Mamère ikatz beroan

Ez nator Noel Mamère-ren sostengatzera. Nire sostengurik ez du behar! Haatik azken egun hauetan Frantzian izan den autobus istripuaren ondotik banatu den aire kutxatu hori aipatzeko dela erran daiteke. Noski berrogei hil baino gehiago, gertakari ikaragarria da eta familia eta lagunentzat samin handia. Doluminak eta anpatia normalak dira. Baina politikoen ipokresia ere maila handikoa izaen ari da.
Duela aste batzuk Lcron legearekin autobus garraioaren liberalizazioa handizki aipatu zen. Merkeago bidaiatzeko aukera eraikusten zen, errepotaia ere egin zituzten.
Aste gutxi pasa dira eta azken hoegita hamar urteetan izan den istripu larriena gertatu da. Mamerek aipatu duena errealiateada. Errepide publikoen egoera ez da ona, diruruk ez dago egoera horren konpontzeko eta autobusen garraioa indartzea erabakitzen da. Hor badago logikoa ez den erabakia,arduragabekeria. Horren erratera atera da hautetsi ekologista. Politikoak eta prentsa gainera erori zaizkio. Egin dezatela errepide publikoen azterketa zehatz bat eta ondoren autobus garraioaren indartzearen erabaki politikoaz.
Gaur, hiletak dira, politikoa guztiak han izanen dira, Hollande ere. Bere politikaz hitz egiteaz saiesteko aukera da. Politikoen arduragabeaz!
Boikotaren aldeko militanteak kondenatuak

Israel boikotatzearen aldeko kanpainak antolatzeagatik zigortu dtuzten 12 militante. Gaur egun Palestina egoera zinez larrian bizi delarik, frantses justizia Israelen estatuaren alde egiten du. Hemen dago agiria:
La condamnation par la Cour de Cassation des 12 militants mulhousiens du Collectif Boycott 68 nous laisse abasourdis !
Ces militants, qui participaient en 2009 et 2010 à une campagne internationale «Boycott, Désinvestissement, Sanction », dénonçaient, par leur action, l’occupation de la Palestine par Israël, le vol des terres et la colonisation en Cis-Jordanie, le blocus, les guerres menées contre la population civile de Gaza et la violation de tous les droits fondamentaux du peuple palestinien. Ils appelaient l’opinion publique française à soutenir l’action menée par la société civile palestinienne, et soutenue par de nombreuses associations pacifistes dans le monde et même israéliennes, visant à obliger l’Etat d’Israël à respecter le Droit International.
Ainsi en France, dans un climat de criminalisation des combats citoyens, il deviendrait impossible de dénoncer la politique de l’Etat d’Israël, Etat voyou qui bafoue depuis bientôt 70 ans le Droit International ? Après cette condamnation, il serait devenu impossible, aujourd’hui, de boycotter l’Afrique du Sud pour lutter contre l’apartheid ? Pourtant, dans les années 70 / 80, le boycott de l’Afrique du Sud mené contre cet Etat raciste a été un des facteurs essentiels qui ont mené à l’abolition de l’apartheid, victoire du progrès de l’humanité.
Partout en Europe, dans le monde, les campagnes BDS se multiplient en soutien au peuple Palestinien. Et ce n'est pas ce jugement qui va les arrêter. La France devient, ainsi, le seul pays au monde, avec Israël, où l’appel au boycott des produits israéliens entraîne des poursuites pénales !
Les militants concernés, soutenus par leurs amis palestiniens et pacifistes israéliens, les organisations associatives, syndicales et politiques avec qui ils agissent, n’acceptent pas ce verdict, qui considère le boycott de produits comme une discrimination de personnes ! Ils tiennent à préciser que, contrairement à ce que souhaitaient les organisations pro-israéliennes, la cour d'appel, confirmée par la Cour de cassation, a écarté toute accusation d'antisémitisme.
Ils continueront, inlassablement, leur combat solidaire pour la Paix, la Justice et le Droit à l’autodétermination du peuple de Palestine.
Signé, les militants condamnés et la coordination Mulhouse / Palestine
Trenbideen pribatizazioa

Egia da mahai gainean dagoen debate luzea dugula hau, trenbide sarearen pribatizazioa alegia. SNCF sare frantsesa sare garratzitsua izan da luzaz eta bigarren gerlan enpresa publikoaren langileek paper garratzitsua izan zutela nazismoaren kontrako borrokan Frantzian. Horrela gerla bukatu eta sareko langileek lanbaldintza oso duinak lortu zituzten frantses estatua berreraikitzeko orduan, zerbitzu publikoak ber sortzeko unean.
Azken urteetan borrokaz borroka joan dira eta sarearen pribatizazioaren erasoa jasan dute.
Gaur egun Europa mailan erabakia izan den 2020rako sare osoaren konkurentziari idekitzea debatearen bukaera ekartzen du.
Garraio ministroek testua adostu dute azken egun hauetan.
Ororen buru, AHT eraikitzen den unean dena doa esku pribatuetara. Gaur Rajoy-k harro esplikatu du prentsan zenbat diru inbertitu zuen Hiru herrialdeetan AHTren alde. Gelditzen dena da dena interes pribatuentzat egina dela!
'Gerra zikineko' gertakari eta testigantzak bildu ditu Euskal Memoriak liburu batean.(Berria)
Fundazioak goizean aurkeztu du 'Deklaratu gabeko gerra' lana, Donostiako San Telmo museoan.
Estatu terrorismoa mundu mailan, Euskal Herriko gertaera garrantzitsuenak, ekintzak komunikabideetan nola agertu ziren, senideei eta adituei eginiko hainbat elkarrizketa eta beste bildu ditu Euskal Memoria Fundazioak 700 orrialde baino gehiagotan. Deklaratu gabeko gerra. Estatu-terrorismoa Euskal Herrian du izenburu, eta liburuaren lanetan parte hartu dute Joxean Agirre, Paul Asensio, Joxerra Bustillo, Iñaki Egaña eta Mikel Zubimendi idazleek. Gaur aurkeztu dute Donostian.
Estatua eta indarkeria jatorritik batera datozela azaltzen du Eugenio Etxebeste Antton-ek lanaren hitzaurrean, eta baldintza eta beharren arabera, indarkeria hori "terrorista" bihurtzeko joera egon daitekeela: "Estatuaren terrorismoa da disidentzia eta subertsioa borrokatzeko modurik eraginkorrena". Iñaki Egaña fundazioko lehendakariaren sarrerak ematen dio jarraipena lanari, definizioetan sakonduz. Haren hitzetan, "gerra konbentzionalen aurkako kontzeptu bezala" sortu zen gerra zikinarena.
Hona hemen pasarte esanguratsuetako batzuk:
MAGNIZIDIOAK
Felipe Gonzalezen zalantza
Magnizidioa: «Etsaiari burua moztea». Liderra hiltzea, eraginkortasun ikuspegiz. Hainbat kasu aipatu dituzte: Jose Miguel Beñaran Argala ETAko burua, Santi Brouard HBkoa, Josu Muguruza HBko diputatua, Eduardo Moreno BergaretxePertur ETApm-koa... Eta ahaleginean geratu zirenak: Jon Idigoras Gerrikabeitia LABeko eta HBko buruarena, Juan Mari Bandres Euskadiko Ezkerrakoarena... Estrategia horren aitorpen adierazgarria Felipe Gonzalezek egin zuen, El País egunkarian, 2010ean. Espainiako presidente zela, «Frantzia hegoaldean» ETAko zuzendaritza «batera leherrarazteko» aukera izan zuela, eta zalantzan zegoela «zuzen» jokatu ote zuen. Norbaitek jarri zion aukera hori mahai gainean, liburuaren egileek nabarmendu dutenez: zerbitzu sekretuek.
ATENTATU BEREIZIGABEAK
Leherketa haurtzaindegian
«Herritarrak zuzenean beldurrarazteko atentatuak eta ekintzak» dira atentatu bereizigabeak, «kaleko jende arrunta» dute helburu. Kasu askorik egon ez den arren, mugimendu ezkertiar edo abertzaleen ingurukoen aurka erabili dela diote egileek: Alonsotegiko Aldana tabernaren aurkakoa —lau lagun hil zituzten, eta hamar zauritu, 1980an—, edo Bilboko Ametzola plazan zegoen Iturriaga haurtzaindegikoa —hiru hildako eragin zituzten, 1980an, lehergailu bat jarrita. AAAk eta BVEk aldarrikatu zuten, guztiz argitu ez den arren—.
BORTXAKETAK
Ana Teresa Berrueta
Atentatu bereizigabeen atalean sartu dituzte emakumeen bortxaketak ere, pistola mehatxuz eginak batzuk. Aipatzekoa da Ana Teresa Berruetaren kasua: 1980an, Loiun (Bizkaia) desagertu egin zela salatu zuen familiak, eta hurrengo egunean aurkitu zuten errepide ondoan, tortura eta bortxaketa zantzuekin. Segurtasun uhalarekin ito zuten.
BAHITZE ETA DESAGERTZEAK
Lasa-Zabala baino lehen
«[Teknika] Erabilienetako bat, etsaiari beldurra eragiteko duen arrakasta dela-eta, bahiketa da». Informazioa lortzeko ez ezik, zigor eta intimidazio gisa erabili izan da. Ezagunak dira hilketan edota desagertzean bukatu diren batzuk, Joxean Lasa eta Joxi Zabalarena, Eduardo Bergaretxe Moreno Pertur-ena, Joxe Miguel Etxeberria Naparra-rena... Azkena, duela bost urtekoa: Jon Anza.
Lasa eta Zabalaren kasua (1983) baino atzerago jo behar da bahiketez aritzean. 1975eko maiatzean, Pedro Ibarra Guel abokatua eramaten saiatu ziren Leioako etxetik. Haren emazte Carmen Oriolek azaldu zuenez, hiru gizonezko ziren, eta tiro egin zuten Oriol atzetik joan zitzaienean. Haren esanetan, besoak sabelera eraman zituen senez, eta hura zauritu zutelako beldurtuta-edo, ez zuten Ibarra Guell eraman.
BAHIKETA ETA TORTURA
Anagramak azalean
Horiek baino ugariagoak bestelakoak izan dira, ordea: ordu batzuk iraun dutenak, esaterako, azala labana bidez zauritu eta anagramak egiteko. Halakoak jasan zituzten, adibidez, Paul Asensiok 1989ko abenduan eta Edurne Sampedrok 1988ko otsailean. Bahiketa espresak ziren, eta biktimak «galdekatu eta torturatzeko» ere erabili zituzten; hala, beldurra zabaldu edo informazioa lortzeko.
Kasu horietako bat da Juan Antonio Goienetxeak jasandakoa —Miguel Angel Goienetxea errefuxiatuaren anaia zen—. 1979an bahitu zuten: mendira eraman, jo, zuhaitz batetik zintzilik jarri, hilko zuten itxura egin... eta bide bazterrean utzi zuten bost bat ordura. Hiru bat hamarkada geroago, antzeko egoerak salatu zituzten beste hainbatek. Alain Berastegik, esaterako, elkarrizketa batean kontatu du 2009ko uztailean berari gertatua.
METRAILATZEAK
1975eko maiatzeko grebak
Ibarra Guel abokatua bahitu zuten egunen bueltan, 1975eko maiatzaren 8, 9, 10ean, ordu txikietan, hainbat egoitza, liburu denda eta saltoki metrailaz josi zituzten. ETAren nahiz EAJren inguruko independentismoarekin zerikusia zuten lekuak ziren denak. Horien artean zegoen, esaterako, bahitzen saiatu ziren abokatu haren Bilboko bulegoa. Geroago, modu horretan egin zuten Hendayais tabernaren aurkako atentatua ere, 1980ko azaroan —bi lagun hil zituzten, eta hamar zauritu—.
ONDASUNEN AURKAKOAK
Lehergailuak egoitzetan
Metrailatze horiek ez ziren izan ondasun materialen aurkako eraso bakarrak. Frankismoaren azken urteetan, esaterako, «ohiko» bihurtu zen autoak erre edo lehergailu bidez erasotzea. 1971n, esaterako, Juan Mari Bandres abokatuaren autoari eraso zioten, Burgosko prozesua pasatu berritan. Bi urteren ondoren, berriz jo zuten haren autoaren aurka. Denetarik egon izan da jomugan: liburu dendak, saltokiak, herriko tabernak, HBren egoitzak, elkarteak... 1973ko abuztuan, esaterako, Kresala kultur elkarteak erabiltzen zuen lokal bat txikitu zuten, lehergailu batekin.
HILDAKO GEHIENAK, ZIBILAK
Etxabetik Casteigtsera
Gertaerez gain, datu bilduma ere badakar liburuak amaieran: hildakoen zerrenda, eta kalte fisikorik gabeko erasoen kronologia. 83 hildako dokumentatu dituzte. Lehenengoa, Iñaki Etxabe Orobengoa, 1975eko urrian AAAk tiroz hila; azkena, Christian Casteigts, 2012ko urtarrilean hila, indar parapolizialek lehergailuz egindako atentatuak eragindako tetraplegiaren ondorioz. Nabarmentzekoa da, horien artean, zibilak zirela gehien-gehienak: 48. Gainerakoetatik, errefuxiatuak ziren gehienak.
GERRA ZIKINAREN IZENAK
Mertzenarioak, politikariak
Hildakoez eta gertakarien kronologia ez ezik, gerra zikinarekin zerikusia izan duten 400 bat pertsonaren izenak ere bildu dituzte. «Garai eta joera ezberdinetako militarrek, poliziek, faxistek, mertzenarioek eta politikoek, inplikazio maila ezberdinekin, parte hartu dute gaur egun arte dirauen hilketa, bahiketa, tortura, eraso, leherketa, sute eta mehatxuen soka luze batean».
Mobilizazio nazionalera deitu du Independentistak sareak urriaren 12rako
Bilbon egingo dute. Mobilizazio "dinamiko eta parte hartzailea" izango dela iragarri dute.
Espainiako Estatuaren "etengabeko ukazio eta inposaketa" salatzearekin batera, Euskal Herriaren "askatasuna eta etorkizuna" aldarrikatuko du Independentistak sareak urriaren 12an, Bilbon. Han egin du agerraldia sareak, Gobernu Zibilaren egoitzaren aurrean. Tokia ez dute "kasualitatez" aukeratu: "Franco diktadorea hil eta 40 urte geroago, frankismo garaiko ukazioa eta inposaketak berdin mantentzen dira gaur egun ere, eta atzean dugun eraikina da horren lekuko".
Azaldu dutenez, hilaren 12rako aukeratutako leloa ere ez da kasualitatea izan —Gora Euskal Errepublika—: "Urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko. Guk Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu".
Protagonismo "osoa" herritarrek izango dute: "gazteek, emakumeek, langileek, nekazari eta arrantzaleek, pentsionistek, euskarazaleek, kulturgintzak, hezkuntza arloak...".
Egitasmoa aurrera eramateko boluntario gisa jardun nahi dutenei haiekin harremanetan jartzeko deia egin diete.(Berria)
Odei Barroso Aiherran lehena
Goresmenak Urrunarrari. Etengabe Odeik bere bertsogintza urrunago eramaten du. Aiherran ere lehen atera da Eneritz Zabaletaren aitzinean. Bertsogintzan lanean ari da Odei bertsoari dion zaletasuna gazteen artean zabaltzen. Berriz ere goresmenak, urruñar asko izanen dira ondoko final erdietan bi urrunar lehian ariko baitira, Sustrai eta Odei. Ez da lan erraza, lehia maitatu behar da eta sekulako mailara heldu dira bertsolariak gure plazerrarendako, bi parametro gogor xamar. Animo biei!
Kaskarotenea hustera Polizia bidaltzeko mehatxua egin du Ziburuko auzapezak
Euskal Herri osoko ikastoletako berrehun bat kidek babesa adierazi diote Ziburuko ikastolari, eta azaroaren 8ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Guy Poulou Ziburuko auzapezak oharra igorri die Ziburuko Kaskarotenea ikastolako arduradunei: "Okupatzen duzuen lekua jendez eta objektuz husteko agintzen dizuet. Hala egin ezean, kanporatzea gauzatzera behartuta ikusiko dut neure burua, beharrezkoa balitz, indar publikoaren laguntzarekin". Paxkal Indo Seaskako lehendakariak sendo erantzun dio mehatxuari: "Ez dezatela behin ere ahantz aitzinean 2 eta 4 urteko haurrak dituztela".
Kaskarotenea ikastolari babesa adierazteko, hain zuzen ere, agerraldia egin dute Durangoko Plateruena kafe antzokian berrehun bat pertsonak. Euskal Herri osoko ikastoletako zuzendari, irakasle, ikasle eta gurasoak batu dira, tartean, Ziburuko ikastolakoak. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Ziburuko auzapezaren jarrera kritikatzearekin batera, Kaskarotenearen egoeraren dimentsioa azpimarratu du: "Ez da ikastola bakar baten aurkako erasoa; euskarari, euskal kulturari eta euskaraz bizi nahi duen herri bati egiten zaion erasoa da". Alde horretatik, ikastola guztiak "eraso honi aurre egiteko bat eginda" daudela adierazi du Tellituk, baina bestelako erakunde, alderdi eta eragileen "erantzukizuna" ere nabarmendu du.
Laida Mujika Kaskaroteneako lehendakariak, berriz, ikastola orain dagoen lekuan mantentzearen zergatia azaldu du: "Guk ere hortik joan nahi dugu, baina ez dugu beste lekurik, eta, beraz, ezin gara joan". Gainera, ikastolaren egoeraren berri eman du Mujikak: "Gurasoek ez dute gertatzen ari dena ulertzen, baina elkartasun handia dago haien artean". Egun, hamar gurasok eramaten dituzte seme-alabak Kaskarotenea ikastolara.
Agerraldian, ikastolaren egoera salatzearekin batera, azaroaren 8an Ikastolak ez hunki lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute, Kaskaroteneari babesa erakusteko. Arratsaldeko lauretan abiatuko da martxa, Ziburuko plazatik.(Berria)
LABek Palestinaren alde deitzen du
LAB sindikatak ere, Palestinaren sustengurako deiarekin bat egiten du . Elgarretaratzea heldu den abuztuaren 09an, goizeko 10,30etan , Baionako herriko etxearen aintzinean.
Beste deitzaileak hauek dira:
«NAPARRA», PELIKULA IZAN EZIN DUEN ISTORIOA
1980. urtean ikusi zuten azkeneko aldiz Joxe Miel Etxeberria, Celes eta Patxikuren semea, Naparra. Haren heriotza aldarrikatu zuen Batallon Vasco-Español zelakoak. Geroztik berririk ez, ezer ez. Alaba galdu zuen Estelak ere, Argentinan desagerrarazia, baina biloba behintzat aurkitu berri du, bizirik. Celesek zerbait jakin nahian, argi izpi baten zain, erlojuaren kontrako lasterketan segitzen du oraindik ere.
Honelaxe hamabi urte eman zituzten Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren senideek ere, 1983ko urritik 1995eko ekainera. Denon ahotan da tragedia hura, inoiz baino gehiago, atzotik pantailaratu den filmari esker. Duela hiru aste egin zen estreinaldia Donostia Zinemaldian, baina oraindik galdera batzuk dabilzkit buruan bueltaka. Izan ere, harridura handiz hartu nuen askoren ahotan zebilen ustea; hain zuzen ere, pelikula «polemikoa» izango zela.
Harridura, bai, are gehiago hori aurreikusten zutenek (Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko arduradun nagusitik hasita) ez zigutelako argitzen polemika zertan zen zehazki. Ez ote da egia bertan kontatzen dena? Bai, bada, batere susmagarria ez den Auzitegi Nazionalak emandako epaian oinarritzen baita. Ez ote da zehatza? Ez da hori ere, errodatutakoaren %99 honelaxe gertatu zela nabarmendu baitu Pablo Malo zuzendariak (are gehiago, sinesgarriak ez ziren hainbat gehiegikeria ezabatu ditu). Ez ote da komenigarria? Egia jakiteak beti izan beharko luke. Orduan, ez ote zen kontatu behar? Edo akaso gehiago itxaron behar ote zen? Igaro diren 31 urteak ez al dira nahiko denbora? Benetan?
Bakar batzuen azalpen aitzakia hauxe izan da; pelikulak indarkeria politikoaren zati bat baino ez duela jasotzen, kasu bakar bat, alde batekoa. Honi eutsita, ETAk eragindako atentatuak zinemara eramateko erronka bota dio baten batek Malori. Baina bere buruari tranpa egiten dio, indarkeria horren inguruko filmak egon badaudelako: ‘‘Yoyes’’, ‘‘Asesinato en febrero’’ eta ‘‘Tiro en la cabeza’’, batzuk aipatzearren. Arrakasta handirik ez dute izan, egia da, agian bertan kontatzen dena sobera jakina delako, Euskal Herrian zein Estatuaren beste tokietan, eguneroko telediario, teleberri eta abarren bidez. Alde horretatik, ‘‘Lasa eta Zabala’’ filmak abantailatxo hori du, noski, orain arte inoiz ez baita gerra zikina gure pantailetan erakutsi.
Laster jakingo dugu pelikula zinez Estatu espainolean polemikoa ote den. Baina argi utz dezagun gurean ez dela, Rebordinos jauna, polemikoa izateko inolako motiborik, eta ondorioz ez dela izaten ari, eta ez dela izango. Polemikak bilatzen hasita, gaur arte nolatan ez duen inork ekoitzi eta filmatu galdetu ahal genioke geure buruari. Eta, bide batez, Celesen bideomezua ikusi eta entzun genezake (gaur arratsaldean zabalduko du NAIZek). Bere istorio ikaragarria, Joxe Miel Etxeberria Naparrarena, ezin bailitzateke inola ere ez film bilakatu. Arrazoi ukaezin batengatik, funtsean: ez du oraindik gidoirik, edo pasarte eskas batzuk baino ez. Orain dela hogei urte Joxeanena eta Joxirena bezala, edota egun Popo Larrerena, Eduardo Moreno Bergaretxe Perturrena, Jon Anzarena bezala. •(Naiz)
ESAIT Frantziako Turrean aurten ere
Euskal koloreak han zeuden eta euskal selekzioaren aldarrikapena entzunarazi dute aurten ere. Urtero ESAITek urrats hori ematen du afizio guztiarekin, lasterketak toki berezia baitu Pirinoetan. Euskal talderik ez dugu gehiago baina txirrindulari bikainak bai eta haiei animoak ematera doa afizioa. Euskaldunei eta bertze guztiei ere kirol gogor honetan txalo zaparrada denek merezi baitute!(foto Naiz)
Urtebetez medikuarekin zita itxaroten egon ostean hitzordua galdu du Xabier Aranburuk Lyon–Corbas espetxean
- Dituen behazun harriek min izugarriak eragiten dizkiote
- Euskal Herritik 900 kilometrotara dispertsatua dago Aranburu
ETXERAT. Urtebete zeraman Xabier Aranburu Ondarruko euskal preso politikoa medikuarekin zuen hitzorduaren zain. Behazun harriak ditu ondarrutarrak eta, sarritan, min izugarriak izaten ditu horren ondorioz.
Asteartean, abuztuak 5, zuen zita medikuarekin. Ebakuntza egin ala ez aztertu behar zuten Lyon-go ospitalean zirujauarekin. Goiz goizetik funtzionarioek, ahaleginak egin zituzten ika-mika egon zedin eta hitzordua galdu zezan Xabier Aranburuk. Azkenean, lortu zuten, Xabier esposatua mitard-era eramatea eta zirujauarekin zuen hitzordua galtzea.
Ostiralean, zigorrak erabakitzen dituen komisioa bildu zen eta Aranbururi 20 eguneko zigorra jartzea ebatzi zuten gainera.
Xabier Aranbururen osasun eskubidea urratua izan da. Urtebete daramate ondarrutarraren osasun eskubidea etengabe urratzen eta, berriz ere, bere eskubideak urratu egin dizkiote.
Fleury: Euskaldunentzako neurri bereziak
Fleuryko espetxean bizi baldintzek okerrera egiten ari dira. Orain arte, bisiten ostean, gela batera eramaten zituzten euskal preso politikoak hauek biluztu eta gorputz miaketa bat egiteko. Arropak banan banan hartzen zituzten eta erraketa batekin arakatu egiten zituzten. Gero, euren gorputzak... hankak altzatuz, batzutan belaunetan ipinita salto egin eta abar.
Orain arte, bi era zeuden miaketa hauek egiteko. Presoa biluztaraztea ala raketa pasatzea. Lehen, euskaldunak biluztarazten zituzten. Orain, aldiz, bi sistemak aplikatu nahi dizkiete: alde batetik biluztarazi eta, bestetik, raketa pasatu. Neurri hau euskaldunentzako neurri berria da, euskaldunei bakarrik aplikatzen zaie tratu umilgarria.
Pasaden ostiralean, abuztuaren 8an, neurri berri hau Ibon Goieaskoetxea Gernikako presoari aplikatu zioten.
Bisita eta gero miaketa gelara eraman zuten Ibon Goieaskoetxeari erraketa pasatu nahi izan zioten. Berak esan zien erraketa pasatzen bazioten orduan berak ez zeukan biluztu beharrik. Beraiek baietz eta biluztu egin zen. Baina arropei erraketa pasatu eta gero saiatu ziren berari, biluztuta zegoen bitartean, erraketa pasatzen ere bai. Goieaskoetxeak ezetz esan zien, nahikoa zelakoan eta, haien nagusi batekin hitz egiteko aukera eskatu zien. Funtzionarioek ezetz eta erraketa pasatu behar ziela euskaldunentzako arauak berriak zirelako. Hau da, bigarren aldia da funtzionario batek aipatzen duela arrazoi berdin eta berri hau.
Fleuryko modulu guztietara zabaldu duten neurria da hau. Beste behin, pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituen neurria da hau.
ZIBURUKO IKASTOLA AINTZINA !!
Baionako auzitegiak arrazoin eman dio Seaskari eta Ziburuko Kaskarotenia ikastolak dagoen tokian segitzen ahalko du heldu den irailaren 1etik goiti. Ziburuko Herriko etxeak ikastola kanporatu nahi zuen, eta ondorioz 12 haurrak kale gorrian utzi, beste inolako alternatibarik eman gabe. Gainera, ikastolak Mariñela tokian segituko zuen egun bakoitz 100 euroko isuna galdegina zuen. Baina ikastolak Mariñelan segitzen ahalko du. Bainoako auzitegiak, aldiz, Ziburuko herriko etxea kondenatu du prozedura gastu guzien ordaintzera. Seaskatik eta Kaskarotenia ikastolatik, elgarrizketarako deia egin diote Ziburuko auzapezari, behin betiko konponbide bat Ziburun berean atzemateko eta ez auzitegien aitzinean. Kaskaroteniak bihotzez eskertu nahi ditu sustengua ekarri dioten herritar guzien laguntza.
Hainbat lagun identifikatu ditu poliziak Altsasun Palestinaren alde eginiko ekintza batengatik

Atzo arratsaldean Polizia Forala Altsasuko gaztetxera sartzen saiatu zen bertan zeuden hainbat gazte identifikatzeko asmotan. Gaztetxeko kideek esan dutenaren arabera, beraiek larunbaterako zenbait ekimen prestatzen ari ziren gaztetxean asanbladako kide batek polizia gaztetxera gerturatzen ari zela jakinarazi zienean. Orduan, barruan itxita geratzea erabaki zuten polizia gaztetxe barrura sartu ez zedin eta une horretan bertan sare sozialen bidez egoeraren berri ematen hasi ziren herritarrak gaztetxera hurbil zitezen barruan zeudenak babestera.
Jendea gerturatu zen Altsasuko gaztetxe parera eta baita Udaleko zenbait kide ere. Hauek poliziei azalpenak eskatzera hurbildu zirenean “o salen los jovenes que están dentro para que los identifiquemos, o haremos lo que haga falta para entrar al Gaztetxe” erantzun zietela azaldu dute.
Gauzak horrela, gaztetxean itxita zeuden gazteek kalera ateratzea erabaki zuten egoera okerrera joan ez zedin. Orduan zenbait lagun identifikatu ostean, gaztetxe barruan zeudenak, zein hauei babesa adieraztera hurbildu zirenak, poliziak alde egin zuen “alde hemendik, utzi bakean” oihu artean.
Hasieran argi ez bazegoen ere, Altsasuko Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, Israeli boikota egin eta Palestinari elkartasuna adierazteko Altsasuko Ernaik Eroskin eginiko ekintza batengatik saiatu zen polizia gaztetxera sartzen gazteak identifikatzera. Ekintza honetan, hainbat gazte herriko Eroskira sartu ziren Israelek finantzaturiko produktuekin eta odola bota zuten produktu hauen gainean; horrekin batera, ekintza honen zergatia azaltzen zuten eskuorriak ere utzi zituzten, Palestinari elkartasuna adierazi eta boikoterako deia eginaz.(topatu.info)
Sorturen adierazpena Gerry Adams-en zitazioa dela eta
Gerry Adams-ek PSNIren aurrean deklaratu behar izan duela eta, SORTUk honakoa adierazi nahi du:
Gerry Adamsek behin eta berriro ukatu izan du 42 urteko Jean McCovillen desagerpen eta heriotzarekin inolako harremanik izan duenik; nahiz eta argi adierazi izan duen "ez dela inoiz bereizi eta ez dela bereiziko IRArengandik".
Irlandako mugimendu errepublikarreko lider gisa inoiz ez ditu saihestu bake prozesuaren baitako erronka handiak, biktimen eta euren senideen gai zaila barne. Haiekin lan egin izan du mugimendu errepublikarrak lotura zuen desagerpenen argipenean.
Kasu nahiz adierazpen zehatzetatik haratago, Sinn Feinek Haass diplomatikoaren proposamenak babestu izan ditu, iragana landu ahal izateko helburu zuten mekanismoak sortu ahal izateko.
Horrela, Jean McConvilleren kasuan Gerry Adams nahasteko saiakera iraunkorrak bake prozesua kaltetzeko helburua baino ez du, prozesua bultzatu dutenen aurka eginez. Era berean, errepublikarrak Irlanda osoan izaten ari diren hedapena oztopatu nahi du.
Hilabete baino gehiago da Gerry Adams prest agertu zena deklaratzeko. PSNIk ordea, hauteskunde lokal eta europarren atarian zitatzea erabaki du.Interes politikodun erabakia da PSNIrena.
SORTUk bere babes osoa adierazi nahi Gerry Adams eta Sinn Fein-i. Buruzagi errepublikarren aurkako erasoek are gehiago nabarmentzen dute bakerako eta Irlandaren batasunerako mugimendu errepublikarraren estrategiaren balio eta eraginkortasuna. Gerry Adams eta Sinn Fein aurrera!
Paretak erabiliz hitz egin
Paretetan luzaz aldarrikapenen irakurtzeko aukera zegoen. Asko erabiliak izan dir. gau egun sarean agertzen zaizkigu aldarrikapenak, karrikak "garbiak" behar omen dira. Ez dira denak uste berekoak. Hendaian murala baten eraikitzen aritu dira gazteak, Hendaian Gaztetexe baten alde. hau ez pareta batean baina murala batean, taula handian. Tokiko hautetsiak kezkatuak ziren, non eginen ote zuten murala, paretak nahiago dituzte garbiak...eta gaztetxea noizkorako prestatuko dute Hendaian? Ez al da eremu publikorik gazteen serbitzurako?
Milaka gazte Bilbon prekaritatearen aurka
Arratsaldeko 17:30etan hasi da manifestAKZIOA Bilboko Deustuko Zubitik. Ibilbidean zehar, PPren alderdiaren egoitzaren aurrean, Hezkuntza Departamenduan eta patronalaren egoitzaren parean egin dira ekimenak. Multinazionalen aurkako ekimenak ere izan dira. Tentsio uneak bizi dira Ertzaintzak manifestazioa gelditu duenean. Manifestariak eseri dira, baina azkenean martxak jarraitu du
Manifestazioa abiatu baino lehen. Deustuko zubiaren azpian ekitaldi txiki bat egin dute Astilleros Euskalduna enprresaren borroketan ibilitako langile ohi batekin. Ondoren, manifestazioa Bilboko kaleak zeharkatu ditu, eta ibilbidean, hainbat ekimen ikusgarriak egin dituzte gazteek. PPren egoitzaren aurrean ustelkeria salatu dute. Hezkuntza Departamenduaren aurrean, Euskal Herrian disenatuta eta Euskal Herriko herritarrentzat hezkuntza eredu propio bat aldarrikatu dute. Ondoren, ekonomia gaietan PNV eta PPren arteko adostasunak irudikatu dituzte Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren parean. Patronalari ere bere eskeini diote. Confebask egoitzaren aurrean, protesta egin dute enpresaburuei "txerriak" deituz.
Multinazionalen aurkako protestak ere ugariak izan dira. Une horretan, Ertzaintzak gelditu du manifestazioa eta manifestariak lurrean eseri dira. Minutu batzuk pasa dira horrela, eta azkenik manifestazioa bere bidea jarraitu du Arriagara heldu arte. Han amaitu da Ernai gazte erakundeak deituriko lehenengo manifestazio nazionala.(Ahotsa info)
Frantzia zigortua bidaiako jendea ez errespetatzeagatik
Nazio Batuek Frantzia zigortzen dute bidaiako jendea gaizki tratatzeagatik. Nazioarteko legediak Frantziari agintzen dio legea aldatzea, honek bidaiako jendeari frantses legeak imposatzen baitio zirkulazio titulua ukaitzea. Zirkulazio libre eskubidea ez baitu errespetatzen lege hau aldatu behar dela erabaki du martxoaren 28an Nazio Batuetako giza eskubideen batzordeak. Frantziak sei hilabete ditu legearen aldatzeko, hau 1969koa da.
Aitzineko hilabeteetan lege honen aldatzeko proposamenak aurkeztua izan zen bai sozialisten aldetik, bai ekologisten aldetik. Haatik gaia ez da sartzen debateetako egutegian.
Euskal selekzioaren aldeko bidean
ESAIT askotan egon da Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan euskal selekzioaren alde instituzioetatik lan egin dezaten. Aurten Eusko Jaurlaritzak, Jon Redondo zuzendaritzapean txosten juridiko bat plazaratu du legezko trabarik ez dagoela euskal selekzioaren lortzeko erakutsiz. Funtsean orai arte traba politikoak baizik ez direla izan!
Berri interesgarria, esperantza sortzen baitu Eusko Jaurlaritzaren aldetik urratsak emanen direla pentsatzeko, agian ESAITekin kolaborazioan, eta noski Euskal Herriko kirolariekin. Kirolariek berek urrats asko eman dituzte orai arte horren alde. Ez ditugu ahantzi Ipar Euskal Herriko kirolariak pilota arloan bereziki euskal selekzioaren alde egin dituzten lanak eta urratsak, haien interes pertsonalak alde batera utzita.
EHko kirolariak, munduko edozein herritan, lehiaketetan irabazi ondotik, ikurriña ateratzeagatik, zigortuak izan direla behin baino gehiagotan gogoratzen gara.
ESAIT (Euskal selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) nazionala, irekia, partehartzailea eta euskalduna da, eta bere helburu nagusia, nazioarteko txapelketetan aritzeko, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna lortzea da.
Taldea, 1995ko udazkenean sortu zen eta lehen agerpen publikoa, Donostiako Kirol Etxean, 1996.eko ekainaren 25ean egin zuen. Hitzaldia, euskal selekzioaren gaia jorratzeko antolatu zen eta bertan, euskal hedabideetako hainbat kazetari izan ziren.
Geroztik Euskal Selekzioaren aldeko iritzia sortzen eta lantzen eman dugu era guztietako ekitaldiak antolatuz (hitzaldiak, jokoan jai-Euskal Selekzioren egunak, agerpen aldarrikatzaileak, ...). Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin, alderdiekin, federazioekin, kirol alkarteekin, kirolariekin eta gai honen inguruan ari diren taldeeta plataformekin harreman lana ere burutu ditu.
Taldearen estatutuak, 1998ko maiatzaren 8ean, Oiartzungo egoitzan egindako batzarrean onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ondoren, 1998ko ekainaren 2an, gure taldearen eratze-inskripzioa burutu zen. Beraz, gure taldea legeztatuta dago.http://www.esait.org/
Heldu den martxoaren 18an, asteartearekin grebarako deia.
Azken asteetan LABek jakin du CGT, FO, Solidaires eta FSU sindikatek greba eta mobilizazio egun batera deitu dutela martxoaren 18an eta nahiz eta gaur egun oraindik beste sindikatuen bilkuretara gonbidatuak ez izan, mobilizazio honi babes osoa ematea beharrezkoa zela uste du LABek.
Gaur egun eramaten diren politiken aurka benetan eraginkorrak izan nahi bada, ezberdintasunak alde batera utzita, denok elkarrekin lan egiten ikasi behar dela uste du LABek.
Beraz, alde batetik gobernuak hartzen dituen neurri hauek salatzeko, baina baita ere bestelako politika sozial bat aldarrikatzeko, martxoaren 18an Baionan iraganen den manifestazioan parte hartzeko deia zabaltzen du LABek. Manifestaldia 10:30tan hasiko da Baionako geltokitik. 2014_03_18ko_trakta
Autodeterminazioa da babesa.

Pariseko podore jauregietan xuxen zer gertatzen den, politika nola erabakitzen den eta podoredunak nortzuk diren zehazki Ipar Euskal herritik jakitea ez da batere erraza. Ez gara erabaki guneetan egoten ohituratuak baina argi da agintea gero eta bilduagoa, konzentratuagoa dela ulertzen dugu. Aginte eremuak gero eta urrunago daude eta gure eguneroko bizitzaren gainean, politikari doakionez inongo kontrolik ez dugu guk baina besteek ere.
Macronen lema nagusietako bat izan da, programarik ez zuen hautagaiarentzat, erretreta 65 urtetara eramanen zuela. Alegia 60 urtetan erretreta hartzeko eskubidea kenduko zuela. Noski, gazteentzat helburu hau urrun gelditzen da, baina hala ere lan dorpeak dituztenentzat erretretarako adina urruntzea ondorio latzak izan lituzke.
Noski, presidentziarako hauteskundeak tranpa ziren berriz ere, aspalditik ederki prestatutako tranpa prentsa nagusiaren laguntzarekin. Berriz ere, eskuin muturraren aitzinean macron bozkatzea aterabide bakarra zen hautesle askorentzat.
Erabaki gehienak Europan hartzen dira, Macronek podore gutxi du ekonomian, Frantzia egoera gero eta txarragoan da eta hastapena baizik ez da. Baina, herritarren bizitza okertzeko bideak irekitzen ditu eta poliziaren bitartea zapalkuntza indartzen du. Poliziaren bortizkeriaren salaketa maiztasun handiarekin gertatzen ari da, herritarrak oso txintxo gelditzen ari diren une honetan. Txaleko horien kontrako errepresio bortitzak beldurra ere hedatu du herritarren artean manifestalde batera joateko orduan.
Frantses ezkerrak esperantza pixkat piztu du, baina lehen urratsak dira eta azkartu den autoritarismoari aurre egiteko antolaketa beharko da.

Ipar Euskal Herrian ditugun arazoak ez dira konpontzen. Berak dira. Ahaleginak egiten da baina egoera nahiko blokatua da. Legebiltzarreko hauteskunde hauentzat abertzaleek diote hemengo lehen arazoa etxebizitza dela. Noski bozkak lortzeko argudio ona da gaia plazara eramana izan baita. Etxebizitza arazo da denentzat, denetan, inflazioa azkartzen ari delarik gehiago, inflazioa Europa guzitan handia baita. Gure kontinentea aipatzen badugu bakarrik. Ekonomia sustatzeko irudimen eta agintari azkarra beharko ditugu egoera hobetzeko eta kanpotik datorren herritar kopurua gelditzeko. Gainera gazteak, beti bezala, kanpora doaz, hemen ez baita lanik formatutako euskal gazteriarentzat. Duela berrogei urte erratzen zena egia da gaur egun, herrian bizi herrian lana aldarrikatzen zen, errepika dezakegu.
Euskararentzat, gutxiengoa garela erraten digute. Diru aski dugula gure eskolentzat, jendea euskararen alde dela, hautetsiak ere alde dira eta komunikazioa elebiduna egiten dute askotan. Zertaz pleinitu? Zertaz? Euskara ez dela baliatzen baliatzen dugularik espainolez erantzuten gaituzte! Jende askok ahaleginak egiten ari da baina indar eskasean gaude eta ezagutza eskasean ere. Ofizialtasuna beharrezkoa da baina gutxi aldarrikatzen da. Ofizialtasuna eta independentzia. Ez dago beste biderik, atzo bezala, gaur ere.
Ipar Euskal Herrian Macron bozkatzen da!
Prokuradoreak dei egiten du

Auzapeza xuritu zuten. Harrigarria zen salaketa nahiko pisua baitzen, salaketa txostena oso ongi eraikia. Hala ere justiziaren erantzuna xuritzearena izan zen. Justizia denentzat berdina omen da, berriz ere hala frogatua zen, ondorioz erabakia onartu behar zen eta isildu. Behintzat hau izan zen gehiengo handiaren jarrera ez baita erabakiari buruz hitzik entzun!
Prokuradoreak dei egiten du. Ez omen zen lasai gelditu Baionako erabakiarekin. Deia Paben iraganen da seguraski. Ematen du auzapezak lagun onak dituela baina etsai nahiko azkarrak ere izanen ditu prokuradoreak ez badu beldurrik izan dei egiteko. Auzapeza bera nekatua omen zen, egun batzuk hartu omen ditu pausatzeko. Lasaitzearen ondotik buruko minak berriz heltzen zaizkio.
Berriz ere informazioak jarraitu beharko ditugu, herriko plazan zer giro den jakiteko. Momentuz bazterrek isilik segitzen dute.
Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak egingo dituzte martxoaren 13tik 15era Laudion
Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko topaketak antolatu dituzte Araialdeko gazte asanbladek. Martxoaren 13tik 15era izango dira Laudion eta egitarau oparoa antolatu dute hiru egunetarako.
Laudioko Gazte Asanbladaren arabera, topaketa hauek antolatzeko ideia ez zen “ezerezetik sortu eta Asturiaseko lagun batzuek eginiko proposamen batetik dator”. Asturiarrek dokumental bat egiteko asmoa plazaratu zuten Espainia mailan gaztetxe eta gazte asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua zabaltzeko asmoz. Beraz, dokumentalaren aurkezpenerako deialdi zabala egiteko asmoa izatetik topaketa batzuk antolatzera igaro dira laudiotarrak.
Topaketen helburua Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko harremanak sendotu, eztabaidatu eta zubiak eraikitzea da. Honetarako, ekintza anitzez beteta egongo den egitaraua aurkeztuko dute laster.
Izena eman nahi duen gaztetxe edo gazte asanbladak ametsakerrotuz@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar du. Bertan, asanbladaren izena eta joango den pertsona kopurua aipatuz. Akanpatzeko lekua egongo dela eta gosari, bazkari eta dutxak lotzen dabiltzatela adierazi dute.
Libiara joateko prest
Azken asteetan Frantziaren presentzia Libian erakutsia zen Le Monde egunkariaren eskutik. Lehen urrats horien aitzinean gobernuak ez zuen azalpenik eman nahi.
Estatu islamikoaren kontrako gerla gisa aipatzen da orai, alegia estatu islamikoaren eragina handitu dela eta Europako ateetan dagoenez Libia Europak dio funtsezkoa dela bertan agertzea. Frantzia berriz ere prest agertzen da Afrikako iparraldean papel inportantea jokatzeko, gerlaren bitartez. Nork finantzatzen al du gerla?
https://www.mediapart.fr/journal/international/010316/libye-une-intervention-militaire-internationale-est-en-march
44 milioi euro Baiona Garazi trenarentzat

Garrantzi handikoa da dudarik gabe, Baiona eta Garazi arteko trenbidea. Horretarako azken urteetan obra galantak abiatu dituzte. Orai badakigu 44 milioi euro inbertituko dituztela, eskualdeak, estatuak eta SNCFak.
44 milioi 33 kilometrendako. Espero dezagun garapen ekonomikoarentzat balioko duela, ez dela soilik turismoaren garapenerako izanen.
















