Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

29 juillet 2014

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du AHTri buruz egindako adierazpen batzuengatik

Guardia Zibilak Xabier Otegi tolosarra atxilotu du, Infozazpi Irratian AHTri buruz egindako adierazpenengatik, Argia.com atariak zabaldu duenez.

Maiatzaren 8an Infozazpi Irratiko saio batean AHTri buruz egindako adierazpenengatik atzeman dute, antza denez. «Terrorismoa goratzea» leporatzen diote.

Publicité
Publicité
29 juillet 2014

Etxeratek abuztuaren 3an hondartzak betetzeko deia zabaldu du

 

etxerat

Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.

 Sakabanaketak indarrean jarraitzen du, Bizi Osorako Zigorra -40 urteko kartzelaldia- aplikatzen jarraitzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ere ez dituzte askatzen. Senide eta lagunon kontrako jazarpena ere gero eta handiagoa da. 

Dispertsioak 25 urte bete ditu aurten. Sufrimendu eta minaren urteurrena. Eta urteurren anker honetan zortzi dira, momentuz, dispertsioak eragin dituen istripuak. 25 egunetik behin istripu bat eragin duen erabaki politiko zitala.

Hori dela eta, Etxeratek, deituriko kontzentrazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi die euskal herritar guzti guztiei. Guztiok gara beharrezkoak dispertsioarekin amaitzeko. Horregatik, abuztuaren 3an, hondartzak beteko ditugu. Dispertsioarekin amaitzeko unea delako.

 

28 juillet 2014

Komisioa Kaledonia Berriako independentziaren inguruko erreferenduma prestatzeko

carte_caledonie_1

Valls lehen ministroak Alain Christnacht eta Jean-François Merle izendatu ditu ondoko hilabeteetan martxan emanen diren erreferendumaren inguruko urratsak jarraitzeko Kaledonia Berrian, deskolonizazio bidea errazteko eta instituzioen aldetik egin behar diren antolaketak segitzeko.

Horrez gain Vallsek diputatuz eta senatorez osatutako komisioa sortzea proposatu du eta horretan Philippe Gomes (UDI) deputatuaren sostengua lortu du hau delarik bertako independentziaren kontrako alderdi nagusiaren ordezkaria. 2018a aitzin erreferenduma antolatzeko engaiamendua hartu zuen 1998ko Matignongo akordioetan.

28 juillet 2014

Maria Jesus Elorza askatu dute bermepean

iheslariak

Venezuelatik itzuli zen errefuxiatua da Maria Jesus. Atxilotu zuten Madrilen eta Frantziaren esku utzi ondoren. Gaur Parisen askatzea erabaki dute 8000 euroko bermepean. Astero izenpetu beharko du D.Lohitzuneko komisaldegian baina baimena eman diote Donostian bizitzeko bere familiarekin. Orai Parisek ere normalizatzen du euskal militanteei dirua eskatzea. Ez gaitu deus gehiago harritzen!

Ondoko asteetan epaituko dute oldartzeagatik.

28 juillet 2014

PALESTINArekin ELKARTASUNA, Elgarretaratzea uztailaren 31an, arratseko 6etan, Baionako herriko etxearen aitzinean

Elkarretaratze horretara deitzen dugu :

- Gazaren kontra Israelek burutzen ari den erasoari ezetz erraiteko,

- Frantses gobernu “ sozialista”-ren konplizitateari ezetz erraiteko,

- Palestindar herriari gure sustengu osoa aldarrikatzeko.

 

Gazaren kontrako bonbardaketa intentsiboek mila palestindar baino gehiagoko heriotza ekarri dute, - gehienak zibilak eta bereziki emazteak eta haurrak- milaka jende zauritu, ehunka etxe suntsitu eta 100 000 baino gehiago aterpegabe eta deserritu ekarri ere. Uztailaren 17an hasi eta segitzen duen lurreko ofentsibaren ondorioz, kalte agertuak emendatuz joan dira .

Berriz ere Israelgo gobernuak sekulako su erauntsia botatzen du Gazaren gainean. Suziri jaurtiketa estakulutzat hartzen du bainan bere egiazko asmoa populakuntza palestindarra ikaran atxikitzea eta koalizioko gobernu palestindarra zailtasunean jartzea da.

Egoera lazgarri honen aintzinean, mendebaldeko gobernuei tragedia berri honen egiazko erantzulea izendatu gabe” bortizkeriaren katea salatzea” aski zaie. Israelgo gobernua “zuhurtasunez” ibiltzera deitzen dute soilik, horren gerlako krimenak eta gizadiaren kontrako krimenak kondenatu gabe.

François Hollande urrunago joan da ere : Israelgo erasoa bermatzu du, Uztailaren 9an, Benjamin Netanyahou-rekin ukan duen telefonozko elkarrizketan, “ mehatxuen aintzinean, Israelgo gobernuari doakio populakuntza babesteko neurriak hartzea” deklaratuz. Bainan Estatu sionistak Gazako jendearen gain eta okupatua den Zizjordaniaren jendeen gain sortzen dituen etengabeko mehatsuetaz hitz bakar bat ere ez !

Alta, europar Batasunak Israel hertasatzeko medio errex bat baluke : herri honi abantaila ekonomikak – ilegalki okupatuak diren lurralde palestindarretatik heldu diren ekoizpenentzat ere - emaiten dizkion partzuergo hitzarmenaren gelditzea. Gainerat, hitzarmen horrek jende eskubideen errespetatzeak du eskatzen. Segitzen duen kolonizazioa eta herri palestindar ainitz beren lurretaz gabetzen dituen bereizte paretaz bost axola dute alta ! Hori dena nazioarteko zuzenbidearen kontra egiten da, Israel eta bere mendebaldeko sustenguei berdin zaielarik.

 

Mobilizaturik gelditzen gira :

* Gazaren kontrako bonbardaketen gelditzearen alde, Gaza, Zizjordania eta Jerusalemen burutzen ari den eraso israeldarraren gelditzearen alde,

* Gazaren kontrako blokeoaren kentzearen alde,

* Palestinako herriarekin gure elkartasuna aldarrikatzeko,

*Gobernatzatzen gaituztenen pasibotasun hobenduna eta podere sionistarekin duten konplizitatea salatzeko,

* Palestindar eta Israeldarren arteko bake zuzen eta iraukorra bilatzearen alde.

 

 

Amis de Karl Marx (AKM), Comité pour la Défense des Droits de l’Homme en Pays Basque (CDDHPB) , CGT Territoriaux Biarritz, Euskal Herria Bai(EH Bai), Gauche Anticapitaliste (GA), Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB), La Commune, Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA), Parti de gauche (PG),  Solidaires.

 

Publicité
Publicité
27 juillet 2014

Naparra 1980an desagertu zen

n

Naparrak Ipar Euskal Herrian pasa zituen bere azken urteak. Mutil kementsuak Euskal Herriaren alde jarri zituen amets guztiak. 1980an desagertu zen.Urte luze hauetan ez da Naparraren aztarnarik atxeman nahiz eta bilaketa zorrotzak eraman. Polizia frantsesak bere aldetik ez du inoiz indar berezirik egin. BVEek hartu zuen bere gain bahiketa baina gorputza ez da atxeman oraindik.

Aldi honetan Bazio Batuetako bulegoek hartu dute beren gain inkestaren jarraipena.

26 juillet 2014

"Yo decido. El tren de la libertad" dokumentala

"Yo decido. El tren de la liberdad" abortuaren inguruko dokumental bat.

(ikusi bideoa) http://vimeo.com/99974636

25 juillet 2014

Autopistako ateratzea arazo handia

Autopistaren ateratzea eta ordainlekuaren konponketak izigarrizko aldaketak sortu ditu. Eremu handiia hartu dute berritze horretan, uste genuen aldaketa hobetzerako pentsatua zela baina gaur egun ikusten dugunak ez du hobetze aldetik deus ekartzen. Biribilgunea handia da, ordainlekua ere. Ordaintzeko bide gehiago da eta atxiki dute Ziburu aldera joateko bidea. Haatik Hegoaldetik heldu garelarik ezin dugu Ziburualderako bidea hartu. Biribiletik pasa behar dugu. Eta hor nazionalera sartzeko sekulako buztana egiten da. Nazionalara sartzeko gunean bide desberdinak elkartzen baitira eta gurutzatzen. Autopistako ateratzea puntu gorria bihurtu da lehenago baino gehiago. Diru asko deusen hobetzeko. Noren ardura? Nork ordainduko?

24 juillet 2014

Baionako bizardunek ikurriña atera dute Baionako festetan

Baionako festen irekitzean harmarnaka herritarrek ikurriña, Palestinako bandera eta euskal preso eta iheslari politikoen aldeko ikurrak erakutsi dituzte Baionako Herriko Etxe aitzinean, arrantzale bizardunek ikurriña erraldoia zintzilikatzen zuten bitartean

24 juillet 2014

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko afaria debekatuta

Albiste agentziek zabaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak preso eta iheslarien eskubideen alde lau herritan deituta zeuden ekitaldiak debekatu egin ditu. Haietako bat da Bakaikuko herri mugimenduak gaurko deitua zuen afaria da. Halakoak, festa giroan eta publiko askorekin, ETAko presoen ibilbidea publikoki goratzeko erabiltzen dela eta horrek biktimen mina bikoizten duela argudiatu du, besteak beste, Velascok.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité