Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

22 août 2014

Aguilar de Campoo kastillako herria faxistak omentzen

Aguilar de Campoo zortzi mila biztanleko herria da. Herri honetan abuztuaren 23an Gernika bonbardatu zuen Kondor legioa omentzea erabaki dute. Izaskun Bilbaok EAJko europarlamentariak galdera eginen du eurokamaran. Ederki da baina ez da ulertzen nola ez den Josu Juaristirekin biltzen horren egiteko Euskal Herriari eginen den iraina baita omenaldi hori.

Bestalde gogoratzen gara presoei, hilei, edozoin omenaldi abertzalerengatik abertzaleak epaitegietara eramaten direla, ikurrina debekatzen dela. Ez da ulertzen nola faxistek antolatu ekitaldiak onartzen diren, ehunka hildako sortu duen bonbardaketa omentzeko ekitaldia baimentzen diren!

Publicité
Publicité
22 août 2014

Prentsa guztian oihartzun zabala.

Komunikazio lan itzela egin du Urruñako gazte asanbladak. Prentsa guztiak oihartzun eman dio herriko plazaren okupazioari. Alde batetik ulergarria da gazteek ederki esplikatu baitute zein zen duten aldarrikapena eta Herriko Etxearen jokaera mehaxatzailea ez baita ongi hartzen. Berria, Gara, Dud Ouest, Euskal Herri Pays basque telebista besteak beste aipatu dute. Horrez gain sare sozialetan etengabeko informazioa dabil. Lan bikaina!

22 août 2014

Okupazioaren bigarren eguna

DSC_1231

DSC_1236

DSC_1242

DSC_1246

Gaua ongi pasa da, euririk gabe, arazorik gabe. Goizean gosaria prestatu dute eta plazan berean gosaldu. Berantago auzapezak herriko polizia igorri du hor zeudenen identifikatzera. Gazteek ez dute paperik atera erranez ezagunak zirela, herrikoak eta Herriko Etxean ederki ezagutzen zituztela.

Sendabelar tailerra antolatua zen goizean eta oso erakustaldi interesgarria izan da. Eguerditan trumoia eta euri jasa. Ze pena....

21 août 2014

50 euskal preso inguru aske geratu daitezke Frantziako espetxealdia kontuan hartuta

preso

Espainiako Auzitegi Nazionala 50 preso ingururen kaleratzea aztertzen ari da Frantzian igarotako espetxealdia aintzat hartuta, Noticias taldeko egunkariek argitaratu dutenez. Langraiz bideko Josu Garcia Corporales presoa izan daiteke aldaketak eragindako lehena; tramite guztiak eginda, edozein unetan askatu dezaketela jakinarazi dute.

Auzitegi Nazionalaren irizpide berriari segituz, Garciaren kaleratzearen ostean urte ugari espetxeratuta eta Espainiara estraditatu aurretik, kondenaren parte Frantzian igaro duten beste preso batzuen askatasuna erabaki dezake. Hauen artean daude, besteak beste, Langraiz bidea hautatu zuten Carmen Gisasola, Idoia Lopez Riaño, Kepa Pikabea eta Rafael Caride presoak. EPPKko zenbait preso ere libre gera daitezke; tartean, Francisco Mujika Garmendia, Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Santiago Arrospide eta Jose Javier Zabaleta.

Noticias taldeko egunkariek diotenez, egun Zaballa esoetxean daukaten Garcia Corporales presoak dagoenekoz kalean behar luke. Baina Parot Doktrina baliogabetzean 70 preso inguru aske geratzeagatik biktimen erakunde batzuek eta hedabideek eragindako presioak atzeratu egin du honen kaleratze agindua.

Akusazio beragatik kartzela urte guztiak balio bera

Espainiako Auzitegi Gorenak martxoan ebatzi zuen, presoa Espainiara estraditatu aurretik, Frantziak akusazio beragatik zigortua bazuen, han igarotako kartzela urteak kendu egin behar zitzaizkiola Espainian bete beharreko espetxealdiari. Joseba Urrusolo Sistiaga presoak jarritako helegitearen ondotik hartu zuen erabakia auzitegiak.

Kartzela urteen murrizketa Urrosolo Sistiagari ere aplikatuko zaio, baina oraingoz ez da aske geratuko, urte eta erdi geratzen baitzaio kondena betetzeko.(Argia)

21 août 2014

Gaurko azken argazkia

DSC_1226

Gazteak bakarrik gelditu dira plazan. Bakar batzuek lo eginen dute bertan. Lotara joan baino lehen Orreaga dokumentala ikusiko dute!

Publicité
Publicité
21 août 2014

Eguna lasaiki iragan da

Okupazioa aitzina doa, gazteek herritarren sostengua jaso dute eta ederki joan da eguna eguraldi zoragarriarekin. Goizean merkatua eta arratsean eskal kirolen erakustaldia zegoen, plaza bete betea egunean zehar, oso gutxitan gertatzen dena Urruñan. Eguna ederki hautatua zuten gazteek eta egin zaien harrera ona izan da. Leclerceko zubian okupazioaren berri ematen zuen banderola jarria zuten gazteek. Ez du luzaz iraun. Arratsalde ondarrean dagoeneko kendua zen.

Gaua plazan pasako dute gazteek, haiekin batera gaua pasatzeko deia egin dute.

Hemen ditugu egunean zeharreko argazkiak.

DSC_1211

DSC_1213

DSC_1222

 

21 août 2014

Herritarrek petizioa eskatzen

Hau da herritarrek healazi duten lehen mezua jakitean gazteak kanporatu nahi zirela plazatik. Izan ere aspalditik ari dira lanean gazteak Urruñan gaztetxe baten alde. Aspalditik lantzen dute gaia baina auzapezaren ekipak ez du deus entzun nahi, argudio bakarra gazteentzat prestatu dutela toki bat liburutegiaren ondoan eta horrekin aski dutela. Gazteek pentsatzen dute eta esplikatzen dute leku bat behar dutela haien beharrei erantzuteko ez besteek definitako beharren arauerakoa. Auzapezak dio horretaz ez duela deus erran bere programan, alegia ez dela behartua horri erantzuteko. Entzungor egiten du. Ez zuten beste aukerarik gazteek haien aldarrikapena plazaratzea baino. Hori egin dute. Herritarrek ongi ulertu dute eta petizioa zabaldu behar dela erran dute, asko prest izanen direla izenpetzeko.

Gazteen artean aipatuko dute zalantzarik gabe eta gogoeta horren berri emanen dugu. Bitartean parte hartu beharko da plazaren okupazioan eta gazteek antolatu dituzten animazioetan.

21 août 2014

Gazte asanbladak mehatxuei aurre egin die

DSC_1203DSC_1207DSC_1209

Ostegun goizetan merkatua izaten da Urruñako plazan. Gehienetan nahiko hutsik izaten da plaza baina ostegunetan beste animazioa izaten da. Gainera abuztu betean gehiago. Goizeko 9etatik hor zeuden gazteak haien gunea antolatzen, liburu azoka, bi eurotan liburuak Gatuzain argitaletxetik eta zapatak eta jantziak eskainiz. Pixkanaka giroa sortu da, jendea hurbildu da eta azalpenak ematen hasi dira gazteak. Herriko Etxetik ez da mugimendurik izan, prentsa hor zegoen, prentsa zabala. Herriko Etxetik animazioko langilea igorri dute ongi pasatzen bazen hor berean egoten ahal zirela errateko. Hau izan da lehen mezua, ez da hautetsirik hurbildu. 

Ondoren, Herriko Etxetik agiri bat plazaratu dute, lehengo mezu beretik. Prentsa luzaz egon da, ikusirik ez zela deus gertatzen kazetariak joan dira.

Bazkaria ere eskaintzen zuten gazteek, inguruko gazteak etorriak baitziren ere, eta talo eta xingar zegoen nahi zuenarentzat. 

Gazte asanbladaren programa plazan hedatua izan da banderolen bitartez eta untsalaz hiru egunez zentroak animazio berezia ezagutuko du eta agian Herriko Etxeak ulertuko du gaztetxeaz hitz egiten hasi beharko duela gazteekin.

21 août 2014

Hendaitzek antolaturiko pilota txapelketa

Egun on,

Hendaiako Hendaitz gazte asanbladakoek urtebete daramagu gaztetxe baten alde ekimenak burutzen. Horren harira, abuztuaren 23an, larunbata, binakako pala txapelketa antolatu dugu. Hendaiako Orio auzoko pilotalekuan iraganen da, goizeko 9tatik aurrera.

Egun guztian musika, edaria, taloak eta giro bikaina izango dira!

Izena eman 650577426 (hegoaldetik) edo 0659091885 (iparraldetik) telefono zenbakien bitartez, 10€ izango dira bikoteka.

Mezua zabaldu, animatu eta jo pilota!

HENDAITZ

21 août 2014

Ziburuko ikastola berriz ere auzitara eraman du udalak

seaska

Ziburuko Herriko Etxeak auzitara eraman du Kaskarotenia ikastola, Paueko Auzitegi Administratibora. Guy Poulou Ziburuko auzapezak eskatu du epaiketa “lehenbailehen” egiteko.

Ziburuko ikastolako lehendakari Laida Mugikak Ipar Euskal Herriko Hitza-ri adierazi dionez, Ziburuko Herriko Etxeak auzitara eramango du ikastola berriz ere. Prentsaren bidez jakin du berria Mugikak. Ikastolak eta Seaskak ez dute gutunik jaso, ez eta informaziorik ere auzi horren inguruan.

Mugikak adierazi duenez, auzi hau ez da lehen auziaren helegitea, baizik eta beste prozedura bat, beste auzitegi batera bidaliko dituztelako. Baliteke orain “beste elementu batzuk izatea ikastolaren aurka”, baina, “mementoko”, ez Seaskak ez Ziburuko ikastolak ez dute informaziorik.

Ziburuko Ikastolako lehendakaria “harritua” eta “desolatua” azaldu da Guy Poulou auzapezak hartutako erabakiarekin. Presazko auzia izan dadila eskatu du Poulouk. Mugikak adierazi duenez, “desolatuak dira" auzapeza eta haren ondoko hautetsiak prest baitira "eskola sartzea baino hamar egun lehenago hamabi haur kanpoan uzteko”. Mugikak gaineratu du Poulouk nahiago izan duela auzitegien bidea segitu, ikastolak auzapezari elkarren artean hitz egitea proposatu arren.(Berria)

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité