Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

14 juin 2014

Txatori omenaldia Zokoan

DSC_0011DSC_0014DSC_0023DSC_0064 

Larunbat goizean familiarrak eta lagunak elkartu ziren Zokoan Txatori azken agurra egiteko. Mugaz bi aldeetatik etorriak ziren, Txato bi aldeetan bizi izan baitzen eta Euskal Herria osoan zehar ibili eta bizi baitzuen.

 

Publicité
Publicité
14 juin 2014

Postalariaren aldeko borrokan

lab

Asteazken eguerdi geroztik, LAB bere jarreran mantentzen da eta Nicolas BORREGA Postako bere lanean berriz hartua izan dadin exigitzen du.

Atzo erraiten genizuen bezala, Postako langile andana etorri zaigu beren sustengua adieraztera. Bestalde, 25-30 pertsona eta labkide inguru pasatu edo/eta egon gira egunean zehar Nicolas lagundu eta babesteko.

Azken 3 egunetan 800 sinadura bildu ditugu ate aitzinean, horietarik anitz postarienak. Egun hauetan LABeko kide berriak egin ditugu eta Baionako postan sekzio sindikal berri bat sortuko dugu.


Borrokaldi honetan ukan dugun zenbait kontakturen ondotik, Baiona eta Mugerreko lan guneetako CGTko eta SUD PTT – kolangileak borrokan inplikatu dira. Sindikatu hauetako kidekin batera prentsaurreko bat egin dugu gaur arratsaldean, intersindikal gisara.

Era berean, zenbait arduradun politikorekin (auzapez, deputatu, senadore...) harremanetan jarri gira. Bakoitzak bere mailan engaiamenduak hartu ditu, baina ororen buru denak dira ados Nicolas Borrega bere lanpostuan berehala ber hartu behar dutela erraiteko.

Bihar larunbata eguerdi arte kanpaldi egun erdi bat gelditzen zaigu. Jende aski bat baldin bagira, Posta bulegoa oren batez sinbolikoki blokatzea aitzinikusia dugu, 11 orenetatik eguerdi arte

Gerora begira, ikusiko dugu borrokaldi guzi honekin gure borrokak emaitza onak bilduko dituen heldu den astelehenean 10:30etan Nicolas prud'hommetan auzian pasatzen delarik. Tenore horretan ematen dizuegu beraz hitzordua zuen sustengua adierazteko. Epaiketaren emaitzaren dataren eta erabakiaren arabera, beste borrokaldi bat abiatzeko prest egoteko galdetzen dizuegu. Data, printzipioz, astelehenean finkatuko dute eta segidaz jakinean atxikiko zaituztegu.

Gaurtik jadanik, prest diren pertsona guziak gurekin harremanetan sartzea galdetzen dautzuegu.

Finitzeko, honaino heldu baldin bagira eta lortu duguna ikusiz, argi da borrokari esker dela. Milesker beraz beren mobilizazioarekin sustengua erakutsi digutenei.

Laster arte.

Informazio gehiago ukaiteko ; http://labposte.blogspot.fr/

14 juin 2014

Mobilizapenak Bretainan

rassemblements-brest-quimper-et-morlaix-direct_0

Gaur ere Txano Gorriek mobilizapenak antolatu zituzten Bretainako hogeibat herritan piknika moduan, aldarrikatzeko, salatzeko.

Aldarrikapen nagusiak lurralde antolaketari lotua, alegia bost departamentuko Bretaina hobesten dute, lurralde historikoa bilduz. Ondoren, beste aldarrikapen nagusia ekozergari lotua da. 

Lan eta bizi Bretainian, helburu importantea da gaur egun eta Parisi aldarrikapenak entzutea eskatzen diote. Tensio une asko izan dira eta poliziaren presenzia handia hogei herrietan.

13 juin 2014

Joseba Tobar Gure Esku dagoz hitz egiten

Gure Esku Dago: zer?

Bai gure esku dago… Ongi eta zehatz-mehatz ez dakigu zer, baina.

Erabakitzeko eskubideaz, orain dela 25 urte hitz egin genuen, luze gainera. Euskal Herrian zehar Herrien Liga zela, Bai Independentziari! zela, hamaika bilera, mahai inguru pilo bat eta zenbait ekitaldi egin genituen. Baita manifestazio erraldoi bat ere Iruñean.

Zer dela eta abandonatu ziren (lurperatu?) Herrien Liga eta Bai Independentziari! izeneko mugimenduak?

Hortaz, zer dela eta 25 urte eta gero, antzeko ildotik abiatzea? Baltikoko herrialdeetan orain dela 25 urte giza kate bat egin zelako?

Ala orain dela gutxi Katalunian beste giza kate bat egin delako?

Orain dela momentua? Eta lehen, orain dela 25 urte, Baltikoko herrien mugimenduak pil-pilean zeudenean, ez al zen momentua?

Agian batzuek jakingo dute horretaz… Seguru nago.

Badaezpada ere, eta aurreko bi mugimenduei gertatu zitzaiena kontuan hartuta, orain antzeko ‘erabakiak’ berriz ere hartu ez daitezen, hona hemen eztabaidarako puntu batzuk, lagun batzuei bidalitako e-posta batetik hartuak:

“Hasi ginenean ‘hortaz’ pentsatzen nire helburua zen autodeterminazioa, eta batez ere, beronen praktika Eskozian, Katalunian, Euskal Herrian, eta oro har Europar Batasunean, aztertzea…

Gure Esku Dago delakoa, ene ustez, eskubide mailan geratzen da, eta ez da makala kontua!

Baina… horretaz haratago joan nahi nuke.

Zehazki, zer proposatzen da (dute, dugu) Euskal Herriaren INDEPENDENTZIArako esparru hauetan guztietan: ekonomian, politikan zein nahi dituzuen edozein arlotan?

Ni neu aspertu egiten nau eskubideei buruz behin eta berriz hitz egiteak, agian aspalditik ezagutzen dudalako ‘afera’.  (Montrealetik etorri berria, 1986an hasi nintzen  arlo horretan lanean, lagun askorekin batera: Txillardegi, J. Lezaun, J. Goñi, M. Goyenetche eta jadanik utzi gaituzten beste askotxorekin ere.)

Ez, jakin behar dena hauxe da:  gaur egunean, independentziarako, praktikan, zeintzuk dira proposatzen diren aukerak?

Kasurako, ekonomian: Moneta propioa ala euroa?

Euroan, Espainia una grande y libre-n eta Frantziaren la grandeur de la France-n egotea, ala Kosovon, Montenegron gertatu dena aztertzea eta antzekoa bultzatzea?

Hori ez dute ‘gure esku dago’ delakoek eztabaidatzen (…), ezta beste askok ere….

Hortaz?

Uste dut aukera irekita dagoela, maiatzeko hauteskundeetatik eta ekainaren 8ko ekitalditik baino askoz haratago joateko.”

Ez al du merezi gai horretaz eztabaidatzeak? Itxaron egingo dugu beste batzuek horren inguruan ere erabaki arte?

Ez al gara gai gu geu, euskaldunok, EHren independentziaz eztabaidatzeko? Zer dela eta?

Noiz eztabaidatuko da EHren independentziaz? Nork? Non?

Noiz arte horrela? Quosque tandem?

“Katalunia, geroari begira, eta Euskal Herria, berriz, iraganari lotua. Gatazkaren zauriak konpontzeko premia ez da aitzakia, bestelako dinamikak abiatzeko benetako eragozpena baizik.” (Imanol Murua)

“Oraingo eztabaida ez da independentzia bai ala ez. Gauza sakonagoak landu behar ditugu.”(Andoni Ortuzar)

Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos.” (Javier Sádaba)

Hitzaldi askotan eta UEUko webgunean aipatu dudan bezala: “Non daude laukotea osatzeko beste hiruak?”

Hala ere, Lo pertinente es una soberanía compartida con el estado español, no estamos hablando de independencia.” (Iñigo Urkullu)

Hitzaldi batzuk eman ditut Gure Esku Dago delako kanpainan: besteak beste, Azpeitian eta Zamudion. (Oiartzunen datorren irailean edo urrian egongo naiz.)

Oso hitz gutxi erabili egin dut ‘erabakitzeko eskubideaz’ hitzaldi horietan guztietan. Independentziaz  hitz egin  dut, zehazki Euskal Estatu independentearen bideragarritasun ekonomikoaz (http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/euskal-estatua-bideragarria-al-da-ekonomikoki).

Noski, giza katean egon naiz, (Kanpanzar mendian tokatu zait) eta beste hamaika ekitaldietan ere. Argi.

Ongi. Gure Esku Dago izeneko mugimenduaren ekitaldi nagusian egon gara, jende pilo bat gainera. Ederki.

Eta hemendik aurrera, zer?

Nire aldetik, ‘hortxe’ egongo naiz eta berton egoten segituko dut, hitzaldiak, elkarrizketak eta ahal dudana egiten. Baina, erabakitzeko eskubideaz, zer esan? Soilik bost hitz: herri guztiek daukate auto-determinatzeko eskubidea.

Nahiko eta sobera, zeren horretaz dena, edo ia dena esanda baitzegoen 1980ko hamarkadan: artikuluak, liburuak, hitzaldiak, konferentziak, saiakerak, mahai inguruak, elkarrizketak, …, den dena.

Orain proposamen zehatzak plazaratzeko eta beraiek eztabaidatzeko ordua da. Praktikan jarriko denaz eztabaidatu behar da, proiektu desberdinez, aukera ezberdinez, eta ahalik eta lasterren, horrelakoen onenak praktikan eta martxan jarri…

Erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko momentua bukatua da.

Hortaz? Zeri begira gaude? Zeren zain?

EHren independentzia litekeena da, it is possible,… baina oztopo guztien gainetik, arlo ezberdinetako helburu zehatzak eta beroriek lortzeko erabil daitezkeen medioak argi eduki behar dira.

Egia da. Dena dago gure esku. Baina ‘dena’ delako horretaz ere, halabeharrez, nahita zein ez, borondatez ala ez, eztabaidatu beharra daukagu, inongo mugarik eta, batez ere, inolako kontrolik eta kontrolatzailerik gabe.

Ad Majorem Vasconum Libertatem.

joseba felix tobar-arbulu (donejurgi)

 

12 juin 2014

Emazteek jasandako errepresioa frankismoaren garaian, lekukotasunak Zaldibian

 Goiherriko hitzak emazte batzuen errepresio lekukotasunak plazaratu ditu. Oso interesgarriak direlako hemen proposatzen dizkizuegu.

(ikus bideoa: http://youtu.be/KC8DOi84Peg)

Publicité
Publicité
12 juin 2014

Ozaeta Mendicute A, "Kuraia" (39 años), Suberviola Zumalde, "Kartxi" (35 años), eta Salaberría Sansinenea (44 años) kondenatuak

Pariseko epaitegiak epaia eman du, Ainhoak 20, Igorrek16 eta Jonek 12 urte.Jon Salaberria zergatik kondenatzen duten ez da argi gelditzen kargu nagusiak kentzen baitizkiote plazaratu duten epaileen txostenean. Erabaki politiko hutsa oso ezaguna den militante abertzalearentzat.

Beste bientzat kondenak gogorragoak dira eta Ainhoari arduraren ondorioa leporatzen diote. Egun gogorra militanteentzat, haien familia eta lagunentzat. Parisek ez du berriz ere jarrerarik aldatu. Madrilgo politikaren jarraitzaile hutsak izan dire berriz ere epaitegiaren bitartez.

12 juin 2014

Euskal Iheslari politikoen kolektiboaren agiria

iheslariak

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Euskal Herriari:
Martxoaren 22an Arrangoitzen egindako agerraldian Euskal Herriari bide
orria gauzatzen hasteko erabakia hartua genuela jakinarazi genion. Aukera
eskaintzen duten egoerei soluzioak ematen hasteko hautua egina genuela.
Horrela egiten ari gara, egunez egun, astez aste, hamarnaka iheslari dira
erbestearekin amaituz sorterrietara itzultzen hasiak direnak. Bidea eginez goaz.
Sortutako ilusioa soluzio orokorraren aldeko indar bilakatu behar dugu. Garatu
beharreko prozesu demokratikoaren baitan erbestearekin behin betiko amaitzeko.
Eskerrak gure herrietako kaleetan beso zabalik hartu gaituzten herritar
guztiei. Eskerrak ere oraindik babesten gaituztenei. Baita, bide orria babestuz,
konponbide justu eta iraunkorraren alde lanean diharduten eragile sozial eta
politikoei ere.
Baina oraindik badugu bidea egiteko. Euskal Herrian luzaz pairatutako
gatazka politikoak eta haren ondorioak konponduak izateko akordio zabalak
lortzeko momentua da. Konfrontazio zuzeneko garaietan, unean uneko
salbuespeneko neurri bereziak sortu eta aplikatu zaizkio Euskal Iheslari Politikoen
Kolektiboari.
Iritsi da garaia gure aurka erabili diren neurri errepresibo berezi guztiak
bertan behera gelditzeko. Iheslari politikoen aurkako euro agindu eta atxiloketak
gelditzeko. 80eko hamarkadan munduko herrialde desberdinetara deportatutako
herritarrak libre euskal herriratzeko. Torturapean egindako adierazpenetan
oinarritutako prozedura judizialak bertan behera uzteko. Legedi arruntean jada
artxibatuta behar luketen prozedurak ixteko. Iritzi, adierazpen eta elkartze
eskubideen aurka irekitako prozedura judizialei aterabidea emateko.
Berandu baino lehen, egoera larrienetan bizi diren iheslarien bizi duintasuna
eta oinarrizko eskubideak ziurtatzeko neurriak hartzea galdegiten dugu. Gaixo
larrien egoerei soluzioak eman. Finean, salbuespen neurriak gelditu, bizi
duintasuna bermatu eta egia eraiki. Erbestearen arrazoiak eta ondorioak
konpondu. Eta oraintxe baditugu erronka zehatzak: esate baterako, Maria Jesus
Elorza atxilo da une honetan. Hasi duen etxerako bidea amai dezan gure bide
orria ontzat eman duten eragile guztiei indar egin dezaten eskatzen diegu.
Gatazka politikoaren ondorioekin bukatzea ere gure esku dago. Herria da
askapen borrokaren subjektu. Horregatik, herritar guztiei dei egiten diegu
ekainaren 14an Giza eskubideak Konponbidea Bakea lemapean Baionan deitua
den manifestazioan parte hartzera. Gure herriak merezi duelako, herritarrok merezi
dugulako. Elkarrekin lortuko dugu!
H

12 juin 2014

Gaskoiera eta euskara elkarrekin Angeluko "A mots ouverts" festibalean

Angelun antolatua den A mots ouverts festibalaren karietara, Aci Gasconha elkartea, Manex Goyhenetche Kultur Etxea, Ç-ai kolektiboa eta Euskal kultur erakundea elkartzen dira gaskoierazko eta euskarazko hitzen inguruko bertsu ibilaldi baten antolatzeko. Hitzordua ekainaren 15ean finkatua da, goizeko 11:00etan. Abiatzea Quintaou-ko merkatutik eginen da.

Hitzaren arteen inguruko A mots ouverts festibala 2014ko ekainaren 6tik 18ra iraganen da Angeluko toki ezberdinetan (Quintaou gela, Herriko Liburutegia, Barojako zalditegiak...). Hainbat emanaldi poetiko, ipuinaldi edo antzerki preziatzeko aukera izanen da festibalaren denboran.

Hala nola, ekainaren 15ean, gaskoinak eta euskaldunak elkartuko dira bi hizkuntzen arteko halako bertsu ibilaldi baten egiteko, Quintaou-ko merkaturik abiatuko dena Quintaou gelako kanpoko antzokian bururatzeko.

Konkretuki, bertsulariek, beren sentsazioen arabera, ihardetsiko diete gaskoi kantu eta musikak emanen dituzten bi okzitandar artistei.

Artistak :

Xehetasunak

12 juin 2014

Madonnak euskaraz kantatzen duenean

"Sagarra jo" filmaren ardatz nagusiak azaltzen dituen teaser-a

(ikusi bideoa) http://youtu.be/lCficUog1wE

12 juin 2014

Baudisen ordez Toubon?

toubon

Dominique Baudisek eskubideen defentsa  ardura zuen. Postu hori garrantzia handia du eta herritarren eskubideen defentsan erakusten dituen esku hartzea eragina ukan lezake. Baudisen heriotzaren ondotik Hollandek  defendatzaile berria hautau behar du. Zaila da ulertzea Hollandek, ezkerrekoa izanik  eskuineko Toubon hautatzen duela, hau baita gehien aipatzen dena azken egunetan. Eskuin eta ezkerra gauza bera dela erakutsi nahi dela ematen du. Herritarrak nahasteko gogoak azkarren daude!

Bestalde, gogoratuko gara Toubon legearekin frantsesa errepublikako hizkuntza ofiziala bakarra bihurtu zela. Ondorioz, euskaldunen eskubideen defentsa ez dela Toubonekin babestua izanen argi dugu!

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité