Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
9 décembre 2015

Independentzia, esperantzarako.

Résultat de recherche d'images pour "independentzia"

Sekulako debateak sortu dira FN-aren emaitza dela eta. Doinu kulpabilizatzailea eta frente errepublikanoaren egiteko deia luzatzen da alde guztietatik. Dei horren ondorioa da zenbait tokitan eskuinaren indarra geldituko dela soilik. Ezkerreko ordezkaririk ez dela geldituko. Eskuinak ongi ulertu du afera, oso logikoa iruditzen zaio sozialistak jokotik ateratzea eta eskuinaren alde bozkatzea. Aitzitik ez dute sozialisten alde bozkatzera deitu nahi. Frente errepublikarrak zenbait zilo ditu dagoeneko.

Haatik, frentearen ideia oso garrantzitsua da Valls jaunarentzat dagoeneko 2017ko presidentzialentzat ikusten baitu Marine Le Pen bigarren itzulian izanen dela, frente errepublikarra beharrezkoa du alderdi sozialistak, bederen estrategia hori hautatzen bada alderdian Valls-ek bultzatzen duen bezala, alderdiaren hautagaia bigarren itzulian presidentziala irabazteko eskuinaren botoak ere beharrezkoak izanen ditu.

Baina, frentearen ildotik eskuin eta ezkerren arteko mugen ezabatzea dator, alegia gaur ezagutzen dugun alderdi sozialistaren desagertzea. Alegia alderdi sozialistaren eskuinera lerratzea. Egia da Macron ministroa hor dagoenetik, ideia liberalek panorama politikoa, erabaki politikoak berenganatu dituztela. Alderdian “les frondeurs “deitu zituztenak oldartu ziren baina gutxiengoan gelditu dira. Hor berean alderdiaren barneko zatiketa agerian zen. Noizbait zartatuko da.

Alderdiak ez dira erakargarriak, herritarren beharrei ez diete erantzuten eta komunikazioari garrantzia handiagoa ematen diote benetako herritarren beharrei baino. Komunikazioak gaina hartu dio politikari, gezurra edo gauza bat eta bere kontrakoa erratea ez die alderdiei arazorik sortzen.

IEHari doakionez, eskuin muturra hazten ari da. Politika sozialen eramateko dirurik ez da, estatuak dotazioak txikitu ditu. Zergak ez badira igotzen tokiko aurrekontuak ez dira beteko, edo hobeki errateko hautuak eginen dira.

Gure gizartean arazo gehien dituzten herritarrak ez dira ordezkatuak sentitzen, zerrendetan langileen ordezkarien kopurua oso txikia da. Horri ez zaio erantzuten.

Heldu diren hilabeteetan, eskualde batzuk irabazten baditu, FNk ahaleginak eginen ditu kudeaketan arazorik ez duela erakusteko, zergak txikitzen dituela eta herritarrei kasu egiten diela. Interesatzen zaiona presidentearen kargua bereganatzea baita. Horri erantzuna frente errepublikarra al da? Frantses nazionalismo gehiago? Edo beste antolaketen ikusteko debate berriak ez al dira sortu behar?

Abertzale gisa argi da, independentziarako bidea soilik balioko du esperantza sortzeko!

Publicité
22 septembre 2014

Prentsaren dirulaguntzaz Kultura ministeritzaren komunikazioa

Frantses prentsa kexaka aritzen da askotan. Frantses kultura ministeritzak argitaratu ditu prentsak eskuratzen dituen diru laguntza publikoak. Eskandalagarriak dira, izigarrizko monopolioa sortzen baita horrela eta eragin handia dute herritarrengan, inongo arrisku ekonomikorik gabe, denen diruari esker. Diru laguntza horiek 2013koak dira. Baldintza horietan edozein prentsa bizi daiteke....

ob_6948d5_diapositive2

 

 

1 juillet 2014

Lurralde erreforma berriz Senatuan

senat

Joan den astean ezkerra eta UMPren oharren ondorioz Lurralde antolaketaren erreforma blokatua izan zen Senatuan eraman behar zen debatea hasi baino lehen. Gaur blokatze hori altxatua izan da eta bihardanik Senatuko debateetan sartuko da. Bihar berean lurralde antolaketaren erreforma aipagai izanen dute senatariek. Ipar Euskal Herriko senatarien hitz hartzeak jarraituko ditugu. Badakigu Espagnac senataria oso inplikatua dela debate horretan. 

Erreformak erregioen kopurua 22tik 14ra ekarriko du eta hauteskundeak 2015eko abendura eramanen. Epaitegi konstituzionalak gibelera botatu ditu eskuina eta ezkerreko argudioak. Argudio nagusia lurraldeetako langileen artean erreformak izanen dituen ondorioen azterketa eskasari lotua zen. Gobernuarentzat garaipen txikia erreformaren ibilbide politikoan.

19 avril 2014

Alderdien Aberri Eguna Larresoron

AEGUNA2014

Anita Lopepe eta Rebeka Uberak  hitza hartu dute errateko erabaki eskubidea aldarrikatzen jarraituko dela alderdietatik. Bestalde lan egiteko deia eta konpromisoa hartu dute horren lortzeko.

Oso giro lasaian iragan da ekitaldia. Maialen Arzallus eta Eneritz Zabaletak bertsoak bota dituzte. Ondoren Aguxtin Alkat kantaria entzun dugu eta bukatzeko Donibane Lohitzuneko dantzariek ikusgarria eskini dute.

Aurtengo hauteskundeen ondotik hautatsi ateratako batzuk oholtzaren gainera igo dira eta haien izenean Martine Etxezaharretak hitza hartu du.

Ekitaldiaren ondotik ostatua ideki dute.

5 mars 2014

Zapiari buruzko gogoeta bat harian, Berriatik hartua:"Zapiaz harago" Samara Velte

voile islamiqueMaroc News

Frantzia izan zen lehena. Europako Batasunean komunitate musulman handiena daukan herrialdeak 2011n debekatu zuen toki publikoetan aurpegia estaltzen duen edozein jantzi eramatea, tartean burka deitu ohi zaion zapia. Ordutik, 150 euroko isuna jar diezaiekete araua hausten dutenei. Parisek neurria indarrean jarri eta gutxira, Belgikak gauza bera egin zuen, eta eztabaida piztu zen Mendebaldeko ia herrialde guztietan: tradizio kristauko Europan, arautu behar dira emakume musulmanen jantziak?

Auzi gatazkatsua da, goitik behera nahasten dituelako Mendebaldeko ezkerraren eta eskuinaren ohiko kontzepzioak; kontserbadoreen argudio paternalistak, kultura arrotzekiko aurreiritziak eta ezkerreko sektoreen konplexuak korapilatzen dira, ustez arrazoi berberaren izenean: emakumeen eskubideen defentsa. «Gorputz osoa eta aurpegia estaltzen dituen beloak emakumea norbanako gisa ezabatzen du espazio publikoan», argudiatu du Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Ligako Annie Sugierrek: «Nolatan ez gara ohartzen beloa janztea beste emakumeekiko indarkeria sinbolikoa ere badela? Janzten ez dutenak irainduta sentitzen dira hura ikustean, iraganeko zapalketak gogorarazten dizkielako». Wassyla Tamzali Unescoko genero berdintasunerako zuzendari ohia da haietako bat. Jaiotzez aljeriarra izanik, amorruz mintzo da buruko edozein zapi motaz El burka como excusa: terrorismo intelectual, religioso y moral contra las mujeres (Burka, aitzakia gisa: emakumeen aurkako terrorismo intelektual, erlijioso eta morala) liburuan. «Beloak ezkerreko intelligentsia-ren esferetan ere topatu du babesa, baita feministen artean ere; asko ez dira gai hura gaitzesteko. Burkak, islamismoaren garaipena baino, Europako feminismoaren porrota adierazten du». Tamzalirentzat eta 1970eko feminismo arabiarretatik datozen beste emakumeentzat, zapiak izaera politikoa du, eta beraz, ekintza politikoekin egin behar zaio aurre. «Tratu txar fisiko, sozial eta sexual gisa begiratu behar zaio», dio Txahdortt Djavann erbesteratutako idazle irandarrak: «Beloa islamismoaren bandera da, emakumeon izar horia».

Maila parlamentarioan, ordea, banaketa bitxia gertatu da zenbait lekutan. Kataluniako legebiltzarrak, esaterako, uztailean onartu zuen aurpegia estaltzen duten zapiak debekatzeko lege proposamena, alderdi kontserbadoreenen botoei esker: CiUk abiatu zuen egitasmoa, eta PSCk, PPk eta Ciutadansek babestu zuten; ERC abstenitu egin zen, eta CUPek eta ICV-EUiAk aurka bozkatu zuten. «Enfokea okerra da», azaldu zuen Gemma Calvet ERCko diputatuak: «Emakumeen duintasunaren ikuspegitik begiratu behar zaio auziari. Ezin dugu debeku hitza erabili, horrek biktima zigortzea esan nahi baitu». Tamzaliren arabera, gaiak barne gatazka handia eragin ohi die ezkerreko alderdiei: «Gaur egun, burkaren aurka bazaude, Europako eskuinaren eremuan kokatzen zara. Horrek egoera deserosoan jartzen ditu feministak, suposatzen delako feminismoa pentsaera ezkertiar eta aurrerakoia dela, eta ikuspegi horretatik kanpo emakumeen eskubideek prekarioki baino ez dutela aurrera egiten».

Kataluniako Parlamentuaren bozketaren ondotik, debekuaren aurkako komunikatu bat argitaratu zuen Emakume Musulmanen Sareak, neurria «sexista, arrazista, baztertzailea eta estereotipo islamofoboetan oinarritua» zela argudiatuz. «Emakume eta gizonen arteko berdintasunean sinesten dugu, eta emakumeen askatasuna mugatzeko edozein forma gaitzesten dugu, baina burkaren auzia konpontzeko bidea ez da debekuak jartzea, baizik eta arazoa sufritzen dutenekin zuzenean lan egitea. Debekuak kalera ez irtetera behartuko ditu emakumeak, eta erabat baztertuko ditu». Sarea osatzen duten erakundeen ustez, eztabaida, funtsean, ez da hainbeste fedearekin lotutako tradizioen ingurukoa, norbere irudiaren gaineko eskubideei buruzkoa baizik: «Ikuspegi feministatik, desegokiak dira janzkerei buruzko argudio esentzialistak. Ez ditzagun ahatz gure gona motzei eta eskoteei konnotazio sexista kentzeko izan ditugun borrokak».

Zapia eta politika

«Erlijioarekin zerikusia duen edozein sinbolok dauka karga politiko, sozial, kultural eta historiko handia, baina karga hori beti da aldakorra», azaldu du Itzea Goikolea (Gasteiz, 1984) feminismo arabiarretan espezializatutako ikerlariak: «Independentzia lortu osteko urteetan, ideologia ezkertiar eta sekularra zen nagusi herrialde arabiarretan: Gamal Abdel Nasser Egipton, Habib Burgiba Tunisian, Saddam Husseinen Baath alderdiaren hasierako etapa Iraken... Komunismoak ere garrantzi handia zuen». 1970eko hamarkadatik aurrera, herrialdeok, oro har, islamismorako joera handiagoa hartu zuten: «Orduan hasi ziren emakumeen beloak eta gizonen bizarrak nagusitzen».

Egia da, beraz, egoera politikoak eragiten duela zapiaren erabileran. «Boterearen diskurtsoak beti dauka karga patriarkala, eta hori, sarri, emakumeen gorputzaren gaineko kontrolean islatzen da. Baina diskurtso hori, hemen, patriarkala izateaz gain, islamofoboa eta arrazista da». Burkaren auzia Europan eztabaidatzen denean, emakumeen eskubideen aldeko diskurtso askoren atzean «ikuspegi paternalista eta kolonialista» dago, Goikolearen ustez. «Gezurra da alderdi kontserbadoreek emakumeen eskubideen defentsan dihardutela», dio. «Politikoki oso erosoa da hori defendatzea, baina haien politikak ikusita garbi dago ez direla feministak. Kontua da emakumeen askatasunaren auzia estrategikoa dela». Ikerlariaren arabera, ez da kasualitatea Europako agintariek arreta berezia jartzea emakume atzerritarrek sufritzen duten diskriminazioan: horrek bertakoena ezkutatu eta Mendebaldeko kulturaren aldeko diskurtsoa indartzen du. «Argudio berberak erabili zituzten Europaren politika inperialistak abiatzeko, baita Afganistan eta Irak okupatzeko ere. Binomio bat da: mutur batean, Mendebaldea kultura aurrerakoi eta garatu baten gisan ageri da, eta bestean, emakumeak zapaltzen dituzten Ekialdeko kultura basati eta atzerakoiak. Burka debekatu nahi dutenean, gauza berbera sinetsarazi nahi digute alderdi kontserbadoreek».

Goikolearen iritziz, norberaren erabakia da gorputza nola jantzi eta mugitu, eta ez instituzioek arautu beharreko zerbait. «Askoz onuragarriagoa litzateke erakunde horiek pertsonen erabakitzeko eskubidea bermatzen duten ekinbideak bultzatuko balituzte; adibidez, hezkuntza publiko, independente eta parekidea sustatuz». Herrialde arabiarretatik etorritako emakumeei galdetuz gero, haiek ere bestelako politika batzuk eskatzen dituztela nabarmentzen du Emakume Musulmanen Sareak: «Beste edozein pertsona jabetzeko bide beretik heldu behar zaio beloaren auziari: pertsona horien argudioak eta beharrak entzun, euren erabakien jabe izateko eskubidea defendatu eta komunikazioan eta hezkuntzan oinarritutako tresnak eskaini».

Feminismo islamikoa(k)

Zapia erabiltzen duten emakume musulman gehienek argi diote: euren erabakiz janzten dute, ez behartuta. Kasu batzuetan, Mendebaldeak inposatutako kulturarekiko erresistentziaren ikur ere bihurtzen dute zapia, euren nortasuna eta subjektu izaera azpimarratze aldera. Emakume horientzat, zapia ez da botere patriarkalaren sinbolo, burujabetza kulturalaren adierazle baizik.

Baina, bateragarriak ote dira erlijioa eta feminismoa? Goikoleak azaldu duenez, gizartea nagusiki musulmana den herrialdeetan bi jarrera hartu izan dituzte emakumeen eskubideen aldeko mugimenduek. Batetik, feminismo sekularra dago, 1920ko hamarkadatik aurrera Egiptotik Ekialde Hurbilera hedatu zena. «Erlijioa patriarkatuak kutsatutako zerbait balitz bezala ulertzen zuten, eta beraz, botere patriarkalari aurre egiteko, botere erlijiosoa ere kritikatu zuten». 1970eko hamarkadako mugimendu feministek ere —tartean, Tamzaliren belaunaldiak— emakumeen askatasuna murrizten duen egitura gisa ulertzen zuten islama.

Azken urteotan, baina, herrialde arabiarretako emakumeen sektore batek euren jabekuntzarako tresna bihurtu du erlijioa: «Emakume hauek fededunak dira, eta islamean dauden aztarna patriarkalak deseraikitzen dituzte; izan ere, islamak berez berdintasuna dakarrela defendatzen dute». Feminismo islamdarraren ustez, arazoa da erlijioa eliteetatik interpretatu dela, gizonezkoek menderatutako zirkuluetatik. Horrek ezinbestean zabaldu du interpretazio matxista: «Azken batean, feminismoak beste esparruetan egin izan duena egiten du feminismo islamikoak: patriarkatua deseraiki eta dena delakoa feminismotik ulertarazi; historia, antropologia, zientzia eta munduko beste edozein esparru generoak zeharkatzen dituela ulertuta».

1970eko hamarkadako feministentzat, argudio hori onartezina da. «Nire amonak zapia jantzi behar izan zuen, eta eskuak burura eramango lituzke askapen borrokaren izenean ilea ezkutatuko banu», dio Tamzalik. Goikoleak, ordea, «potentzial handia» aitortzen dio mugimendu horri; besteak beste, herrialde arabiarretan gizarteko sektore zabal batengana heltzeko gaitasuna duelako.

Europako ezkerraren beldurrak

Erlijio musulmana «pentsamendu europarraren zulo beltza» da, Tamzaliren hitzetan: «Azkenerako, Europako gizarte liberal eta laikoek onartu dute beloaren erabilera beste gizarte ordena bateko elementu bat dela, eta musulmanek euren erlijio eta kulturaren sinbolo gisa aldarrikatzen dutela». Horregatik, burkaren erabilera legez arautzea erabaki duten estatuetan, ezkerreko alderdiak eztabaidatik at mantendu izan dira sarri, islamofobiko agertzearen beldurrez. «Ezkerreko talde eta alderdietan badago norberaren mundu ikuskerarekiko kritikoa izateko asmo bat, Mendebaldekoa eta patriarkala delakoan. Baina askotan hor geratzen da, eta ez da jarrera politiko argi batean islatzen». Goikolearen ustez, botereguneetako diskurtso islamofobiko eta patriarkala nola eraikitzen den agerian uztea litzateke jarrera koherenteena: «Alde batetik, salatu behar da islamofobia horrek nola diskriminatzen dituen gehiago emakumezkoak gizonezkoak baino. Eta bestetik, islam patriarkalaren forma zehatzei egin behar zaie aurre».

Zaila da komunitate baten ohiturak kritikatzea, batez ere komunitate horrekiko botere posizio batetik ari garenean: inork ez du misiolariarena egin nahi, are gutxiago norbere gizarteko tradizioa —hain zuzen ere, aldatu nahi den sistema hori— goraipatu eta besteei lezioak eman. Gatazka horrek «multikulturalismo akritikoan» erortzeko arriskua dakarrela azaldu du Goikoleak: «Emakumeak zapaltzen dituen kultura bat errespetatzea kontraesana iruditzen zait. Baina kritika hori egiteko, lehendabizi norbere posizioa zalantzan jarri behar da, eta kode horiek kultura bakoitzean duten esanahia ulertu. Zoritxarrez, kultura gehienak botere patriarkalaren menpe daude; bakoitzean forma desberdinak hartzen ditu, eta gure kulturakoak naturalizatuta dauzkagu, onartuta, normalduta. Gure kasuan, pentsatu behar genuke Euskal Herri plural eta feminista nola eraiki, gure kulturan dauden adierazpen matxistak deseraikitzetik hasita. Hortik abiatzen bagara, errazagoa izango zaigu beste komunitateekiko elkarlana eta elkartasuna bilatzea; bai, behintzat, soilik kanpotik kritikatzea baino».

Publicité
18 février 2014

Signature lantegiko langileak protestan

Duela aste batzuk kanporatzeak aipatu ziren Urruñako Signature lantegian. Protesta ekintzak hasi zituzten eta sindikatak nagusiekin hitz egiten hasi ziren. Geroztik berri gutxi jaso genituen. Goiz honetan "Essor basque " txirrindulari lasterketa abiatu baino lehen ehun bat langile hurbildu dira Azkainera, handik abiatzen baitzen etapa. Langileek erran nahi zuten proposamenak dituztela lanean jarraitzeko baina nagusiek ez dietela erantzuten. Signaturek, Eurovia enpresari atxikia, hau Vinci taldeari lotua ez du ematen diru arazo ekonomikotan deink, hain merkatu zabala eta babestua duen. Haatik langile kanporaketa aipatzen du. Hauteskundeen bezperan hautetsien sostengua eskatzera joan dezakete.

index

10 février 2014

"INDEPENDENTZIARAKO URRATS SENDOAK EMATEKO GARAIA" 2014/2016 PLAN ESTRATEGIKOA

INDEPENDENTISTAK SAREAK lehengo larunbatean prentsaren aurrean hurrengo erronkak aurkeztu zituen.

Sarearen ustez, balantzea egin eta aurrera begirako jarduera egitasmoa lantzeko ordua iritsi da. Are gehiago, kontutan hartuta independentziaren gaia eztabaida politikoaren erdi-erdian dagoela eta oraindik zentralitate handiagoa hartuko duela Eskoziako eta Kataluniako erreferendumen datak hurbiltzen doazen heinean.

Martxoaren 15ean INDEPENDENTISTAK SAREAren Nazio Konferentzia iraganen da Donostian eta bertan onartuko dira "Independentziarako urrats sendoak emateko garaia" 2014/2016 plan estrategikoa eta lan egitasmoa.

Eta horrez gain esan  apirilaren 20an Iruñean ABERRI EGUNA ospatuko dugula Independentistak sarearen ildotik.
independentistak
22 mars 2014

...eta kitto gunetik independentziaren alde Oskar Arantzabalekin

 

764_etakitto_HM

Gipuzkoako "...eta kitto" gune euskaldunak gogoeta bat proposatzen digu Oskar Arantzabalen laguntzarekin, Euskal Herria independentea irudikatzeko. Independentzia ametsa da edo aukera gure geroaren hobetzeko, gurea, Euskal Herrian bizi diren guztien egoera hobetzeko? Demokraziaren garatzeko, elkar bizitza lantzeko, elkartasuna hobesteko. Hau da proposamena, hemen daude argudio proposamenak, iritziak partekatu, trukatu behar ditugunak gure geroan sinesteko, gure herriari ate berriak idekitzen laguntzeko. Ez pentsa hemen azaltzen denak Hego Euskal Herriarentzat soilik balio duenik!

“Hobeto biziko ginateke Euskal Herri independientean”

OSKAR ARANTZABAL ekonomialaria

-Euskal Estatu bat bideragarria ez denaren argudioa zabaldu izan da Euskal Herriaren independentzia ukatzen dutenen ahoetatik. Zer deritzozu?
Ustezko bideragarritasun eza hori tamainari lotu izan zaio, txikiegia dela argudiatuz; baina datuetan baino aurreiritzietan oinarritu da. Europako Batasunean badira gaur egun 6 estatu gu baino txikiagoak eta munduan 60 inguru. Jende gutxik daki badela Nazio Batuen Erakundean Tuvalu deritzon estatu bat 18.000 biztanle besterik ez duena –Eibar baino txikiagoa- eta, bistan denez, bideragarria da.Inor gutxik jartzen du zalantzan arrazoi ekonomikoa, irabazi eta kostuen arteko analisi hutsa –berriki Madrilgo unibertsitate batek baiezko “matematikoa” azaldu du-, bestelako kontuak dira aitzaki. Bideragarri baino errentagarri esango nuke: hobeto biziko ginateke.
-Arlo ekonomikoan: komenigarriagoa da Euskal Herriarentzat Frantzia eta Espainiaren barruan egotea ala independentea izatea?
Espainiaren kasuan eguneroko prentsan agertzen diren datuak ikustea besterik ez dago –batez ere langabezia- eta ez du merezi luzatzerik, nabarmena da zama bihurtu dela –lehenagotik ere horrela ez bazen-. Frantziarenean, egoera orokorra hobea bada ere, Ipar Euskal Herria baztertu izan dute betidanik, garatzeko inolako asmorik gabe –turismoa ezik-. Krisiari ongien aurre egin dioten herriek erabakiak beren gain hartu dituztenak dira, ezagunena Islandia.Hori da garapenerako gakoa. Gainera, eskubide kolektiborik gabe, hainbeste aipatzen diren indibidualak ere kaltetuak ateratzen dira. Estatu propioa beharrezkoa da norbere eskubideak bermatzeko.  
-Datuen arabera Euskal Herrian krisiak ez du Espainian bezain eragin txarra izan. Zergatik?
Gure eredua ekonomia errealari lotuago dagoelako, industriaren pisua %25ekoa da, Espainiakoa bikoizten. Eta alderantziz eraikuntza eta turismoan, burbuilak eragiten dituztenak. Finantzak ere osasuntsuagoak ditugu, bai publikoak eta baita pribatuak. Eta, luzerako doanez, aurrera begira, jendea prestatuagoa dugu, ekonomia berritzaileago eta nazioartekotuagoa. Nolabait esateko, gure eredu ekonomikoa “alemaniarragoa” da.
-Europa mailan non kokatzen da Euskal Herriko ekonomia?
Abiadura ezberdinetaz hitz egiten ari denez,lehenengoan edo behintzat batezbestekoan. Datu makroekonomikoei begiratuz: bizimaila altua dugu,neurriko langabezia eta hazkunde tasak, defizit kontrolatua, gastu sozialean hobetu dezakegu… Hain modan dauden rating agentzien kalifikazioak subjektu sozioekonomiko ezberdindutzat gaituzte. Ez gara AAA, baina bai AA+ (Espainia baino bi maila gorago). Nolanahi ere, atzekoei begiratzea baino, hobe genuke aurretik ditugunengandik ikastea.   
-Zenbatean edo zein mailatan daude Espainia eta Frantzia Euskal Herriaren menpe (edo bere beharra daukate)?
Espainiari Euskal Herria (eta agian atzetik Katalunia ere) kenduz gero, denok dakigu zer geratzen den: hondartzak…Duela 30 urte, gure harreman komertzialen erdia Espainiarekin genuen, gaur egun ez da heren batera iristen eta saltzaile izatetik erosle izatera pasa gara.Burujabetza fiskala dugu Hego Euskal Herrian, independentziaren aurretiko urratsa, baina oraindik kupoa ordainduz. Frantziaren kasuan ez dute hainbeste beharrik, baina ,lehenago aipatu bezala, bere “handitasunari” (eta harrotasunari, euskara ez da ezta ofiziala ere) kalte egingo lioke.

-Grezia eta Italian gertatutakoa ikusita, zenbatekoa da estatuen garrantzia botere ekonomikoen aurrean?
Estatu zaren momentutik boterearen zati bat zurea da, estaturik gabe jai duzu: zuri dagozkizun gaietan erabakiak besteren esku daudelako. Hala ere, gogora dezagun, finantza-erakunde publiko handiak (Nazioarteko Moneta Funtsa, Europako Banku Zentrala,…) estatuek beraiek ordaintzen dituztela proportzio ezberdinetan eta banketxe pribatu boteretsuen atzetik beti dagoela azken berme moduan estatua bera, subsidiarioki erantzule dena. Zor pribatuak erreskate publikoekin kitatzen ari dira.

-Beste eredu ekonomiko bat bultzatu litzatekeela pentsatzen duzu Euskal Herriak independentzia lortu ezkero?
Estatu berriek freskura ekarri beharko liokete munduari. Estatu txikien abantailen artean arrisku handirik gabeko esperimentazio “laborategi” izatearena dago, esate baterako Danimarkan lan harreman “malguseguruak”, Austrian langabezi-funtsak, etab. garatu dituzte.Ez da harritzekoa Ipar Euskal Herriko abertzaleek, adibidez, harreman estua izatea ekologistekin. Hori bai, ahaztu gabe, Europa mendebalde honetako jendartearen erdia inguru eskubikoa edo kontserbadorea dela eta proiektu guztiek merezi dutela errespetu bera.

-Elkarrizketa batean diozu estatuen eredua aldatzen ari dela eta paradigma berrian estatu txikiek protagonismoa izango dutela. Zergatik?
Hogeigarren mendearen hasieran munduan 50 estatu zeuden, gaur egun ia 200 eta beste asko bidean, adibidez Palestina, Sahara, Eskozia… Lehen barne merkatuen eta estatuaren defentsa mugak berdinak ziren, inperio handien itzal, orain dena da ekonomikoki irekiago eta beraz, mundua demokratikoago. Adierazle ekonomiko gehienei erreparatuz (Barne Produktu Gordina, Giza Garapenaren Indizea, aberastasunaren banaketa, langabezi tasak, gardentasuna, elkartasuna, kaudimena, berrikuntza, lehiakortasuna, aztarna ekologikoa… edota berriki modan jarritako Barne Zoriontasun Gordinean) estatu txikiak agertzen zaizkigu ranking horietako lehen postuetan.Eta ez dira harritzekoak hurbiltasun horrek dakarren arrakastaren zergati batzuk: barne kohesioa, irekitze tasa, hazkunde handiagoa, espezializazio lehiakorra, malgutasuna aldaketa azkarrei, defentsa gastu txikiagoa.  
-Zentzu horretan, nolako garrantzia dute Europar Batasuna edo CELAC sortu berria bezalako komunitateek (Herrialdeak batzen baitituzte euren barnean)?
Jendarteak hurbiltasuna eskertzen du, autoestimari motibagarriago zaio bere barruko hoberena eman ahal izateko eta hortik estatu txikien aldeko apustua; baina aldi berean, globalizazio garaiak dira hauek, eta ingurukoekin interdependentzian bizi gara proiektu handiagoetan sartze aldera: moneta bateratua, azpiegitura partekatuak, energia iturriak, etab. Eta herri bakoitzak bere kultura badu, eta errespetu osoa merezi ere, zenbait balore amankomunean ditugu eta horrek baldintzatzen gaitu, ez baita berdina Latinoamerika edo Europa.
-Nolako tamaina izatea da egokiena estatu baterako? Salbuespenik egon daiteke?
Lehen aipatutako ranking horietan beti agertzen dira izen beretsuak munduko bazter guztietatik: Danimarka, Zeelanda Berria, Norvegia, Singapur, Suitza, Costa Rica… lauzpabost milioi ingurukoak. Ustezko salbuespenak Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak izan daitezke, baina kontuz: federazio handiak dira –borondatez batuak, demokratikoki- eta lehenengoaren kasuan 80 milioi biztanle zati 16 länder, berriz ere bost milioi; eta bigarrenean, 300 zati 50 estatu, sei. Ez dago formula magikorik,ekonomia gizarte zientzia bat da, baina hortik urruti ez dabil.Euskal Herriaren kasuan ez dugu ahaztu behar ofizialki garen 3 milioi horietaz gain diaspora handia dugula (7 milioitan estimatzen da) eta gure zazpi herrialdeen ingurukoak (Errioxa, Biarno…) historikoki Nafarroa izan zirela eta modernoki ekonomiaren inguruan, polo bat osatzen dutela, elkarren osagarri.

21 mars 2014

De Coralek Lapibale gunean.

mairie-maison-urrugne

Lapibale gunean jakin genuen Odile de Coralen kontra justizia informazioa idekia zutela eta Kayanakis prokuradoreak baieztatu zuela inkesta.Geroztik Odile de Coralek erantzun du media berean gertakari hori jakin zuela gunea irakurriz. Alta jakin dugu aitzineko egunetan salaketa jarri duen bikotea Herriko Etxetik pasa zela dokumentu batzuen bila. Harrigarria litzateke bisita hori isilean gelditua izatea Herriko Etxeko pasabideetan.

Noski bikoteak ez du agerian egon nahi nahiko egoera zaila baita hemengo jaunttoen kontra aritzea, gainera auzitegietatik pasatzearekin nahiko diru suposatuko zaie. Hasi dute urratsa herritarrek eraman behar duten lana bada gobernatzen gaituztenak lerratzen direlarik. Gure aldetik afera horrekin gordean egindakoak ikusi ditugu familia horren borontateari asker. Familia horrek bere interesak defenditzen ditu, noski, baina horren bitartez baliteke ibilmolde ez zuzenen berri izatea .

Sud Ouesteko kazetariak kontaktatu ditu baina ez dute hitz egin nahi izan. Ondorioz Sud Ouestek ez du deus atera gaur nahiz eta gertakari nagusi bat izan hauteskundeen bezperan.Kontutan hartu behar da ere Poulouk ez duela gaia aipatu bere biltzar publikoan.

20 mars 2014

Daniel Poulouren azken biltzar publikoa

poulou

Arrats honetan, zortziretan, Posta gelan Daniel Poulouk herriko hauteskundeetako lehen itzulia baino lehenagoko azken biltzarra antolatua zuen. Posta gela mukurru betea zen, tendentzia guztietako herritarrak hurbilduak ziren, baita ere gaurko auzapezaren ordezkariak hor zeuden. Auzapeza bera ez zen hor,aldiz bere senarra bai, Marin eta Bercetche baita ere.

Hasiera nahiko lasaia izan da, D.Poulou bere zerrenda aurkeztu du eta bere programaren lehen lerroak aipatzen hasi da. Auzapezak bere familiaren lurretan hiru lotizamendu egin zituela, 50 bat etxe baina etxebizitza sozialik ez. Hor hasi da giroa berotzen, Laurent de Coralek erantzun nahi izan duelako. Hor kalapitak ziren, oso itsusia izan da. Jakin dugu Poulou semeari proposatu ziotela de Coralen zerrendan sartzea bere lurretan etxebizitzaren eraikitzekoaren truke adibidez, horrela azaldua izan da eta ez da auzapezaren zerrendakoen aldetik ezeztapenik entzun.

Ondoren bazterrak lasaitu dira herritar batek azpimarratu ondoren entzutera etorriak zirenak kalapita horien entzutera ez zirela etorri. Pagnol Urruñan ematen zuen.

Herri erdia aipatu du, bi sentsuak berriz ezarriko zituela agindu du.Denentzako ezkontzaren alde bozkatzeko aukera izan balu ez zukeela bozkatu  zioen baina errepublikarra denez ekontza horiek ere antolatu eta eginen dituela. Ondoren Kamieta izan da dosier handia eta azpimarratu du eremu publikoa utzi zela propmotore pribatu baten eskuetan. Beste argudiak emanez erran du dosiera berriz hartuko zuela. Horrez gain erran du epaitegi administratiboak erabaki zuela izendatua izan zen promotoreari atribuzioa kendu diola. Informazio asko epe laburrean, herriko etxetik herritarrek jakin ez dutena.

AHTri buruz kontrako jarrerarik ez du hartu, aldiz hunkituak izanen zirenak defendituko zituela adierazi du.

Beste gai bat ere aipatu du baina hau ez publikoaren aurrean, presoen hurbilketarena alegia. Hau bai hurbilketaren alde azaldu da, edozein presoren eskubidea baita adierazi du.

Biltzar pipertsua ongi bukatu dena.

5 mars 2014

Nafarroako gora-beherak...gordina

Nafarroan, ipar Euskal Herrian gertatzen dena desberdina omen da. Politikan noski. Kanpokoek ez omen dute ulertzen ahal, bertakoek askotan ingurutik heldu dena inposizio gisa sentitzen omen dutela diote batzuek.

Gaur egun Nafarroako politikan gertatzen dena soilik iruzur eta herri bananeroekin konpara daitekeela ematen du alta. Noski, batzuentzat gerlarik ez da eta hori handia da inkonziente kolektiboan geldituko den oroitzapen  horiekin. Hau bai, errespetagarria, baina politikariek gaur egiten dutena begiratzen bada oso gertakari erreala eta bakar batzuen interesen alde egina dela ez da zalantzarik. Horiek izen abizena daukate, bertakoek ezagutzen dituztenak, eta hau oso unibertsala bada praktika politika gisa.

Estatu espainolarentzat Nafarroa estrategikoa dela zioen ministro batek. estatuarentzat hau da garratzitsuena. Amaiurko jauregia zapaldu zutenetik estrategikoa da, horregatik jarraitzen dute Nafarroan zapaltzen indar handiagoarekin. Zurrunbilo horretan, borrokatzen direnentzat gogorra dela gogoan atxiki behar dugu, beti. Euskaldunentzat, independentistentzat estrategikoa da Nafarroa. Noski independentisten indarrak ez dira estatuarenen mailakoak, baina ihardukitzeko mendez mende erakusten den nahikeriak itzela da, kolosala erranen luke idazleak. Eskerrak historialari potenteak ditugula, ezabatzen saiatzen dutena errekuperatzen ari horrenbeste direla, eta horren berri zabaltzen egin ahalak egiten.

Sensura mozio batengatik alderdi sozialistaren aldetik, halako itzuli- mitzuliak,eta bereziki mozioa eginen delaren segurtasunik ez. Nafarroako presidenteak eta Madrilgo sozialista buru batek Bildurekin karrika kantoinaraino ere ez zirela joanen zioten. Horrelako jarrerak ikusiz espainol nazionalimo peto petoa  agerian gelditzen da eta hau nafartarra izan gabe erran genezakeela uste dut( nahiz et beharbada erran genezakeen denak Nafarrak garela euskadunak.).

Bozen bidez zerbaiten aldatzea nahiko ezinezkoa ematen du, ilusio mailakoa. Alderdi sozialista amets gaiztoa bihurtu da han eta hemen. Politika egiteko manera asko daudela frogatu beharko da, abstenitzeko argudio gero eta handiagoak plazaratzen ari baitira instituzioetan daudenen aldetik. Herritarren interesak non dauden begiratzen ez dutela ere ez dute gordetzen.

Nafarroan gertatzen denak ukapena eta mespretsuaren arrazoina gordin gordinik erakusten digu.

PSN

 

 

16 mars 2014

Hiru lurralde zerrenda asko.

Mapa_Iparralde

Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan egoera desberdina dugu hauteskundeen bezperan.Lapurdin 41 herri daude, Baxe Nafarroan 75 eta Xiberoan beste 42. Kostaldean Lapurdin kokatzen da zerrenden arteko lehia, barnealdeko herri askotan mila biztanle baino gutxiago bizi direnez zerrenda bakarra egonda. Kostaldean erran daiteke interes handiena sortu duen herria Biarritze izan dela' honek bereziki piztu baitu Pariseko prentsaren interesa.Inkesta ere izan da UMPko Brisson garaile iragartzen duena.Alderdi sozialistak interes handia luke Angelu atxikitzeko eta Hendaian sozialistek lan handia dukete herria berreskuratzeko abertzaleen bozak haienganatzeko nahiko zaila gertuko baita Parisek daraman politika dela eta.Baliteke egoera hori agertzea beste tokietan ere. Kostalde guztian zerrenda abertzaleak daude edo "idekiak".Abertzaletasunak ez du beldur bera sortzen baina zonbait tokitan idekidura hobesten dute.Ezda erreza izaten dena ulertzea.

Herri guzti horiek bi aglomerazio eta zortzi herri elkargotan  antolatuak dira. Aglomerazioak kostaldean daude herritar kopuru handiagoa baita. Auzapez guztiak antolaketa horietako kideak dira eta saria ere jasotzen dute horretatik.Kostaldean behintzat berek erabakitzen dute saria.

6 mars 2014

Sarkozy eta bere emaztea Carla Bruniren arteko elkarrizketa pribatua sarean

Patrick Buissonek, Sarkozy presidentearen kontseilari partikularra, Sarkozy poderean zegoelarik, pertsonalitate desberdinekin izandako elkarrizketak grabatu eta sarera heldu dira. Minute eskuin muturreko zuzendaria izandakoak izigarrizko polemika sortu du, hain babestua izaten ohituratutako elitean inseguritatea sortu du.

Hauteskundeen bezperan horrek min egin liezaioke UMPri poderearen erdigunean erabakiak nola hartzen diren eta nolakoa den pertsonen arteko errespetua entzunez, galderak sortuko baititu eta zalantza asko bozkatzeko unean. Politika eta arduren arteko azaldutako harremanek debateak bide berriak ireki behar dituela erakusten duela izan dira lehen komentarioetan. Politikagintzak zaflakoa hartzen du eta konfiantzazko harremanak podere erdi gunean, non erabaki eraginkor handiak hartzen diren, nolakoak diren erakusten baitu. Herritarrak hunkituko dituen erabaki horiek nola hartzen diren ikustean kezka sortu da. Batzuek diote herritarrek ezagutzen dituzten benetako arazoen gordetzeko taktika dela. Galdera da noren benefiziorako edo zeren mendekuz gertatzen den hori. Dena den argitasun berria ematen dio podere eremuari.

buissonP.Buisson. Miguel Medina AFP argazkia

1 mars 2014

Txano gorriek zubiak okupatzen Bretainan

Gaurko mobilizazioa zubien eguna deitu dute.Morlaix-ra joaten diren bost zubi historikoetan kokatu dira eta lasaiki okupatzen dituzte. Martxoaren 8an bertan Txano Gorrien biltza nagusia iraganen da eta tokian tokiko bildutako 15000 aipagaiak landuko dituzte gobernuari elkarrizketa moduan helarazteko. Aldarrikapenak gobernuari zuzenduak eta entzuna izateko esperantza. Bideetan zergak jartzen zirela piztu zen mogimendua joan den azaroan, ez da desagertu, aitzitik jarraipena badu eta baita ere antolaketa zabalagoa. Erregimen zaharra gogoratzen du mugimenduak, erregeari zuzentzen zitzaizkion eskaeren bilketarekin. Seinale txarra, errepublika batean monarkia bezala ibiltzen delako.(Ouest France argazkia)

ils-investissent-des-ponts-avant-les-etats-generaux_0

27 février 2014

Foro Sozialaren gomendioen aplikazioa aztergai izango dute adituek Baionako zitan

Lokarrik eta Bake Bideak antolatuta larunbatean Baionan egingo den Bakearen aldeko topaketak, sona handiko nazioarteko adituen parte-hartzea izango duenak, Foro Sozialaren gomendioen aplikazioan sakontzeko eta bake prozesuan jendartearen esku-hartzea indartzeko helburua du. 

NAIZ.INFO|BAIONA|2014/02/27|

Baionako bilkuraren antolatzaileek ohar bide jakinarazi dutenez, «bake prozesuan jendartearen parte-hartzea sustatzeko» helburua du eta, zehatzago, Foro Sozialaren gomendioen inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko.

Nazioartean ezagunak diren adituak izango dira larunbatean Baionako Unibertsitatean, bake prozesuan inplikatuta daudenak edota unibertsitate akademikoak. Publiko gisa doazenei ere parte hartzeko eta interakziorako aukera emango zaie.

Honakoa izango da egitaraua:

9.00-9.14 Baionako Unibertsitateko dekanoak, Christian Labennek, edo haren ordezkariak, harrera egingo diete parte-hartzaileei. Bake Bideak eta Lokarrik ere ongietorria egingo diete bertaratutakoei.

9.15-9.45 Gomendioen genesia

- Brian Currin abokatu eta Nazioarteko Harreman Taldeko (NHT) kideak gomendioen lanketaren testuingurua izango du hizpide.

- Veronique Duduouetek, gatazken konponbidean doktore denak, gomendioen elaborazioaren metodologia izango du aztergai.

9.45-11-15 Gomendioen edukia

Moderatzailea: Emilie Matignon, Zuzenbidean Doktorea.

Hizlariak:

- Silvia Casale NHTko kidea presoez eta gatazken konponbideaz mintzatuko da.

- Pierre Hazan NHTko kidea justizia trantsizionalaz, egiaz eta berradiskidetzeaz arituko da.

- Aaro Suonio (nazioarteko segurtasunean eta krisien kudeaketan aditua eta Ipar Irlandako Desarmatzearen Komisioaren gabinete burua) Desarmatzeaz, desmobilizazioaz eta integrazioaz mintzatuko da.

9.45-10.30 Mahaingurua.

10.30-11.15 Publikoak idatzitako galderei erantzuna.

11.15-11-30 Atsedena

11.30-13.00 Gomendioen aplikazioa

Moderatzailea: Magalie Besse, doktoregaia eta Baionako fakultateko irakaslea.

Hizlariak:

- Henri D'Uhalt, Bake prozesua indartzeko batzordeko kidea.

- Anaiz Funosas, Bake Bideko kidea.

-Raymond Kendall, Interpoleko idazkari nagusi ohia eta NHTko kidea.

- Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea.

11.30-12.15 Mahaingurua.

12.15-13.00 Publikoak idatzitako galderei erantzuna.

13.00-13.30 Sintesia

Jean Pierre Massias, zuzenbide publikoko irakaslea eta Justizia Trantsizionalaren Elkarte Frankofonoaren lehendakaria.

27 février 2014

«Estatugintzak ordezkatu behar du naziogintza; bestela, galduta gaude»berria.info/harian/2014-02-27/008/001

Gizarte baten demokratizaziorako beharrezko diren baldintzei buruz egin duen azterketak ondorio argia utzi dio Goikoetxeari: euskal demokratizazioa nahi bada, euskal estatua behar da.

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Modu pasionatuan azaltzen du Jule Goikoetxeak (Donostia, 1981) Cambridgeko Unibertsitatean egin eta Nationalities Papers aldizkari espezializatuan argitaratu berri duen ikerketa. Kanadan eta Eskozian ere ibilia da azken urteetan ikerlari, eta, gaur egun, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako irakaslea da.

Gizarte bat demokratiko bilakatzeko baldintzei buruzko azterketa egin duzu. Lehenik eta behin, zer da demokrazia?

Demokrazia baino, nahiago dut demokratizazioaz aritu. Demokrazia, printzipioz, herriaren gobernua da. Demos herria da, eta beraz, demo-cracia, herriaren gobernua. Baina guk kontzeptua dinamikoki erabiltzen dugu, bestela, demokrazia badela esaten badugu badirudielako ideal bat lortu dela: hemen demokrazia lortu da, eta kito. Hori ez da horrela. Herriaren gobernua ez da inoiz lortu orain arte. Horregatik erabiltzen dugu demokratizazioa, zeren horrek esaten digu badagoela prozesu bat non joera batzuk dauden herriaren gobernurantz.

Zeintzuk dira demokratizaziorako baldintzak? Sortzeko ez ezik, irauteko beharraz ari zara ikerketan.

Bai. Birsortzeari ematen diot nik inportantzia; denboran eta espazioan mantentzeari. Demokratizazio prozesu bat izateko bi baldintza daude oso oinarrizkoak: baldintza bat da edukitzea erakunde publikoak bere populazioak sortzen dituen aberastasunak eta egiten dituen erlazioak kontrolatzeko ahalmen politikoarekin. Aldi berean, ahalmena behar du erakunde publiko horrek, eta estatua da indar handiena duena. Bestetik, erakunde horrek gai izan behar du, baita ere, populazio horren eskariak egikaritzeko. Baldintza horiek betetzen badira mamitzen da demokratizazioa, orduan lortzen delako berdinketa eta integrazioa gizartean.

Zein da gure egoera?

Hemen daukagun arazoa da ez daukagula estaturik. Horrek esan nahi du dauzkagun erakunde publikoen ahalmen politikoa oso mugatua dela. Gainera, ez da guk mugatutakoa, beste erakunde publiko batzuek mugatutakoa baizik; konkretuki, Espainiako Estatu zentralak, Hego Euskal Herriaren kasuan. Iparraldean ez dute euskal erakunde publikorik; are okerrago daude euskal demokratizazioaren ikuspegitik.

Euskal demokratizazio maila bera dago Hego Euskal Herri osoan?

Interesgarria da diferentzia. EAEn, euskal politikariek, urte askotan EAJk, bultzatu du dinamika bat Espainiako euskal erakunde publikoak erabiltzeko euskal demokratizazio baterako. Nafarroan zer lortu dute 30 urtean? Euskal demokratizazio gutxi. Demokratizazio maila bat lortu dute, noski, Espainian orokorrean bezala, zenbait eremutan, baina espainiar demokratizaziorako bidean, euskal herritarren eskakizunak ez direlako hezurmamitu. Nafar espainiarren eskakizun batzuk egikaritu dira agian, baina ez Nafarroako euskal herritarrenak.

Batzuek esan dezakete Espainiako edo Frantziako demokratizazioa nahikoa zaiela.

Bai, hori da hemen daukagun arazoetariko bat. Gure gatazka politikoa da nik nahi dudala euskal demokratizazio bat eta beste batek nahi duela espainiar demokratizazioa. Horregatik galdetu behar da. Ni ziur nago behintzat EAEn gehiengo handi batek, agian %80ak, esango liokeela baietz euskal demokratizazio bati, ez bada sartzen euskal independentziaren kontzeptua. Euskal estatua nahi duen galderari, berriz, %36 batek esango lioke baietz. Baina gertatzen dena da euskal demokrazia edukitzeko eduki behar dituzula erakunde publikoak ahalmen politikoarekin. Eta, gaur egun, nork du ahalmen politiko gehien? Estatuek. Ez dago munduan erakunde publikorik estatua bezain indartsua denik. Indartsua esaten dudanean, birsorketarako ahalmena edukitzea esan nahi dut.

Zer da birsortzea?

Gizarte zientzietan birsortzea deitzen zaio egoera bati non sozialki eta objektiboki dauden botere harremanak gure mundua ikusteko eran islatzen diren. Hau da, hor kanpoan ikusten duguna gure pertzepzioetan normaltzat hartzen denean, gure sinesmenekin bat egiten duenean. Zergatik da askoz agerikoagoa jendearentzat espainiar nazioa edo frantziar nazioa euskal nazioa baino? Haiek badauzkatelako estatuak. Estatuak egiten duena da objektibatu, erakundetu botere erlazio batzuk. Materializatu egiten du. Nazioak, estatuak, sozialki eraikitako zerbait dira. Ez dira mendiak. Eraikitze hori posible izateko baliabideak behar dituzu, eta estatuak dira indartsuenak. Edozein kasutan, bitxia dirudien arren, gu gara komunitate politiko bat birsortu dena denboran, estaturik gabe.

Nolatan?

Euskal herriko zenbait lurraldetan estatu erakundeak izan ditugulako. Iparraldeak ez du euskal estatu erakunderik; dauka bakarrik frantziar estatu erakundea. Eta zer gertatzen ari da? Euskaldunak desagertzen ari direla. EAEn %70-75ak agerikotzat du euskal nazioa existitzen dela. Bai EAEn bai Nafarroan estatu erakundeak egon dira. Eta EAEn erabili dira, askotan, euskal herritarren eskakizunak aurrera eramateko. EAJk, horren haritik, egin du euskal demokratizazioa: atentzioa ipini eta hezurmamitu ditu eskaera batzuk. Estatu erakundeak izan ditugu, eta erabili ahal izan dira erreproduzitzeko euskal gizartea, ez espainiarra.

Esan duzu %80 egon daitekeela euskal demokratizazio baten alde, baina ez euskal estatu baten alde. Ez da kontraesana?

Hori manipulazio mediatiko eta politikoaren ondorioa da; gauzak argi ez esatearen emaitza. Adibidez, PSEko batzuek, duela gutxira arte gobernuan egon direnek, esan izan dute euskal demokrazia nahi dutela baina ez euskal estatua. Ez dauka zentzurik esateak nahi duzula euskal demokrazia bat Espainiako Estatuarekin. Historiak erakutsi du azken 30 urteetan Espainiako Estatuak ez dituela euskal herritarren eskaerak hezurmamitu. Gertatzen dena da estatuek ikaragarrizko manipulazio mediatikoa egiten dutela eta saiatzen direla bereizten demokrazia eta estatua.

Protesta sozialik gabe ez dagoela gizarte demokratikorik ere badiozu.

Noski! Estatuek ez dizute boterea oparituko. Horrek esan nahi du joera bat lortzeko, berdinketa bat lortzeko, integrazio bat gizartean, gizarteak hori eskatu behar duela. Gizarteak eska dezan berdintzea eta barneratzea, eska dezan gobernua, demokrazia bat, mobilizazioa behar da, protesta, eta eragile sozialak. Bestela, gizarteak ezin ditu artikulatu bere eskakizunak. Lobby-ak ere badira gizarte zibil artikulatua, baina aberatsa. Dirua eta baliabideak dituzte, indarra dute, eta, beraz, erraz daukate eskariak gobernuan sartzen. Baliabiderik ez dutenak, ez. Horregatik diot: gizarteak ez badu protesta egiten, estatua gidatuko da lobby-en bidez. Hori gertatzen ari da Europa osoan: estatua finantza elite eta ekonomikoen esku dago, ez dagoelako gizarte antolaketarik.

Hau guztia esanda, orain zer?

Nik uste dut ezinbestekoa dela euskal estatugintza indartsu bat.

Estatugintzak ordezkatu behar du naziogintza, beraz?

Bai; bestela, galduta gaude. Nazio honek iraun dezan denboran eta demos bat izan dezan, estatugintza egin behar da. Ezin da jarraitu naziogintzaren diskurtsoarekin XVIII. mendean egongo bagina bezala. 'Nazio bat izan nahi dugu Europan', esaten ari da EAJ. Baina Europan ez daude nazioak, estatuak daude! EH Bildu ere diskurtso zaharkituekin ari da. EAEn eta Nafarroan estatu erakundeak dauzkagu; gure ogasuna ere badugu. Erabil dezagun estatugintzaren diskurtsoa eta jar dezagun mahai gainean, erlazionatuz demokraziarekin.

27 février 2014

Batikanoa arno gehien edaten den estatua

Wine Institute-k dio Batikanoak arno kontsumoa beste tokietan baino altuagoa dela, 74 litro urtean pertsona bakoitza. Kaliforniako arno ekoizleen institutua da Wine Institute, 100 bat botoil urtean. Frantses estatuko kontsumoaren bikoitza. Ez da gutxi!

Italiako prentsak fenomenoa ulertzen saiatu da. Lehenik mezako arnoa beharrezkoa dutela, La Stampak dio apezak xurrupa bakarra hartzen duela, ondorioz ez du horrek kontsumoa esplikatzen.

Batikanoan arnoaren gainean ez dute zergarik ordaintzen omen, horrek kontsumoa errexteko bidea eman lezake. Abantail honek 5000 pertsona hunkitzen du,  baimen berezia behar omen da zergarik gabe arnoa erosteko.

Bukatzeko beste hipotesia emana izan da. Alegia Batikanoan bizi diren 800 herritarrak adinekoak direla, gizonak gehien bat, adin batetik goitik, haurrik eta beste familiako ardura berezirik ez dagoelarik gehiago edaten dela.

Luxembourg-en ere arno kontsumoa handia da inkesten arauera, 56 litrokoa pertsonaka urtean, ez dira 74 litroetara heltzen.

Beste alkoolen berri ez da ematen inkestan.

Vatican11

26 février 2014

Presoari eraso eta baxoa euskaraz ezinezkoa omen!

Konponbiderako urratsak ematen saiatzen ari delarik, Clinton eta Lulak Aieteri sostengua ematen utelarik euskal gatazkaren ukapenak jarraitzen du. Espainako gobernuaren adierazpenak entzun genituen, alegia ez dutela gaia aipatu nahi. Ikuskariak Audiencia Nacionalean deitu zituztela ere ikusi genuen. Erasoka, elkarrizketa bultzatu nahi dutenei! ezin sinetsia.

Haatik, frantses estatuak bere aldetik, isilean beste eraso mota batzuetan ere dabil. Raul Aduna presoa Pariseko epaitegian zegoelarik zauritu dute poliziek. Gainera bera dute zigortu, aldi honetan sursiarekin izanen da. Bestalde, Ander Mujika Andonegi bost astez egin da mitarrean zigortua. Poderetsuak, miserableak dira!

dagozkien-eskubideen-jabe

Horrez gain "Baxoa euskaraz" ekimeneko gazteek bertan behera utzi dute Pariserako bidaia. Peillon Hezkuntz ministroak igorri die gutun bat erranez baxoa euskaraz pasatzea ezinezkoa dela. Hau berria! Bagenekien borontate onez ez zutela antolatuko! Frantses estatuan hizkuntza bakarra frantsesa da. Frantses estatuko gobernuak beti idekiak, kultur aniztasunaren alde!

baxoa euskaraz

25 février 2014

Gerla irabazteko, gatazka ukatu.

Hau da azken egun hauetan Espainako gobernuak daraman borroka. Desarmeaz adituak diren nazioarteko pertsonek urratsak egiten laguntzen ari da euskal gatazka armatuaren bukaera ekartzeko. Haatik gatazka batean bi arerio behar da eta urteak daramate Euskal Herriak bere askatasunaren alde ezagutzen duen borroka ukatzen. Ukapena da hautatu duten gerla metodoa. Errendizioa irudikatu nahi dute ondoko urteetan garaileen kondakizuna hedatzeko munduan zehar. Frankismoaren garaian bezala galtzaileei umiliazioa imposatu.

Nazioarteko adituek diote horrelako egoerarik ez dela inoiz gertatu. Espainak ez ditu aitortu sortu zituen bai Hego Amerikan bai frankismoaren garaian gertatutako desmasiak. Pentsa, Euskal Herriaren kontra azken bost mendeetan segitzen duen zapalkuntza. Amaiurko gazleluaren erasoaren garaitik ari dira erresistentzia borrokatzen.

Nafarroako ustelkeriaren salaketaren lehen egunetan Madrilgo ministro baten adierazpena esanguratsua izan zen "Navarra es una question de estado". Espainako estatuarentzat Euskal Herria beti da "question de estado" eta Estatu espainola existitzeko ukatu behar du Euskal Herria. Vallsen adierazpenak berdinak izan dira. Harentzat ere ez dago gatazkarik. Mundu mailako politikari ezaugunek Aieteko proposamenarekin ados direla diotelarik bi gobernuek diote ez dagoela gatazkarik! Harrigarria baina egia!

Ondorioz, batzuek diote bidea luzea izanen dela eta besteek erakunde armatuak lehenbailehen egin behar duela desarmatzea. Behingoz Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria jarrera argia hartzen ikusi dugu problematikan eta nazioarteko adituen alde jarri da. Egia errateko nahiko berezia gertatzen da bakearen alde laguntzera etortzea eta epaileen aurrean deitua izatea etengabe gobernuarekin hitz egiten saiatu direlarik. Ez dute inor sorpresaz hartu!

Palestina heldu zait gogora. Palestinako herriari sekulakoak eta bi egin dizkiote, errepresioa egunerokoa da eta zapaltzaileak ez du inoiz zigorrik jasaten. Ez da dudarik egoera desberdina dela, bertan gatazka konpontzeko prozesu asko ezagutu dituzte baina borontate politikoa baharrezkao izaten da gatazka bat konpontzeko. Bertan ez dago, garaitu nahi dituzte eta desagerrarazi. Hemn une honetan ez du ematen konpontzeko borontate politikorik ba denik. Hau ez dagoelarik irudimena, determinazioa eta egoera gehien sufritzen dutenekin elkartasuna funtsezkoa izaten dira eta izango dira.

Reconocidos líderes internacionales, durante la lectura de la Declaración de Aiete. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Argazkia Naiz

21 février 2014

Postan ihauteriei buruzko argazkiak

Aste buru honetatik eta 27a arte joan den urteko ihauterien argazkiak ikusten ahalko dira Posta salan, Jean Pierre Oger-en eskutik.

Bestalde ihauteriak izanen dira herrian eta hemen duzue egitaraua

Samedi 22 Février

10 - 20tan: Etxez-etxe  Haziak antolaturik

Dimanche 23 Février
16tan : polikiroldegian
16tan :gurdiak
17tan : San Pantzarren auzia plazan, Mutxikoak  17:30tan( argazkia turismo bulegoaren gunetik)

ihauteriak ot

21 février 2014

Politikarien dialektika gero eta harrigarriagoa.

Nazioarteko ikuskariak Euskal Herrian dauden honetan eta prentsaurrea emanen dutelarik politikarien hitzak gero eta urrunago doaz.

Desarmea da gehien entzuten den eskaera, gero disoluzioa. Disoluzioa ehunka preso daudelarik jende askorentzat harrigarria da eskatzea baina asko eta deberdin entzuten ohituak gara.

Atzokoa izan zen Jaseba Egibarrena erran zuelarik berrogeita hamar urteko estrategia hutsa izan zela aitortu beharko lukeela erakundeak. Aukera denak ere on nor beraren lerroa goraipatzeko!

Bukatzeko genozidioaren aipamena izan da. Genozidioak izan direla, askoren berri izan dugu, eta zinez epaitegi batek Euskal Herriaren kasuan onartzea frankismoaren krimenak epaituak izan ez direlarik kezka pixka bat sortzen du. Bestalde nork luke epaitu behar Audiencia Nacionala, poderetsuak zapaldu dituenak epaituko ditu genoziodioez? Atzoko Debatea programan izigarrizkoa eta bi entzun ditugu. galdera zera zen debatearen aurrean: hau al da konfliktorik ez denaren irudia? Konfliktoari ez al zaio aterabiderik eman behar? Aterabidea al da parte bat belauniko jartzea?

images

21 février 2014

Iratzar fundazioa indenpendentziaren alde

Indenpendentziaren lerroa jorratzeko beste tresna jarri da martxan Sortu sostengatzen dute eremuetatik. Sortu ezker abertzaleko alderdi politiko nagusia da eta azken hilabeteetan konponbidearen alde lan egiten ari da eta baita ere ezker abertzalearen berrantolaketa egiten eta norabideak finkatzen.

Aldi honetan Iratzar fundazioak independentziaren lerroa bultzatzen ariko da, hau izanen da bere funtzioa eta hau estrategikoa da.

Iratzarren zuzendaritza Floren Aoizen esku geldituko da. Historialari eta politikari fina bada Floren Aoiz. Independentistak sarea bultzatzen aritu da azken urte hauetan eta segur da Iratzar fundazioaren ingurura, debatera gai asko ekarriko duela lerro politik hau funtsezkoa baita. Independentzia, ezkerretik, demokraziaren bidetik, helburua baita. Gero eta eskuinago bultzatzen ari den Europa honetan indar guztiak beharrezkoak dira.(Naiz argazkia)

iratzar

11 février 2014

Komisaldegira arraultzeak botatzeagatik.

 

Paskal Indo Baionako komisaldegira konbokatua da joan den elkarretaratzean, otsailaren lehenean, supreferuraren kontra bota zituztelako arraultzeak.

Neurririk gabeko urratsak ematen ditu gobernuak. Nola ulertu bertako diputatuek euskararen aldeko jarrera bat hartzen dutela eta arrunt bestelako postura hartzen dutela gobernuko ordezkaritzatik. Dagoeneko Hendaiako ikastolako proiektuaren zapuztera joan dira eta orai pertsonalki arduradunak kenka larrian jarri nahi dituzte, sostengatzaileekin batera.

Ezin da ulertu errepresio teknika klasikoak erabiltzen direla hain konsensuala den garai honetan, bertako politikoak eskutik joaten direlarik, ipar Euskal Herriko geroari buruz, instituzioa eskatuz adibidez, konfliktoaren konponbidea hain baikorki aipatzen dutelarik.

Ipar Euskal Herriaren geroa baliteke denek berdin ez ikustea, eta batzuendako asimilazio norabidea egokiena izatea.

Nolako Euskal Herria ikusten al dugu hemendik 30 urtetara? Zer toki egina izanen zaio euskarari? Gaur da hori erabakitzen!

Ihardokitzeko gure zantzu guztiak nahi lituzkete suntsitu, horregatik protestazeko eskubidea defenda dezagun eta ahalko duen guztia joan dadila hiru euskararen laguntzaile zintzoak sostengatzera, datorren ostiralean, Baionako komisaldegiaren aurrean, arratsaldeko 6ak et'erditan eta astelehenean goizeko 9ak et'erditan!

euskara

14 avril 2022

Arnas dezagun!Mugak zabaldu!

Hau da, gaur, Pariseko Sorbonako unibertsitatean gazteek oihukatzen zutena. Hauteskundeetako bi itzulien artean gazteek ez dute hautatu nahi, izurritea edo koleraren artean, ezin daiteke hautatu!

La Sorbonne occupée, les étudiants ne veulent « ni Macron ...

Egoera sinestezina. Bost urteren buruan berriz ere Eliseorako bi hautagaiek plazaratzen dituzten programek, proposatzen duten geroa benetako erronkei ez dute erantzuten. Are gehiago benetazko problematikak erditik kentzen dituzte, gizarte osoa paretaren kontra eramanez. Pentsa daiteke irakurketa oso beltza egiten dugula. Aitzitik, gazteek zer gero proposatzen zaien ulertu dute. Bizi latza bizi beharko dutenek ulertu dute. Horiek hasi dira plazara ateratzen eta dagoeneko Darmanin Barne ministroak polizia igorri die. Eta poliziak eskuin muturreko militanteei bidea zabaldu gazteen arteko istiluak areagitzeko. Hau da gaurko egoera. Unibertsitateko presidenteak Le Penen kontra bozkatzera deitu ditu gazteak. Harrigarria ere, unibertsitateko presidenteari debekatua zaio horrelako deiak egitea. Horrez gain deia egiten du Macronen polizia protestaldia zapaltzen ari den unean.

Zein da aukera?

Macronek errana du ez duela deus aldatuko. Alegia politika ultra liberala rekin jarraituko duela, zerbitzu publikoak suntsituz, gerlarekin jokatuz, armak gero ta gehiago salduz, txertatze kanpainarekin aurrera joz, txertatzera behartuz, polizia indarrak azkartuz eta noski libertate politikoak kenduz, agintea bere eskuetaz atxikiz. Xehetasunetan kokatuz, guretzat xehetasuna ez bada ere, gure hizkuntzaren babesa funtsezkoa baita, Macronek ez du brebeta euskaraz egitea onartzen.

Frantziaren egoera oso larria da, aterabide gutxi ageri da, eta ikusiz Ipar Euskal Herriaren gehiengoak boza Macroni eman diola ez ditu horrek bazterrak lasaituko.

Le Penen aldetik ez dugu deus espero, faxista da. Irudi aldaketa landu du baina irudiarena da soilik aldaketa.

Gezurrak barra barra.

Gezurretan murgildu gaituzte bi urtez. Gaixotasuna desagertu da Ukraniako gerla hasi bezain laster. Agintariek erabaki dute noiz hasi den gerla hori, denek zekitelarik 2014tik zegoela. Telebista eta podoretsuen prentsa gezurrak hedatzen aritu dira, bertan erraten dena gehiengoak sinetsi du. Hauteskundeak horrela prestatu dituzte, lehen planoan Macron jarriz eta ezkerreko hautagaiak baztertuz. Macronek nahi zuen bigarren itzulia lortu du. mamua bere parean. Ez dakigu hautesleek trapa onartuko duten aldi honetan. Baina gazteen baitan sekulako ezin egona sortu dute eta erantzuna heldu dira.

Gazteen artean, Sorbonako unibertsitatean, etorkinak daude, jatorri desberdinetakoak, batzuk paperik gabekoak. Ukraniatik datozenek dituzten eskubide berak eskatzen dituzte, beste gerla batzuetatik baitatoz. Alkarrikapen hori ulertzen dute gazteek eta sostengatzen. Igotzen ari den arrazismoa salatzen dute eta mugak irekitzea eskatzen, giroa gero eta itogarriagoa baita.

Europak ez digu aterik irekiko, Europako agintariek benetako podore konzentrazioa sortu dute eta Europako kontseiluak gerla aldarrikatzen du, guk ordainduko ditugun armak eskainiz. Erabakiak han bertan hartzen dira gaur egun, hauteskundeak ezagutzen ez dituzten agintarien artean. Agintzen dute baina ez dituzte herritarrek hautatu. Demokrazia hila da Europan. Ez dakigu nola definitu gertatzen dena baina aurrean duguna ez gaitu libre egiten. Miseriara eramaten gaituzte.

 

Barrikaden garaia itzuli dela erakusten digute gazteek. Geroa eguzkitsu ez dator!

20 février 2016

Kartzeletara martxa

Gaur mobilizapen egun handia izan da, 3500 euskal herritar etxetik atera eta Frantzia eta Espainako kartzeletara abiatu dira euskal preso politikoei sostengua ematera. Hara abiatu dira autobusetan gehienak eta traba handiak iza dituzte bidean, kontrolak zeuden besteak beste. Sakabanaketa Espainako pratika politiko arrunta da eta gaur ere euskal herritarrek hori pairatu behar izan dute haien elkartasuna eskaintzera joaten zirelarik.

Espaina eta Frantziako presondegietara joan dira baina Euskal Herriko kartzeletan ere badaude preso politikoak eta Basauriko kartzela Aitzol Gogortza preso politikoa dago. Gaixork izanik ere ez dute askatzen.

 

 

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité