Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

16 septembre 2014

"Gazta zati bat" bideoa ikusgai

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.

Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

(ikusi bideoa)

GAZTA ZATI BAT from Gure Esku Dago on Vimeo.

Publicité
Publicité
15 septembre 2014

Sarako herri kontseiluari ongi etorria eman dio Udalbiltzak

10000797

Udalbiltzak ongi etorria egin die Sarako herriko kontseiluko 23 kideei, nazio erakundearekin bat egin dutela ospatzeko. Auzapezak dei egin die Ipar Euskal Herriko gainerako hautetsiei bide bera har dezaten, «euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde garelako eta euskara eta euskal kultura defendatzeko batera lan egin behar dugulako».

Sarako herriko kontseiluko auzapezak eta 22 hautetsiek Udalbiltzarekin bat egin dutela-eta ekitaldia egin dute gaur goizean herri horretan. Battitt Laborde Sarako auzapezak, Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpuruak, Lapurdiko herriarekin senidetua den Ataungo alkate Igor Aierbek eta aurkezle gisa Mixel Gerendiain Sarako hautetsiak hartu dute hitza, festa giroan egin den ekitaldian, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Euskal Herri osoko udal hautetsien ordezkaritza zabal baten aurrean, Battitt Labordek adierazi du Udalbiltzarekin bat egin dutela «euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde lan egin nahi dugulako, euskara eta gure kultura azkartzeko, eta sinesten dugulako Euskal Herriko gainerako lurraldeekin batera lan egitea ezinbestekoa dela gure herriek aitzina egin dezaten».

Sarako auzapezak Ipar Euskal Herriko beste hautetsiei bide bera hartzeko gonbita egin die: «Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hautetsi eta auzapezei erraten diet euskal herritarrak garelako, gure herriaren alde garelako, euskara eta euskal kultura defendatzeko batera lan egin behar dugulako eta sinesten dugulako Euskal Herriko gainerako lurraldeekin batera lan egitea ezinbestekoa dela gure herriek aitzina egin dezaten», adierazi du. Atxikimendu dinamika abian dela ere gogoratu du.


Udalbiltza «baitaezpadako tresna» dela gehitu du, Euskal Herri osoaren garapena orekatua izan dadin. Euskal Herriko eskualdeen artean diren ezberdintasun handiak direla eta egungo administrazio sareek «gure beharrei ez dietenez erantzuten». Hautetsien biltzarra «kohesioa» lortzeko eragile guztiekin lanean ari dela ere azpimarratu du Labordek.

Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak ekimenean aipatu gai guztiak laburbiltzeko «Zazpiak bat» esaera aipatu du, «lelo bat baino gehiago» dela gogoratuz, eta «eguneroko bizitza praktikoan» bizitzera deituz. «Lurralde kohesioan sakondu egin behar da, elkarlana sendotzen eragile eta erakundeekin» azaldu du.

14 septembre 2014

Andoni Goikoetxea Gabirondo euskal preso politikoa Fleuryko espetxean erasotua izan da

-  Andonik hitzordua zuen enfermerian, astelehenean, irailak 8, goizeko 8 :00etan. Orduan gertatu zen erasoa

- Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-ko espetxean  

ETXERAT. Fleuryko espetxean dagoen enfermeriara doan pasilloan hainbat funtzionario egoten da normalean identifikazioa erakusteko. Astelehenean ostera, bakarra zegoen eta zegoena, lehenagotik Fleuryko euskal preso politikoek onartzen ez duten funtzionarioa zen. Ez da lehen aldia kideren bat erasotzen duela. Hori dela eta, Fleuryko EPPK-k ez du onartzen berarekin harremanik.

Andoni Goikoetxea funtzionarioaren aurretik pasa zen enfermeriarantz, eta bere espetxe barruko nortasun-agiritan -identifikazioa- erakutsi arren, ez zen gelditu. Enfermeriako atera iristear zegoela, eskaileratan dagoeneko, funtzionarioa atzetik zuela ohartu zen eta txartela erakustera bera zegoen lekura itzultzeko esaten ari zitzaiola. Andonik aurrera jarraitu zuen eta iada enfermeriako atean, oraindik atea ireki gabe, funtzionarioak bi alditan bultzatu zuen. Goikoetxea funtzionarioaz “paso” egin nahian zebilen.

Enfermeriako atea ireki egin zuten. Funtzionarioa atean jarri zen, Andoniri pasatzen ez uzteko. Andonik aurrera jarraitu zuen indarrez eta biek oreka galdu zuten, ia lurrera eroriz. Une horretan, enfermerian ziren bi funtzionario etorri ziren eta Andoni lurrera bota zuten baita immobilizatu ere.

Lurrean zegoela, buruan bi ostiko eta bizkarrean beste pare bat jaso zituen eta lehen funtzionarioa (erasotzaileak), garrasika jarraitzen zuela ikusi zuen. Ez zuen minik. Lurrean menperatuta zegoela, txef bat etorri zen eta esposak jarri zizkion. Itxaron gela batetara eraman zuten eta  minututara enfermeriako hitzordua egin zuen. Hori bukatu eta minutu gutxitara mitard-era eraman zuten.

Asteazkenean izan zuen komisioa eta 10 eguneko mitard zigorra jaso zuen, asteazkenean aterako dute.

Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-n

Bestalde, Paris inguruko Villepinte espetxean aurkitzen den Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du bere egoera salatzeko. Arrasateko euskal preso politikoak hilabeteak daramatza espetxean bakarrik, hau da, beste euskal preso politikorik gabe. Ekainaren 6an, Iñaki Dominguez Atxalandabaso Villepinteko espetxetik Espainiara estraditatu zutenetik ez du beste euskal preso politikorik eraman espetxe honetara.

Arkauzek duela hilabete batzuk iragarri bezala, borrokaldia abiatu du, bakardade egoerarekin amaitzeko. Abokatuen bitartez, hainbat alditan eskatu dio Le Vert epaileari beste presoren bat bidali dezala Villepinteko espetxera edo, bestela, arrasatearra beste espetxe batera mugitu dezala. Presoak berak publiko eginiko gutunean azaltzen duenez, hiru alditan bildu ere espetxeko zuzendaritzarekin baina bilerek ez dute fruiturik eman. Baizkoa eman arren –hainbat alditan- ez da inongo mugimendurik egon eta, Gipuzkoako presoak bakarrik jarraitzen du.

Egoera iraultzeko borrokaldia abiatu du Arkauzek eta, mitard-ean sartu da –zigor ziegan-, norbait ekarri ala bera beste espetxe batera eramaten duten arte. Egoera laster aldatzen ez bada, borrokaldia gogortuko duela adierazi du Kepaz Arkauzek.

Kepa Arakauzek publiko eginiko gutuna: http://issuu.com/etxerat/docs/10001/0 

14 septembre 2014

Gaixo dauden presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute Madrilen

jarraia95717

Ale eta Hop maskotak eraman dituzte espetxe administrazioko idazkaritza nagusira.

Espainiako Estatuak presoen giza eskubideak "urratzen" jarraitzen duela salatu dute ekintzaren bitartez. Deitzaileen arabera, kartzeletako egoera "larritu" egiten da sakabanaketarekin, bakartzearekin eta gaixotasunekin.

 Gaixo dauden presoen egoera nabarmendu dute, eta gogorarazi kartzeletan ezin dutela gaixotasunei aurre egiteko beharrezko tratamendua jaso. Diotenez, medikuarenera joatea "sekulako odisea" da haientzat, eta "hilabeteetako" itxaronaldiaren ondoren eskuburdinekin eramaten dituzte ospitalera. "Osasunerako eskubidea kentzen ari zaie".

Hori horrela, gizarteari eta bereziki auzian esku hartzea duten erakundeei legedia betetzeko deia egin diete, eta gaixo dauden presoen eskubideak errespeta ditzatela. Munduko Saskibaloi Txapelketako finalaren harira, "giza eskubideen munduko txapelketan" inplikatzeko eskatu diete.(Berria)

12 septembre 2014

Sarako auzapezak eta hautetsi guztiek bat egin dute Udalbiltzarekin

10000797

Udalbiltzak jakinarazi duenez, Sarako herriko kontseiluko auzapezak eta 22 hautetsiek bat egin dute Euskal Herriko hautetsien biltzarrarekin.Herriko bestak dituzte Saran eta, hori profitatuz, ekitaldi instituzionala egingo dute astelehenean. Euskal Herriko hautetsi guztiak 10.30etik aurrera herriko etxearen aurrean egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte, baina baita ere herritar guziei hurbiltzeko deia luzatu diete.

Besteak beste, Battitt Laborde Sarako auzapeza mintzatuko da ekitaldian eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendaria izango da berarekin batera.

Azken herriko bozen ondotik Lapurdiko, Baxe Nafarroako eta Zuberoako dozenaka hautetsik egin dute bat Udalbiltzarekin. Atxikipen prozesua oraindik ez da bukatu eta jada biltzarraren ordezkari kopurua aurreko legealdikoa baino handiagoa da.

Saran, esate baterako, Udalbiltzak ordezkari bakarra zuen eta, aldiz, orain, 23 dira biltzarreko kideak.(kazeta info)

 

Publicité
Publicité
12 septembre 2014

Industria ministeritzak ezetz ETBri

ak8e6264_jpg_20120307181539_13471_1

Dagoeneko ETBko errepikagailua kendua izan zen El Perdon eremuan. Nafarroatik Barcinaren gobernuak ez zuen ETBrik nahi Nafarroan. Aldi honetan ETBk tesneria, ekipamentu berriak beharrezkoak zituela TDTtik emititzeko, eskaera egin zuen Madrilera, industria ministritzara. Aldi honetan Madrilek dio ETBk ez duela emitituko Nafarroan. Mundu guztiko telebistak errezibitu daiteke Nafarroan baina ETB ez. ETBko emankizunak ideologikoki ez dute sistima hankaz gora ematen denek dakigu. Euskaraz emititzea gaur egungo subertsio handiena dateke!

12 septembre 2014

Taubira Madrilen

image_content_medium_2175979_20140909134432

Aste honetan Taubira barne eta justizia ministroekin bildu da Madrilen. Euskal presoetaz hitz egin du, gai hori inoiz ez delarik aipatzen frantses komunikabideetan ez eta frantses politikan. Orohar presoen gaia ez da lerro buruetan. Adierazi du euskal presoek, ehun bat daude, Espainara joateko eskaera egiten badute eta Espainak onartzen badu aztertzen ahal litzatekeela. Formula horrek baldintza asko jartzen ditu eta ez da argi presondegiratze baldintzak hobeak direnik Espainan. Ikusi behar. Gisa guztiz presoek egin behar dute eskaera, alegia legeak ez duela erraten preso batek zigorra bete behar duela familiatik hurbil. Ez dakigu ministroa zertarako den, legea betearazteko behintzat ez du ematen. 

Bestalde, frantses nazionalitatea dutenek ere familiarengandik hurbil egon behar lukete baina zigorrak gero eta gogorragoak jartzen dizkiete baldintzapeko askatasuna ukatzen baitzaie 24 urte bete eta gero.

Hots ministroak politikaz ez du hitz egiten, mendekua du gogoan. Presioa presoen gainean jartzen du.El paisek eman ditu berria eta zehetasunak.

12 septembre 2014

Euskal Herrian Euskaraz jo ta ke lanean

ehe

Ohartu gara, leku askotan herrian euskararen alde tintaketak eginak izan direla. Ez da dudarik horrek bultzada ematen diola gure hizkuntzari instituzioek hain indar gutxi egiten dutelarik gure eremuaren euskalduntzeko. Badakigu tintaketen kontra hitz egiten ariko direla batzuk, azpimarratuz elebitasunaren sartzeko "gauzak" egiten direla. Badakigu ere "gauza" askoz gehiago beharko direla duela 40 urteko egoerara itzultzeko Urruñan. Izan ere, garaian ez zen inkestarik egiten baina adin pixka bat dutenek oroitzen dira euskararen presentzia handiagoa zela herritarren artea. Ez herriko etxean noski, baina bai herritarren artean.

Hau berriz bultzatu behar da eta bultzada azkarra izan behar da, leku guztietatik etorri behar da eraginkorra izateko.. Aurten Gazte Asanbladak txosnagune euskalduna sortu du, hau garrantzitsua zen, plazan ikastolak elebitasuna hautatu du, besta komiteak bezala. plazaren erdian hau. Urrats txikiak baina ohargarriak urte luzeen lanaren fruitua. Euskara zokorratzea zaila da gaur egun herrian. Herritarrek berriz euskaraz maitatzen ari dira. Hau handia da.

Ondoko bestak aitzin urrats berriak egiten beharko da saiatu herria euskalduntzeko. Dagoeneko ikastolatik urteko une batzuetan euskararen presentzia agerian dago, eta beste eskoletatik ere indar hori ikusten dugu. Ea euskararen eremua handitzen joaten garen Urruñan denek urrats bat eginez, euskaraz hitz eginez.

11 septembre 2014

Gure Urruñak elkartasunean Kataluniako Diada Egunean

10377434_782749118457214_8692256072663724621_n

Diada Eguna aurten egun handia da Kataluniarentzat. Kataluniarentzat eta Euskal Herriarentzat ere. Katalunia bezala Euskal Herriak Independentziaren bidea joratzen ari baita. Besarkada handia Gure Urruñaren izenean Kataluniari.

9 septembre 2014

Auzapezak polizia igorri

Hau da Gazte asanbladatik heldu den oharra herriko polizia pasa eta gero:

"Ziburuko munizipala eta Urruñako herriko langile bana txosnara hurbildu dira. txosnaren neurriak eta argazkiak hartu eta berriz alde egin dute. zertan ari ziren galdetu eta ez dute zergatia azaldu nahi izan.
Urruñako bestak eta gero isunak? salaketa?
Herriko etxearen deserosotasunaren seinale dugu gaurkoa. Bide onetik goazelaren seinale. Gure lana zilegia da!"

Noski herriko etxeak ez du txosnagunearen presentzia fakturarik gabe utziko. Besta komitea da lanean ari auzapezaren alde, argi gelditu da azken egun hauetan, auzapezak badaki lan egiten herritarren biltzeko. Abertzaletasuna da auzapezaren etsaia, argi du eta horren araberan ari da lanean. Gazteak dira geroa, auzapezak ez die bakerik emanen eta bide judiziala hautatuko du dudarik gabe gazteen ausardiari erantzuteko. Hau da gaurko eskuinaren bidea gazte mobilizatuen aurka.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité