Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

13 août 2014

Urtebetez medikuarekin zita itxaroten egon ostean hitzordua galdu du Xabier Aranburuk Lyon–Corbas espetxean

 

etxerat-        Dituen behazun harriek min izugarriak eragiten dizkiote

-        Euskal Herritik 900 kilometrotara dispertsatua dago Aranburu

 

ETXERAT. Urtebete zeraman Xabier Aranburu Ondarruko euskal preso politikoa medikuarekin zuen hitzorduaren zain. Behazun harriak ditu ondarrutarrak eta, sarritan, min izugarriak izaten ditu horren ondorioz. 

Asteartean, abuztuak 5, zuen zita medikuarekin. Ebakuntza egin ala ez aztertu behar zuten Lyon-go ospitalean zirujauarekin. Goiz goizetik funtzionarioek, ahaleginak egin zituzten ika-mika egon zedin eta hitzordua galdu zezan Xabier Aranburuk. Azkenean, lortu zuten, Xabier esposatua mitard-era eramatea eta zirujauarekin zuen hitzordua galtzea.   

Ostiralean, zigorrak erabakitzen dituen komisioa  bildu zen eta Aranbururi 20 eguneko zigorra jartzea ebatzi zuten gainera.

Xabier Aranbururen osasun eskubidea urratua izan da. Urtebete daramate ondarrutarraren osasun eskubidea etengabe urratzen eta, berriz ere, bere eskubideak urratu egin dizkiote.

Fleury: Euskaldunentzako neurri bereziak

Fleuryko espetxean bizi baldintzek okerrera egiten ari dira. Orain arte, bisiten ostean, gela batera eramaten zituzten euskal preso politikoak hauek biluztu eta gorputz miaketa bat egiteko. Arropak banan banan hartzen zituzten eta erraketa batekin arakatu egiten zituzten. Gero, euren gorputzak... hankak altzatuz, batzutan belaunetan ipinita salto egin eta abar.

Orain arte, bi era zeuden miaketa hauek egiteko. Presoa biluztaraztea ala raketa pasatzea. Lehen, euskaldunak biluztarazten zituzten. Orain, aldiz, bi sistemak aplikatu nahi dizkiete: alde batetik biluztarazi eta, bestetik, raketa pasatu. Neurri hau euskaldunentzako neurri berria da, euskaldunei bakarrik aplikatzen zaie tratu umilgarria.

Pasaden ostiralean, abuztuaren 8an, neurri berri hau Ibon Goieaskoetxea Gernikako presoari aplikatu zioten.

Bisita eta gero miaketa gelara eraman zuten Ibon Goieaskoetxeari erraketa pasatu nahi izan zioten. Berak esan zien erraketa pasatzen bazioten orduan berak ez zeukan biluztu beharrik. Beraiek baietz eta biluztu egin zen. Baina arropei erraketa pasatu eta gero saiatu ziren berari, biluztuta zegoen bitartean, erraketa pasatzen ere bai. Goieaskoetxeak ezetz esan zien, nahikoa zelakoan eta, haien nagusi batekin hitz egiteko aukera eskatu zien. Funtzionarioek ezetz eta erraketa pasatu behar ziela euskaldunentzako arauak berriak zirelako. Hau da, bigarren aldia da funtzionario batek aipatzen duela arrazoi berdin eta berri hau.

Fleuryko modulu guztietara zabaldu duten neurria da hau. Beste behin, pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituen neurria da hau.

Publicité
Publicité
13 août 2014

Hainbat lagun identifikatu ditu poliziak Altsasun Palestinaren alde eginiko ekintza batengatik

 

a13_altsasu_gaztetxea_polizia_identifikazioak

Atzo arratsaldean Polizia Forala Altsasuko gaztetxera sartzen saiatu zen bertan zeuden hainbat gazte identifikatzeko asmotan. Gaztetxeko kideek esan dutenaren arabera, beraiek larunbaterako zenbait ekimen prestatzen ari ziren gaztetxean asanbladako kide batek polizia gaztetxera gerturatzen ari zela jakinarazi zienean. Orduan, barruan itxita geratzea erabaki zuten polizia gaztetxe barrura sartu ez zedin eta une horretan bertan sare sozialen bidez egoeraren berri ematen hasi ziren herritarrak gaztetxera hurbil zitezen barruan zeudenak babestera.

Jendea gerturatu zen Altsasuko gaztetxe parera eta baita Udaleko zenbait kide ere. Hauek poliziei azalpenak eskatzera hurbildu zirenean “o salen los jovenes que están dentro para que los identifiquemos, o haremos lo que haga falta para entrar al Gaztetxe” erantzun zietela azaldu dute.

Gauzak horrela, gaztetxean itxita zeuden gazteek kalera ateratzea erabaki zuten egoera okerrera joan ez zedin. Orduan zenbait lagun identifikatu ostean, gaztetxe barruan zeudenak, zein hauei babesa adieraztera hurbildu zirenak, poliziak alde egin zuen “alde hemendik, utzi bakean” oihu artean.

Hasieran argi ez bazegoen ere, Altsasuko Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, Israeli boikota egin eta Palestinari elkartasuna adierazteko Altsasuko Ernaik Eroskin eginiko ekintza batengatik saiatu zen polizia gaztetxera sartzen gazteak identifikatzera. Ekintza honetan, hainbat gazte herriko Eroskira sartu ziren Israelek finantzaturiko produktuekin eta odola bota zuten produktu hauen gainean; horrekin batera, ekintza honen zergatia azaltzen zuten eskuorriak ere utzi zituzten, Palestinari elkartasuna adierazi eta boikoterako deia eginaz.(topatu.info)

13 août 2014

Eskola ibiltaria abian Ziburutik!

DSC_1062DSC_1071

Mintzaldiak, gogoeta, kirola hau dena da Eskola Ibiltariaren egitarauan. Goiz honetan abiatu da Ziburutik, gazte bat elkartu ondoik herriko plazan eta auzapezarekin arazo bat agertu ondotik. Plazatik abiatu eta bazkaltzera joan dira gazteak eta lauak aldean Hendaia aldera joan dira oinez, bertan lo eginen dutelarik.

13 août 2014

Poulou auzapezak ez ditu gazte abertzaleak nahi herriko plazan!

DSC_1059

 Eskola ibiltaria antolatua dute ikasle abertzaleek. Eskola aurten Ziburutik abiatu da eta horren karietara apinketak hasi dituzte herriko plazan, alegia Euskal Herriko mapa eta banderak.

Kasualitatez mementu horretan Guy Poulou auzapeza plaza ingurutik pasa da eta berehala haserretu da. Bezperako ikastolarekiko auzia itzuliko zitzaion burura eta auzitegian izandako haserrea itzuli. Horrela bera hurbildu gabe, herriko bi polizia igorri ditu, horietako bat euskalduna gazteekin hitz egitera. Hitz egitera igorri ditu, hots plazan ez zela deus egin behar erratera noski. Guy Poulou euskalzalea anti abertzalea agertzen gero eta gehiagotan! Zer haize pasa al da Ziburutik azken aldian?

13 août 2014

Ziburuko ikastola auzitan

Goizeko bederatzietan hasita, Ziburuko ikastola epaitu dute gaur. Ziburuko Herriko Etxeko abokatua mintzatu da lehenik. Ikastola eta udalaren arteko hitzarmena uztailean bukatu zela erran du, eta, hortaz, kalean behar zutela ikastolako kideek. Bestalde, argudiatu du Piarres Larzabal kolegioa erabil dezaketela ikastolako haurrek, eta, beraz, ez dutela leku horren beharrik.

 

Ziburuko ikastolaren defentsak, berriz, zalantzan jarri du kontratuaren bukaera epearen egiazkotasuna. Izan ere, hitzarmenak zioen kontratua luzatzeko “aukera” zegoela. Herriko Etxeak ez zuenez abisatu kontratua berrituko ez zuenik, bertze zortzi urterako luzatzen zen automatikoki bertan egoteko baimena, ikastolarentzat. Bestalde, abokatuak azpimarratu du Seaskak harremana duela Frantziako Hezkuntza Nazionalarekin. Piarres Larzabal kolegioan lekurik ez dagoela gaineratu du, eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako egokia ez dela.

Ikastolako gurasoak eta Seaskako ordezkariak izan dira epaiketan. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak adierazi du ezen, epaiketan hitzarmenari buruz hitz egin duten arren, “kontratu moral bat” dagoela kolokan. Izan ere, Ziburuko Herriko Etxeak hitz emana zion ikastolari aterabide bat bilatuko zuela. Martxotik elkarrizketa etenda dago, ordea. Epaiketak zentzurik ez duela gehitu du Indok, eta haurren hezkuntza zalantzan dagoela: "Ezin diegu hezkuntza eskubidea ukatu 12 haur horiei".(Berria)

Publicité
Publicité
13 août 2014

Frantziak armak igorriko ditu kurdistango biztanleei

Kurdistan kurduen estaturik gabeko nazioa da, TurkiarenIrakenIranenSiriaren eta Armeniaren artean banatua, Asiakomendebaldean dagoena.

Kurdistango banaketa joan den mendeko historia da, luzaz nazioartean Kurdistan abandonatua izan da eta eraso oso larriak jasan behar izan du. Turkiak esate baterako eraso handiak bultzatu ditu PKKren kontra eta hildako asko utzi ditu mendietako herrietan. Horrez gain Iraken ere eraso asko sufritu dituzte eta gogoan ditugu Sadamek bultzatutako gasekin erasoak herri osoan desagerraraziz.

Gaur egun politika aldatu da eta Frantzia besteak beste armak igorriko ditu Iraken dauden eta autonomia gozaten duten Kurdistango arduradunei Iraken aurrera doan islamisten kontra aritzeko.

8 août 2014

Eskola ibiltaria Ziburutik Donostira

Abuztuaren 13tik 15era Eskola Ibiltaria antolatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak Ziburutik Donostiara

7 août 2014

Erreforma penala bai, ardurazko ituna ez

Urte hasierako norabide ekonomikoa aurkezterakoan Hollandek kezka handia sortu zuen. Herrietako hauteskundeen ondotik emaitzak ikusi eta itunari gehitu zion elkartasun ale bat. Elkartasun alea baztertu du kontseilu konstituzionalak, hau zelarik herritarrekin berriz loturaren sortzeko hartutako erabakia.

Aldiz erreforma penala Taubiraren eskutik eramandako txostena, hau onartua izan da. Honek baimentzen ditu presondegitik kanpoko zigorren betetzeko aukera.

7 août 2014

Paueko Auzitegi Administratiboak bertan behera utzi du Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko erabakia

euskara

Paueko Auzitegi Administratiboak Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko erabakia bertan behera utzi zuen atzo. Horren harira, oharra kaleratu du Kontseiluak, Auzitegiaren esku-hartzea gaitzesteko.

«Aski ezaguna da Frantziak gurea bezalako hizkuntzen hiztunekiko erakutsi izan duen jarrera, hain zuzen ere bigarren mailako herritar bihurtzea. Oraingoan beste urrats bat eman du beste instituzio batzuek hartutako erabakiak baliogabetuz», salatu du.

Kontseiluaren aburuz, «Herriko Etxeetan eta beste instituzioetan gure eskubideak bermatu behar dituztela exijitu behar dugu» eta, bide horretan, «oztopoei aurre egin eta euskara ofizial izendatu eta auzitegien debekuen gainetik egunerokoan euskarari ofizialtasunak esleitzen dizkion onforio juridikoen arabera jarduteko» deia luzatu du.(Naiz)

7 août 2014

LABek Palestinaren alde deitzen du

lab

LAB sindikatak ere, Palestinaren sustengurako deiarekin bat egiten du . Elgarretaratzea heldu den abuztuaren 09an, goizeko 10,30etan , Baionako herriko etxearen aintzinean.

Beste deitzaileak hauek dira:

Amis de Karl Marx; CIMADE; Comité pour la Défense des Droits de l'Homme en Pays Basque (CDDHPB); CGT Territoriaux Biarritz; IPEH Antifascistes; Fédération Anarchiste (FA); La Commune; Nouveau Parti Anticapitaliste (NPA); Parti Communiste Français de Côte Basque et du Sud Landes; Parti de Gauche (PG); SOLIDAIRES

 

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité