Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

7 août 2014

Erromeria Sokoan

Biharko, erromeria pentsatua da Sokoan. Turistentzat oso ongi etorria, txipiroi, talo, gasna , denetarik izanen da jateko eta sartzea urririk. Zein ongi jakinez turistek oso garesti ordaintzen dituzte lo egiteko tokiak eta baita ere saltokietan erosten dutena. Toki turistikoetan bi hilabetez ahal bezain bat etekin ateratzen saiatzen da komertsioetan. Musuka izanen da, norbaitek ordainduko du taldea, hau ez baita urririk ariko. Baliteke urruñarrentzat izatea faktura!

Poztan gara herriko etxea turisten animazioaz arduratzen dela ikustea. Gero ez dugu ulertzen zergatik Urruñako gazteek laguntza eskatzen dutelarik herriko etxeari animazioen antolatzeko zergatik ez duten laguntza hori hain errexki lortzen!

Publicité
Publicité
7 août 2014

Gazaren sufrimenduak ondorio asko dakar

 Gazteekiko haustura sortu dute.

Telefono bestaldean daude eta egoera kontatzen digute. Bonben artean bizi dira. Gauaz ezin dute lorik egin bonben hotsen artean, beraz eguna argitzen delarik oren batzuk hartzen dituzte lo egiteko. Gaueko ikararen arintzeko.

Bitartean hamarnaka, ehunka hil karriketan, etxeetan. Bai herritar xume guztiek bizi dituzten egunak ikaragarriak dira. Hiltzea heriotza hor dagoela sentitzea hobe dela diote, hau da milioi bat zazpiehun mila pertsonen egunerokoa Gazan.

Sare sozialetan oroimen kolektiboa piztu da eta askok Gazan mende honen Gernika ikusi dute. Hau baita errepikatzen, herritarren kontra gerlarako tresna eraginkorrenak, Israelgo armadak munduko tresna hoberenak erabiltzen baititu Gazan. Hau gure begien aurrean gertatzen ari da. Gernikan gertatu zen bezala, nazioarte guztiak zekien zer ari ziren egiten, tresna berrienak baliatzen guda handiagoetan erabiltzeko. Gizadiaren kontrako gerla zuzenean!

Gernikaren inguruan gezur asko kontatu zituzten, euskaldunek berek sutan jarri zutela Gernika. Prentsan denetarik entzun da Israelgo propaganda zuzena, propaganda gerlarako tresna nagusia baita. Hori dena badakigu, gobernuek ere, agintariek, elementu guztiak dituzte, herritar xumeak dituztela erasotzen, helburua ez dela talde berezi baten suntsitzea herri palestinarra bera baizik. Herria ezabatu nahi baitute, Israel handiaren egiteko. Ez da negoziaketarik behar Israelentzat ! Zuzenean erakusten diguten hilketa horrek baditu ondorio beltz-gorriak Gazan, familia osoak ezabatzen dituztelako. Ez dituzte argudioak bilatzen ere hain naturala baitzaie egiten dutena, beti urrunago joatea delarik helburua. Ondorioak ditu gure humanitatean, gaur Gazan egiten dutena edozein tokitan egin dezaketelako eta gure erantzuna oso motz gelditzen baita.

Gertakari horien ondorioz frantses gobernuaren benetako aurpegia ikusi dugu. Hollande Israelgo erasoa sostengatzen ikusi dugu. Palestinaren inguruan frantses estatuak atxikitzen saiatu zen oreka hautsi da.

Horrez gain, Palestinaren sufrimendua salatzeko, herri palestinarrak libre bizitzeko duen eskubideari elkartasuna manifestaldietan entzunarazteke nahiari, Vallsen gobernuak jarri dituen trabek barne politikaren norabidea argitu dute.

Euskal Herrian aspaldi ezagutzen dugu Parisek daraman praktika erresistentzia politikoaren aitzinean. Parisek politika nagusiaren kontra doan erresistentzia kriminalizatzen du epaiketak baliatuz, legedia antiterrorista hobestuz, terrorismo hitza elikatuz. Hau da gaur egun erabiltzen duena Parisek Palestinaren alde agertu direnen kontra. Ez bortitzak izan direnen kontra, baizik eta poliziak karrikan bildu dituenen kontra. Diskurtso nahasia hedatuz, “barneko etsaia” saltsa guztietan sartuz, Palestinaren alde agertzen direnei antisemitismoa leporatuz! Libre bizi nahi duen herriarekin bat egiteagatik, ia-ia defentsarik gabe, proportziorik gabeko erasopean dagoen herriari elkartasuna adieraztegatik kriminalizatzen dituzte, askotan lehen aldikoz manifestaldi batean parte hartzen zuten gazteak. Gobernutik epaietako eskatu gogortasuna ez da ulertu. Haustura handia sortu da frantses gazteria eta gobernuaren artean. Horren konpontzea oso zaila !(Naiz)

5 août 2014

Afari italiarra abuztuaren 7an Berttolin

afgari italiarra 2014

Urruñako gazte asanbladak eta euskal herrian euskarazek hilabete hasiera oro afari bat antolatzen dute. Oraingoan, abuztuaren 7an izango da. Atsaldeko 7:30tan Arotzenia ostatutik poteoarekin hasiko da, herriko beste taberenen itzulia eginez eta ondotik, 8:30tan denen arten prestatutako afari italiarra izanen da. Afaria 5 euroren truke izanen da. Animatu eta ongi pasa!

4 août 2014

Preso baten amari anbulantzia ukatu diotela salatu du Etxeratek

Berriatik: Gertakariak uztailaren 26koak dira. Igor Gonzalez Solaren ama, Bixenta Sola, semea bisita egitera joan zen Badajozko espetxera, bi urteko bilobarekin —haurra Aranjuezeko kartzelan bizi da amarekin—. Emakumeak oinez ibiltzeko arazoak dituenez, eta hark eskailerak igo beharrik ez izateko, bisitak espetxeko lupeko korridore batean egiten dituzte. Bisitaren amaieran, ordea, Solak estropezu egin eta horma jo zuen buruarekin, zauria eginez.

 

Etxeratek komunikatuan azaldu duenez, Gonzalez ate joka aritu zen 25 minutuz zaindariak heldu ziren arte, baina haiek ez zioten anbulantziari deitu nahi izan, eta ezta medikuari ere, argudiatuz ezingo zuela garaiz iritsi. Tarte batera, erizaina heldu zen, baina hark esan zuen berak ezin zuela zauria behar bezala artatu. Egoera ikusita, Gonzalezek telefonoa erabiltzeko baimena eskatu zuen, anbulantziari deitzeko, baina ez zioten eman.

Etxeraten arabera, azkenean beste preso batzuen senideak gerturatu ziren eta haiek eraman zuten Sola gertuen zegoen erietxera. Medikuek 13 puntu eman zizkioten.

Gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunean, 18:30etarako, Bilbon

1 août 2014

Palestinaren aldeko elgarretaratzea iruditan

Baionan, Palestinaren aldeko atzoko elgarretaratzea iruditan

P1050864

P1050876

P1050877

P1050874P1050878

Publicité
Publicité
31 juillet 2014

Hendaitz asanbladak eginiko programazioa

Hendaiako gazte asanbladak eginiko programazioa hiri bestarako.

10590661_327632840744764_403973307932992917_n

31 juillet 2014

Azkaingo bestak Kilika gaztetxean

Azkaingo bestak; kilika 2014

Abuztuaren 13tik 17ra Azkaingo bestak Kilika gaztetxean!!
Programazioa:
 
Abuztuak 13; TXUPITO GAUA
Bad  boys boogie kontzertuz
Abuztuak 14; BLUES BROTHERS GAUA 
Atera zuen betaurreko, jantzi politenak!!
Abuztuak 16 : GAZTE EGUNA 
2tan ; Preso eta iheslarien aldeko bazkaria //
EZ GE DENAK HOR!!!
7 tan : Punti foot txapelketaren finala , etorri !!!
Kriston espektakulua, ahanztezina !
Kriston programazioa,
31 juillet 2014

Okupazioa Urruñako plazan

akanpada 2014 prestatzen

Abuztuak 21,22 eta 23an Urruñako herriko plaza okupatuko da!
3egunez eta gauez hainbat animazio izango dira, zahar, gazte eta haurrentzat!
Laster jakinaraziko dugu programa zehatza. Anartean, entzun Urruñako Gazte Asanbladaren aldarrikapenak eta okupazioaren arrazoinak!

http://euskalirratiak.info/urruñako-gazte-asanbladak-herriko-plaza-okupatzeko-deialdia-luzatu-du.html

 

30 juillet 2014

Norman Finkelstein atxilotua atzo.

220px-Norman_finkelstein_suffolk

Estatu Batuetako politikologoa Gazan gertatzen ari den masakrearen kontra manifestaldi batean parte hartzen zuelarik atzo atxilotu dute.Varsobiako getotik ateratako judu batzuen semeak Palestinako konfliktoaz idazten du asko. Idazle eta unibertsitateko irakaslea Russel epaitegiko kidea da Palestinaz 2009tik..

30 juillet 2014

Hogei lagun zigortu dituzte espetxera eta ehundik gora 'herriko' konfiskatuko dituzte

Espainiko Auzitegi Nazionalak erakunde terroristarekin kolaboratzea edo parte hartzea egotzita, hogei lagun zigortu ditu espetxera, herriko tabernen bidez ETA finantzatu zutelakoan. Tartean dira Batasunako zortzi mahaikide, eta zigor gogorrenak horientzat ezarri dituzte epaileek. Clara Bayarri epaileak, ordea, boto partikularra eman du, auzipetu guztiak absobitu behar zirela azalduz.

 

Hiru urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Auzitegi Nazionalak Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landa mahaikideentzat, ETAko kide direlakoan. Gainera, sei urteko inhabilitazioa ezarri diete. Fiskalak lau urte eta erdiko zigorra eskatu zuen horientzat. Etxeberriak beteta ditu hiru urte baino gehiago, eta Permachek bi urte eta lau hilabete bete zituen Segurako operazioan (Gipuzkoa) atxilotua izan ondoren; gero auzi horretatik kanpo utzi zuten. Besteak ere pasa dira kartzeletik eta hiru urtera iristeko falta zaizkien hilabeteak eman beharko dituzte espetxean, epaia tinkoa egiten bada.('Berria)

Azken berrien araueran deia eginen dute eta ez da momentuko inor kartzelara joanen. Herriko tabernak espainol estatuaren eskuetan geldituko dira auzi honen araueran.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité