Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

1 septembre 2014

Ziburuko ikastola uzteko zazpi egun eman ditu Paueko Auzitegiak

images

Paueko Auzitegiak Ziburuko ikastola egun dagoen Marinela auzotik kanporatzea erabaki du eta zazpi egun eman dizkio horretarako. Hortik aurrera eta agindua betetzen ez badu, eguneko 100 euroko isuna ordaindu beharko du.

Ziburuko Kaskarotenia ikastola kokatzen den Marinelako gunea uzteko zazpi eguneko epea eman du Paueko Administrazio Auzitegiko epaileak eta epe horretatik aurrera tokia uzten ez duten egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaintzeko agindu du.

Ostiralean aztertu zuten Paueko Auzitegian Ziburuko Herriko Etxearen eta ikastolaren arteko auzia eta gaur eman du deliberoa. ikastola kanporatzea, beste tokiren bat atzemateko epe bat ematea edo gaia bere eskumenetik kanpokoa dela ebaztea ziren hiru aukerak, eta lehenengoaren alde egin du epaileak.

12 haurrek dute izena emanda Kaskarotenia ikastolan eta bihar da ikasturtearen hasiera. Ebazpena dena delakoa izanda ere, ikasturtea Marinelako gunean hasiko dutela adierazi zuen Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak ostiralean, beste tokirik ez baitute.

Epaia ezagutu eta berehala lehen sostenguak jaso ditu Seaska ikastolen federazioak Euskal Herrian Euskaraz, EH Bai eta Alternatibaren aldetik, Twitter bidez.(Naiz)

Publicité
Publicité
30 août 2014

Hondarribiko gazte eguna 2014

Gaur, Hondarribiko gazte asanbladak gazte eguna antolatu du. 11etan txupinazoa egongo da, ondotik lokal jira eta ordu bitan bazkaria.balkaldu ondoren, jokoak egongo dira eta gauean Mendeku, Kondenatuak, Dj garykoff eta Dj undercode izan go dira
10658790_720559458012923_3419500281839036017_o

28 août 2014

Leitzan atxiloketa

Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako laburmetrail lehiaketa irabazitako aktore bat atxilotu dute. Guardia zibilak "terrorismoa goraipatzeagatik" atxilotu du 21urteko mutila. (ikusi bideoa https://www.youtube.com/watch?v=KY4dmSzrWnY#t=79 )

 

28 août 2014

Ziburuko auzapezaren jarrera salatu dute herritarrek, ikastola auzitara eramateagatik, eta murgiltze sistemaren beharra berretsi

zibu

Guy Poulou Ziburuko auzapezaren erabakiak «harridura» handia eragin du herritar askoren artean. Ikastola auzitara eramateko bidea hartu du auzapezak, eta ezinegona eragin du guraso, irakasle, hautetsi eta ikastolako ordezkarien artean. Etzi iraganen da auzi saioa, Pauen. Ziburun ikastola bat izatearen garrantzia nabarmendu dute herritarrek.

Piarres Larzabal kolegioa eta Luma haurtzaindegia Ziburun «ezartzen» lagundu ostean orain Ziburuko Kaskarotenia ikastola auzitara bidaltzeak «harritu» egin du Eneko Aldana, Ziburu Bizi zerrenda abertzaleko burua. Ikastola bat ireki nahi izateagatik arduradunak epaiketa batera bidaltzea ere harrigarri egin zaio. «Bere hitzak jan ditu auzapezak», salatu du Aldanak. Marinela auzoan bi urte igarota, haurtzaindegian ezarriko zituela erran zuen Poulou auzapezak, eta, errandakoari segida eman beharrean, auzitara bidali ditu ikastolako arduradunak.

Baionan egin zuten lehen auzi saioa, baina epaileak adierazi zuen gaia ez zela lehenbailehen aztertzekoa. Administrazio auzitegira jo du orain Ziburuko auzapezak. Jarrera hori «negargarritzat» du Hur Gorostiagak, Seaskako zuzendariak. «Egia erran, Baionako auzitegian egin zuen gauza bera eginen du ostiralean Pauen».

Lidia Deboto ikastolako gurasoetako batek, berriz, «txokatua» dela adierazi du: «Oso gogorra egiten zaigu epaitegira joatea». Gaur egun Marinela auzoan den gunetik joateko «aterabideen bila» aritu direla azaldu du Debotok. Izan ere, eraikin prefabrikatu batean daude, eta, gainera, «oso txikia» da. «Ez dago atseden gelarik, eta siesta eta kantina gune berean egiten dira».

Auzapezak proposatu du ikastola Piarres Larzabal kolegiora mugitzea. «Proposatu dituen aterabideak ez dira aterabideak, eta hark ere badaki», erran du Ziburu Biziko zerrendaburuak. 

Ziburuko kolegioak 250 ikasle biltzen ditu, «eta gaur egun dituen beharrei ez die erantzuten lekuak». Gorostiagaren hitzetan, kolegioko kanpoko jolas eremu bakarra saskibaloi zelaia da, eta ikastola hor eraikitzea proposatu du auzapezak. Maialen Tapia Ziburuko ikastolako irakasleak ohartarazi du lekua eskas dela eta, gainera, «erritmo desberdinak» dituztela nerabeek eta 2-5 urte arteko haurrek. «Ez da bateragarria hain gune txiki batean elkartzea».

Piarres Larzabal kolegioa erdigunetik «aparte» dagoela nabarmendu dute. «Hasieratik esan genuen ama ikastola bat, bereziki ama ikastola bat, zentroan edo bizigune baten inguruan behar dela, umeek ere kanpoarekin harreman bat ukaiteko», gaineratu du Aldanak. Erdialdetik urrun izateak euskararen «ghettizazio bat» eragingo lukeela azaldu du.

Ikastolaren beharra

Ziburun eskola bat izatea guraso guziek duten eskubidea dela dio Gorostiagak. Gaur egun, Ziburu litzateke ikastolarik ez duen herri bakarra Lapurdi kostaldean. Seaskako lehendakariaren ustez, hortaz, beharrezkoa da Ziburun ikastola izatea, «gure hizkuntzak gehiago atzera egitea ez badugu nahi». Epaileak ikastola hesteko aginduko balu «30 urte atzera» egingo litzatekeela ohartarazi du Aldanak.

Ikastola euskararen aldeko ezinbesteko «tresna» dela dio Tapiak. Herritarrak «euskalduntzeko xinaurri lana egiten duena da».

«Murgiltze sistema izan dadin nahi dut, nire alabak euskaraz hitz egin dezan», azaldu du Livia Debotok. Ziburuko Ikastola «espiritu irekia duen ikastola bat» dela nabarmendu du, eta alaba «egunero» pozik joaten dela ikastolara. Oso «seguru» sentitzen da ikusiz alaba dagoela «gune seguru batean eta entzuna izanen den ikastola batean». Auzia ikusirik, argi adierazi du: «Ez dut Ziburuko ikastola izango ez den beste eskola bat nahi nire alabarentzat». Debotoren alabaz gain, Tapia irakasleak adierazi duenez, haurrak «oso pozik» joaten dira ikastolara: «Udan, ikastolara noiz joango diren eskatu dute».

«Seaskako bidea hartzeko, ezinbestekoa da ama ikastolatik hastea», nabarmendu du Aldanak, «eta bereziki familia erdaldunetan». Haren arabera, izan ere, umea ez badute «hasieratik» Seaskako sarean ematen, ume hori «galdua» da euskarari dagokionez. «Ez du inoiz integratuko murgiltze sistema». Hortaz, «ezinbestekoa» da, Ziburu Biziko zerrendaburuaren iritziz, Ziburun eta Ipar Euskal Herriko beste herri guzietan ama ikastola bat izatea.

Eskolara irailaren 2an sartuko dira, eta Tapiak adierazi du irakasleek «kalapitarik» egon ez balitz bezala jokatuko dutela. «Epaiketak helduen gauzak dira. Gure haurrak oso txikiak dira, eta haurrekin lan eginen dugu deus ez balitz bezala».

«Denak irabazle»

Irakasleak ohartarazi du «inor» ez dela garaile aterako horrelako kalapitekin. «Denak izanen gara irabazle aterabidea atzemanen delarik, bereziki ziburutarrak, hiru sistemaren artean hautatzeko aukera izanen baitute: murgiltze sistema, elebiduna eta elebakarra».(Berria)

28 août 2014

Hitza Hats Hazparnen

Abuztuaren 30ean Hazparnen Hitza hats.10293681_272046056326269_6535226466937479220_o

Publicité
Publicité
28 août 2014

Urruñako besten egitaraua

Urruñako besten egitaraua argitaratu da. Aurten ere hurbildu Urruñako txosnagunera!!

Festak herritik eta herriarentzat!!

URRUÑAKO BESTAK 2014 2copia

urruñako bestak 2014 asteazkena 10 copia

urruñako bestak 2014 larunbata6 copia

24 août 2014

Urruñako gazte asanbladaren balorazioa

Ibilbide bat dugu. Ez da ostegunean hasi zen aldarri bat gaztetxearena. 6 urte daramatzagu aldarrikatzen, antolatzen eta ekinten. Eta Herriko etxea? Herriko etxeak, 6 urte daramatza ezkortasunean eta gure elkartearekiko diskriminazioan tematua. Ez da onargarria!

Ez dira onargarriak ere, gure ekimena baino bi egun lehengo egin zizkigun mehatxu eta asanbladako kideen familiei eginiko presioak. Horregatik eskertu nahi dugu, mehatxu, presio eta baimenen gainetik elkartasuna adieraztera etorri diren guziei eta bereziki gure ekintzak aitzina ateratzen lagundu dutenei.

Aipatu behar dugu hiru egun hauek bikain pasa direla herritarrei esker. Hauen elkartasunari esker herriko etxeari aurre egiteko indarra izan dugulako eta azkenean plaza husteko agindurik ez dutelako igorri. Horrez gain, bertatik kasualitatez pasa direnak ere, uste baino interes handiagoa erakutsi dute eta gure proiektuaren bazterketa horren aurrean ez ulertze bat azalerazi digute.

Beste alde batetik, Odile De Coral alkate andereak zabaldutako komunikatuari erantzun bat eman nahi diogu. Izan ere, gazte lekuaren aipamenak pisu handia baitu bere diskurtsoan. Komunikatua hartuz, honela dio: “… Les jeunes sont donc invités à venir faire des propositions qui seront étudiées avec les services en charge de l’animation et de l’encadrement de l’espace qui leur est dédié. Cette structure et toute autre structure encadrant des jeunes est sous la responsabilité du maire et doit par conséquent être encadrée par des animateurs”, motzean gonbidatzen gaituzte instituzioak gure gogoak kontrolatzera. Zergatik gazteon nahiak kontrolatu? Gazteek esperimentatu behar dute, beraien ibilbidea egin eta ez dute inoren debeku edo agindurik behar beraien erabakietan; autonomoak izaten ikasi behar dute. Hala ere, bere kezka koadroan baldin bada jakin dezala gazte asanbladan animazioko profesional, psikologo, irakasle, biologian adituak, geografian adituak, zientzia politikan adituak,… ditugula. Bestalde, adierazi nahi dugu guk antolatzen ditugun ekimenak ez direla bateragarriak gazteleku horrekin. Ikusi besterik ez da zer gertatu zen gazte kontseiluarekin. Inplikatzen hasi ginen eta bat-batean proiektua bertan behera utzi zuten. Beraz koadro bat behar dugula dioenean, aitzakia hutsa da.

Bere diskurtsoari jarraikiz honela azaltzen da: “Un gaztetxe tel que demandé par les jeunes venus à la rencontre des élus serait autogéré par eux mêmes ce qui n’est pas envisageable dans le cadre de la commune.”. Inguruko herrietan oso ongi funtzionatzen duten mugimenduak dira beraz zergatik Urruñan ez luke funtzionatuko? Zergatik ez da aurreikusgarria? Ba ote da ezkutuko arrazoik? Arrazoi politikorik?

Bukatzeko hiru egun hauetatik ateratzen dugun puntu garrantzitsu bat indartu nahi dugu. Hiru egun hauen antolatzeko mehatxu, presioen eta baimenen gainetik, aurrera egin dugu eta herriko etxearen azken jarrera onarpenekoa izanik, ondorio bakarra dugu. Gure nahiak aitzina ateratzeko behar ditugun espazioak ez ditugu inori eskatu behar. Hartu et erabili behar ditugu; okupazioaren funtsa! Azkenik, hiru egun hauek fase berri baten hasiera besterik ez dela erran nahi dugu eta agintaldia bukatu baino lehen gaztetxea lortuko dugula! Gaztetxea lortzera goaz!! Gora goaz!!

23 août 2014

Ahmed El Qatari, FCBarcelone taldeko futbolaria hil zuten Gazan

ahmed2

Ahmet

Ahmed El Qatari Palestinar futbolaria zen. Nazioartean aritzeko gaitasuna zuen eta FC Barcelone ekipan aritzeko kontratua izenpetua zen eta hastekotan zen horretan. Agorrilaren 8an hil zen Gazaren kontrako bonbardaketetan. Ez dugu inongo oharrik ikusi FIFAren aldetik. Taubira andereak jakin nahi badu zer nolako poeta, artista zegoen hildakoen artean jakin dezala futbolari professional bat zegoela ere, hogei urte zituen.

22 août 2014

Asanblada Palestinaren alde

DSC_1259

DSC_1274

DSC_1272

DSC_1262

Palestinaren aldeko elgarretaratzea eta ondoren debatea Palestinaren aldeko elkarteekin. Bukatu eta afaria prestatzen zen bitartean, musika!

22 août 2014

Elkarretaratzea 7tan

Elkarretaratzea antolatu du gazte asanblada, Gazan desmasiak gertatzen direlarik, elkartasuna gure bidea delarikpalestina 2

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité