Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
15 novembre 2016

«Baneukan gogoa azal berriak erakusteko jendeari»:Sustrai txapelduna

Xilaba «azala berrituta» hasi zuen Sustrai Colinak (Urruña, Lapurdi, 1982). Bertsokera «kontzienteagoa» josi du azken urteetan, eta bide hori indartzeko baliatu nahi du larunbateko finaleko saioak emandakoa.

Nola ospatu zenuen?

Finalaren ondoren etxera etorri nintzen. Hedabideei kasu egin, han zeuden lagunekin pixka bat egon... eta 23:30ean etxeratu nintzen. Orain dela hiru aste haur bat jaio da gurean, eta arratsaldea etxetik kanpo pasatzeak esan nahi du besteak egon behar duela harekin. Banuen gogoa beste bertsolariekin egoteko, baina oso nekatuta nengoen. Etxera etorri, eta berriketan egon ginen luze xamar. Horrela ospatu dut txapela.

Nola hartu duzu txapela?

Sentsazio goxoa da, esnatzea eta zeure burua ikustea egunkariko lehen orrian, txapela jantzita. Goxoa da, eta niri gero eta poz handiagoa ematen didana, konturatzea saioa ona egin nuela. Momentuan ez nintzen hain kontziente; oso kontzentratuta nengoelako bertsotik bertsorako bide horretan, eta ez niolako neure buruari erlaxazio segundo bat baimentzen. Etengabe nengoen hurrengo ariketarako reseteatzen, eta zer egin nezakeen, zer egin nahi nuen, eta nola egin nahi nuen pentsatzen. Zurrunbilo horretan nengoen, nekeari eta tentsioari eusten. Pixkanaka ari naiz konturatzen zer izan zen utzi nuena, zer uzteko gelditu zitzaidana, nire helburuetatik zein distantziatara gelditu nintzen… Horrek ematen dit halako sentsazio asebete xamar bat. Txapela asko gozotzen du sentsazio horrek.

Zer gorde duzu finaleko saiotik?

Badakit hori esatea batzuei ez zaiela oso sinesgarria egiten, baina saioarekin gelditu naiz konforme. Txapela Ametsek [Arzallus] jantzi izan balu ere, sentsazio horrekin gustura egongo nintzateke. Jakina, txapelak ematen dizu poz bat, baina hori ere saiatzen naiz erlatibizatzen. Oso garbi dut larunbatean egin nuen saioa ez dela aldatzen txapela jantzi edo ez jantzi. Nire esku zegoena baloratu nahi dut, eta baloratzen dut. Txapela janztea ez zegoen nire esku bakarrik. Nik egin behar nuen saio on bat, epaileen eta publikoaren onarpena jaso behar nuen, besteek ere kantatzen dute... Sentsazio horiekin nabil. Gustura, eta gauzei lekua hartzen uzten. Ea larunbateko saioak ematen didan konfiantza gehiago, konplexu batzuk kentzen laguntzen didan, askatasun gehiago ematen didan bilaketa horretan segitzeko... Uste dut hori ari naizela xurgatzen txapeletik.

Zuk aipatu zenuen «azal berria» hasierako agurrean, eta askotan aipatuko zizuten gero. Azken urteetan egin duzun bide bat da. Txapelketak zer eman dio honi?

Batzuetan kontrakoa dirudien arren, ez da hasieratik erabat planifikatutako bide bat. Orain dela lau urteko Xilaba oso sentsazio eskasekin amaitu nuen, eta inflexio puntu baten aurrean gelditu nintzen. Orduan pentsatu nuen: «Bi aukera dauzkat: saiatzen naiz nahi dudan bertsolaria izaten, edo honek ez narama plazerera eta ez narama inora. Etapa bat bukatu da». Uste dut lehenengo egon zela kontzientzia hartze eta erabakiak hartze hori: gauza hauek egin nahi ditut, hau ez dut egin nahi, halako bertsolaria izan nahi dut... Duela bi urteko txapelak lagundu zidan orain lau urteko arantza kentzen. Pisu bat kendu nuen gainetik, baina bidea ez dela bukatzen konturatu nintzen.

Azken txapelketak eman dizu bidea segitzeko aukera.

Jendeari azal berriak erakusteko gogoa nuen, zerbait ezberdina izan nintekeela erakustekoa. Gu ere ez gara beti berdin egoten, eta gu ere azal berritzen gara eguneroko gauzak gertatzen zaizkigun heinean. Eta, berdin, pelikulak ikusten ditugun heinean, musika entzuten dugun heinean, pertsona bezala hazten eta aldatzen goazen heinean… Azal berritzea finala baino lehen esaten nuenarekin lotzen nuen; nire bizitza momentu harekin bat zetorren bertsokera eta jarrera batekin. Ez nintzen esaten ari aita berri baten bizi momentuarekin lotu nahi nuenik nire bertsokera. 34 urteko pertsona baten afizioekin, plazerekin, beldurrekin, penekin, zauriekin... bat datorren bertsokera eta jarrera erakutsi nahi nituen. Zentzu horretan sentitzen nuen neure burua azal berritze baten atarian, eta finala bazen azal berri eta ezberdin horiek erakusteko aukera bat. Horregatik iruditzen zait aurrekoa arantza bat kentzearen txapela izan zela; eta hau azal berritze baten txapela.

Azal berritze horrek aldatu al du bertsoak zure bizitzan duen lekua?

Begirada aldatu dit. Ez dakit bertsoak aldatu didan begirada ala begiradak aldatzen didan bertsoa. Zirkulu bat dela uste dut: gauzak modu batean egiten hasten zarean, inguruan ondorio bat dute gauza horiek, eta ondorio horiek eragina dute zuk gauzak egiteko duzun moduan. Lehen fijatzen ez nintzen gauza batzuetan fijatzen naiz orain, lehen garrantzirik ematen ez nien detaile batzuei garrantzia ematen diet, lehen gustatzen zitzaizkidan gauza batzuk ez zaizkit hainbeste gustatzen, eta lehen gustatzen ez zitzaizkidan batzuk orain gustatzen zaizkit. Eboluzio batean ikusten dut nire burua, eta etengabeko eboluzio horri nire bertsokera egokitu beharrean. Bide horretan, ez ditut deskonektatu nahi bertsokera eta nire ezaugarri eta gustatzen zaizkidanak.

Zergatik?

Saiatzen naiz kontziente izaten mundu batean bizi naizela, eta inguru batean bizi naizela. Horiei ere erantzun nahi diet. Nire munduari kantatzen diot, baina nire mundua ez naiz ni bakarrik. Arretaz begiratzen dut nire inguruak ze fobia dauzkan, ze joera dauzkan, ze inertzia dauzkan. Gauza batzuk gustatzen zaizkit nire mundutik, eta beste batzuk, aldiz, ez. Saiatzen naiz gauza horiek bertsotan zer leku izan dezaketen pentsatzen. Ez du zertan izan bukaerako arrazoian horri buruz kantatzea; erdiko puntuko detaile batekin erantzun diezaiokezu mundu horri. Baina globaltasun horretan, ez zaudete zu eta zure bertsoa bakarrik. Zu zaude, hor dago zure bertsoa, eta hor dago kantatu nahi diozun ingurua. Ingurua aipatzean, ez dut esan nahi jende target batentzat bakarrik kantatu nahi dudanik; baina nire burua herri batean eta belaunaldi batean kokatzen dut.

Mututuei eta zubigintzari kantatu zenien azken agurra.

Segur aski, txapelketak beste dimentsio bat eta beste oihartzun bat ematen dizkio gure hitzari. Oihartzun horri erantzungo zion bertso bat kantatzeko ardura sentitzen nuen. Zubigileei eta mututuei kantatu nien, baina askotan bat dira biak. Askotan iruditzen zaitu mututuen arteko zubiak behar ditugula. Horregatik sentitu nuen nire inguru horri zerbait kantatzeko ardura. Ez zerbait berria, ez diskurtso bat, baina testuinguru batean kokatu nahi nuen txapela: bi aroren artean gaudela iruditzen zait. Likido deitzen diren garai hauen izena oso polita da, baina denok gabiltza galduta. Segurantza ematen zigun garai batetik gatoz, eta ezagutzen ez dugun mundu batera goaz. Hor kokatzen dut neure burua, hor kokatzen da euskalgintza, hor kokatzen da euskal kultura, eta hor kokatzen da gure herria ere. Batzuetan ikusten dut noraeza horretan Urruñan jaiotzeko zortea izan dudala. Mugako izaera beti da berezia. Kontrabandistek eta guardek kafea toki berean hartzen zutela entzun izan dut beti. Konturatzen zara gauzak ez direla prentsan edo sisteman agertzen diren bezain zedarrituak: ez daudela alde batean onak eta bestean txarrak, batean zuriak eta beste batean beltzak... Badira batetik bestera naturaltasunez pasatzen diren pertsonak, eta uste dut gu ere pasatzen garela.

Zertarako eraiki beharko dira zubiak?

Hegemonian ez gaudenok alternatiba bat sortu nahi badugu egunen batean, mutututako horiek elkarri konektatzera derrigortuta gaude. Joan den astean idatzi zuen Juan Kruz Lakastak BERRIAn, hemen Poliziak erail zuen senegaldarra dela eta, gu ez ginela manifestaziora joan. Eta egia da. Nahi baldin badugu egunen batean komunitate senegaldarra gure manifestazioetara etortzea, igual guk ere hasi beharko dugu haien manifestazioetara joaten. Eta ulertu beharko dugu ez direla haien manifestazioak eta gure manifestazioak, denon manifestazioak direla. Lehen ere egon da figura hori, eta orain ere behar dugu; inoiz baino gehiago. Zubiak egin daitezke Paris eta Madrilekiko gatazkak desblokeatzeko, herrigintzan erdaldunekin izan dezakegun harremana desblokeatzeko, feminismoa, euskalgintza eta arrazakeriaren kontrako mugimenduak lotzeko... Zubigintza horretan dago aberastasuna, eta alternatiba bat.

Zein da bertsolaritzak zubigintzan duen lekua?

Bertsoak badu zubigintzatik, eta zubigintza zuzenetik gainera. Asteburu batean kantatu dezakezu euskara talde batek antolatutako bertso afari batean, eta biharamunean aritu zaitezke kantuan SOS Arrazakeriak antolatu duen manifestazioaren bukaeran. Txapela jantzi eta Sud Ouest-en agertzen zara, eta euskal kulturaz paso egiten zuen amona horrek agurtzen zaitu...Pertsonak dira zubigileak, eta pertsonak ibiltzen gara batetik bestera; horretan lagundu dezake bertsoak. Elkargune bat da bertsoa. Seguru nago [Baionako] Laugan egon ziren 1.600 lagunak bertsoaren eta euskal kulturaren inguruan elkartu, baina mila kontutan dabilen jendea zegoela han. Mila kontutan dabilena diodanean, ez dabilena ere hor sartzen dut. Esan nahi dut denetik bildu zela: jende bat joango zena militantziagatik, jende bat joango zena bertsoa gustatzen zitzaiolako, jende bat joango zena arratsalde pasa... Jende hori elkartzeko gune bat da bertsoa. Jendea elkartzeko indarra duen bitartean, zubigile lana egin dezake bertsoak.

Bertsolari moduan, zeintzuk dira gerorako zure helburuak?

Izan nahi dudan bertsolari hori gero eta gehiago definitu nahi nuke: estiloa gehiago definitu nahi dut, gauza berriak probatzeko ausardia eduki, konplexu gutxiago eduki, askatasun gehiago sentitu... Uste dut zentzu horretan larunbateko saioak lagunduko didala. Nahi nuke nire izatean barrurago dauden gauza batzuk plazaratzea lortzea, eguneroko bizitzaren arruntasunean poetika bat bilatzea, eta nahi nioke arrazoiari ihes egin batzuetan. Osoagoa izan nahi dut, eta gai izan nahi du bertsotan modu batean bakarrik ez egiteko: lan edo ariketa bakoitzari ertz batetik heldu nahi nioke. Nahi nuke nire ahulguneak estaltzen joatea, eta indargunetzat ditudanak lantzea. Erronka asko daude, eta erronka asko dauzkat. Kontziente naiz ezin zaiela erronka guztiei batera erantzun, baina horren bila nabil, eta horren bila segituko dudala uste dut.
Publicité
16 mars 2016

Bihar ere mobilizazioa lan kodigoa babesteko

 

Résultat de recherche d'images pour Résultat de recherche d'images pour

Vallsek gibelara egin du mobilizapenak ikusiz. CFDTk eskatzen zuena kontutan hartuz gehienbat. Kanporatzeko indemnizazioetan tope bat, muga bat jartzeko neurria kendu du. Hau zen neurri importante bat. Gaineratekoan, alegia sindikaten presentzia eta akordio orokorren kentzeko neurriak atxikitzen ditu. Eskuinak bere zinema egiten du eta atzera jotzen du erranez legea erabat aldatu duela. Seguraski ez dute bozkatuko. Beraz berriz ezkerreko bozak beharko ditu Vallek legea bozkatzeko. Baina haserrea indartu du eta baliteke zailtasunak egotea hor ere. Bereziki biharko mobilizazioa handia baldin bada. Egun garrantzitsua izanen da eta gazteek irmoki deitu dute mobilizatzera.

Bihar greba eguna, elkarretaratzea 11etan betiko lekuan Baionan.

29 février 2016

Giro politiko sozial beroa Frantzian

actualites bilaketarekin bat datozen irudiak

Hollande-n politikak ez du frantses gizartean oihartzun onik, ez erreakzio onik lortzen; Erreformak egin behar direla eta etengabe lege berriak prestatzen eta bozkatzen dituzte.

Lege nagusiak seguritate eta lan kodigoaren ingurukoak dira eta  larrialdi egoeraren legea bozkatu bada kritika eta kezka asko jaso ditu, gobernuaren egiazko helburua zalantzan emanez. Horrek soka luzea ekarriko du.

Bigarren lege batek sindikata nagusien elkar lana bultzatzen ari da. Izan ere frantses sindikatak aspalditik mobilizazio sakabanatuak antolatzen dituzte baina lan kodigoaren kontra prestatzen ai diren erasoa sindikaten batasuna lortzen ari da.; Nagusien sostengua du baina langileak greba orokor batetara deituak dira martxoaren 9an.

Bestalde arlo politikoan lanaren erreformak bere ondorioak ditu eta azken hilabeteetan "frondeurs delako horiek askotan aipatzen baziren orai ekintzetara pasatzen ari dira eta Martine Aubry, elefantea, alderdi sozialistako bulego nagusitik dimititu egin du aste buru honetan. Benetako iraultza alderdiaren barnean. Valls-ek dio alderdiaren arkaismoak direla. Baliteke tronpatzen haserre handia piztu baita gizartean Hollanden politikaren kontra. Laborantza mundua haserre bizian dago, laborantzako saloinean Hollande astindua izan da  laborantzaren arazoei erantzunik ematen ez dakielako.

Horrez gain Notre Dame des Landes-eko aireportuaren kontrako mugimendua indartzen ari da ere. Gobernuak ez du atzera egin nahi. Zentral nuklearren garapena gelditzea ere hitz hartua zuten ekologistekin eta legea bozkatu. Horretan atzera egiten ari da Hollande ekologisten haserrea piztuz.

Ondoko asteak oso beroan izanen dira gobernuarentzat. Ez badu erreakzionatzen Hollanek arazoak izanen ditu mandatuaren bulatzeko.

11 février 2016

Aitzinako hiru kide komisaldegian

 ©Sylvain SENCRISTO

Ezin erran azken hilabeteetan konfrontazio politika oso bizkorra dela ipar EHn. Parametro oso pazifikoetan eta gehiago desobedientzia zibilaren bidetik lanean aritzea erabakia izan da. Erasorik ez dago. Haatik estatuak konfrontazioa gustuko du eta gazteen presio pean atxikitzea ere.

Hiru gazte deitzearekin estatuak  ez du deus egiten, baina mezu ezezkorra igortzen du berriz ere. Larrialde egoera aspaldi dago Ipar EHn!

11 février 2016

EPPKk hitz egiten duelarik: "Berariazko bidegabekeria"

https://storage.canalblog.com/57/81/1059511/109043158.png

«Eginahalak eta bi egiten ari da bahituta gauzkan Estatu espainiarra konponbideari ateak ixteko. Horretarako, Estatu frantsesaren lankidetza du, beste garai batzuetan konponbidearen alde egondako zenbait eragileenarekin. Azken hauek beren jarrera aldatu edota konponbidearen alde egin zezaketena baldintzapean eta interes berekoien menpe jarria dutelako. ETAk borroka armatua bertan behera utzi ostean horrela joka zezaketenik inork pentsatu ezingo bazuen ere.

»Konponbidearen bidea oztopatua dagoen bitartean, kartzeletako egoera gero eta gordinagoa da. Eta zenbait kiderena are gordinagoa, adinagatik edo gaixotasunagatik. Azken lau urteotan Kolektiboa osatzen dugun kideen kopuruak behera egin arren, ez da aldaketa nabarmenik ez deportazioan ez dispertsioan, eta horrela, kideak talde txikitan sakabanatuta gauzkate. Ondorioz, bakartuta dauden kideen kopuruak gora egin du, bereziki andrezkoentzako paratu modulu berezietan giltzapetutakoentzat. Gure eta gure senideen aurkako zigor erantsi horren helburua ez da aldatu: gure herriarekin, askapen prozesuarekin eta maite gaituztenekin ahalik eta harreman txikiena izan dezagun.

»Gainera, urteen zamak gure senide eta hurbilekoak kolpatzen ditu. Eta Estatu espainiarraren errepresioak gureganako elkartasun oro mehatxatzen eta zigortzen.

»ETA erakundeak borroka armatua bertan behera uzteko deliberoa jakitera eman zuenez geroztik zabaldutako ziklo politiko berri horren aurrean behar bezala kokatzeko zailtasunak ez ditu faltan izan EPPK-k. Ez ditugu hemen azalpen luzeak emango zer nolako baldintzetan barneratu behar izan duen Kolektiboko kide bakoitzak egoera berrira ekarri gaituen hausnarketa politikoa.

»Eskuzabalki erantzun dio EPPK-k egin zaizkion galde orori. Beti ere, gure Herrira konponbidea eta askatasuna ekarri behar dituen prozesuaren hobe beharrez. Eta, gauzkaten ziega barrenetatik, harriduraz ikusi dugu zer nolako zekenkeriaz erantzun duten arduradun politikoek Euskal Herrian zabaldutako egoera berriaren aurrean. Gure harridurak ez du luze iraun ordea: lehengo lepotik burua erakutsi dute gatazkaren erantzuleek.

»Gure kide ohi batzuen ibilbide tristea adibidetzat jarriz, damutzea eskatzen zaigu, ez garela damutuko jakinda; kideak sala ditzagun eskatzen zaigu, ez ditugula salatuko jakinda; sinesten ez duguna esatera akuilatzen gaituzte, halakorik ez dugula egingo jakinda. Horrek izen bakarra dauka: berariazko bidegabekeria.

»Memoria, autokritika, bizikidetza, bakea... Hitz eder askoak agertu dira politikarien ahotan. Zer esaten duten eta zer egiten duten ikusita ordea, ez dirudi hitz horiek guretzat eta haientzat daukaten esanahia berdina denik. Areago, badirudi hitz horiek konponbidean zintzoki aurrera egiteko bidesari eta aduana gisa ipintzen dizkigutela.

»Haien legeak bihurritzen dituzte beren intereserako. Eta legeak aski ez zaizkienean, berriak asmatzen dituzte. Gatazka betikotzeko.

»Frantziako eta Espainiako kartzeletan hortzak estututa ekiten diogu egunari. Eta berdin amaitzen dugu. Gaixo dauden kideek jasaten duten eguneroko tortura horren aurrean ezintasunez beterik. Zanpatzen gaituzten estatuek berek onetsitako legedi eta arauak bihurrituz kideen zigor urteak nola luzatzen diren ikustean ezintasunez beterik. Jadanik gatibu gaituztenak zigortzen jarraitzeko aspaldiko auziei hautsa kendu eta akusazio berriak eta kondena potoloak haur lainezentzako gozokiak bezala nola banatzen dituzten jakitean ezintasunez beterik. Gizarte honetako bidegabekeriari aurre egin eta gure herria eraikitzen laguntzeko askatasunik ez izateagatik ezintasunez beterik.

»Hortzak estututa, bai, baina burua tente. Eta borrokak emandako bizipozaren grina gugan. Eta behar den bezainbeste denbora eusteko prest. Horretan gal bezate esperantza estatuetako boteredunek eta beren jopuek. Orain arteko bideak ekarri gaituelako hona, eta badakigulako Euskal Herriaren askatasunaren ordua gero eta hurbilago dagoela. Eskertuta gaude Euskal Herriaren askatasunaren bidean gure alea jartzeko aukera izan dugulako. Eta horretan jarraituko dugu: behar denerako prest.

»Iazko azken hilabetean, EPPK-ko kide batzuen eta euskal presoen amnistia eskatzen duen antolakunde baten artean polemika gogor batek eztanda egin du. Presoon askatasuna lortzeko ahaleginean ari den inork ez zuen pozik hartuko gertatutakoa. Guztioi da hausnartzea zertan ari garen eta zeintzuk diren norberaren helburuak eta helburu horiek lortzeko ibili beharreko bideak. EPPK anitza da, kartzelara ekarri gintuzten arrazoiak askotarikoak dira, gutariko bakoitzaren ibilbidea, bai kaleko borrokan eta baita kartzelan ere anitza da. Ezker abertzalearen barruan kokatzen da EPPK, gutako bakoitzak eta Ezker abertzalearen ekimen eta ekinaren gaineko bere iritzia izanda ere.

»Lerro hauen bidez eskertu nahi ditugu preso politikoon alde, bai orokorrean eta bai kasu zehatzak eskabidetzat hartuta Euskal Herrian eta nazioartean burutu eta burutzen ari diren ekimen anitzak: manifestazio, elkarretaratze, barau, sinadura bilketa... Eta bereziki, Ernaiko gazteek gure argazkiak soinetan zituztela lau hiriburutan antolatutako kateatzeak eta urtarrilaren 9an Sare eta Bagoaz! elkarteek antolatutako manifestaziotara hurbildutako dozenaka mila erkideak.

»Urtarrilaren 9an bisita-greba egin genuen, gure senide eta lagunek manifestazio horietan herritarren maitasuna eta adorea jaso ahal izan zezaten. Ondorengo ikustaldietan, gutunetan eta telefono deietan geureganatu zizkiguten. Milesker!

»Gauzak horrela, gure Euskal Herriratzea eskatzen jarraitzen dugu: legezkoa delako, bidezkoa delako, gure senide eta hurkoek pairatzen duten zigor erantsiari amaiera eman behar zaiolako, bakea eta askatasunaren bidean urrats erraldoia izango delako.

»Eta bereziki eskatzen dugu larri gaixo dauden gure burkideak askatuak izan daitezen. Otsailaren amaiera aldean erabakiko du Frantziako tribunal batek oso larri dagoen Lorentxa Gimon Kolektiboko bozeramalearen askatasuna.

»Horren karietarat, EPPK-ko kideok, otsailaren 15etik 20ra bitartean hainbat ekimen burutuko dugu gaixo larri dauden presoen askatasuna eskatzeko. Kartzela bakoitzeko batzarrak erabakiko du zer nolako ekimenak burutu aste horren barruan (itxialdi, bazka-errefusa, propaganda ekimen, planto informatiboak...), otsailaren 20an, larunbata, guztiok barau egingo dugularik.

»Denon artean lortuko dugu!

»Euskal Herria bihotzean, 2016ko urtarrila.

»EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.

»Euskal presoak Euskal Herrira! Amnistia! Autodeterminazioa!».

Publicité
4 février 2016

Amiengo Goodyear lantegiko 8 sindikalista 9 hilabeterako zigorra

 

syndicaliste good year bilaketarekin bat datozen irudiak

1173 langile kanporatu behar zituzten. Horren salatzeko bi zuzendari atxiki zituzten enpresaren barnean, eremu batzuk beren eskuetan hartuz. Ondoren salaketak zirela eta borroka luzeak eraman zituzten langileek. Borrokak eta azkenean auzia, epaiketa egindako ekintzengatik. Bahitutakoek salaketa kendu zuten eta hala ere auziak aurrera joan zen. Urtarrilan epaia emana izan da eta 9 hilabeteko zigorra jasan dute.

4 février 2016

Larrialdi egoera luzatzen

prolongation etat d'urgence LDH bilaketarekin bat datozen irudiak

Joan den asteazkenetik bagenekien gobernuak larrialdi egoeraren luzatzeko erabakia hartua zuela. Parlamentuak hiru hilabeterako luzapena bozkatu egin du, Senatuak ondoren. Oso boz gutxik hitz egin dute horren kritika egiteko, Senatuak iaia boz batez horren alde bozkatu du.

Luzapen honek oso kritika gutxi biltzen ditu eremu politikoengandik, batzuek, komunista edo ekologistak batzuek libertateak lanjeran jartzen ari dira baina une politikoan kontra bozkatzera ez dira ausartzen. Abstenzioa hautatzen dute.

Politikoek Gobernuaren aurka joateko ausardiarik ez badute epaileek salatzen dituzte exekutiboak lortzen dituen eskubideak.

Lege berri honekin interneteko kontuen hesteko eskubidea du exekutiboak. Etxe miaketak eginen dira epaile baten baimenik gabe. Neurri honek ez ditu epaileak, diputatuak edo abokatuak hunkitzen.Etxean egoteko behartzeak indartzen dira ere.Horiek dira besteak beste legearen zabaltzeak.

Epaileak kezkatuak agertzen ari dira prozedura askotatik baztertzen baitira, podere judiziala ahulduz. Epaileen presentzia hasitako edozoin prozeduran oinarrizko eskubideen babesa segurtatzen zenaren sentimentua zegoen orai arte. Lege berriarekin epaileen baztertzea, poliziaren eskumena indartzearekin kezka hedatzen ari da. Giza eskubideen ligak(LDH) Estatu Kontseiluari eskatua zion luzapenaren ez baimentzeko. Haatik Estatu Kontseiluak baimen hori eman dio gobernuari.

Zonbait protestaldi antolatuak izan dira. Baionan ere bat antolatu zen Herriko Etxearen aurrean joan den larunbatean. EHbaik ere deitua zuen.

Horrelako egoera noraino eramanen den jakitea zaila da. Indar progresistak ez dira indarrean frantses estatuan eta neurri berriek ez dute oztopo handirik aurkitzen erabakien aitzinean.

Mugan berean askotan ikusten dira lerro luzeak, zalantzarik gabe garraiolari enpresek diru galtze ederrak izan dituzkete azken hilabeteetan. Alta ez da protestarik entzuten. Badakigu grebengatik, bide trabak daudelarik, protestak entzuten dira berehala, denbora galtze eta diru galtzeengatik. Kasu horretan, hiru hilabete berantago ez da deus erraten. Zaila da ulertzea.

Frantzian estatu poliziala martxan dago, protestarik entzun gabe iaia.

 

9 janvier 2016

Erraldoia aurten ere

Résultat de recherche d'images pour "manif Bilbao 2016"

Aurten ere presoen aldeko mobilizazioa arrakastatsua izan da. Zenbakiek aldiz beste zerbait diote bereziki Naiz egunkari digitalaren arabera. Alta manifestaldi erraldoiaren irudiak ikusterakoa zaila ematen du erratea benetan zenbat jende zegoen. Garak beti izan du antolaketa berezia parte hartzaileen kopurua ebaluatzeko. Metotologia sinestu duguna orai arte. Zaila da erratea aldi honetan huts egin duela.

Baionak ere ederki erantzun du. Euskal presoen egoera frantses politika errepresiboaren icebergaren punta dira. Frantses gobernuak giza eskubideak zangopilatzen ditu. Horrek kezka sortzen du, herritar askoren artean, ez soilik abertzaleen artean. Giza eskubideak debate politikoaren ardian kokatzen ari dira Frantzian, horrek arnas berri bat ekar lezake presoen aldeko borrokari. Haatik ez da hau aski izanen presoen askatzeko.

Presoek beti mobilizatu izan dute, haiekiko elkartasuna handia izan da, aurten ere, haietako asko egoera larrian daudelarik.

Zenbaki behititze hori nola interpretatu? Batzuek erranen dute presoek gutxiago mobilizatzen dutela. Enfin, interesgarria izanen da  komentarioen entzutea.

Presoak gure borrokaren erdigunea dira, gure sentimenduen adierazle. Galdera asko daude mahai gainean. Borrokaren norabideak galdekatuko dituztenak.

4 décembre 2015

Estatu frantseseko justiziak bizi arteko zigorra agindu dio Mikel Karrera Saroberi( Kazeta)

Résultat de recherche d'images pour "pariseko epaitegia"

14 eta 25 urte bitarteko kondenak inposatu dizkie ETAko beste bost militanteei. 2010eko martxoaren 16an Jean-Serge Nérin poliziaren heriotzaren karietara Parisen jujatu dituzte. Militanteek "Euskal Preso Politikoen Kolektiboa eta ezker abertzalea apurtzeko" saiakerak salatu dituzte.

Pariseko epaileek bizi arteko zigorra agindu diote Mikel Karrerari, taldeko arduraduna kontsideratu dutelako. Halaber, 25 urteko espetxe zigorra agindu diote Arkaitz Aguirregabiriari, Joseba Fernandezek eta Josu Urbietak 16 urteko kondena jaso dute eta Izaskun Lesakak eta Xabier Goienetxeak 14 urtekoa.

Mikel Karrerak jasotzen duen bigarren bizi arteko zigorra da, 2013an jadanik kondena berdina agindu ziotelako Capbretonen erail zituzten bi guardia zibilen heriotzarengatik. Halaber, kondena berria gehitzen zaie justizia frantsesak agindu zitzaizkion beste bi kondenei; 20 urtekoa bakoitza. Urbietak jasotako kondena 19 urtera igoko zaio, aurreko beste zigor bat metatzen zaiolako.

2010eko martxoaren 16an Jean-Serge Nérin polizia ETAk hil zuen azken biktima izan zen. Hain zuzen ere, Nérin tiroketa batean zendu zen Polizia frantsesak auto batzuen ebasketa gelditu nahi zuelarik. Gertakariak Villiers-en-Bière gertatu ziren, Parisetik 60 kilometrotara.

23 novembre 2015

'Ametsen liburua' aurkeztu dute, Donostian

ametsen liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

474 euskal preso eta erbesteraturen «ametsekin» eta 47 artistaren obrekin Ametsen liburua osatu du Astero argitaletxeak, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuten, Donostian, Kursaal jauregian. Egun preso eta iheslari diren eta lehen izan ziren askoren «sentimenduak» bildu dituzte: gutunak, poemak, argazkiak... 960 orrialde dauzka liburuak. Jokin Urain preso ohiak koordinatu du, eta Fermin Munarrizek egin ditu editore lanak.

22 novembre 2015

The Washington Post egunkariak berri txarra dakar

Haatik frantses prentsaren helburua da hegazkinen lana arrakastatsua dela erakustea da. Frantziaren goraipamen etengabe honetan ez da kontatzen han egiten diren hilek ez dutela inongo eraginik gerla honetan.

Gerlak abiatzen dituzte, interes ekonomikoengatik herritarren sarraskien aitzinean malko idor batzuk botaz. Eromena martxan dago!

http://www.legrandsoir.info/a-rakka-les-bombes-francaises-tuent-d-abord-les-civils.html

16 novembre 2015

Hitzak hautatzen zailtasuna

attentat Paris bilaketarekin bat datozen irudiak 

Pariseko gertakarien ondotik hitzen aurkitzea zaila da, biktimen samina handia den unean hitz egitea, idaztea oso delikatua baita. Politikariek jakinen dute samin hori baliatzen beren interesen alde. Aldiz, biktimek jasan dutena luzarako bide dorpea izanen da. Zergtia ulertzen zaila da, alta gure aurrean, eguneroko berri sailetan eraikitzen begiratu dugu. Gaur gure ate aurrean dago.

Nahasmena izanen da ondoko egunetako egoera, nahasmena eta frantses nazionalismoaren gorakada.  Versailles-en errepublikako ordezkari nagusiak bildu dira gaur arratsaldean eta Hollanden diskurtsoa entzun dute. Denak entzun ditugu Marseillaise-a kantatzen. Nola ez ulertu, aukera ezin hobea da sentimendu nazional frantsesa indartzeko.  Estatuak ezintasuna aitortu beharko du atentatu mota horien saihestea oso gauza zaila baita. Ondorioz gerla ideologikoa, propaganda izanen dira arma hoberenak.

Justizia izanen da segurki egoera honen biktima ere. Lege berriak, salbuespen egoerak, poliziaren podoreen azkartzea, hauek izanen dira erabaki automatikoak. Dagoeneko herritar susmagarrien preso sartzeko aukera aztertzen ari dira alderdi buru batzuk, Sarkozy lehena. Guantanamo frantses bat.

Asko eta asko hitz eginen da, beldurra hedatzen saiatuko dira. Arrazionaltasuna eta lasaitasuna izanen dira egoera honi ihardokitzeko bide sanoena. Ez da erraza izanen.

21 mars 2015

Udalbiltzako lehendakariak ez du hautetsi segituko Usurbilen

10000797

Mertxe Aizpurua (Usurbil, 1960) duela lau urtetik Usurbilgo alkatea da, Bildukoa, eta 2013komartxoaren 2an Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien lehendakari hautatu zuten, Donostian egindako batzar batean.

Aizpuruak berak gaur txio baten bidez iragarri du ez dela berriro alkategai izango. Xabier Arregi izango da EH Bilduren zerrendaburua Usurbilen. Halaber, udal hautagai ere ez da izango Aizpurua, hark jakinarazi duenez.

Ondorioz, Udalbiltzak lehendakaria aldatu beharko du.

Nazio erakundea 2013an berrantolatu zuten. Gaur egun, 1.471 udalbiltzakide daude, eta haietatik 183 alkateak dira.

18 mars 2015

Korrikaren ibilbidea aldatu behar izan dute Iruñean, prozesioagatik

korrika

Ohiko lanez gain, azken orduko gorabehera bat gehiago izan dute 19. Korrikako antolatzaileek Iruñean. La Dolorosa-ren prozesioarengatik, aurrez adostutako ibilbidea aldatu beharko zutela esan zieten atzo antolatzaileei. Udalarekin eta udaltzainekin negoziatzen aritu dira azken orduetan, Iruñeko arduradunek BERRIAri esan diotenez. "Bilatu dugu irtenbidea, baina ez guk nahi genuen moduan".

 Alde Zaharreko bidea moldatu behar izan dute. San Lorenzo elizatik Iruñeko katedralerako bidea egiten du aipatutako prozesioak, eta udalak lehentasuna eman dio horri. Ondorioz, Korrikak ezingo du pasatu, esaterako, udaletxe plazatik.

24 février 2015

Villatuertako 11 haurren gurasoek jada eskatu dute D eredua herriko eskolan(Berria)

euskara

"Gure seme-alabek herrian ikas dezatela nahi dugu; eta euskaraz". Argi du Patxi Martinezek. Joan den astean aldatu zuen euskararen legea Nafarroako Parlamentuak, D eredua Nafarroa osoko sare publikora zabaltzeko, eta eskaera badela erakutsi nahi izan dute Villatuertako gurasoek. Irriherri elkartea sortu zuten herrian, euskararen alde egiteko, eta haren bidez jarri zuten martxan kanpaina bat gurasoek aurrematrikulazioa egiterakoan D ereduaren aldeko hautua egin zezaten. 11 umek eman dute izena; haietako bi dira 3 urtekoak. "Badakigu gehiago direla herrian D eredua nahi dutenak, baina aldaketen beldur dira", nabarmendu du Martinezek. Gaur egun, Villatuertako 30 haur inguru ari dira Lizarrako eskola publikoan euskaraz ikasten.

 

Izena eman eta gero, ikastetxeak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari helarazi dio herriko gurasoen nahia zein den. Gobernuari dagokio orain erantzuna ematea. "Ez dakigu noiz erranen diguten", azaldu du Patxi Martinezek. Ez du uste, hala ere, egungo gobernuaren asmoa denik euskaraz ikasi nahi dutenen eskaerari erantzutea. "Gobernuaren eredua badakigu zein den; hainbat herritako haurrak herri bakar batean aritzea nahi dute. Guk, ordea, argi dugu gure seme-alabek herrian ikastea nahi dugula, eta euskaraz", berretsi du Villatuertako aitak.

Eremu ez-euskalduneko gurasoek hainbat aldiz aldarrikatu dute hori bera: haien herrietan euskaraz ikasteko nahia. Euskararen legearen aldaketak aukera hori jarri du mahai gainean. Legeak dio eskaeraren arabera erantzunen diola administrazioak euskaraz ikasteko eskubideari. Eta gobernuaren esku utzi du lerro bat zabaltzeko zenbat haur behar den zehaztea. Aurrematrikulazioa egiteko epea legea aldatu baino lehen amaitu zen, baina eremu ez-euskalduneko gurasoak hasi dira urratsak egiten.

 

19 février 2015

José Lorenzo Ayestaran Legorburu, espainaratu du Frantziak

Bizi osoa borrokan. Aste honetan Espainako poliziaren esku utzi dute frantses presondegietan atxiki ondoren. 2010ean atxilotu zuten Normandian eta orai Espainak zonbait ekintza leporatzen dizkiolako preso eraman dute. Diuntasuna eta tinkotasuna erakusten digu Ayestaranek eta estatuek euskal gaztazkari aurre egiteko duten egoskortasunaren biktima. Hitz okerrak komunikabideetan etengabe erabiltzen dituztelarik, euskal militanteak eredu izaten jarraitzen dute.ayestaran

18 février 2015

Naparra, gogoan zaitugu oraindik. Zer egin zuten zurekin?

naparra

«Oso zaila da azaltzea zer sentitzen den, zer jasan genuen». Eneko Etxeberriaren hitzak dira, Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparra-ren anaiarenak. 36 urte igaro dira anaia desagerrarazi zutela, eta, lehen aldiz, Nafarroako Parlamentuan mintzatu da kasuaren inguruan. Parlamentuan bestelako biktimen ahotsa entzuten den bigarren aldia izan zen atzokoa. Etxeberriarekin batera, Iratxe Urizar abokatua izan zen.

34 urte igaro dira Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparradesagertarazi zutela. Eneko Etxeberriak eman zuen gertatutakoaren berri, atzo. Anaia non dagoen argitzeko eskatu zuen: «Joxe Migelen gorpua agertzeko beste 34 urtez esperoan egon behar al dugu?», galdetu zuen erretorikoki. Ziburun ikusi zuten azken aldiz Naparra, 1980ko ekainaren 11n. Baionako polizia etxean zeukatela uste zuten; baina abokatuarekin elkartzean, zalantza sortu zitzaien senideei: «Begitarte goibela zuen, eta zerbait larri gertatzen ari zela jakin genuen». Batallon Vasco Español taldeak bere gain hartu zuen bahiketa, eta uztailaren 3ko komunikatuan esan zuen bahitua exekutatu eta Xantako inguruan lurperatu zutela. Gorpuaren bila aritu ziren senideak, urpekari eta guzti. «Desagerrarazi zuten, auskalo zer egin zioten».

Eta geroztik Naparraren bila ibili dira senideak. Bidea ez da erraza izan. Frantzia izan zen ikerketari ateak ixten lehena (1982); Espainiak egin zuen ondoren (2004). Iaz, baina, Nazio Batuen Erakundera iritsi ziren. NBEko desagertze behartuen batzordeak ondorio argiak helarazi zizkion Naparraren anaia Eneko Etxeberriari Genevan egindako bileran: Naparrarena desagertze behartua izan zen, eta kasuak irekita jarraitu behar du, gutxienez, gorpua agertu artean.

Nazio Batuen gomendioak aintzat hartzeko eskatu die Etxeberriak parlamentariei. «Joxe Migelen gorpua agertu arte, kasu ireki bat du Nafarroako Parlamentuak», adierazi zuen. Desagertzearen argitzea eska dezaten ere galdegin die, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuei gorpua bilatzeko ikerketak has dezaten eskatzeko.

18 février 2015

Euskararen aldeko manifestazioa otsailaren 28an Donostian(kazeta)

euskara

"Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara" lelopean manifestaldia izanen da Donostian, otsailaren 28an, UEMAk iragarri duenez. Azken aldian euskarak Estatuen aldetik jaso dituen erasoak salatuko dituzte. Gogoratu behar da, otsailaren 6ean jakin zela Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanboko ikastolari emandako dirua berreskuratu beharko duela.

"Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako injerentziak salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da mobilizazioaren helburua". "Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara" lelopean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak otsailaren 28an, manifestazio bat antolatu du Donostian.

“Instituzio, eragile nahiz herritarrek eskutik hartuta bidea ireki behar diogu euskarari. UEMAtik ahalegin berezia egingo dugu erantzun hori afera honi eman beharreko soluziobideekin lotzen. Izan ere, ez da nahikoa udalei babesa adieraztea. Euskaldunon eskubideak bermatu eta euskaraz aritzea juridikoki babesteko moduak bilatu behar ditugu, ezinbestean. Baita horretarako, legea bera egokitu behar bada ere", adierazi du Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak.

Hau dela-eta, egoera honi "bat eginda" egingo diotela aurre azaldu du. Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaok adierazi du Carlos Urquijo "ez dela bakarra" hizkuntza-politika aurrerakoiak egiten dituzten administrazioen aurka ari dena, eta zentzu honetan "Estatu frantziarraren ordezkari den Patrick Dallennes eta Nafarroako Gobernua ere" bide beretik ari direla azpimarratu du.

Euskararen kontrako erasoak

Gogoratu behar da iragan den otsailaren 6ean jakin zela Kanboko ikastolaren kontrako mehatxua. Hain zuzen ere, 2013. urtean Martin Garitano buru den Gipuzkoako Foru Aldundiak Kanboko ikastolari 600.000 euroko diru laguntza emaitea onartu zuen. Gipuzkoako Administrazio Entzutegi Gorenak laguntza hori ezeztatu du eta Xalbador ikastolari emandako dirua itzultzea exijitu du.

12 février 2015

Emir Kusturica: Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailiran ari dira xakean (Zuzeu)

Gaur bertan Minks-en sinatu duten sueten akordioak itxaropenerako parada ematen badu ere mesfidati egoteko arrazoiak ere badaude. Akordio horretan parte hartu ez duten Estatu Batuek, Obama buru, erabateko gudaren aldeko hautua egina dute, onuradun bakarrak EEBB izango zirelarik, eta helburu horretarako Kieveko Poroshencoren gobernu txotxongiloa dute haien esanetara.

 

Agian horregatik Europar Batasunako buruek (Obamarekin batera 2014ko otsailean biribilketa alaian Ukrainian estatu kolpea bultzatu zuten berberek)  egoera lasaitzeko beharra ikusi omen dute: zigor ekonomikoekin Errusiako kapitalistak belaunekoz ez jartzeaz gain Europar Batasunaren interesak berak ere kaltetuak izaten ari dira. Hori gutxi balitz Donbass-en independentisten indar militarra atakan jartzen ari da Ukrainiako Armada.

 

Kontutan hartuta askoz urrunago dauden beste gatazkekin daukagun sentiberatasuna, harrigarria da Europan bertan gauzatzen ari den guda odoltsu honekin ezkerreko talde gehienek erakusten duten geldotasuna edo konplizitatea. Ikusita gainera Ukraniako Armadak bere ezintasun militarra dela medio Donetsk eta Lugansken zibilak jomuga hartu dituela.

 

erreferendumEta are harrigarriago Euskal Herrian dagoen isiltasuna, aintzat hartuta Lugansk eta Donetsk-en autodeterminazio erreferendumen emaitza ukatzeko Kieveko Gobernu kolpistak abian jarri zuela guda. NATOren bonbardaketei esker Kosovok lortu zuen independentziaren alde gaude baina Donbass-en egindako Autodeterminazio erreferendumak gutxiesten ditugu…. errusiazaleak omen direlako !! Europar Batasunaren oligarkiaren eragin ideologikoa ez da euli kaka !! Oraino ez nuen ikusita gure printzipio autodeterminista eta askatzaileei halako traizioa.

 

Prentsari dagokionez hemen ere beren burua ezkerrekoa edo aurrerakoitzat aurkezten duten komunikabideek, ñabardurak ñabardura, Europar Batasunaren diskurtso inperialista eta gezurtia hedatzen dute; geldotasuna zabaltzen eta Europar Batasunaren ardura kriminalak mozorrotzen.

 

donetsk1Abagune honetan Emir Kusturiza zinemagile ospetsu eta Mendebalean polemikoaren elkarrizketa euskaratua irakurri dut Euskal Herria – Donbass webgunean. L’Humanité egunkariaren iganderoko L’Humanité Dimanchekagertu zuen elkarrizketa euskaratu du elkarte honek eta Mendebaleko eta Euskal Herriko komunikabideetan isilarazita dagoen ikuspegia azaltzen du. Interesgarria delakoan hemen ekartzen dut elkarrizketa.

Emir Kusturica: Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailiran ari dira xakean

Zer bururatzen zaizu Ukrainakoa ikustean?

Guda humanitarioa guda legeztatzeko modua dela, horixe. Wall Street gudaren gora-beheren menpe dago. Zure ekintza baten balio psikologikoa besteetan erakusten duzun oldarkortasunaren araberakoa da. Guda txiki asko ematen ari dira orain mundu zabalean. Eta orain. Behe intentsitateko gatazken aukera agortuta dagoela dirudi. Eta Ukraina inflexio puntua da. Errusiak jada ez du onartuko etengabeko NATOren hedapenak bera gehiago inguratzerik. Zbigniew Brzezinski estatubatuar ideologoak asko idatzi du bere ustez erabakigarria den “Eurasiako erronkaren” inguruan, hau da Errusia eta gune sobietar ohia kontrolatzearen eta kolonizatzearen inguruan. Beraz Ukraina, Brezezinskik proposatutako desegitearen lehen urratsa da.

Horrek ez al dizu Jugoslavia ohian gertatutakoa gogorarazten?

donetsk3Kieven, Maidango plazan tiro egin zuten frankotiratzaileen historia horrek 1992an Sarajevon gertatu zenarekin antza handiegia du. Hiriaren setioan zehar, frankotiratzaile bakartiek hiritarrak beldurtu zituzten eta inork ez zekien nondik zetozen frankotiratzaileok. Kieven bezala. Oraindik ez dakigu nork egin zuen tiro manifestarien eta ordenaren indarren aurka. Gaur, hedabideek inposatu zutenaz gain, beste bertsio bat azaltzen zaigu. Nire Undergroundfilmean hori deskribatu nahi nuen: beste errealitate hori. 1995an egin nuen. Agintarien bi gertakarien inguruko egia ezagutzen dute. Gertakarien parte dira, nahiz eta ezjakinarena eginez gutaz parre gin nahi badute ere. Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailitzan ari dira xakean jokatzen. Jugoslavian eman zen eskema errepikatzen ari gara: herri bat leherraraztea NATOren eta EBren hedatzearen interesengatik. Hauek hedatzeko eta euren eragina handitzeko, Estatuak zatikatzen dituzte han euren legea errazago inposatuz. Niretzat, onartezinena jendeak hori onartzea da. Zorionez, itxaropen momentuak ere baditugu.

Grezian komunistek boterea lortzea halako une itxaropentsu bat da. Garaipen hori historikoa da, eta Latin Amerikan gertatu izan zen adinako bultzada izan daiteke. Gertakizun hauek hurrengo urteetan errepika daitezke. Ukrainan eskuin muturrak eta alderdi faxistek eta are naziek gora egiteak aurre egingo dion erresistentzia bat ernalduko du. Talka saihestezina da.

Prentsak Putinen eta Errusiaren aurka erakusten duen histeriak Jugoslaviako gudan serbiarren aurkako trataera mediatikoa gogorarazten al dizu?

Hori zen abiapuntua. 1992an, hainbat eragilek zenbait ezaugarri nabarmendu zituzten gatazkarako aproposa zen giroa sortzeko. Gero giza-laguntzaren izenean eskusartzea legeztatu zuten. Edozein bake-aukera alboratu egin zuten eta Jugoslavia eurak nahi bezala desegin zen, Slobodan Miloševi? errudun bakarra bezala marraztuz. Kosovo euren gezurren eta justizia arbitrarioaren eredu on bat da. Herrien eskubidearen izenean separazioa babestu zuten, baina Krimean eskubide hori aintzatesteari uko egiten diote! AEBk eta bloke atlantistak euren egia inposatzen dute Guda Hotzaren irabazle gisa portatzen direlako. Marxismoa garaitu dutela eta komunismoa hil dutela uste dute.

Berlingo Harresiaren erorketaren osteko gertakari denek agerian uzten dute zien faltsuak ziren Mikhail Gorbatxovi NATO ez hedatzeari buruz egindako promesa guztiak. Horrek diplomazia euren nagusitasuna bermatzeko tresna gisa erabiltzen dutela frogatzen du. Gune euroatlantikoaren handitze dute helburu. AEBrentzat, hurrengo mendea inflexio puntu bat izanen da. Bere aberastasuna eta eragina handitzea eredu liberalaren nagusitasunean oinarrituko da. Planeta osoari globalizazioaren bidez inposatutako eredu hau lehiaketan, esplotazioan eta desberdintasunean oinarritzen da. AEBk jada ezin du lehiaketa hau irabazi potentzia gorakorrak direla eta. Behera datozenez, tranpa egiten dute. Baian ez zuten aurreikusi Eurasia euroatlantismoaren dominazioaren aurrean altxatuko zenik. Errusiak eta Txinak elkarri  lagunduko diote.

 

27 janvier 2015

N. Esteban (EHE): "Hizkuntza politika bertatik bertara sortu eta erabaki nahi dugu"

euskara

Iragan urte hasieran abiatu zuen EHEk Udalak eta biok, euskaraz / Herriko etxeak eta biok, euskaraz dinamika EH-ko hainbat hiri eta herritan. Orain arte emandako urratsen eta bidean lortutako emaitzen balorazioa egin dute EHEko kideek Uztaritzen, eta dinamika egungo testuinguruan kokatu dute, aurrera begirako urratsen norabidea iragartzearekin batera.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak agerraldia egin du gaur Uztaritzen iragan urtean abiatu zuen Udalak eta biok, euskaraz / Herriko etxeak eta biok, euskaraz dinamikaren lehen emaitzen berri emateko. Horrekin batera, Uztaritzekoa kasu, tokiko administrazioek euskararen normalizazioa aitzinarazteko hartu dituzten azken neurri eragingarriak jasotzen ari diren debeku, auzibide eta oztopoen inguruko irakurketa egin dute EHEko Nestor Estebanek eta Sebastien Irazokik.

Nestor Esteban: “2014an zehar 17 herritan jarri da martxan dinamika, modu batera edo bestera. ‘Modu batera edo bestera’ diogu, dinamika aurrera eramateko molde ezberdinak izan baitira dinamikaren ezaugarri nagusietako bat. Honen oinarrian dagoen logika oso sinplea da: Euskararen herrian bizi gara eta euskaraz bizitzeko eskubidea dugu. Eskubide hori  gauzatzeko mila oztopo ditugunez, konponbide orokorragoen zain egoteke, ahal dugun neurrian urratsak ematen joatea gure esku dago.

Udal administrazioa da herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa, eta baditu hizkuntza politika egiteko eskumenak. Hortaz, herritarrek, norbanakoek herriko etxe eta udaletan erregistratutako eskari konkretuen bidez tokiko administrazioei gure arteko harremana euskaraz izan dadila galdegiten diogu. Urte honetan 1.200 eskariren bueltan erregistratu dituzte herritarrek han eta hemen, EHEk bultzadatxoa eman ostean. Beno, horiek guk kontrolatzen ditugunak, sarean jarri baititugu eskariak egiteko ereduak. Auskalo zenbatek sartuko zituzten eskaera propioak.

Seb Irazoki: Areago, ‘modu batera edo bestera’ diogu ere, eskariek nabardura ezberdinak hartu dituztelako lekuaren arabera. Hala, toki bakoitzean EHEko kideek norbanakoekin eta euskalgintzako zein herri mugimenduko kide eta elkarteekin harremanak egin dituzte eta denen artean erabaki dute, guztion artean indar gehiago egite aldera, elkarren arteko harremana euskaraz izan dadin ze eskari bideratu lehentasunez. Oiartzunen udalarekin batera landu dira euskara ordenantza eta euskara irizpideak. Tafallan aldiz, alderdi guztiek onartu duten euskararen normalizazioa hauspotzeko dekalogoan jasotzen direnak praktikan betetzeko eskatu dute 100 herritarrek. Herria UEMAn sartu dadin kanpaina egiten ari dira Gernikan; Durangon ordea 220 herritarrek eskatu diote udalari elkarren artekoak euskaraz izateko. Abadiñon eta Garesen ere, EHEko talderik egon ez arren, herritar talde batek dinamika aurrera eraman eta eskariak sartu dituzte; 280 eta 40, hurrenez hurren. Bilbon berriki hasi dira eta ehundik gora bildu dituzte. Iruñean ia 200, Santurtzin 60, Urruñan 170… EHEren webean dago dena ikusgai.


NE: Aurrerantzean eskari gehiago biltzen eta sartzen joango gara leku horietan; eta urrats berriak ematen ere. Erregistratutako eskariek erantzun positiboa izan dute leku batzuetan. Esaterako, Agoitzen, Etxarri-Aranatzen eta Altsasun udalarekin harremana euskara hutsez izatea eskatu duten 120tik gora herritarrek baiezkoa jaso dute aipatu udaletatik. Herri horietan, beraz, udal administrazioarekin duen harremana euskaraz bizi ez duenak, nahi ez duelako da. EHEtik txalotu egiten ditugu udal horien erabakiak eta eskerrak ematen dizkiegu euskaldunon eskubideen bermerako eragile izateagatik. Ikusi eta ikasi dezatela besteek.

SI: Kasu askotan isiltasun administratiboarekin egin dugu tupust. Izan ere, askok dituzte herritar horiek egiten dituzten eskariak berez kontenplatzen dituzten planak eta abar, baina teorian eta postureoan geratzen dira. Kasu horietan eskariei erantzuteko eskari berriak erregistratu dira,  herritarrei gertatutakoaren inguruko informazioa eman zaie, eta presioa egin zaie udalei erantzun bat eman dezaten, kalejira, bizikleta martxa, elkarretaratze eta gisakoekin.


Ezezkoak iritsi dira ere. Tafallako alkateak, dekalogoan sinatuari itsu eta gor, alderdiari jakinarazi gabe erantzun zien, Vascuencearen Legea aitzaki, eskariei ezezkoa emateko. Erantzunaren ostean udal taldeekin bilduta, UPNko alkateak atzera egitea lortu zuten. Durangoko alkateak ere ezezkoa erantzun zien herritarrei, aitzakia ez batere serioak medio, “herritarrak euskaraz artatzea bermatzeko baliabideak falta” dituztela kasu. Urruñako auzapezak entzungor egin zien bertako euskaltzaleek galdegindakoari eta Olentzerok herriko etxe parean utzi zizkion frantses hutsezko herriko seinaleak, ikatz pila batekin.


NE: Aurrerantzean beraz, baiezkoa erantzun duten herrietan neurriak txalotu eta eskari gehiago bideratzera goaz. Erantzunik eman ez duten administrazioetan eskariak bideratzen segituko dugu ere, eta erantzun ezaren aurrean presio egiten. Ezezkoa erantzun dutenei,ostera, egurra. Ez dugu onartzen gure eskubideekiko halako mespretxurik. Dinamikaren emaitza txukunak eta honek aurrera begira ekartzen ahal dituen fruitu berriez jabe, Udalak eta biok, euskaraz / Herriko etxeak eta biok, euskaraz dinamika indartu eta zabalduko dugu aurrerantzean. Horrekin batera, normalizazioa hauspotzeko politika burujabeak abiatzeagatik helegite eta mehatxuak jasaten ari diren administrazio lokalei babesa helarazteko ekimenak bideratuko ditugu. Horregatik gaude gaur hemen; Uztaritzen.


Kanpo esku hartzerik ez! Hizkuntza politika bertatik bertara sortu eta erabaki nahi dugu.
SI: Azken hileotan euskaldunon aurkako erasoek ez dute etenik izan. Egoeraren larritasuna agerikoa da . Neholako disimulurik gabe ari dira jotzen euskararen eta euskaldunon aurka, euskaraz bizitzeko dugun eskubidea erreala bihurtzea nahi izanagatik soilik. Kaskaroteneatik, LOMCEtik edota euskarazko hedabideen itotzetik hasita, adibideak zenbakaitzak dira. Alta, bada azkenaldian jomuga komun dena: tokiko administrazioa.


Uztaritzeko Herriko Etxeak erabaki historikoa hartu eta ofizial izendatu zuen euskara. Biba! Pauetik segidan iritsi ziren helegitea eta auzibidea. Onartezina zaie euskarak menpeko izaerarik ez izatea erderekiko. Euskaldunok geure herrian eta geure hizkuntzan bertan udaleko akta bat euskaraz jasotzea ilegala dela normaltzat hartzea nahi dute, baina ez gaude prest. Ez da normala. Ez da onargarria; eta urte gehiegi daroagu oso sinpleak diren urratsak noiz iritsiko zain. Bada garaia aurrera egiteko, euskaldunon menpekotasunaren betikotzea ‘inoizkotzeko’.


NE: Gisako tenorean etorri dira erasoak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian. Azken honetan Nafarroako Gobernu euskarofoboa bera izan da Baztango udalaren euskara planaren kontra jo duena. Ez da berria. Olaztin ere PPko zinegotziaren ekimenez bota zituen atzera Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertako hizkuntza irizpideak. Bitartean, jo eta su dabiltza Gobernutik Vascuencearen legeak euskarari onartzen dion estatus juridiko apurra ezerezean uzteko.


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako toki administrazioak Carlos Urquijoren, Damoklesen ezpatapean dira. 100 herri erakunde ingururen kontrako helegiteak aurkeztu ditu. Bistakoa du euskarari eta euskaldunoi digun herra. Bere helegite guztietatik bakarrean egiten dio erreferentzia Euskararen Legeari, eta berau, gaztelerari aitortzen zaiona errespetatzen ez ei duelako. Groteskoa da, esperpento iraingarria, euskaldunon eskubideak egunero eta debalde kolpatzen diren herri batean.


Horregatik, Uztaritzeko Herriko Etxearen kontrako helegitearen epaia iristear dagoela eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako euskaldunon kontrako erasoak iritsi berritan, herri gisa erantzuteko deia zabaldu nahi diegu herritar, eragile eta instituzioei: eraso onartezinei “aski da!” esan eta eskubide ukaezinen alde kalera ateratzeko deia.


Baina ez hori bakarrik, euskaraz biziko den herria elkarrekin eraikitzeko eta eskubideen zapalketa elkarrekin gainditzeko deia egiten diogu euskaldun, euskaltzale eta herritar orori. Batzen gaituena urruntzen gaituenaren gainetik jarrita, uste dugu  momentua dela erantzun sendo eta bateratua artikulatzeko, euskaldunon aurkako eraso etengabeak salatu eta euskaraz bizi ahal izateko neurri ezberdinak hartzen ari diren herri erakundeei gure babes osoa adierazteko. Eta, bide batez, hainbat herri erakundek hartutako bideari eutsi eta herri erakunde gehiago bide bera hartzera animatzeko. Aipatutako norabidean euskalgintzako eragileez gaindi, bestelako eragile sozial, politiko, kultural eta instituzionalen inplikazioa eta gutxieneko konpromisoak ere beharrezkoak direla uste dugu, erantzun puntual batetik harago.

 

 

25 janvier 2015

LABen ekintza Baionan, igandetan idekitzen duten supermerkatuak seinalatuz

lab

Lab Sindikatua Ipar EH k arratsaldeko 3tan ekintza egin du Igande huntan Baionako Casino dendan. 
Helburua, igande arratsaldez ez duela idekitzeko eskubiderik salatzea, legeak hala bait dio janari saltegientzat. Arratsaldeko 4.30tan hetsi du Casino dendako arduradunak, Jean-René Etchegaray Baionako auzapezaren etortzearekin batera.

21 janvier 2015

Jeronimo Prieto (LAB) da Baionako lan auzitegiko lehendakari berria. (Hitza)

lab

Urtarrilaren 9an hartu zuen LAB sindikatuko ordezkariak, Jeronimo Prietok, Baionako lan auzitegiaren kargu gorena. Gaur egun lan auzitegian langilegoa eta enpresaburuak ordezkatzen dituztenek 2017a arte beteko dute kargua baina joan den azaroan bozkatu zen lege baten ondorioz (irakurri HITZAk egin zuen erreportaia) ordezkariak ez dira gehiago hauteskundeetan izendatuak izanen. Jitekoa den erreforma berri batek gainera, hain berezia den lan auzitegiaren ibilmoldea bera aldatu lezake.

Mediabask kazetari erran dionaz, Jeronimo Prietok uste du LAB sindikatua lehendakaritzara iritsi izanak erakusten duela “normalizazio zerbait badela lehendakaritzara iristeko kudeaketan”. Haatik, 2017an gauzatuko den aldaketarekin, eta deliberatu bezala hauteskunde sindikaletako emaitzak badira kontuan hartzen, ikusi beharko da zein eremu administratibo hartuko den kontuan; departamenduko emaitzen arabera egiten bada, Prietok argi du bere sindikatua “lan auzitegitik desagertu daitekeela”.

 

28 octobre 2014

Zezenen torturaren alde diru laguntzak oraindik Europan

téléchargement (4)

Atzo, Europako parlamentuak botoa antolatua zuen  korriden aldeko diru laguntzen kentzeko 2015eko aurrekontuetatik. Parlamentuak erabakiaren alde bozkatu du, emaitza zen 323 boz alde eta 309 boz kontra.Neurria Eickhout deitzen zen. Azkenean boz kopurua ez da aski handia izan, gehiengo nagusia behar baitzen, 376 alegia eta emendakina baztertua izan da. Ondorioz, ulertu behar dugu Korriden aldeko diru laguntzak izanen dira oraindik 2015an!

Erran behar dugu Europako frantses diputatuen aldetik alderdi sozialistatik ez duela inork emendakin horren alde bozkatu. Ez dugu seguraski inoiz zergatiaren ezagutuko... Bovék alde bozkatu zuen noski. Erreferentzia bada hala ere kasu horretan gure irudiko.

http://www.politique-animaux.fr/corrida/ces-eurodeputes-ont-vote-pour-l-amendement-eickhout-visant-supprimer-les-aides-de-pac-aux-co

23 novembre 2014

EMAKUMEEN AURKAKO PANDEMIA (Berria)

violence femmes

Munduan hiru emakumetik batek jasan du indarkeria fisiko edo sexual motaren bat bizitzan. Gehienetan, bikotekideak eragindakoa da bortizkeria hori, eta mota askotako osasun arazoak dakartza. Osasunaren Mundu Erakundeak mundu osoko arazoa dela ohartarazi du.

Etzi da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Ez da nolanahiko data, indarkeria sexista osasun publikoari dagokion arazoa baita; eta larritasun handikoa, gainera. Pandemia baten parekoa da: munduko emakumeen %35ek jasan izan dute indarkeria fisiko edo sexualen bat bizitzan, eta, zehazki %30ek, bikotekidearengandik pairatu izan dute bortizkeria hori. Lurralde, gizarte mota eta klase sozial guzietan du genero indarkeriak eragina; arazo globala da. Eta horren aurka neurriak hartzea, premiazkoa. Horixe adierazten du OME Osasunaren Mundu Erakundeak 2013an argitaratutako txostenak, eta aurre egitearen garrantzia azpimarratzen du han: «Munduko esku hartzea beharrezkoa da, indarkeriarik gabeko bizitza giza eskubidea baita, gizon, emazte eta haur orori bermatu beharrekoa».

Mar Rodriguez Gimena landa eremuko lehen arretako medikua da Madrilgo erkidegoan, eta bikotekideak eragindako indarkeriak emakumeen osasunean duen eragina aztertu du. Oroitarazi duenez, OMEk 1996rako errana zuen jada genero indarkeria osasun publikoko arazoa zela. Bi «funtsezko» arrazoirengatik dela dio: «Batetik, maiztasun edo iraupenagatik, hau da, hunkitutako emakume kopuruagatik; eta bestetik, emazteen osasunean dituen ondorio larriengatik». Indarkeria hori bereziki bikotekideek eragindakoa izaten dela zehaztu du, eta nazioarteak aitortzeari garrantzia eman dio: «OMEk eta NBEk onartutako osasun arazo bat izanik, kide diren estatuak behartuta daude aurre egitera: ikerketak, legeak eta bertze egin beharko lituzkete».

Ondorio ugari dakartza emakumeen aurkako indarkeriak, eta, hain justu, heriotza da ezagutzen den ondoriorik larriena. Hain zuzen, munduan bortxaz hildako emakumeen %38 bere bikotekideak hilda zendu dira. Datu larria izanik ere, bertze hainbat ondorio ere hartu behar dira kontuan. Izan ere, genero indarkeriak hamaika aurpegi ditu, eta hamaika dira, era berean, ekar ditzakeen osasun arazoak. Kolpeena da ugarienetariko bat: erasoren bat jasan duten emakumeen artean, %42ek jasan dute zauri edo kolpe fisikoren bat. Nahigabeko haurdunaldi eta abortuak izateko arriskua ere handia da indarkeria jasan duten emakumeen artean, eta pisu gutxiegirekin sortutako haurrez erditzeko probabilitatea erasorik jasan ez duten emakumeena baino %16 handiagoa da. Sexu harremanen bidez transmititzen diren eritasunekin kutsatzeko arriskua ere handitzen du indarkeriak: 1,5 aldiz probabilitate handiagoa dago sifilis, gonorrea eta klamidiaz kutsatzeko, eta, eskualde batzuetan, GIBaz infektatzeko arriskua ere 1,5 aldiz handitzen da. Buruko eritasunak ere ekar ditzake bortizkeriak, adibidez, depresioa. Eta tabako, alkohol eta droga kontsumo kaltegarriak izateko ere, gainontzeko emakumeek baino bi aldiz joera handiagoa dute bikotekidearengandik erasoren bat jasan izan duten munduko emakumeek.

Bikotekideak zein bikotekide ohiak eragindakoak izan ohi dira ezagututako kasurik gehienak. Izan ere, hortik kanpo gertatutako indarkeria kasuei buruz informazio gutxiago dago. Baina badira zenbaki adierazgarriak, halere. Adibidez, munduko emazteen %7k jasan izan dute bere bikotekidea ez den bertze gizon batengandik sexu erasoren bat, bizitzan. Bortizkeria mota hori pairatu duten emakumeengan ere ugariak dira osasun arazoak, nahiz eta, informaziorik ezarekin lotuta, zailagoak diren zenbatzen. Nahasmen batzuei buruz, nolanahi ere, badago zenbait datu: alkoholarekin lotutako nahasmenduren bat izateko joera 2,3 aldiz handiagoa da sexu erasoren bat jasan izan duten emakumeen artean, erasorik jasan ez duten emakumeen artean baino. Antsietatea edo depresioa garatzeko joera, berriz, 2,6 handiagoa da indarkeria jasan dutenengan.

OMEk egindako ikerketek isla zuzena dute egunerokoan, eta, Rodriguez Gimenak azaldu duenez, nabarmen okertzen da emakumeen osasun orokorra indarkeria jasaten dutenen artean. «Osasuna, oro har, okerragoa da, aldartea ere bai, eguneroko bizitzako jarduerak mugatu egiten dira, eta atseden eskasia nabaria da». Zehaztasunetan sartuta, patologiak ere anitz direla adierazi du: artritisak, giharretako mina, alergiak, depresioak eta aldarte nahasmenduak. Kopurua handia dela gaineratu du: «Medikuarengana doazen emakumeen ia %20k jasan dute indarkeriaren bat». Osasuna okerragoa izateaz gain, indarkeria jasan duten emakumeei sendagai gehiago eman eta osasun proba gehiago egiten zaizkie, eta gehiago joaten dira kontsultetara, Rodriguez Gimenaren arabera. «Bertze ezaugarri adierazgarri bat da emakume horiek ez dutela bortizkeriagatik zuzenean galdetzen, bere ondorioengatik baizik». Eta osasun arazoak «oso gogorrak» izan daitezkeela dio, erraterako, eritasun kronikoak eragiteraino.

Sistemaren betebeharra

Osasun arazoak eta ondorioak hain ugariak izanik, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea arlo anitzetan lan egiten duen jendearen zeregina dela adierazi du OMEk. Osasunaren kasuan, bereziki, ildo hauek landu beharra azpimarratu du: bortizkeria jasan duten emakumeei osasun arreta integrala eskaintzea, datu eta joeren bilketan ikertzea, eta prebentzioan lan egitea.

Rodriguez Gimenak horretan egiten du lan, hain zuzen, medikua baita, eta, aldi berean, gaiaren inguruko aditua. Lehen harrerako osasun zerbitzuen garrantzia handia dela ohartarazi du: «Osasun sistemara jotzen dutenen %95 kontsultetatik igarotzen dira; beraz, leku pribilegiatua da detekziorako». Gainera, indarkeria pairatu duten emakumeek gune segurutzat jotzen dute lehen harrerako kontsulta, ikerketek diotenez. Halere, gaia lantzeko moduan kontuz ibili behar dela uste du Rodriguez Gimenak: «Indarkeria gai konplexua da».

Lehenbiziko lana, haren ustez, indarkeria egon daitekeela aintzat hartzea da, edozein kasutan. Horregatik, kontsultetan horren inguruan «sistematikoki eta enpatiaz» galdetzea beharrezkoa dela dio: «Galdetzen ez badiegu, ezin dugu jakin». Horrekin lotuta, osasun arloko langileen prestakuntzari ere ezinbestekoa deritzo. «Oraingoz, medikuntza fakultatean ez dute horri buruz informaziorik ematen».

Behin galdetuta, emazteak indarkeria pairatu duela erranez gero, prozesu zaila izan ohi dela azaldu du Rodriguez Gimenak. Protokolo bat lantzen ari dira horretarako, baina esku hartzea ere «konplexua» dela azaldu du. «Emakumearen kontzientzia maila kontuan hartu behar da, adibidez». Bestalde, maiz emakumeak bakartze egoeran egoten dira, eta osasun arloko langilea da kezkak azaleratu ditzakeen leku bakarra. Horregatik, indarkeria jasan duen emakumeari entzun, bere bidea erabakitzen utzi eta bide horretan laguntzea da egokiena, Rodriguez Gimenaren ustez, betiere, paternalismorik gabe. «Egoerak eta denborak behartzea alferrik da; ezin diogu eskatu indarkeria jasan duen emakume bati bertze edozeini eskatzen dioguna baino gehiago», zehaztu du.

Justiziarekin elkarlanean lan egiten du osasun arloak, baina ez beti: «Legearen eta isiltasun profesionalaren artean dantzan gabiltza askotan». Gainera, Rodriguez Gimenaren aburuz, justizia sistemak batzuetan ez du behar bezalako babesik ematen, erraterako, emakumea eta gizona parez pare jartzen baititu epaiketetan, eta salaketak kentzen dituzten emakumeak errudun sentiarazi.

Osasun alorrean asko dago egiteko oraindik, beraz, baina datuek eta errealitateak argi erakusten dute emakumeen aurkako indarkeriaren hedadura eta garrantzia. Bortizkeriak ez du, ordea, osasunaren alorra soilik hunkitzen. OMEren txostenak azaldu duenez, hain zuzen, inpaktu ekonomiko handia ere badu genero indarkeriak. Errate baterako, osasun sisteman eta justizian eragiten ditu gastuak, baita irabazien galeretan ere. Bestalde, eragina ez da bakarrik indarkeria jasaten duten emakumeen aurkakoa: haren ingurukoek ere pairatzen dutela frogatuta dago, hala nola emakumearen seme-alabek edo bertzelako senideek. Emakumeen aurkako indarkeria, ertz ugariko pandemia da.

4 janvier 2015

Hautetsiek azkarki galdegin dute "Intza libre" egotea

Intza Oxandabaratz gamartiarra aske egotea eskatuz, 217 hautetsik izenpetu dute haren sustengu komiteak prestatutako mozioa. Gainera, Sylviane Alaux, Jean Lassalle, François Maitia, Alice Leiciagueçahar eta Beñat Arrabit-ek gutun bat zuzendu diote urtarrilaren 21ean epaituko duen jujeari.

Otxabandabaraz familia oso ezaguna da, abertzaletasuna bultzatzen lan asko egindako familia da. Hau ez da gaur egungo agintarien gustukoa eta Intzaren bitartez, injustizia eginez  herritar inplikatua presondegiratu nahiz herrian lan egitea eta proiektu herritarrak aitzina eramaten dituztenak abisatu eta mehatsatu nahi dituzte. Intzak ez du presondegira itzuli behar. Intza pertsona inplikatua da bere herrian geroan sinetsiz. Denen indarra eta laguntza beharrezkoa da Intza sostengatzeko. Euskal Herria utz dezatela bakean. Preso politiko gehiagorik ez! Intza herria zurekin!

intza

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité