estaturik gabe.

Macronek ekonomia lehenesten du. Lehenesten du ekonomia eta herritarrak babesik gabe uzten ditu. Herritarrok, zertarako behar dugu estatua, ez bada egoera larrietan babestuak izateko? Estatua behar dugu eta horretarako, zergen bitartez, dirua ematen diogu, eritasunaren aurrean laguntza eta azpiegitura izateko. Injustiziaren aurrean epaitegiak egoteko, jateko heina lortzeko doia izateko, segurtasun ezaren aurrean, edozin inseguritate motaren aurrean, babes bat izateko. Horretarako, estatua kudeatzen duenak aurrikuspenak landu behar ditu.

Azken urteetan, herritarrak atera dira estatuak bere lana ez zuela egiten errateko. Astero, mobilizapenak egin dira estatuaren bete beharrak ez zirela segurtatuak. Dei horri, estatuak LBDekin erantzun du, gerlarako armak erosi ditu, poliziak gero eta gehiago, gero eta bortitzagoak atera ditu kalera, osasungintzako langileek  aurrekontua gehiago eskatzen zutelarik. Errepresiorako bideratu dituzte aurrekontuak.

Maconek langile xumeak iraindu ditu, osasungintzako langileei irri egin die, eta langabetuei, lana atxemateko, bidea zeharkatzea erran die.

Orai, herritar xumeak goraipatzen ditu Macronek, haiek dutelako konfinamentua segurtatzen. Baina, Macronek herritar xumeak goraipatzen baditu, ez du aurrekonturik sortzen hospital publikoa berrindartzeko. Aurrekontuak sortzen ditu industria laguntzeko. Amazon lanean uzten du, Amazonek zergen aldetik zorrak dituelarik. Ekialdeko hospital publikoko arduradunak dio aurrekontuak txikitzen jarraitu beharko dela. Beraz, mundu berrian errezeta zaharrak bultzatuko dituzte oraindik.

Estatua erortzen ari da, ez du herritarrekin kolaboratzen, denen estatua lortzeko, urrunago ikusteko.

Gure estatua.

Une honetan, pandemia betean, gobernu desberdinetako ministroek, zenbat maska, zenbai aire hartzaile, zenbat azpiegitura manatu duten, zenbat milioi xahutu duten osasungintzako materiala erosteko kontatzen digute. Ez zaigu inporta, materiala guzti hori, gaurko, atzoko, behar genuen. Bitartean, milaka jende hil zaigu. Milioi horiek aipatuz, haien inkopetentzia baizik ez digute kontatzen. Horrelako estaturik ez dugu behar. Frantses eta espainol estatuek inkopententzia, arduragabekeria baizik ez digute erakutsi. Zientifikoen kontseiluan zeudenak, isilik atxiki dituzte, haien harrokeriaren aurrean zientifikoek ere isiltzen ikasi dute. Raout ikerlariari gerla egin nahi izan diote, berak eritasunaren aurrean sendabide bat baizik ez zuelarik bilatzen. Miserableak.

Besteek Espainatik armada ekarri digute, desinfekzio lanetan aritzeko. Abertzaletasunaren kontrako desinfekzio lanetan aritzea amesten zuketen. Izan ere, Onati erdian Espainako erreserkia jo ta su, ozen ozen, Iruñaren erdian bezala, entzunarazteko beste nahia besterik ez zuten. Edo mugan, Zugarramurdin, mendian, ez dakigu zer desinfekzio lan mota egin zuketen.

Estatua behar dugu, gure interesak defendituko dituenak, ez alderdiaren aldekoa, ez politikari elitistak babestuko dituena, dena dakiten horientzat, denentzat. Estatu bat behar dugu herritarrekin kolaboratuko duena, herritarrek baitakite zer den funtsezkoa, oinarrizko beharren asetzeko, ondakinak berziklatzeko. Estatutu bat, industria babestuko duena, industria herritarren beharrei erantzuteko egina izanen baita, maskak egiteko adibidez. Txinari ez eskatzeko gisan, Kubari laguntzeko adibidez, Kubak laguntzen duen moduan. Industria laguntzeko, ez armak ekoizteko.

Estatua behar dugu, langile guztiei soldata duina segurtatuko duena, herritar guztiei paperak emanen diena, eritasunaren aurrean denek babes segurua ukan dezagun,eta horrela osasun kolektiboa egokia egoteko. Pentsionista guztiei pentsio duina ukan dezaten eta  erresidentzietan daudenei bizi baldintza oso onak ukan ditzaten, eta etxean gelditu nahi dutenek ongi inguratuak egon daitezen.

Eta bukatzeko estatua behar dugu euskarari teilatu segurua emateko, hau baita bide bakarra bizi duin bat ukan dezagun.

Bai, estatua behar dugu, gurea, guretzat, kolaboratzailea, zerbitzailea.

Estatua nahi dugu, euskal Herritarrak babestuko dituen estatua.

29 mars 2020

Kexak eta galderak.

Qué es el coronavirus Covid-19 o neumonía de Wuhan y cómo se contagia

Birus beldurgarri bat hedatu da munduan. Pandemia sortu da. Ikerlariek aspalditik iragartzen zuten zeuden arriskuez. Osasungintzako profesionalek, azken urteetan, osasungintzak sufritzen duen egoera salatzeko tresna guztiak erabili dituute, sindikaten bitartez lehenik, gero grebak antolatuz. Arduradun politikoak gor gelditu dira, egiten zitzaizkien eskaera guztien aurrean. Hospitaleetako arduradun nagusiek ere, gobernua hunkitzen saiatu dira. Ez da erantzunik izan. Aurrekontuak txikitzen joan dira, hospitalak, edozein empresa bezala kudeatzeraino.

Txinatik etorritako birusa berezia zela bazekiten. Indartsua zela eta borrokatzeko neurri gogorrak beharko zirela bazekiten. Txina begiratuz, denbora joaten utzi dute, inongo neurririk hartu gabe. Oso hedatua zelarik ohartu dira beren ardura zela osasungintzaren beharrak asetzea. Birusa heldu delarik osasungintza ekipamendurik gabe aurkitu da. Birtualki 250 milioi maska manatu dituzte. Bitartean ez dago. Testendako gauza bera da, ez daude. Hospitaletan gripe arruntarentzat erabiltzen den ekipamenduarekin ari dira lanean. Bitartean, gobernutik hurbil diren medikuak, ikerlariak, kazetariak aritu dira arriskua gutxiesten, prentsa handiaren laguntzarekin. Poderearen laguntzarekin.

Alternatibak

Birusa sartu da, hedatu da eta hospitaletan ez zegoen tratamendu berezirik. Mediku ikerlari ospetsu batek, Didier Raout, mundu mailan ezagututako ikerlaria, tratamendu bat erabiltzen hasi da. Tratamendu merke bat, kloropina.  Berehala gerla hasi da, birusen kontrako borrokan diru asko baitago jokoan. Tratamentu bat aurkitzen duenak, txertoa aurkituko duenak diru asko irabaziko du.

Frantses prentsan ez da Kuba aipatzen. Alta, Kuba hastapenetik ari da Txinarekin lanean, Italian dago eta beste herri askotan. Monique Pinson-Charlotek, frantses ikerlariak, twitterren bitartez, Kubaren laguntza eskatzea beharrezkoa zela zion, gobernuari laguntza hori ez baztertzea eskatzen zion. Kubako blokeoa Estatu Batuetatik indartzen dutelarik.

Dagoeneko, Errusiatik, Kubatik, Frantziako laborategi batzuetatik hipotesiak, aukerak proposatzen ari dira, tratamendu baten alde. Baina, osasungintzako empresen artean lehia handia da. Txertoa nork lortuko duenaren arauera, salmenta librean izanen da, ala prezio altuetan. Baina tratamenduak bidean dira. Bitartean eritasuna daukana tresna gutxi ditu eritasuna gainditzeko.

Kexak

Orduan, alderdi politikoen arteko enfrentamentu ariketak ikusi ditugu, edozerk balio baitu alderdiaren bultzatzeko. Baina, herritar batzuek, frantziarrak, erabaki dute muga batzuk gainditu zirela. Ondorioz, epaitegietara kexak jartzea erabaki dute. Fabrice di Vizio abokatuak, mediku talde baten izenean, salaketa jarri du Agnès Buzyn osasun ministro ohia eta Edourd Philippe lehen ministroaren kontra, arduragabekeria salatzeko. Politikoek ez dituzte garaiz maskak manatu, besteak beste, egin behar zena ez dute egin. Hauteskundeak hobestu dira.  Macron antzerkira joaten ikusi dugu Txinan herrialde osoak konfinatzen zituztelarik.

Arduragabekeria aitortua izan da, Le Monde egunkarian, Agnes Buzynek izenpetutako artikuluan, nun urrats guztiak kontatzen dituen. Salaketa Cours de Justice de la République auzitegian jarri du Di VIziok. Izan ere, jakinaren gainean, arduradun politikoek erabaki zutelako deusik ez egitea.  Hau du aitortu osasun ministro ohiak. Ardura politikoa izatea egoera aurrikustea da.

Inter-Urgences kolektiboak ere beste salaketa bat jarri du erranez arduradunak gehiago zirela azpimarratuz OMS, kontseilu zientifikoa eta artikulu zientifikoei ez zitzaiela kasurik eman. Kolektibo honek sarean gune bat jarri du, plaintecovid.fr, herritarrei aukera emanez salaketa kolektibo horretan parte hartzeko.

Ondoko egunetan, herritarren kexu eta haserrea beste bide batzuk agertuko dira. Gobernu desberdinen politikarekiko konfiantza erabat suntsitua ikusten dugu lekukotasun desberdinetan.

Hiru egunetan eskubide sozialen urraketa.

Egoera baliatuz, langileen eskubideak urratzen dituzten legeak bozkatu dituzte. Langileek laguntza behar dutelarik, haiei eskatzen dira indarrak. Hasteko lan oren kopurua 60 ordura pasatu dute, hori

12 astez segidan bederen. Igandeko lana baimendu dute, alegia, langile bati zazpi egunez segidan lan egitea eskatzen ahalko zaio. Horrez gain, neurria abendu arte iraun lezakeela diote gobernutik. Ez da ulertzen zergatik, hastapenean bi aste aipatzen baziren. Konstituzioaren hamaseigarren artikuluak arautze aukera handia ematen dizkio gobernoari eta horretaz baliatzen ari dira, prentsa nagusiaren laguntzarekin. (L'article 16 de la Constitution de la Cinquième République est un article de la Constitution de 1958 connu comme celui qui, en période de crise, permet de donner des «pouvoirs étendus», d'ordinaire exclus au président de la République française. De manière plus mesurée, le Conseil d'État parle de «pouvoirs exceptionnels )

Konfinamendu bete betean, gobernuak lanik gabe daudenei laborariak laguntzea proposatzen zien. Hiru egunetan urgentzia egoera bozkatu, eta horrekin batera lege antisozialak bozkatu ere! Melanchonek zioen salbuespen egoera noiz hasten den jakiten dela, baina bukaera aurrikustea zaila dela. Eskubide zibilen ikuspuntutik arrisku handiak direla zioen.Izan ere, Frantziak ezagutu duen azken esperientzian, urgentzia egoera, 2015eko azaroan hasi zen, 2017ko azaroan bukatzeko, bi urte eta gero. Berriz ere, sartu gaituzte urgentziazko egoera batean, untsalaz bi hilabeteko eperako, baina pandemiaren indarra ikusiz epea luzatukodaiteke.

Langileen eskubideak urratu eta empresendako diru laguntzak segurtatu, hauek izan dira gobernuaren erabakiak. Haatik, hospitalentzat ez dute dirurik agindu. Ez da jarrera hori ulertzen.

Irabaziari lehentasuna.

Une honetan, noski, lehentasuna doa materiala lortzeko ahalbideei. Herritar guztiek, politikoen arduragabekeriaren gainetik, nabarmen ikusi dute tokiko industriaren desagertze prozesuak zer ondorio dituen osasungintzan, eguneroko tresnak, biziak salbatzeko lortzeko unean. Izan ere, oinarrizko materialaren lortzeko manaketa kanpoko herrietara jo behar da. Gehienbat Txinara. Maskak eta babes guztien egiteko kanpora jo behar da, empresa asko Europa osoan hetsi baitituzte. Interes ekonomikoengatik Europak, Europako estatu guztiek burujabetza industriala galdu dute.

Gabriel Colletis ( l'Urgence industrielle 2012) Tolosako unibertsitateko ekonomia irakasleak, salatzen du burujabetza industriala galdu dela islatzen dela COVID-19ren krisi honetan. Oinarrizko beharrei erantzuteko autonomia eza erakustera ematen du. Reuters agentziak dio Europako komisioaren dokumentu batek diola Europako babes beharren %10 soilik segurtatzen ahal duela, gaineratekoa kanpotik datorrela. Hala ere, gogoratzen du Alemaniak ez duela bere industria besteak bezain bat ondatu azken hamarkadetan, horrek oraindik besteekiko indar handia uzten dio.. Philippe Sansonetti

Luxer empresa, oxigeno botoilen ustiatzeko empresa, nagusiek duela hilabete batzuk hetsi zuten. Estatu frantseseko empresa bakarra zen. Langileek berriz idekitzearen eskaera egin dute, baina estatuak ez du erantzunik eman. Estatuak eskumenak ditu empresen bereganatzeko. Ez du horrelako urgentziarik erakusten pandemiari erantzuteko aukerak daudelarik.

Bernard Arnault, frantses industria gizon aberats handiak bere empresa batzuk jarri ditu maskak eta babes materialaren ekoizteko martxan. Lehen materialak hospitaleetara heltzen ari dira. Noski, txalotzekoa litzateke Arnaulten kirol kuttunena ihesaldi fiskala ez balitz! Izan ere, estatuak, gobernuek beren lana egiten balute zerga mailan aberatsenei zor dutena pagarazteko zerbitzu publikoak ez lirateke dauden mailan!

Gogoetarako lerroak.

Aspalditik, zientzialariek Zoonozak ezagutzen dituzte. Zoonozak dira animaliak, gizakiak sortutako egoera batengatik, bizi diren eremuak. Oihanen desagertzeak animalia espezie askorentzat sekulako aldaketak heldu dira, habitatak desagertzen baitira. Pandemiaren garaian, pandemia hau nola jali den jakitea helburu nagusia bilakatu da. Ikerlarien artean gizakiaren ardura ez da  gehiago zalantzan ematen.  Ikerlari batzuek erakusten dute birusa animalia batzuen bitartez  gizakiarengana heldu dela. Birusa animaliatik gizakira nola pasa den jakitea garrantzitsua da. Philippe Sansonettirentzat, mikrobiologoa eta Frantziako kolegioko irakaslearentzat, ez da lehen aldia birus inbasibo bat hedatzen dela, SRAS izan zen 2003an, Mers koronabirusa izan zen ere Arabiako penintsulan 2012an. Dagoeneko adibideak, ereduak, bazeuden. Betakoronabirusa deitzen dituzte birus horiek, espezie batetik bestera salto egiteko gaitasuna dutenak dira, gizakiari eritasun arriskutsuak ekarriz.

Cecile Aenishaenslinek, marexala eta Montrealeko unibertsitateko irakasleak, ebola birusaren aipamena egiten du, zoonoza ere, espezie batetik gizakira pasatutako birusa baita ere. Esplikatzen du errekurtso gutxiko familiek fauna basatia baliatzen zutela elikagai gisa, ebola birusarekin batzuetan kutxatutako animaliak janez ere. Faktore asko begiratzeko daudela dio, ingurugiroari atxikiak direnak,. Ekosistimen aldaketek arrisku berriak ekarri dituzte.

Jean François Sylvainek Bioaniztasunaren aldeko ikerketarako fundazioaren lehendakariak dio, ikerlariek eta zientzialariek argitaratu artikuluetan, zerbait oso gogorra gertatuko zela nabarmentzen zela. Azken urteetan, zientzialariek drama hau aipatu dute etengabe, entzunak izan gabe. Gobernuek zientzialariak entzun behar dituztela dio. Hélène Soubeletek erakunde bereko zuzendariak dio infekzio eritasunek abiadura handia ari direla hartzen.

Habitatak desagertu dira animalia askorentzat. Animaliak tokiz aldatzen dira, gizakiarekin kontaktua azkartuz. Nahasketa horiek eritasun berriak ekartzen dituzte.

Ekologiarekiko gogoetak beharrezkoak dira. Globalizazioak bioaniztasuna hunkitzen du, krisiz krisi goaz, ekonomiko, soziala ekologikoa, hau ez bada gogoetatzen bizitzaren komertsioak amildegira garamatza.

Errekurtsorik ez dutenek animaliak basak janen dituzte, elikagai inseguritateak hunkitzen gaitu azkenean. Osasun bakarra da, animalien osasuna gizakien osasunari lotua da, biak batera behar ditugu zaindu etorkizunik nahi badugu. Le Mediak egin ikerketek erakutsi dizkigute zientzialari horien gogoetak.

Baina, gogoetarako, beste bide batzuk ere badaude, ikerlarientzat tresna bilakatuko direnak, eta agian planeta honek bizi dituen arazoei aterabideak ekarriko dituztenak.

Hemen dugu sare elektrikoak lehen lerrora ekartzen dituen ikerlaria, Tomas Cohen deitzen da, Bergengo unibertsitateko doktorea da, gizarte antropologian lan egiten du. Aurten, martxoan,Tucsonen konferentzia batean zioen koronabirusari buruz, Rudolf Steinerren liburuarei erreferentzia eginez, pandemia esplikatzeko. Intxikazioak azpimarratzen ditu. Horrez gain lurraren elektrifikazio uhain deberdinak pandemia desberdinei lotuak direla dio.

Gizakia izaera elektrikoa denez sare elektrikoak hedatzeko etapa berriek eragina dutela dio( Arthur Firstenberg, L'arc-en-ciel invisible). Gure kasuan 5Gren instalazioa pandemiari lotzen du, kanpo elektro magnetikoak gure bizitzetan eragin zuzena duelako, froga guztiak daude. Lurraren elektrifikazioak salto handia ezagutu du azken sei hilabeteetan, 5G deitzen da, hamaika satelite ari dira uhinak hedatzen eta horrek kutxadura berria sortzen du gure zelulentzat. Bakoitzak telefono bat daramagu bere sakelan eta impulso elektrikoak ez datoz bat osasunarekin. Zein da 5G sareak osorik estaltzen duen herria ? Huwan.

Bukatzeko.

Bukatzeko, higieniztek aspalditik diotena heldu zaigu gogora, korriente askok azpimarratzen dutena gaur egun. Herritar guztiak, denak, bizi baldintzak duinetan bizi behar dira, hau izan behar da legea. Alegia, bizidun bakoitza bizi baldintza duinetan baldin bada, janari egokia, aterpe segurua, osasun eskubideak maila onekoak, kolektiboki ongi biziko gara. Gizakia lurrari lotua da eta lurrean bizi diren beste bizidun guztiei.

Pandemia honek gizakiak lurrarekin eta beste bizidunekin nahi dituen harremanen inguruan gogoetatzeko balio behar luke. Balio behar luke politika publiko duinak eraikitzeko, herritar guztiak babestuz. Portugalek etorkin guztiak erregularizatu dituela ikusi dugu. Erregularizatu ditu denek osasungintzako zerbitzuetan edozeinek dituen eskubideak lor ditzaten. Eredua ona da. Espero dezagun beste herrialdeetako politikoek eredu hau segiko dutela.

20 mars 2020

Aterabiderako lehioak irekitzen ari dira.

 "Non ce n’est pas trop tard, mais nous avons perdu trop de temps ! Il ne faut plus tarder mais agir : détecter et traiter" Photo : Nice Matin/MaxPPP

Hatsaren Poesia eguna Senperen, Sarako Biltzarra, Nafarroaren Eguna Baigorrin, Herri Urrats Senperen, Literaturia Zarautzen, Ziburun Baltsan elkartearena edo Bastidan, aurtengo, galbidean dira. Erran nahi baitu kultur ekitaldi andana ez diela antolatuko, egitura nagusiak arriskutan ezartzeko bidea idekiz. Hau kontutan hartuz Seaska ere barne dugula. Izan ere, oso zaila da ekitaldi erraldioak eta txikiak antolatzea, konfinamentutik. Aldez aurretik, lan asko egin behar baita horretarako. Noski, Seaskak eta orohar ikastolek, https://multimedia.ikastola.eus/ proposatzen dute konfinamentuan ongi pasatzeko. Euskal Irratiek ere, euskaldunentzat interrekintzan aritzeko bideak jarri dituzte. Baina, horrek ez du aldatuko, ekitaldi erraldioen antolatzeko, aurre lanarentzat zailtasun handiak daudela. Ondoko asteek erakutsiko dute, zonbait kasutan, ezeztatze batzuk gainditzen ahal izanen diren.

Huateskundeen kasuan erabakia hartua izan da, ekainera gibelatuak izan dira. Seguraski debate handiak izanen dira horren inguruan. Politikoek beren lana egiten badute, eta seguraski Jaka horiek ere zer erran izanen dute, gobernuak izan duen jokabidearen inguruan, birusaren kudeaketa zela eta, konfinamenduaren unean gobernuak hartzen dituen erabakiak ebaluatzeko, dirua empresentzat atxematen duelarik, eta hospitalak oinarrizko materialarik gabe uzten dituelarik. 

Batzuek diote dagoeneko, deus ez dela berdin izanen, herritarrek memoria izanen dutela. Jadanik, mediku batzuek salaketak jarri dituzte Macron eta Philippen kontra, izurrite honen aurrean osasungintza defentsarik gabe utzi baitute.

Lanak izanen dira demokrazia zer den definitzeko, gaurko egoeran, nolako erabakiak hartzen diren, nork agintzen duen, galdera horiek denek erantzunak beharko dituzte. Atzo, bertan Penicaut ministroa haserretu da eraikuntzako langileentzat konfinamentua eskatzen zelako. Haserretu da lan egitera behartu nahi baititu. Ahantzi gabe lanean jarraitu behar duten beste guztiak: supermerkatuetan, postan, okindegietan, osasungintza guztian, ondar bilketan, garraioetan....Horientzat babes baliabiderik ba al da? Pausa aski bal al dute edo ordutegi bera atxiki behar dute presio psikologikoa itzela delarik? Horiek dira lehen lerroan!

Marseillako hospitale batetik heldu da lehen berri ona. Izan ere, ematen du berri fidagarria dela, medikuntza munduan gero eta gehiago aipatzen ari baita. Didier Raoult, medikua eta ikerlaria, hitz egiten eta bere esperientzia kontatzen hasi da. Izan ere, covid19 tratatzen ari da bere hospitalean IHU Méditerranée Infection institutuko zuzendaria da, eta birusaren inguruko kontseilu zientifikoko kidea. Mintzatu da erranez bi molekulekin ari direla eriak tratatzen. Alde batetik, chloroquine botika erabiltzen dute, hau ezagutzen dute dagoeneko paludismoaren kasuetan baliatzen baitute. Horri lotzen diote beste antibiotiko bat, azithromycine deitzen dena, bakterien kontra eta birusen kontra ere eraginkorra dena. Entseguak egin dituzte eri batzuen artatzeko eta emaitza onak kasuen %75etan lortu dituzte.

Didier Raoult ikerlariaren azalpenen ondotik, Estatu Batuek adierazi zute paludismoaren kontrako chloroquine botika hartuko zutela, covid19 aren kontra erabiltzeko, berehala eskuartean izateko aukera ematen baitu.

Hau ate ideki handia bat da herritar guztientzat, pixkanaka birusa nola bizi den eta zerekin borrka daitekeen jakiteko pistak idekitzen ari baitira. Hori oso baikorra da.

Noski, herrialde eta osasungintzako empresen artean gerla ekonomikoa hasia da, bai botiken monopolioa izateko eta txertoaren lortzeko. Pandemia beldurgarriaren aurrean, hau da beldurra sortzen duena. Interes pribatuen, diruaren egiteko nahia gailentzen baita. Herritarren osasuna bigarren mailan kokatzen baita.

Bigarren plano batean, Frantziako osasun sistima da agerian gelditzen ari da, hori ezin dute gutxietsi. Macronek heroiak direla dio! Urte bateko grebaren ondotik, osasungintzako langileek, deus lortu ez dutelarik, egoeraren arriskuez abisatzen zutelarik, gaur egoeraren ondorioak bete betean bizi ditugu. Dirua eta langileak kendu dira funtsezko sektoretik. Grebak, mediku arduradunen demisioak, dena baliatu zuten gobernua abisatzeko. Erantzunik ez zuten jaso.

https://fr.statista.com/themes/2934/les-hopitaux-en-france/ gunearen araueran 1364 hospitale publiko daude Frantzian, 1002 klinika pribatu, eta helburu lukratiborik ez duten 680 klinika ere. Agerian gelditzen da sektore publikoa eremua galtzen joan dela eta gobernuak ez duela indarrik egin sektore publikoa babesteko. Horretaz herritarrak ari dira jabetzen.

Bestalde, erizain baten hilabete saria zabaldu dute sarean, non ikusten den erizain batek 14000 eurorekin bizi behar duen. Zer arriskutan lan egiten duen kontutan hartuz, oso merke lan egiten duela argi gelditzen da.

Ideia horiek gordeko dira, krisia pasa eta seguraski horretaz hitz eginen dugu!

 

18 mars 2020

Argazki adierazgarria

IMG-20200318-WA0002

Bai, aldaketaren aukera hurbildu da herri hauteskundeetako emaitzak ikusi eta. Izan ere Philippe Aramendiren zerrenda lehen atera baita %40a gaindituz.

Noski ulergaitza da hauteskundeen lehen itzulia antolatua izan dela korona birusaren izuritea hor zegoela eta, jakinez herritarren parte bat ez zela bozkatzera joanen.

Hala eta guztiz ere, gobernuak ontzat ematen ditu hauteskundeetako emaitza horiek eta beraz, lehen itzulian %50a gainditu dituztenek eskubidea onartzen zaie auzapez izateko, usaiako egoera izan balitz bezala. 35000 herrietatik beraz 30000 herritan auzapeza hautatua izana da dagoeneko.

Zonbait kasutan, Biriatukoan adibidez, pozteko erabakia izan daiteke, lehen itzuliko emaitzek herriko etxea abertzaleen zerrendaren esku utzi baitu, Hiriart auzapez eskuindarra kanpoan utziz. Aspaldiko auzapeza zen eta aldaketak beti ongi etorriak izaten dira, auzapezaren politika, bereziki, bere buruari buruz zuzendutako politika delarik. Nabardura bat hala ere Biriaturen kasuan, Hiriart euskalduna zen eta ematen du auzapez berria ez dela hala. Agian euskara ikasteko bidean jarria izango da!!!

Gisa guztiz, Frantzia mailako oposizioak ez du lehen itzuli honi buruz gauza handirik erran, pandemia dela eta, egoera larria baita. Polemikak ez dira lehen lerroan ematen une honetan. Dena den, ez dugu zalantzan ematen kontu guzti horiek, gobernuaren arduragabekeria lehen itzuliaren aurrean, lehen emaitza horiek ontzat hartzea, eta beste batzuk, lehen lerrora itzuliko dira datozen hilabeteetan.

Bestalde bigarren itzulia ekainan antolatuko zirela iragarri dute, gelditzen diren bost mila baino gehiagoko herrientzat. Horrek desoreka handia sotuko du legitimitatearen aldetik. Izan ere, untsalaz bigarren itzuli horrentzat jende guztiak izanen du bozkatzeko, lehen itzulian ez bezala. Horek ere beste polemika piz lezake.

Gisa guztiz eta, eta hemen dugun argazkia dela medio, ez dakigu, Urruñaren kasuan, zein auzapez lor lezakeen plaza berpiztea! Hori erronka handia izan daiteke.

Publicité
Publicité
17 mars 2020

Etxean denak!

Eguerditik goiti denak etxean egon behar gara. Formulario bat Berne ministaritzaren gunean jarri dute, bete behar dugu, erranez nora joaten garen karrikan kontrola baldin badugu. Paper hori ez badugu isuna jarriko digute. Irakurria dut beste herrialdeetan kartzela zigorra ere aurrikusia dutela kalean arrzoinik gabe taldean ibiltzen direnentzat.

Lehen irudiak, militarrenak, poliziarenak karrikan inpresionagarriak dira baina hasiera baizik ez da, jendea nahiko laai ageri baita. Parisen ere bide luzeetako geltokietan jende asko bada, hiri hanitik ahal duena joaten baita dirudienez. Beraz elkar kutxatzeko aukera handia, geltokietan jendeen arteko distantziak ez baitita errespetatzen.

Horrez gain, hirietakoek birusa garraiatuko dute herri txikietaraino, orai arte kutxatuak ez diren lekuetaraino, jakinez zein errazki hedatzen den arduragabekeria da.

Résultat de recherche d'images pour "confinement gares de Paris"Yahoo eguerditan Parisen

Macronek enpresendako laguntzak iragarri ditu, hospitaleentzako, ez du deus erran. hospitala militarrak jarriko dituztela erran du. Eritasun horrentzako eremuak zabaltzea aipatu du ere. Alegia, hospitala bereziak korona dutenen biltzeko eta artatzeko. Hitza hartu du baina zer neurri zehatz hartu duen herritar arruntarrari erantzuteko ez dakigu, arazo zahatzak hor direlarik. Adibidez medikuek erraten dutelarik material faltan ez du aipatu frantses industriak material hori ekoiztuko zuela ondoko egunetan, ez du dirurik eman ikerketarako ere. Herritar guztiek maskak behar lituzkete baina ez daude inon. Eskas gelditu da.

Bestalde, urgentzietako ahalbideak laster mugatuko dira, bideko istripuak izanen dituztenek, edo soilik bihotzekoa duenak, ez du aukerarik izango artatua izateko, zainketa berezietan tokirik ez delako izanen. Horregatik da hain inportantea elkar ez kutxatzea. Baina maskarik ere ez dago.

16 mars 2020

Emaitzak begiratuz

Egun osoan, atzo, euskal komunikabideek hauteskundeak jarraitu dituzte. Usaian egin izan duten gisan eta behar bada hrubiltasun handiagoarekin, tresna eta langile gehiagorekin aritu dira informazio asko eta zehatza ematen. Paul Bilbaok ere euskal komunikabideen elkar lana goraipatuz agertu da Twitter kontuaren bitartez.

Egia erran pozik egotekoa bazen informazio eskaitza onarengatik.

Alta, hauteskunde hauek egoera ez normalean antolatu izan dira, zientifiko eta mediku asko etxean egoteko aholkatzen zutelarik. Alegia, konfinamendua baitezpadakoa zela pandemia geldiarazteko eta erabakiak ez zirela hartzen arduraz erranez. Demokrazia pandemia baino handiagoa zela zioten politikoek, bereziki Fabieusek eta Larcherk. Lehenak, gogoratzen bagara, ardura nagusia izan zuen odol kutxatuaren aferan, odol kutxatuaren banaketa joaten utziz. Ezin da ulertu bere esku uzten ahal dela arazo sanitario batean erbakiaren hartzea, bere iragana begiratuz. Auzitegi konstituzionalaren presidentea denaz kasu egin zaio. Horrez gain, Larcher senatuaren presidenteak, estatuaren bigarren arduradun presidentearen ondotik, bultzatu du hauteskundeen antolaketa demokrazia pandemiaren gainetik zela eta. Jendearen metaketa arriskutsua zela zioten zientifikoek eta medikuek. Politikoek zioten jendearen arteko distantzia errespetatuko zela, eskuen garbitzeko produktoak egonen zirela. Prebentzioa segurtatuko zela zioten.

Atzoko irudietan, boz kondaketaren baldintzak agertu dira, jendea bat bertzearen ondoan, distantziak errespetatu gabe. Biriatuko kasua da berbada esanguratsuagoa. Izan ere, emaitza ezagututa, jendea elkar besarkatzen ikusi ditugu.

IrudiaIrudiaAitziber Zapirain (Hendaia)

IrudiaDonapaule

Benetan espero dugu birusa ez dela oraindik sobera hedatua baina ardura gutxirekin antolatu dituzte hauteskundeak.

Orduan, hasteko, boz emaileen kopuru bat ez da bozkatzera koan, birusarengatik, beraz emaitzak nola izanen ote dira sinesgarriak? Dagoeneko hauteskunde sistima honek ez du herritarren zati baten interesa pizten. Usaian bozka ematen duten zati batek, egoera berezi batengatik, bozkatzera ez bada hurbiltzen eta  politikoek ez badute hau kontutan hartzen, herritarrek ez dute ulertuko.

Segitzeko, arduradun politiko asko, gaur, bigarren itzulia ez antolatzea eskatzen ari dira. Heriotz kopurua eta hospitaleetatik heldu diren mezuak entzunez,  ederki ulertzen da eskaera. Beraz, lehen itzuli honen inguruan antolatutakoa bertan behera erortzen utziko da, alegia lehen itzulia balio gabe utz dezakete Parisetik.

Macronek mintzaldia emanen du gaur arratsean, neurri berriak iragarriko ditu eta horien menpe egonen gara denak. Zenbat denborarako ez dakigu, baina seguraski aste batzuendako. Frantses gobernuak oso berandu hartzen ditu erabakiak. Gobernu honek ardura gutxi erakusten du herritarrekiko.

Gogora dezagun Ipar Euskal Herriak En Marcheko bi diputatu dituela, hiruetatik bat, horrek badu garrantzia Ipar Euskal Herriko isla baita, frantses politika orokorrarekiko. Kezkagarria noski, Macronen politikak osasun sistima hausten ibili baita Macron presidente denetik, eta gaur egun hospitala goraipatzen ari delarik. Arduragabekeria itzela.

Mediabaskeko editorialean irakurtzen ahal genuen birusak ez gintuela bizitzea debekatuko, ez eta bozkatzea trabatuko. Ausarta.

Pentsatzen dugu, bozka egun hau huts sanitarioa izan dela. Ondoko egunetan ondorioak zein diren ikusiko dugu.

6 mars 2020

Euskara, boz bila (Ekhi Erremundegi Beloki -Berria)

Heldu den martxotik aitzina herriko etxeetan euskararen aldeko planak osa ditzaten, kanpaina bat abiatu dute Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak herrietako bozen barruan. Miarritzen, 'Euskara 2035' plana aurkeztu zuen euskara zerbitzuak joan den abenduan.

2020ko martxoak 6
  
Euskararen aldeko hizkuntza politikak garatzeko beharra mahai gainean ezarri dute heldu den martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren herrietako bozetan. «Adostasun zabala» lortzen du mezu horrek, baina egoera zinez aldatzeko urrats handinahiagoak behar direla adierazi izan dute maiz euskalgintzako ahotsek. «Martxoko herriko bozak, euskararen aldeko jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa egiteko parada izanen dira», adierazi zuen Peio Jorajuria Seaskako presidenteak. «Lege babesaren eskasa ez da aitzakia izan behar aitzinurratsen ez egiteko».

Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak prestatu duten hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloaren herriko etxeetako garapena aurkezteko joan den otsailean Baionan egin zuten ekitaldian mintzatu zen Jorajuria. Engaiamendua galdetu diete herrietako hautagaiei «ondoko sei urteetan euskararen garapenaren aldeko hizkuntza politika planifikatuak abian ezartzeko eta garatzeko».

Gaur egun 30 bat zerrendak bat egin dute engaiamenduarekin Haizpea Abrisketa Kontseiluko kidearen hitzetan. «Kolore politiko guzietako zerrendak ari dira engaiatzen». Horien artean, Ipar Euskal Herriko herri nagusi batzuetan jadanik karguan diren batzuk. Zerrenda osoa hauteskundeen ondotik osatuko den Euskal Hirigune Elkargoaren esku utziko du Kontseiluak, Ipar Euskal Herriko erakundeak engaiamendua hartu duten hautetsiekin batera lan egin dezan.

«Politikariei erraten diegu lehentasuna eman diotela kontsentsuari, eta horregatik oinarririk apalena bilatu dutela; baina, orain urratsak behar dira. Hori da guk eskatzen dieguna: orain egizue zerbait», esplikatu du Abrisketak. Otsail hastapeneko ekitaldia aitzin, banaz banakako bilkurak egin zituzten hainbat hautetsirekin eta hautagairekin. «Orain ari gara zerrenda bakoitza kontaktatu, eta engaiamendu eskaerak bidaltzen. Aski erraz ari dira zerrendak engaiatzen».

Abrisketaren hitzetan, protokoloaren koadroa, euskal hiztunaren eskubideetatik abiatzen da. «Hor erantzuten den galdera da: zer egin daiteke hizkuntza eskubideak bermatzeko Ipar Euskal Herriko herriko etxe batean?». Funtsean, «gida bat» eskaini diete hautetsiei, gobernatzen dituzten instituzioetan euskararen aldeko planak gara ditzaten. «Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko hizkuntza politika batek landu beharreko eremuak, hartu beharreko erabaki nagusiak eta kontuan hartu beharreko irizpideak eskaintzen dituen dokumentua», azaldu zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Baionako ekitaldian. Haren hitzetan, hiru eginkizun nagusi bete behar ditu anbizio handiko politika abian jarri nahi duen herri administrazioak: zerbitzuak euskaraz segurtatzeko eta informazioa euskaraz eskaintzeko bideak ezartzea; ardurapeko egituretan euskaraz lan egin ahal izateko baldintzak ahalbidetzea; euskararen garapena eta erabilpena sustatzeko neurriak hartzea bere eragin eremuan.

Gaur egungo egoera «aski lausoa» dela dio Abrisketak. «Euskal Elkargoak badu bere Euskara Plana, EEP Euskararen Erakunde Publikoak baditu bere baliabideak... Baina herriko etxeko teknikariek beren gain hartu behar dute hizkuntza politika bat martxan ematea. Guk nahi duguna da erabaki hori hautetsiek hartzea, eta, hori egin ahal izateko, tresna bat ematen diegu». Haren hitzetan, gehienek «oso gutxi dakite» zer den hizkuntza politika bat. «Batzuek erraten zizuten herriko seinaletika euskaraz eman dutela, eta beraz hizkuntza politika egin dutela», adierazi du. «Hizkuntza Politika Proiektua praktika bat da, herriko etxe baten jarduera osoa zipriztintzen duena; horregatik erraten dugu zehar lerroko politika bat dela. Hizkuntza behar dugu gure jarduera guzietan. Nola eginen dut hizkuntza erabiltzeko modu arrunt edo eroso batean nire herriko etxean? Hizkuntza politikak galdera horri erantzun behar dio; ez da urtean behin festa bat euskaraz antolatzea, baizik eta zure egunerokotasunean nola jardungo duzun hizkuntzarekin. Hitz handiegietan sartu gabe, kontzientzia hori eman nahi diegu hautetsiei. Batzuk hasiak dira, eta badakite; horiei urrats gehiago eskatzen diegu; beste batzuk hasi gabe dira». Horiek lehen urratsak egitera bultzatu nahi dituzte.

Abrisketaren iritziz, Frantziako politikagintzak eragin zuzena du hizkuntza politikari buruzko ikuspegian. «Uste dugu Frantzian ez dela hizkuntza politika proiekturik, hizkuntza bakarra delako. Berezkotzat jotzen da dena frantsesez egiten dela. Ez gara ohartzen funtsean hori ere hizkuntza politika bat dela. Euskaldunek, beste hizkuntzek haien lurraldean dituzten eskubideak izan beharko lituzkete». Horregatik, haren iritziz, herritarrek badute euskaldun gisa euskaraz artatua izateko eskubidea betearazteko ardura. Protokoloa betetzeko engaiamendua hartu duten herrietan hautetsiengana joatera bultzatu ditu.

'Euskara 2035'

Miarritze da azken urteetan hizkuntza politika bat garatzen hasi den hiri nagusietako bat. Abenduan Euskara 2035 plana aurkeztu zuten euskara teknikariek, hizkuntza politika epe luzeko perspektiba batean ezartzeko anbizioarekin.

Aurten eskolara sartuko den 3 urteko haurrak 2035ean 18 urte izanen dituela esplikatu du Eneko Gorri euskara zerbitzuko buruak. «Herritar bilakatuko da: bozetan parte hartzen ahalko du, beraz, bere hautesle karta egin beharko du; unibertsitateko ikasketak eginen ditu, beraz, diru laguntza eskaerak egin beharko ditu; bere nortasun agiria eta pasaportea berritu beharko ditu...». Gaur egun euskaraz egiten ahal ez diren ekintzak. «Galdera da, hemendik 2035era 18 urteko gazte horri zer jendarte eredu eskaini nahi diogun». Epe bat ere finkatu dute hizkuntza politika eraginkor bat martxan emateko. «Ez gara gehiago mandatu baten logikan ari, 50 urteko biziberritze prozesu orokorrago batean baizik». Azken arrazoia inkesta soziolinguistikoa da; heldu den urtean eginen dute hurrengoa. Garaian Euskal Konfederazioak egin zituen estimazioen arabera, 2035erako hiztun kopurua %15era jaitsiko da proportzioan, beharrezko masa kritikoa baino bi aldiz gutxiago.

2014an, Euskara 2015-2020 plana osatu zuten Miarritzeko Herriko Etxerako, eta hizkuntza politikak herri mailan hiru fase izan zituela identifikatu zuten. 1992-2005eko fasea «eraikuntza» gisa definitu du Gorrik: «Lehenago deseraikitako transmisio kanal guziak berriz eraiki behar izan ziren. Familian ez zen gehiago euskara transmititzen; ondorioz, euskarazko haurtzaindegi bat eraiki zuten —lehena Iparraldean—; ikastola bat egoitza publiko batean —lehena iparraldean—»; gau eskolak egoitza berria eskuratu zuen, eta Udaleku aisialdi zentroak ere ateak ireki zituen. Euskararen transmisiorako «lau oinarri sendo» Gorriren arabera. 2005-2015eko fasea hedapenarena izan dela dio, halaber. Miarritzeko mediateka eman du adibide nagusi gisa. «Ipar Euskal Herrian erreferentzia gehien izanen zuen mediateka bilakatzea erabaki zen». Azken urteetan, euskarazko ekitaldi andana antolatzen dute bertan. Atabal eta Le Royal zinemak ere logika berean kokatu ditu. «Ez dira transmisio guneak, baina bai arnasgune funtzional txiki batzuk». Hirugarren fasea azken bost urteetan garatu dute, «zerbitzu publiko logika batean» sartuta. «25 urtez kanpoan sekulako lana egin da; orain, herriko etxeak bere buruari begiratu dio, eta euskararen zerbitzu publiko bat sortzea erabaki. Hiru langile dituen euskara zerbitzua sortu dugu, ingeniaritza linguistikoa deitzen duguna egiteko: itzulpengintza, aholkuak, komunikazioa... Herriko Etxe gisa urririk emanen dugun zerbitzua da».

Hiru fase horien ondoren egin duten diagnosiaren ondorioa da Euskara 2035 plana: «Kanpoan egiten dugun lanaz gain, herriko etxeak eredugarri izan behar du». Praktikan, hiru arlotan eragin nahi dute hizkuntza politika proiektuan: baliabide «egokiak», esparru legal eta administratiboa eta helburu neurgarriak.

«Helburu konkretuak finkatu nahi ditugu. Adibidez, lehen haurtzaroan, 0 eta 3 urte artekoetan %20 euskaraz errezibitua da. Guk proposatzen duguna da 2026an %50era pasatzea. Konkretua da, mailakatua, badakigu nola egin. Miarritze da BAMen urrunetik euskarazko eskolatze maila altuena duena: murgiltze eredua, elebiduna eta euskara azkartua, hiru eskemak hartuta %26an gara, eta guk nahiko genuke %33ra heltzea 2026rako. Horrelako helburu biziki neurgarriak eman nahi ditugu».

Koadro juridiko-administratiboari begira gogoeta lan berdina egin dute. «Hizkuntza Politika plantan eman ahal izateko baliabideak emanen dizkigun kuadro bat imajinatu nahi dugu». Horretarako proposamen batzuk egin dituzte, aholku gisa. «Gaur egun nik ezin dut erran zein den bide egokia». Pista horien artean aipatu ditu, besteak beste, euskara ofizialki ezagutzen duen adierazpen bat egitea —hala egin zuen Euskal Elkargoak 2017an hizkuntza politika proiektua onartu zuelarik—; Eurokartaren hipotesia ere aipatu du, tokiko erakundeek ere izenpetu dezaketena; edo Uztaritzeko herriko etxeak zabaldu zuen bidea, «lantzen ahal dena, gogoetatzen ahal dena»: euskara ofizial izendatu zuten 2014an, baina Pirinio Atlantikoetako prefetak bertan behera utzi zuen.

Horrez gain, badira Gorriren ikuspegitik koadro administratiboa erraztuko luketen hainbat elementu. «Beti erraten duguna da hizkuntza politika zeharkakoa dela; administratiboa, de facto, ez da zeharkakoa: biziki trenkatua da. Izan daiteke delibero bat herriko kontseilu batean erraten duena identifikatutako zerbitzu administratibo guziek haien aurrekontuaren ehuneko bat euskarari dedikatuko diotela, eta hori batzorde batean aztertuko dela. Neurri hori biziki gauza sinplea da, ez da prefetaren galbahetik pasatuko. Bereziki, ematen dizu hizkuntza politika transbertsal bat obratzeko gaitasuna».

Eta, funtsean, jadanik egiten dela erran du Miarritzeko euskara teknikariak: euskara zerbitzurik ez duten herrietan, beste zerbitzu batzuek —kultura, gazteria eta kirola, komunikazioa— garatzen dituzte hizkuntza politika arloko neurriak. «Teknikoa da, baina gaur egun haizeak alde ditugu; ez da beti hala izan, eta ez da beti hala izango. Hori argi izan behar dugu. Beraz, alde ditugunok joan gaitezen ahal bezain urrun».

Eurokartaren promozioa

Itsasuko (Lapurdi) Herriari zerrenda abertzaleak egin duen iragarpena da: martxo bukaeran herriko kontseiluan gehiengoa lortzen badute, Hizkuntza gutxituen Europako Ituna izenpetuko dute. 1999an izenpetu zuen Frantziak baina geroztik ez du berretsi. Azken urteetan, berrestearen promozioa egiteko programa bat abiatu du Europako Kontseiluak, tokiko instituzioei ituna izenpetzeko aukera emanez.

Itsasuarrek babes juridikoa lortu nahi dute horren bidez, baina balio sinbolikoa du nagusiki; haien engaiamenduari ematen dion izaera ofiziala, pisu politikoa. Ipar Euskal Herrian aurkezten diren gainerako zerrendei ere dei egin diete hautatuak badira ituna sinatzera engaiatu daitezen. Herriko etxeen gisan, Euskal Elkargoak ere izenpe lezake Europako Ituna. Europako Kontseiluaren pisu politikoa baliatuz, euskararen aldeko bataila politikoari ikusgarritasuna emateko aukera berria bilaka liteke orduan.
6 mars 2020

Martxoaren 8ko bezperan, feministei hitza, Marisa Barrenari hitza.

Marisarengana joan gara, bere ibilbideaz hitz egiteko. Harrera bikaina egin digu militante euskaltzale, abertzale, feministak. Eskerrik asko.

 

6 mars 2020

Gure kanala sortzen

Gure proiektu komunikatiboa aurrera doa. Gure kanala sortu dugu, hitza hartzeko aukera eskaintzeko. Lanean eta iritzi desberdinak dituztenei agertzeko aukera emateko.

Lehen elkarrizketarentzat gazte euskaldun batengana jo dugu. Sahara mendebaldeaz hitz egin digu.


 

Publicité
Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité