Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
17 août 2014

Puntiko fut txapelketa Azkainen

DSC_1116

DSC_1118

DSC_1148

DSC_1155

Azkaingo festen karietara presoen bazkaria eta gaztetxeak antolatutako futbol txapelketa une garrantzitsuak izan dira aurten. Jende andan bildu da eta txapelketako finalean Donibandarrak atera dira irabazle. Umore handiz antolatua izan da dena eta publikoak irri eta poza handia hartu du umoreari eskainitako tokiari esker. Hemen argazki batzuk.

 

Publicité
20 juillet 2014

Palestina askatu, Euskal Herria oihuka

DSC_6391DSC_6389

Bi argazki hauek 2009an hartuak izan dira. Gaur egun beste batzuk daude, aldarrikapen berbera da, bonbardaketak ere. Ehunka palestinar hiltzen ditu Israelek, bere seguritatearengatik omen. Simpleki kolonizazioa eramateko eta Palestinarren herria suntsitzeko. Hau da egunero ikusi duguna aste honetan. Horren aurrean Parisek, gobernuak, horren basekeriaren salatzeko antolatua zen manifestaldia debekatu du. Noren alde ari da gobernua? Aski argi gelditzen da. Euskal Herriak protestan jarraituko du!

4 juillet 2014

Lebranchu Kortsikara ez doa

6779490-10362985

Lurralde antolaketaren erreformaz arduratzen den Lebranchu ministroa ez da Kortsikara joan. Atzo gauen goaitatzen zuten baina azkenean Parisen egon da. Kortsika irrikaz dago  estatutu berri bati buruz hitz egiteko. Baina azken gertakariek harremanak tinkatu ditu. Uharte guztian sozio profesionalek prefeturen aurrean elgarretaratzeak deituak zituzten ministroaren bisitarako.

Izan ere Marseillako portuak dauden konfliktoen ondorioz Kortsikarako doazen itsasuntzien mugimenduak trabatuak dituzte eta beste portuak erabili behar dira arazo asko sortuz. Hortaz Kortsikako Exekutibarako kontseiluaren presidenteak  Paul Giacobbik asko kritikatu du frantses estatuaren jokamoldea, Kortsika blokatzen duen itsasoko zirkulazioaren auzian errepublikaren errola zalantzan emanez. Alta  Paul Giacobbi gobernuaren aldeko hautetsia da. Lurralde erreformak eskakizun askori erantzun beharko dio Kortsikak hautatu duen bide berri honetan.  Paul Giacobbi Courbevois-n sortu diputatuak, ezkerrekoa, haserre handia erakutsi du azken egun hauetan, Marilyse Lebranchuk bere ondorioak aterako zituen bidaiaren anulatzeko.(argazkian  Paul Giacobbi)

15 juillet 2014

Urruñako gazte asanbladaren oharra

83

Urruñako gazte asanblada, herriko etxearekin bildu ondoren egindako oharra:

6 urte pasa ditugu jadanik, Urruñako kaleetan gaztetxearen aldarrikapenaren oihua zabaltzen. Urruñako Gazte Asanbladak gure herri honetan gazte eta ez horren gazteentzat antolatutako aktibitate eta ekintzak zenbaezinak dira: kontzertu, mus txapelketa, dantza, pala txapelketa, bazkari… Gazte Asanblada gisa, Urruñako gazteria bildu eta aktibatu nahi dugu, aktibitateak denon artean antolatu, elkarlan eta autokudeaketa giro batean. Gazteok gazteongandik ainitz dugu ikasteko. Bilduz, idei eta esperientziak partekatuz, aktibitateak iñungo adituren laguntzarik gabe antolatuz, gazteon artean harreman estu bat sortzea ahalbidetzen dugu. Hau dena bermatu ahal izateko, sei urte daramatzagu Herriko Etxeari Gaztetxe bat eskatzen. Teoriaz, herriko eta herriaren lurrak kudeatzeko plantan ezarritako sistemak, gazteek biltzeko eta beraien aktibitateak autokudeaketa osoz antolatzeko leku bat eman beharko luke. Gure lurrak dira, eremu publikoak herriarenak dira eta gazteok herriaren parte gira. Zergatik orduan ez dago Gaztetxerik Urruñan? Herriko etxearekin egin genituen lehen bilkuretan, alkate den Odil de Coral-ek argi utzi zigun Urruñan ez zela gaztetxerik izanen. UGA sortu berri genuen garai horretan, aktibitateak antolatzeko eta herria dinamizatzeko gai ginela erakutsi behar genuela erran ziguten. 6 urte hauetan, Urruñako Besta Komitea bezalako elkarteek baino askoz inpaktu gehiago eragin dugu herrian: errekurtso askoz gutxiagorekin, herriko etxearen material laguntza txikiarekin eta iñungo diru laguntzarik gabe. Autokudeaketa osoz beraz, Urruñako gazteen biltze eta dinamizatzea lortu dugu. Ainitz eskatzea al da beraz, herriko gazteentzat leku baten ezartzea? Azken egun hauetan, Herriko Etxearekin bildu gira berritz ere, Odil de Coral-en bigarren mandatuaren kari. Gure aldarrikapena berritz ere elarazi diogu, 6 urte hauetan Urruñako gazteok biltzeko eta antolatzeko gai ginela erakutsi dugula azalduz. Baina Herriko Etxeak ber posizioa mantentzen du, gazteok bideratuak egon behar dugula eta horretarako beraiek plantan ezarritako Gazteen Xokoa badela argumentatuz. Denbora luze honetan, autokudeaketa bidez gazteon biltze eta antolatzea askoz ere eraginkorragoa dela erakutsi dugu. Herriko gazteok gure ideiak partekatu eta aktibitateak antolatzeko askatasun osoz eta iñungo biderapenik gabe egin behar dugula badakigu. Gazteen Xokoa ez da gaztetxe bat, gazteen ideiak bideratzeko Herriko Etxearen bulego bat baizik, zeinean aktibitate guztiak Herriko Etxeko langileek antolatzen dituzten.

29 juin 2014

Seaska haserre

seaska

Eskola erritmoen erreformak kalapitak ekarri ditu ikastoletara. Kalapita eta ezadostasunen ondorioz Donibane Lohitzuneko ikastolako biltzar nagusiak erreformaren aplikapena gibelatzea erabaki zuen. Erabaki hau Seaskako erabakiaren kontra joaten zen Seaskako erabaki gune nagusiek erreformaren aplikapena erabaki baitzuten. Ondorioz Seaskako arduradunek gutun bat helarazi dio Donibaneko ikastolari erranez Seaskatik kanpo gelditzen zela. Hona gutun osoa:

Lehendakariari,

 

Joan den ekainaren 2ko ikastoletako lehendakari eta diruzainen bilkuran, jakinarazi zenuten Donibane Lohizuneko Ikastolan 4,5ko astea urte batez gibelatzeko xedea.

Bilkura horretan berean, eta ondotik ekainaren 16ko gutunez, Seaskako Batzorde Eragileak oroitarazi zizuen Ikastolen Kontseiluan hartutako erabakiak Ikastola guzieri aplikatzen zaizkiela, salbuespenik gabe.

4,5ko asteari buruz ere, 2014ko otsailaren 13ko Ikastolen Kontseiluan hartutako erabakia, 2014/2015 ikasturtean Donibane-Lohizuneko ikastolan ere sartzetik aplikatu beharra azpimarratu zitzaizuen.

Geroztik, ekainaren 26an ikastolan egin biltzar nagusian erabaki duzue berriz ere, Ikastolen Kontseiluaren erabakiaren kontra joatea. Ikastolen Kontseilua, ikastolen federazioaren biltzar nagusia izanik, federazioaren biltzar nagusiaren kontrako erabaki bat hartu duzue deliberatuki.

Seaskako estatutuen 5. Artikuluak “Kanporatzeak” arautzen ditu. Eta bertan argiki agertzen dira kanporatuak izateko arrazoinak “Federazioaren ibilmoldea ukatzeagatik”, eta “federazioak erabaki

ibilmolde arauak ez errespetatzeagatik”.

Ikastolen Kontseiluko erabakiaren kontra joanez, Donibane Lohizuneko Ikastolak ez du federazioko

ibimoldea onartzen eta ibilmolde arauak ere ez ditu errespetatzen. Beraz, Donibane Lohizuneko ikastola Seaska federaziotik kanpo kokatu duzue.

Ondorioz, bertan behera gelditzen dira Seaskak eskaintzen dituen zerbitzuak, bai eta federazioari loturiko egitura guztien zerbitzuak hala nola Ikastolen Egoitzak eta Integrazio Batzordeak eskaintzen dituzten zerbitzu eta laguntzak, besteak beste.

Erabaki hau 2014ko uztailaren 5etik goiti aplikagarri izanen da, artean Ikastolen Kontseiluko erabakia errespetatu eta 2014ko sartzean 4’5ko astean Donibane Lohizuneko ikastolan hasteko bermea jasotzen ez badugu.

Besterik gabe, laster arte.

 

Paxkal INDO

Seaskako lehendakaria, Batzorde Eragilearen izenean  

Publicité
18 avril 2014

Atxiloketak Bretainean

 

une-manifestation-devant-la-gendarmerie-de-rennes

Hamar bat atxiloketa gertatu dira Dinan (Côtes-d’Armor) inguruetan, Ille-et-Vilaine departamenduan eta Morbihan-en ere. Gendarmeriak eraman du sarekada. Atxilotuetan Dinango Txano Gorrien partaide batzuk egon daitezkeela ematen du lehen informazioen arauera. Leporatzen zaiena da:association de malfaiteurs en vue de la destruction de biens par des moyens dangereux pour les personnes en bande organisée, alegia taldean eramandako ekintzak egitea, eta noski  bideetan bidesarien biltzeko ateen kontrako ekintzengatik. Rennes-eko gerdarmeriak darama txostena.

Rennes-eko prokuradoreak adierazi du Ateken kontrako ekintzengatik egin direla atxiloketak, beste ondatzeak prestatzen zituzketeelako.

Atxilotu batzuk Rennes-en galdekatuak dira, besteak Dinanen. Arratsalde ondarrean  manifestaldia antolatua izan da Renneseko gendarmeriaren aitzinean.

Ondoko egunetan sarekadaren helburua zehatzagoa izanen da baina gaurdanik erran daiteke gobernuak ez duela elkarrizketa hobesten Bretainan.

14 avril 2014

Ipar Katalunia ere bizirik

 

DSC_8210DSC_8212

Katalunia aipatzen delarik gehienetan Hego Kataluniaz hitz egin ohi da. Kataluniako independentziaz ari delarik Hegoaldeari pentsatu ohi da. Askotan oso onartua da hego kataluniar bat independentista izatea Ipar Euskal Herrian ere. Katalunia bere bidea egiten begiratzen dugularik ez dugu pentsatzen Ipar katalunia bereiz daitekeenik frantses estatutik. Alta, hemen atxikiak diren bi argazkiek zalantzak piztu dizkigute. Argazki horiek Canet herrian hartuak izan baitira, Canet herria turistez josia urtearen erdian. Haatik tokiko kultura biziarazten jarraitzen dute eta plaza horretan bertakoak igandero elkartzen dira apirilaren hastapenetik azaro arte dantzan aritzeko, Kataluniako kulturaren hedatzeko. Bertan ere turistei begira dantza klaseak ematen dituzte.

Hemen dantzan ikusten ditugu baina katalaniar hizkuntzako klaseak ematen dituzte ere eta Perpignanen zentro kultura bat badute ere. Arrazoi bat gehiago Kataluniak ere frantses estatuari hitz egiten diola. Erantzunak beharko ditu Kataluniak ere!

10 avril 2014

Independentistak Sareak BAI bozkatzera animatzen ditu etxarritarrak eta Etxarri Aranatzen izango den demokraziaren jaian parte

kartela etxarri1

Nolako etorkizuna, nolako gizartea, nolako Euskal Herria nahi dugun erabakitzeko garaiak datozela sumatzen dugu. Gehiengoa gara erabakitzeko eskubidea, herrien oinarrizko eskubide demokratikoa, aldarrikatzen dugunok. Erabakitzeko garaiak datoz eta erabaki egin nahi dugu. Geuk erabaki nahi dugu gure etorkizuna. Euskal herritarrok erabaki nahi dugu Euskal Herriaren etorkizuna.

Etxarri Aranatzen erabakitzeko eskubidearen ariketa praktikoa martxan jartzea erabaki zuten eta datorren igandean, apirilaren 13an, herri galdeketa burutuko dute. “Nahi duzu Euskal Herria independiente bateko herritarra izan?” galderari erantzuteko aukera izango dute Etxarri Aranatzeko herritarrek. Oinarrizko ariketa demokratikoa. Erabakitzeko eskubidearen aldekotasuna erakusteko erarik egokiena.

Independentista Sareak txalotu egiten du “A13 herri galdeketa” ekimenaren lana, bat egiten dugu deildiarekin, eta burutuko den ariketa demokratikoan parte hartzera animatzen ditugu Etxarri Aranatzeko herritar guztiak.

Independentziaren aldeko sarea garen heinean, BAI bozkatzeko deia egiten diegu herritarrei. Maila handi baten oraindik ikustezina den independentismoaren indarra agertzeko une ezin hobea eskaintzen digulako gure hitza adierazteko aukera honek.

Herri galdeketa hau erabakitzeko eskubidearen alde gauden guztiontzako erreferentzia izango da. Beraz, datorren igandean Etxarri Aranatzera joateko dei zabala egiten die Independentistak Sareak euskal herritar guztiei, aniztasunean, jaia eta aldarrikapena uztartuz, ekimenarekiko elkartasuna adieraztera eta galdeketarekin batera etxarritarrek prestatu duten egun osoko demokraziaren jai handian parte hartzera.

 

27 février 2014

Aireportuaren kontrako manifestaldian gazte batek begia galdu du, flashballengatik

Notre Dames des Landeseko manisfestaldian, Nantes en inguruan eraiki nahi duten aireportuaren kontra, aspaldiko aldarrikapena, gertatutako poliziaren kontrako bortizkeria aipatu digute frantses prentsa osoan. Mila bat pertsonek kalea suntsitzen saiatu zela zioten.

Ez digute aipatu manifestarien artean zaurituak izan zirela. Hemen dugu Ouest France egunkaritik hartua, Quentinen argazkia, ebakuntzaren ondotik. Manifestatzea eskubidea da baina Valls eta Ayrault jaun ministroentzat horrek balio du Ukainian, Nantes-en ez dira benetako minisfestariak!

quentin-manifestant-perdu-un-oeil

7 mars 2014

Juan Jose Rego egoera larrian

Juan Jose Rego ezagutzen dugu sekulako lana egin baitu ezker abertzaleko borroka honetan. Lan handia eta urte asko pasatu ditu preso. Azken urte hauetan etxean preso atxikitzen zuten osasun arazo latz batzuengatik. Otsailaren 23tik bere osasun egoera larritu da 75 urte dituelarik. Noiz utziko al dute bakean? (Berria argazkia)

Rego

28 août 2014

Ziburuko auzapezaren jarrera salatu dute herritarrek, ikastola auzitara eramateagatik, eta murgiltze sistemaren beharra berretsi

zibu

Guy Poulou Ziburuko auzapezaren erabakiak «harridura» handia eragin du herritar askoren artean. Ikastola auzitara eramateko bidea hartu du auzapezak, eta ezinegona eragin du guraso, irakasle, hautetsi eta ikastolako ordezkarien artean. Etzi iraganen da auzi saioa, Pauen. Ziburun ikastola bat izatearen garrantzia nabarmendu dute herritarrek.

Piarres Larzabal kolegioa eta Luma haurtzaindegia Ziburun «ezartzen» lagundu ostean orain Ziburuko Kaskarotenia ikastola auzitara bidaltzeak «harritu» egin du Eneko Aldana, Ziburu Bizi zerrenda abertzaleko burua. Ikastola bat ireki nahi izateagatik arduradunak epaiketa batera bidaltzea ere harrigarri egin zaio. «Bere hitzak jan ditu auzapezak», salatu du Aldanak. Marinela auzoan bi urte igarota, haurtzaindegian ezarriko zituela erran zuen Poulou auzapezak, eta, errandakoari segida eman beharrean, auzitara bidali ditu ikastolako arduradunak.

Baionan egin zuten lehen auzi saioa, baina epaileak adierazi zuen gaia ez zela lehenbailehen aztertzekoa. Administrazio auzitegira jo du orain Ziburuko auzapezak. Jarrera hori «negargarritzat» du Hur Gorostiagak, Seaskako zuzendariak. «Egia erran, Baionako auzitegian egin zuen gauza bera eginen du ostiralean Pauen».

Lidia Deboto ikastolako gurasoetako batek, berriz, «txokatua» dela adierazi du: «Oso gogorra egiten zaigu epaitegira joatea». Gaur egun Marinela auzoan den gunetik joateko «aterabideen bila» aritu direla azaldu du Debotok. Izan ere, eraikin prefabrikatu batean daude, eta, gainera, «oso txikia» da. «Ez dago atseden gelarik, eta siesta eta kantina gune berean egiten dira».

Auzapezak proposatu du ikastola Piarres Larzabal kolegiora mugitzea. «Proposatu dituen aterabideak ez dira aterabideak, eta hark ere badaki», erran du Ziburu Biziko zerrendaburuak. 

Ziburuko kolegioak 250 ikasle biltzen ditu, «eta gaur egun dituen beharrei ez die erantzuten lekuak». Gorostiagaren hitzetan, kolegioko kanpoko jolas eremu bakarra saskibaloi zelaia da, eta ikastola hor eraikitzea proposatu du auzapezak. Maialen Tapia Ziburuko ikastolako irakasleak ohartarazi du lekua eskas dela eta, gainera, «erritmo desberdinak» dituztela nerabeek eta 2-5 urte arteko haurrek. «Ez da bateragarria hain gune txiki batean elkartzea».

Piarres Larzabal kolegioa erdigunetik «aparte» dagoela nabarmendu dute. «Hasieratik esan genuen ama ikastola bat, bereziki ama ikastola bat, zentroan edo bizigune baten inguruan behar dela, umeek ere kanpoarekin harreman bat ukaiteko», gaineratu du Aldanak. Erdialdetik urrun izateak euskararen «ghettizazio bat» eragingo lukeela azaldu du.

Ikastolaren beharra

Ziburun eskola bat izatea guraso guziek duten eskubidea dela dio Gorostiagak. Gaur egun, Ziburu litzateke ikastolarik ez duen herri bakarra Lapurdi kostaldean. Seaskako lehendakariaren ustez, hortaz, beharrezkoa da Ziburun ikastola izatea, «gure hizkuntzak gehiago atzera egitea ez badugu nahi». Epaileak ikastola hesteko aginduko balu «30 urte atzera» egingo litzatekeela ohartarazi du Aldanak.

Ikastola euskararen aldeko ezinbesteko «tresna» dela dio Tapiak. Herritarrak «euskalduntzeko xinaurri lana egiten duena da».

«Murgiltze sistema izan dadin nahi dut, nire alabak euskaraz hitz egin dezan», azaldu du Livia Debotok. Ziburuko Ikastola «espiritu irekia duen ikastola bat» dela nabarmendu du, eta alaba «egunero» pozik joaten dela ikastolara. Oso «seguru» sentitzen da ikusiz alaba dagoela «gune seguru batean eta entzuna izanen den ikastola batean». Auzia ikusirik, argi adierazi du: «Ez dut Ziburuko ikastola izango ez den beste eskola bat nahi nire alabarentzat». Debotoren alabaz gain, Tapia irakasleak adierazi duenez, haurrak «oso pozik» joaten dira ikastolara: «Udan, ikastolara noiz joango diren eskatu dute».

«Seaskako bidea hartzeko, ezinbestekoa da ama ikastolatik hastea», nabarmendu du Aldanak, «eta bereziki familia erdaldunetan». Haren arabera, izan ere, umea ez badute «hasieratik» Seaskako sarean ematen, ume hori «galdua» da euskarari dagokionez. «Ez du inoiz integratuko murgiltze sistema». Hortaz, «ezinbestekoa» da, Ziburu Biziko zerrendaburuaren iritziz, Ziburun eta Ipar Euskal Herriko beste herri guzietan ama ikastola bat izatea.

Eskolara irailaren 2an sartuko dira, eta Tapiak adierazi du irakasleek «kalapitarik» egon ez balitz bezala jokatuko dutela. «Epaiketak helduen gauzak dira. Gure haurrak oso txikiak dira, eta haurrekin lan eginen dugu deus ez balitz bezala».

«Denak irabazle»

Irakasleak ohartarazi du «inor» ez dela garaile aterako horrelako kalapitekin. «Denak izanen gara irabazle aterabidea atzemanen delarik, bereziki ziburutarrak, hiru sistemaren artean hautatzeko aukera izanen baitute: murgiltze sistema, elebiduna eta elebakarra».(Berria)

25 juillet 2017

Turismoaz bizi

 

Hau da turistek ikusten dutena, turismoari esker bizi garela. Zonbait sektore ekonomikoek ere hori diote, komertsantek, laborariek bere ekoizpenak saltzeko eta ezagutarazteko lagungarria dutelako. Etrxebizitzak alokatuz ere turismoak ekarpena izaten da familietan edo laborantza etxeetan ganbarak alokatzen direlarik.

Alta azken asteetan galderak jarri dira mahai gainean, Heletako ekintzarekin salatzen da bigarren etxea duenak  urte osoan biziko denari utzi behar diola. EHbaik ere bigarrn etxebizitzarik ez du nahi, etxe bakarra baina guztientzat.Ez da jarrera txarra baina kasu guztien epaitzea gauza latza da.Mahai gainean jarri den debatea  nortasunari lotua da. Folklorizaioa aspalditik salatua izan da, turismoaren garapenarekin hau indartuko zela erraten zen. Horrela gertatu da.Turismoaren industriak horrela jokatzen baitu, nahi duen tokira eramaten gaitu. gu ere turistak gara.Gaur egun herri batzuetara hurbiltzea ezinzkoa da gerlak sortu baitituzte beraz deztinazio berriak sortzen dituzte. Horrela Euskal Herria nora joan interesgarria bihurtu da( gu beste tokietara eramaten gaituzten bezala. Ez gara gu honera etortzen direnak baino kritikoagoak!!!). Gainera atentaturik ez da. Horretaz jabetu baitira ekonomilarariek eta inbertitzaileak!.

Donosti inguruan errealitate horretaz orain ohartzen hasi dira eta kanpaina betean daude egoera arriskutsuaz breziki etxebizitzari doakionez.

Debatea zaila da uda betean.Agian gure geroaz, gure herrian euskaldun gisa zer nolako geroa nahi dugun aipatzeko garaia heldu da.

27 janvier 2017

Herri Elkargoa

Résultat de recherche d'images pour "herri elkargoa"

Sortu da. Ez ginekien ea  gertatuko den baina hor da, sozialistek egin dute eta aspaldi eman urratsek emaitza ekarri dute. Hau ez en abertzaleen eskakizuna baina abertzaleen hitza eta ekintza gabe ez zitekeen hor. Emaitza eskasa da oraindik baina hor da eta bederen lurraldetasuna errespetatzen duen tresna bat dugu. Bitarte horretan beste tokietan beste elkargoak sortu dira eta ez dute horrelako kalapita sortu, Normandian adibidez. Baina hau zen gatazka baten eremua eta ez zuen inork deus eman nahi beraz seguraski zonbait tokitan tripako min batzuk sortuko ziren!

Haatik irringarria zen ikustea biltzar horretan hautatuak batzuk, horrenbeste urtez euskaltasuna eta abertzaleen aurka aritutakoak, egun historiko zela erraten. Hauek, haien artean zonbait auzapez, ez zuketen inoiz pentsatu horrelako biltzarra sortu zitekeenik! Horren frantsestu, lotu frantses errepublikari, zerbitzari, abertzaleen ametsak gutxiesten urtetik urtera! Hauek zioten "historikoa", mozkorraldi historikoa eta prest arrastak emateko!

Aldiz bestalde euforia zerbait sumatzen zen abertzale batzuen hitzetan. Hau ere ez zen sobera errealista dena egiteko baita eta bereziki eskumen mailan. Abertzaleek dute bultzatuko ala ez da indartuko.

Momentuko frantses iraultza baino lehenagoko garaiara itzuli dira, biltzarren garaiara, bakarra aldi honetan, eskumenik gabe baina jaunttoen eskuetan. Jauntto jantzia emana zuten batzuek!

Hau al da independentziarako bidea? Ez da errana baina Urkullu dator Etxegaraiengana, Nafarroak harremanak indartuko ditu. Hau dena Euskarraz iragaiteko denbora beharko da. Abertzaleen lana hamarkadetakoa, emankorra izan da, helburuak ez dira bete. Indar aski izanen ote da independentziara joateko?. Belaunaldi berriek erran beharko dute.

8 janvier 2018

Autodeterminazio-eskubidea: 100 urte

Résultat de recherche d'images pour "Autodetermination- right"

ICEC (International Comission of Europan Citizens) erakundeak antolatuta, 2016ko urtarrilaren 11an Bruselako Europako Parlamentuan autodeterminazio eskubideari buruzko jardunaldia burutu zen. ICEC-ek eskubide honen alde jarduten duten Europako estaturik gabeko Herri ezberdinetako erakundeak biltzen ditu (besteak beste, Kataluniako ANC edo Flandriako Vlaamse Volksbeweging). Eurodiputatu abertzale ba-tzuen lanak (Josu Juaristi eta Izaskun Bilbao euskaldunenak, Mark Demesmaeker flandriarrarenak, Josep Mº Terricabras katalanarenak, Martina Anderson ipar irlandarrarenak…) ahalbidetu zuen topaketa Europako Parlamentuan burutu ahal izatea;Flandriako ICEC eta Vlaamse Volksbeweging erakundearen ahaleginak, halaber, azpimarratzeko modukoak dira, haiek gabe nekez antolatu bait zitekeen jardunaldi mamitsu hori.

Iñigo Jaca eta Josu Alberok horren berri eman zuten prentsan. Bi urte berantago ez da argi autodeterminazio eskubideak bide luzerik egin duenik Europa honetan borroka handiak raman diren arren.

"Leninek Nazioen autodeterminaziorako eskubidea idatzi zuen 1914ko otsaila eta maiatza bitartean, langile mugimendu errusiarraren gorakada betean. Prozesu hau eten egin zen, aldi batez, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin, liburua amaitu eta hilabete gutxira; baina berriro piztu zen 1917eko otsailean erregimen tsaristaren erorketa eraginez. Leninek oso argi zeukan boltxebikeek arazo nazionalaren inguruan zuten posizioaren baitan egongo zela, funtsezko beste puntu batzuekin batera, garatzen ari zen iraultzaren arrakasta. 

 

Urte mordoa igaro arren, idatzi honek gaurkotasun harrigarria mantentzen du, batez ere bi funtsezko arrazoirengatik. Lehenik eta behin, egungo krisi kapitalistak, klase arteko borrokaren gorakadarekin batera, arazo nazionalaren areagotzea eragiten du. Inperialismoen arteko tentsioak, esplotazio neokolonialak larriagotzea eta estatu plurinazionalen barnean joera zentrifugoak azkartzea egunerokotasun osoko fenomenoak dira."

Hau da Euskal Herria sozialista aldizkaritik gogoratzen digutena. Espainak eta Frantziak autodeterminazio eskubideari buruz asko dakite eta jarrera desberdinak hartu dituzte horri aurre egiteko. Frantziak bere intersen babesteko nagoziatu izan du baita ere independentzia Algeriako kasuan adibidez. Nahiz eta gerlarn garaitzeko gaitasuna izan bertan arma nuklearraren garatzeko eskubidea eta erregaien errekurtsoen gainean gaitasun bereziak lortu zituen. gaur egun Kanakia eta Kortsika ditu ikusmiran, negoziatzen hasiko da, dudarik gabe tramankulu asko ditu eskuetan nahi duenera heltzeko. Behintzat hasteko estatuak errepublikaren hizkuntza ez duela aldatuko jakinarazi du. Ez da seinale bikaina!

Espainaren kasua bortitzagoa izan da beti, borroka eta gerla latzak eraman behar izan dira menpekotasunarekin mozteko. Gaur egun 155garren artikuluarekin Europarako begira tresna ideala aurkitu du independentziarako nahikerien zanpatzeko.

Autodeterminazio eskubidea aldarrikatu behar den eskubidea da libreago izateko herri gisa eta justizia hobestuko duen gizartea sortzeko.

2 janvier 2018

Bortizkeria interes politikoen arauera neurtua

Résultat de recherche d'images pour "bortizkeria matxista"

Estatu espainoleko informazioak dira. El Pais egunkariko Yolanda Clemente kazetariak egindako azterketaren arauerako elementuak plazaratzen ditugu hemen. Ez dira salatuak izan, ondorioz pentsa daitke informazio fidagarria dela.

Oso datu interesgarriak eskaitzen ditu zenbakiei doakionez. Izan ere azaltzen du azken hamabost urteetan biktimen bikotearen bortizkeriak 885 emazte hil dituela, alegia 885 hilketa eragin dituztela . 885 krimena hamabost urtetan. Biktima gehienak Madrid(91) eta Bartzelonan (81) gertatu dira. Salaketa % 21ak egina zuen hilketa baino lehen.

Hego EHari doakionez, 20 hilketa Bizkaian, bost Gipuzkoan, Nafarroan hamar eta sei Araban, alegia 41 hilketa bortizkeria matxistaren ondorioz hego Euskal Herrian.

Milioi bat baino gehigoko salaketak egin dira 2009tik estatu espainolean bortizkeria matxistarengatik.

 Estatu spainolean ez da zalantza asko ikusten hilketa horien izendatzko, gehienetan bortizkeria matxista dela instituzioetatik re plazaratzen da. Azkn urtetan ere instituzioetatik ere plazara ateratzeko deia egiten da eta herritarren artean hautetsi asko egoten da.

Frantses estatuan delikuentziako obserbatorioaren araueran bortizkeria matxista edo "etxeko bortizkeriarengatik" bataz bestekoen hilketen kopurua urtean 145ekoa da, azken hamabost urteetako hilketen kopurura ekartzen badugu, estatu frantsesean hilketa gehiago daude oraindik milako kopurua gainditua litzateke zenbaki horien araueran. Salaketa bestalde bi milioeko kopurua gainditzen ditu. (https://fr.wikipedia.org/wiki/Observatoire_national_de_la_d%C3%A9linquance_et_des_r%C3%A9ponses_p%C3%A9nales)

2014tik 2015era bortizkria matxistako 80000 kasu baino gehiago aztertu ditu frantses poliziak, gehiena handia ez da hilketa baina bortizkeria remu honeek gizarte handia dauka frantses gizartean baina erran daiteke nahiko isildua dela bai prentsa bai instituzioen aldetik. ( http://stop-violences-femmes.gouv.fr/IMG/pdf/Lettre_ONVF_8_-_Violences_faites_aux_femmes_principales_donnees_-_nov15.pdf)

Frantses instituzioetan aipatzen da "emazteei eragindako bortizkeria", "bortizkeria matxista" ez da izendatze orokorra izaten.

Résultat de recherche d'images pour "violence domestique en france"

Informazio hauek intres hadikoa dira. terrorismoaren kontrako biktimn kopuruarkin parekatzn direlarik galdra asko sortzen  dizkugute. Gizarte arazo larri baten aurrean gaude baina interes politiko gutxi sortzen du horren gelditzeko. Frantses estatuan erran daiteke ere bigarren lerroko gaia dela.

4 décembre 2015

Haizpea Abrisketa urruñarra epaitua Madrilen(Kazeta)

Ezker abertzaleko 35 militanteen kontrako auzia abian da Madrilen

Urtarrilaren 12an hasi behar zuen auzia gaur, abenduaren 3an, abiatuko da Audientzia Nazionalean. 2007an Seguran abiatu zen operazioaren karietara ezker abertzaleko 35 militante akusatuen aulkian jarri beharko dira. Horien artean Ipar Euskal Herrikoak diren Haizpea Abrisketa eta Aurore Martin atzematen dira.

Haizpea Abrisketa epailearen aitzinetik pasa den lehen auzipetua izan da. Erantzun du bere abokatuak egin dizkion galderei. Abrisketak bere bide politikoa eta Europar Parlamentuan burututako lana azaldu ditu. "ETAren agindurik jaso ez" duela nabarmendu du. Bere kontra agertu diren frogen artean, prentsaurreko baten irudia erakutsi dute; aldiz Ipar Euskal Herriko auzipetua ez da argazki horretan agertzen, berak erantzun duen bezala.

Résultat de recherche d'images pour "epaiketa Madrilen"

18 janvier 2015

Udalen euskara planak auzitara eramaten hasi dira Nafarroan(Berria)

 

baztan

Baztango Udalaren euskara plana salatu du Nafarroako Gobernuak.

Udalean hizkuntz irizpideak jartzea legez kanpokoa dela uste du.

Udal gehiago egon daitezke jomugan

Euskara sustatzeko neurrien aurkako auzibideetan Carlos Urkijok jarri du zeresana azken hilabeteetan, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak: udalak auzitara eraman ditu euskara bultzatzeko neurriak hartu dituztelako. Ez da bakarra, ordea. Nafarroako Gobernua ere hasia da bide bereko neurriak hartzen. Helegiteak jartzen ari da udalen euskara planei, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Baztango Udalera, esaterako, jakinarazpen bat bidali du gobernuak, esanez legearen kontrakoak direla euskara sustatzeko hartu dituzten neurriak, eta auzitara joko duela. Helegitean emandako argudioak ikusirik, oso litekeena da beste herri batzuk ere salatzea.

Asteon bertan jaso dute txosten bat Baztango Udalean. Abuztuan onartu zuten euskararen erabilera normalizatzeko plana, eta azaroan informazioa eskatu zien gobernuak. Toki Administrazioko kontseilari Jose Javier Esparzaren agindu bat iritsi zaie orain; planari helegitea ezartzeko agindua da.

Irmoa da gobernuaren agiria. Batetik, iruzur egitea egotzi dio udalari: «Udalean euskararen erabilera arautzeko erregulazioa da, normalizazio plan gisa mozorrotua». Bestetik, legeak ez betetzea: «Kontraesana da planak esparru juridikoa aipatzea oinarri gisa eta gero sistematikoki urratzea». Planak dio legea beteko duela eta herritar guztien eskubideak bermatuko dituela, baina gobernuak uste du «lege babesa emateko formula» soilik dela hori.

Edukiari erreparatuta, Baztango planak badu antza Gipuzkoako Diputazioarenarekin —Urkijok salatu du hura—. Bi alde nagusi ditu, finean: zerbitzuak euskaraz ziurtatzea eta udalean euskara lan hizkuntza izan dadin saiatzea.

«Gaztelania bazterrean»

Euskara lehenesteko neurri zenbait ageri dira planean: webgunea irekitzean euskarazko bertsioa agertzea lehenik, herritarrekiko harremanetan lehen hitza euskaraz egitea udaleko langileek eta seinaleetan euskara erabiltzea, adibidez. Hori «gaztelania bazterrean uztea» dela dio gobernuak.

Zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko, kontratuetan hizkuntz irizpideak jarriko dituzte. Gobernuak ez du auzitan jarri horren legezkotasuna —Urkijok, bai—. Administrazio Auzitegiaren ebazpen bat aipatu du: «Administrazio publikoen hizkuntz betekizunak ez dira ahultzen era batera edo bestera kudeatzeagatik». Gobernuak dio herritarren zerbitzuetan jar litezkeela irizpideak; udalaren jardunerako kontratuetan, ez.

Hain zuzen, udalaren barruko neurriekin bereziki kritiko da gobernua. Idatzizko erlazioan, euskara bultzatuko dute: herritarrei euskaraz egingo diete, erdaldunen eskubideak errespetatuz betiere; euskara ofizial den eremuko erakundeei euskaraz egiteko eskatuko die. «Ele bitan egin behar dute, interesdunek bat erabiltzeko eskatu ezean», erantzun du gobernuak.

Gomendiorik ere ez du onartu: hautagai euskaldunak aurkezteko «konpromisoa» hartzea proposatzen die planak alderdiei. Ez du nahi UPNk: «Konstituzioa urratzen du, kargu publikoak edukitzeko eskubideari dagokionez».

13 mars 2015

ABERTZALEEK HAUTETSI BERRIAK LORTZEKO AUKERA GEHIEN DUTEN EREMUA

Urne

Kantonamenduen banaketa berria, iragarritako abstentzio handia, PSk zituen bi kontseilari ezagunak oraingoan hauteskunde lehian ez izatea eta azken bozetan abertzaleak beren lekua finkatu ez ezik emendatzen ere joan direla kontuan hartuta, EH Bai-k zentro eta eskuineko hautagaiei gauzak zailduko dizkie segur aski, batez ere, Euskal Mendialdean.

Estatuan abian den lurralde antolaketa berriak erabat baldintzatutako hauteskundeak dira martxoaren 22an eta 29an egingo direnak. Pauen egoitza duen Departamenduko Kontseilu berria osatzeko, kantonamenduen banaketa aldatu egin da eta lehen Ipar Euskal Herrian 21 zirenak orain 12 dira. Hori bai, bakoitzak biltzen dituen herrien biztanle kopurua berdintsua da orain eta kantonamendu bakoitzeko ordezkari bana izan ordez, bi -gizon-emakumeak- izango dira aurrerantzean.

Orokorrean sekulako eragina duen beste elementu bat ezin da ahaztu; NOTRe deituriko legea oraindik eztabaidan dagoela, alegia. Horren ondorioz, inork ez daki zehazki zein eskumen izango dituen Departamenduak. Segurutzat jotzen da arlo sozialekoak (langabeentzako laguntzak, zahar etxe, haur edota ahalmen urriko pertsonen zaintza...) atxikiko dituela, baina zalantzan daude beste hainbat (bigarren mailako errepide-sarea, garraio publikoa eta ikastetxeetakoa, bigarren hezkuntzako azpiegiturak -kolegioak-, alor ekonomikokoak...). Izan ere, Gobernuak sustatutako erreformak 200 urte baino gehiago duen Departamenduko erakundearen botere hustuketa ekarriko du, zalantzarik gabe, eskualdeak (erregioak) eta herri-elkargoak indartzea baitu helburu.

Horiek horrela, nahasmena eta zehaztasunik eza nagusi dira hautagaien egitasmoetan eta, gehienetan, beren mezuak orokorrak dira oso. Hautesleak, berriz, oraintsu hasi dira jabetzen egun batzuk barru boza emateko aukera izanen dutela.

Euskal Mendialdea

Deitura ofiziala Euskal Mendialdea duen kantonamenduak 25.501 biztanle ditu eta, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hegoaldea hartzen ditu. Kantonamendu handiena da, 66 herriz osatua. Maule hartzen da eremuko hiriburutzat.

Zazpi hautagai bikote aurkeztu dira eta hamalau horietatik denak, bat salbu, lehen aldiz. Orain kontseilari nagusia den bakarra soilik sartu da berriro lehian, Pepela Mirande zentrista, hain zuzen ere. Bere alderdiak (MoDem) UDIko beste zentristekin zein UMP eskuineko alderdiarekin egindako akordioari esker, Annick Trounday (UMP) izango du bikotekide. Hala ere, eskuineko beste bikote bat (Carrasco-Dutaret) aurkeztu denez, eskuineko botoa sakabanatu egingo da.

PSren aldetik, eremu horretan bi kontseilari ezagunak zirenak -Frantxua Maitia Donibane Garaziko kantonamenduan eta Arnaud Villenave Atharratzekoan- ez dira berriro aurkeztu. Alderdiko militante Jacqueline Sardon-Urruty eta Ruben Gomez, alderdikoa ez den Liginagako auzapez ezkertiarra, saiatuko dira esparru horretako boza bereganatzen. Alta, Etchecopar-Sagardoyburu komunistekin partekatu beharko dute esparrua.

EH Bai-ko Leonie Agergaray zuberotarrak eta Antton Curutcharry Baigorriko zinegotzi gazteak zati bat kenduko diete, seguru asko. Gainera, ezkerreko planteamenduak abertzaleenekin batzen dituztenez, erdiets dezaketen babesa garrantzitsua izan daiteke, beharbada bigarren itzulian hautatuak izateko adinakoa. Ildo horretan, itxaropentsu agertu dira ezker abertzalekoak Pauen ordezkaritza emendatzeko (orain bakarra dago, Alain Iriart Hiriburuko kantonamendukoa).

Beste hiru kantonamendutan bezala, EAJ-PNBk bere aukera eskaini die boto-emaileei Bethart-Iribarne tandemarekin.

Eta FNk denetan hautagaiak aurkeztu dituenez, ikusteko dago zein emaitza izango duen zentristek eta sozialistek partekatu ohi duten eremu honetan.

Bidaxune - Amikuze-Oztibarre

Kantonamendu hau Nafarroa Behereko iparraldeko 25 herrirekin, aitzineko Iholdiko kantonamendukoekin eta Bidaxune, Bastida eta Hazparnealdeko batzuekin berrosatu da. Orotara, 52 herri eta 21.027 biztanle ditu eta Donapaleu da hiriburua. Lau bikote aurkeztu dira.

Hemen ere ia guztiak hautagai berriak dira, Jean-Jacques Lasserre kenduta, jakina. Egun Hautetsien Kontseiluko buru eta MoDem-eko senatari dena Anne-Marie Bruthe bere alderdikidearekin aurkeztu da, UMPren babesarekin, baita egun Paueko parlamentuan Gobernuan dagoen PS gaindituz gero, presidente berria izateko ere. Eskuinak eta zentristek indar handia izan dute betidanik eremu honetan. Esaterako, orain dagoen Jean-Louis Caset 23 urtez izan da kontseilari nagusia Iholdiko kantonamenduan, eta UMPko Jean Casteingsek beste 18 urtez ordezkatu du Pauen Bastidakoa. Horrenbestez, Lasserre-Bruthe tandemak aukera handia du bi eserlekuak bereganatzeko.

Alta, EH Bai-ko abertzaleek ere azken boz deialdietan egin dituzten aitzinamenduak kontuan izan beharko dira. Aurkeztu dituzten hautagaiak -Xabi Larralde eta Anita Lopepe- erreferentzia handikoak dira bai lokalki bai Euskal Herri osoan ere. Ezker moderatuak Sauveur Bacho Arberatzeko auzapezaren eta PSko Veronique Roberten aldeko apustua egin du, Berdeen babesarekin.

Laugarren bikotea FNko Valerie Franco eta Pierre Perez dira. Kantonamendu honetan ere lor dezaketen emaitza inkognita da baina, logikaz, abertzaleen esparrutik baino gainerako indarretatik eta abstentziotik gizendu beharko luke.

Baigura-Mondarrain

Kostaldearen eta barnealdearen arteko atean dago. Lehengo Kanboko eta Ezpeletako kantonamenduko herri gehienak gehi beste batzuk (Larresoro, Hazparne, Haltsu...) biltzen ditu Baigura-Mondarrain mendi izenez bataiatu duten kantonamendu berri honek. 22.913 lagun bizi dira bertan eta Kanbo da hiriburua.

Bost bikotek parte hartuko dute Pauera iristeko lasterketan. Zentristen artean izango da lehia nagusia, egun kontseilari diren Beñat Inchauspe Hazparneko auzapeza eta Vincent Bru Kanbokoa berriro aurkeztu baitira; hori bai, aurrez aurre. Lehenak Frantxa Etcheverry-Cachau du bidelagun eta, Isabelle Pargade, besteak. Joera politiko bertsukoak aurkeztu izanak zentro eta eskuinaren aldekoen botoa dezente sakabanatuko du. Biek dute alderdi ofizialen babesa eta lehen itzulian emaitza onena lortzen duena izango da bigarrenean. Horri FN hemen ere aurkeztu dela gehitzen bazaio, bigarren itzulia nola geratuko den ikustea interesgarria izango da, eta hor gakoa izan daiteke EH Bai-ko Juliette Bergouignan eta Jean-Paul Larre-k, dagoeneko hainbat hauteskundetan trebatutako abertzaleek, lortzen duten babesa. Sozialistek bi etxeko kide aurkeztu dituzte, Jean Capdevielle eta Juana Etchegoin.

Zerbitzu publikoak eta gazteak bertan atxikitzea eta laborantza mantentzea, erronken artean

Hautagaien joera politikoaren arabera indar gehiago edo gutxiagorekin, Ipar Euskal Herri osorako erakunde baten eskakizuna eta euskararen biziraupenerako neurriak hartzea kantonamendu guztietan hautagai gehienek planteatzen dituzten gaiak dira.

Halere, landaguneak eta laborantza nagusi diren hiru kantonamendu hauetan badira mahai gainean beste hainbat gai. Zerbitzu publikoak atxikitzea da horietako bat. Izan ere, barnealde eta kostaldearen artean hainbestetan azpimarratzen den desorekaren adierazleetako bat da, zerbitzu horietan izaten ari diren murrizketek herritarren eskubideen berdintasuna kolokan jartzen baitute.

Esaterako, La Poste-ren berrantolaketa dela-eta, hainbat herritan (Larzabale, Baigorri...) posta bulegoak itxi edo banaketa zentroak lekualdatzeko zorian dira eta horrek landa-lur eremuan dakartzan ondorioen gainean arrangura handia dago.

Gaitasun urritasuna dutenen, haurren eta adinekoen zaintzarako egituren eskasia ere hautagaien artean maiz aipatzen den arazoa da, batez ere demografikoki populazioa nahiko adindua delako. Osasunarekin lotutako zentroetan, batez ere Kanbon eta Itsasun, legeak eskatzen dituen arauetara jartzeko egin behar diren lanak egin baino ohe-kopuruen ratioak erabiltzen dira eta hiri-eremuetara deslokalizatzen ari dira erietxe edo zaintza-etxe asko. Ondorioz, jarduera horri lotutako 700 lanpostuen geroa zalantzan dago.

Aspaldiko urteetan beti mahai gainean izan den Donibane Garaziko saihesbidearen gaia ez da kanpaina honetan gai izarra izango, nahiz eta hautetsiren batzuek aipatzen duten oraindik. Izan ere, duela hilabete gutxi proiektua erabat baztertua geratu zen.

Bestalde, barnealdean -Zuberoan gehienbat- eta laborantza esparruan azken urteetan gertatzen ari den desertifikazioari aurre egiteko gazteak bertan geratzea ezinbestekotzat jotzen dute. Xede hori lortze aldera baldintza egokiak sortu behar direla nabarmena da. Hala, etxaldeetan instalazio berriak laguntzea, baita laborarien familiakoak ez direnak ere, laborantza, hazkuntza, mendia eta basoak bizirik mantentzea, enpresa edo jarduera xumeak sustatzeko mintegiak abian jartzea eta kooperatibak sortzea aipatzen dira hartu beharreko neurri ekonomikoen artean. Zuberoan dagoen jarduera industriala (1.200 lanpostu inguru) babestu eta sustatzeko ahalegina ere aipatzen da, nahiz eta ez dagoen batere argi Departamenduko Kontseiluak eskumen hori izango duen. Langabezia kostaldean baino apalagoa da (Garazi-Baigorri inguruan %5,7 eta Zuberoan %6,3).

4 janvier 2015

«Euskara integrazio gunea izan daiteke, eta izan beharko luke»(Berria)

euskara

Bilboko ikasleen hizkuntza erabilera eta kultura praktika aztertu du Berasategik; dioenez, ume etorkinen hizkuntzak eskolan aintzat hartzeak eragin positiboa izan dezake euskararekiko motibazioan.

 Joan den irailaren 30ean doktoretza tesia aurkeztu zuen Naiara Berasategik (Zumarraga, Gipuzkoa, 1979), ikerketan lau urte eman ostean. Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kultur praktikan eragiten duten faktoreak da tesiaren izenburua: Bilboko 11 ikastetxetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 4. mailako 989 ikasleri egindako galdetegi baten bidez, ikasleen praktika linguistiko eta kulturala nolakoa den eta horretan zein faktorek eragiten duten aztertu du Berasategik.

Nolakoa izaten da Bilboko ikasleen hizkuntza erabilera? Zein hizkuntza erabiltzen dute, eta noiz?

Ikerketaren arabera, argi dago eskola dela euskararentzako arnasgunea. Ikasleen erdiek baino gehiagok euskaraz egiten dute eskolan, baina handik aldentzean erabilera nabarmen jaisten da. Kontuan hartu behar da aztertu dugun testuinguru soziolinguistikoa, Bilbo, ez dela euskararen oso aldekoa. Familian ere, espainiera da hizkuntza nagusia. Azkenean, eskola bihurtzen da euskararen babesleku.

Aldaketarik badago ikasleen jatorriaren arabera?

Ume autoktono eta etorkinak desberdintzen baditugu, ikusten dugu etorkinen kasuan berdin gertatzen dela, euskara eskolan erabiltzen dutela gehien, baina erabilera hori nabarmen apalagoa dela. Beste hizkuntzei dagokienez, etorkinek erabili ohi dituzte, normala den moduan, baina erabilera hori familian izaten da: gainerako esparruetan ia hutsala izaten da. Lagunartean eta eskolako atarian zertxobait erabiltzen da, eta eskolan, ia batere ez. Dagoen hizkuntza aniztasunak ere atentzioa ematen du. Berberera, portugesa, errumaniera eta txinera nagusitzen dira, baina askoz gehiago daude.

Zeintzuk dira erabilpenean eragiten duten faktore nagusiak?

Erabilpenean, eragile nagusia hizkuntza ezagutza eta kultura ezagutza eta praktika izaten dira. Badu logika: hizkuntza ezagutzeak baldintzatzen du gehien hizkuntza horren erabilera. Baina hori alde batera utziz, beste batzuek ere eragin nabarmena dute, eta horien artean jarrera eta motibazioa nagusitzen dira, batez ere motibazio integratzailea deritzona. Identitateak eta harreman sareak ere eragin nabaria daukate. Adierazle soziodemografikoei dagokienez, hizkuntza ereduak ere eragiten du; D ereduan ikasten dutenek gehiago egiten dute euskaraz. Gazteagoek euskara gehiago egiten dute. Neskek zertxobait gehiago egiten dute mutilek baino. Itunpeko ikastoletan daudenek ere gehiago egiten dute, baita etorkin kopuru txikia duten eskoletan daudenek ere.

Eta etorkinen kasuan?

Etorkinen kasuan ere, faktore horiek eragiten dute, baina aipatzekoa da ez dagoela etorkin askorik D ereduan matrikulatuta eta ikasle etorkin gehienak ikastetxe batzuetan kontzentraturik daudela. Euskararen ikuspegirik, horrek ez du ondorio positiborik ematen. Beste zenbait ikerketatan ere agertu da badagoela etorkinak zenbait zentrotan kontzentratzeko joera eta horietan A eta B ereduak nagusitzen direla.

Frantsesarekin eta espainierarekin ez ezik, beste hizkuntza batzuekin ere harremanetan dago orain euskara. Nolako eragina du horrek euskararen hedapenean?

Egia da hor aldaketa nabarmena gertatu dela. Gainera, hizkuntza aniztasun handia dago. Horrek egoera konplexuago bilakatzen du; areago, jakinda euskara hizkuntza gutxitua dela eta oraindik bide luzea duela normalizaziorako. Baina egoera berri hori modu positiboan kudea daiteke, euskara integraziorako bide bilakatuz. Askotan , etorkinen hizkuntzak ere hizkuntza gutxituak dira, eta horiek balioesten badira eta duten lekua aitortzen bazaie, horrek ekar dezake etorkinek ikustea euskarak baduela balioa, eta, ondorioz, euskara ikasi eta erabiltzea. Etorkinen kultura eta hizkuntzak geletan sustatzeak eta aintzat hartzeak eragin dezake euskararekiko motibazio positiboan.

Motibazioan zelan eragin daiteke euskara gehiago erabil dezaten?

Garrantzitsua da ikasleek erreferente euskaldunak edukitzea, batez ere adin horietan komunikabideek eta teknologia berriek duten eragina kontuan hartuta. Garrantzitsua da erabilera guneak edukitzea, eta gune horiek gertukoak izatea eta ikasleak hor eroso sentitzea. Eskolan, inportantea da euskara, modu formal batean ez ezik, beste helburu batzuekin ere erabiltzea, hizkuntzaren balio hori aintzat hartzeko. Bestela, Bilbon gertatzen da modu instrumentalean erabiltzen duten hizkuntza horrek ez duela presentziarik kalera ateratzen direnean.

Kultura eta hizkuntza ugari elkarrekin bizi diren egoera batean, euskara izan daiteke integraziorako gune?

Integraziorako bide izan daiteke, eta izan beharko luke. Ikasle horiek eta euren gurasoek ikusten badute euskararen alboan euren hizkuntzak errespetatzen direla, euskararekiko motibazio positiboagoa ekarriko du. Euskararen normalizazioaren bidean oraindik lan handia dago egiteko, eta egoera konplexuago baten aurrean gaude, baina komenigarria litzateke egoera hori aberastasun gehigarri gisa hartzea.

1 avril 2015

Hauteskunde biharamun gozoa abertzaleentzat

hautes

Zalantzarik gabe EAJrentzat departamenduko emaitzak ez dira onak izan. Azken urteetako EAJren lerro politikoa izan da EHBaiekin konkurentzian jartzea erakusteko kudeaketarako gaitasun handiagoa duela eta iraganeko gertakari batzuekin ez duela deus ikustekorik. Horren frogatzat hartzen dute eskuineko alderdiarekin lanean aritzeko duten gaitasuna, UMPren lerroetan kokatzeko, MAMekin ere. Aukera hau ez da herritarren gustukoa, herritarrek ez dituzte edozoin jarrera politikoak onartzen, UMParekin eramandako jokoa ez da legitimitatua. UMPren lerro politikoak ez du IEH aitzinera eraman, herritar asko horrekin hausteko garaia dela erakusten dute.

Parte hartzea ez da ona izan. Horrek ere hitz egiten digu, hauteskundeek sinesgarritasunaren aldetik ahultzen ari dira eta hau kontutan hartu behar den elementua da. Hautetsiek sinesgarritasun gero eta eskasagoa dute.

EHBaientzat sekulan ezagututako emaitzak izan dira. Lorpen itzela da. Ondoko aldian hautetsi kopuruaren emendatzeko baldintzak hor daude. Zapai, oztopo guztiak gaindituak izan dira. Alternatiba izatera heldu da abertzaletasuna eta bereziki hizkuntzarekiko jarrera atzerakoiek mugara heldu dira. Tokiko instituzioa onetsia da, alderdi guztien aldeko jarrerak erakutsi zuen hori eta baieztatua izan da hauteskunde hauetan. Hau da egin daitekeen irakurketa orokorra. Gehitu behar da eskuineko alderdiko hautetsie batzuek zalantzarik ez dutela izan FNko hautagaiaren kontra bozkatzeko jarrera hartu zutela eta EHBaien aldeko bozkatzera deitu. Honek ere bere garrantzia badu, demokratikoak diren taldeen artean kokatzen dela EHBai. Gogoratzen gara intersindikalak ez duela LAB onartzen!

Etorkizun baikorra iragartzen du abertzaletasunarentzat. Konfliktoari lotuako gaiak kanpaina horretatik kanpo gelditu direla ezin da ukatu. Konfliktoak eskatzen duen elkarrizketa ez da lehen lerroan gelditu. Ematen du bigarren mailako problematika bilakatu dela IEHko politikan. Politika horrela pentsatzea arazo bihur daiteke, estatuarekiko konfrontazioaren lekuko baita, estatuak ez baitu konfrontazioari uko egiten. Alderantziz tresna guztiak erabiltzen baititu konfrontaziorako, EEPri aurrekontua txikitu, presoen sakabanaketa eta urruntzean tinko jarraitu, Espainarekiko elkartasun hertsitzea.

Emaitza onek indar gehiago ematen digute lanean jarraitzeko, askatasunaren bidean.

10 mars 2015

Plazaolak eta Arrospidek kartzelara itzuli beharko dute

preso

Frantziako Estatuko espetxeetan egindako urteak Espainiako Justiziak ezarritako zigorretatik kentzea erabaki zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Salako epaileek, eta aske utzi zituzten bi euskal preso ohiak joan den abenduan. Europak 2008an onartutako zuzentaraua ezarri zuten erabaki horrekin.

Fiskaltzak, ordea, helegitea jarri zuen erabaki horren kontra. Izan ere, aske gelditu direnak ETAko kide eta buruzagi historikoak izanda —Santiago Arrospide, batik bat—, harrabots handia eragin zuen haien kaleratzeak. Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusia "kezkatuta" mintzatu zen, Auzitegi Nazionaleko atal batzuek egindako "okerreko" interpretazioa dela eta. "Presaka" aritzea egotzi zion Torres-Dulce fiskalak Auzitegi Nazionalari.

Gauzak horrela, urtarrilaren 13an, Kepa Pikabearen kasuan, Auzitegi Gorenak ebatzi zuen aintzat ez hartzea Frantzian eginiko urteak —Arrospide eta Plazaolaren erabakian parte hartuko duten bost kereiletatik hiru sinatu zuten Pikabearen aurkako epaia—. Horrela, Espainiak ez zuen aintzat hartu Europako zuzentaraua.

Arrospide, kartzelan

Auziak bere horretan zeudela, urtarrilaren 19an, espetxetik atera eta hilabetera, atxilotu eta espetxeratu egin zuten Santiago Arrospide euskal presoa. Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk, 1986 eta 1987an ETAk Madrilen eta Bartzelonan egindako atentatuetan parte hartu izana egotzita agindu zituen atxiloketak.

 

3 mars 2015

22000 lanpostu gutxiago osasungintzan

santé

Hau da zenbakia! Hau da Challanges aldizkariak agertu duen berria. Gobernuak aurrezkiak egin behar dituela eta zenbakiak atera ditu. Hiru mila milioi euro aurreztu behar dituzte osasungintzan eta horietan 680 milioi langileen ordaintzeko diru zamatik aterako dute, horiek horrela 22000 lanpostu gutxiago izanen dira osasungintzan. Hau hiru urtez antolatuko den berritze plana, "aurreratze plana" omen. Aldizkari honek barne txostena irakurtzeko aukera izan du eta horrela plazaratu du berria Osasun ministroak ez baitu deus publikoki azaldu orai arte. Noski ez dute jenderik kanporatuko, erretretara joanen direnak ordezkorik gabe utzi, lanpostu kopurua txikitu. Hau da proiektua! Bestalde funtzionarioak ez direnak kanpoan gelditzeko aukera izanen dute. 

2 mars 2015

Ibon Iparragirre Alcalan

preso

Ibon Iparragirre presoa, gaixo dena, eten gabe erasotzen ari dira. Zaindariek egoera tensoa sortzen diote eta ebasketak gertatzen dira bere zeldan. Idatzi kanpaina hasten da, egoera salatzeko idatzi behar da; Hemen daude helbideak:

Angel Yuste Castillejo
Dirección General de Instituciones Penitenciarias
c) Alcalá 38-40, 28014, Madrid

Jose Luis Castro Antonio
Juzgado de Menores y Vigilancia Penitenciaria
Luis Cabrera 9, 28002, Madrid

Ibonen helbidea:

Ibon Iparragirre Burgoa
C.P. Madrid II (Meco), Ctra. Alcalá-Meco, km. 4,5, 28805, Alcala de Henares, Madrid.

Idazteak ez du denbora handia hartzen, lehio handia da presoarentzat. Gure elkartasunaren adierazteko era ederra.

 

25 novembre 2014

Ibon Iparragirre presoa jipoitu dutela salatu dute senideek(Berria)

preso

Gaur arratsaldean jakinarazi die senideei jipoiaren berri presoak berak, Lea-Artibai eta Mutrikoki Hitzari esan diotenez. Alcala-Meco espetxean dute preso Iparragirre.

Iparra Galdu Baik plataformak salatu du jipoitu egin dutela gaur arratsaldean Ibon Iparragirre. Gaitz larri eta sendaezina du Iparragirrek: hiesa, 3C estadiokoa. Senideek Lea-Artibaiko Hitzari azaldu diote beste preso batek eraso duela Iparragirre, eta oso urduri zegoela deitu duenean. Oraingoz, ez dute informazio gehiago. 

Presoaren ingurukoek azaldu izan dute gaixotasuna arintzeko modu bakarra bere konfiantzazko lagun eta senideek babestu eta zaintzea dela. Hala ere, preso sartu eta Navalcarneroko kartzelara urrundu zuten Iparragirre, eta bakartuta ere izan zuten. Heriotz arrisku errealean dagoela salatu zuten urria hasieran.

25 novembre 2014

"Senarra ikustea eta amatasuna ukatzen didate"(aiaraldea.com)

eider_u

EIDER URUBURU (Bilbo, 1978) Aletxu Zobaran euskal preso politikoaren emaztea da. Nahiz eta estatuak lurralde frantziarrean egotea debekatu, pasa den astean Parisera joan zen bere senarra ikustera, Aletxu epaituko zutela aprobetxatuz. Ikustea lortu bazuen ere, hurrengo egunean poliziak Eider atxilotu zuen eta atzo 8 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion epaile batek. Kartzelan dago orain. Epaiketa baino lehen Aiaraldea.com-ek elkarrizketa egin zion.

Lyon-eko espetxean dago Aletxu, hau da, 980 kilometrora. Zer suposatzen du horrek senide eta lagunentzat?

Hasteko dirutza ikaragarria gastatzea suposatzen du. Bidaia bakoitzak 300 euro baino gehiago suposatzen du, zer nolako garraio modu erabiltzen duzun arabera: Mirentxin-eko furgoneta, autoa, hegazkina...

Lyon ez dago bat ere ondo komunikaturik eta batzuetan hegaldiak oso garestiak dira, trenez ere oso urriak dira zuzenean heltzen direnak -askotan Parisera jo behar duzu edo Marsellatik itzuli... odisea izan daiteke-.

Dirutzaz gain, ahalegin fisiko handia da, autoz eginez gero istripua izateko aukera handiak dira, stressa...

Preso prebentibo gisa -hau da, epaitu gabe- astean hirutan egin daitezke bisitak baina hain urruti egonda edo bertan lo egiten duzu -eta ondorioz diru gehiago behar duzu- edo bertan bizi den jendea egin ditzake aste berean hiru pertsona ezberdin ikusi. Hori dela eta normalean presoek bisita bakarra dute astero.

Zu ere Lyonen espetxeratua egon zara, nolakoak dira bizi baldintzak?

Borroka ugari egin genituen eta mitard-ean -hau da, isolamenduan- zenbait aldiz egon ginen. Une hauetan Aletxuk hilabete baino gehiago darama mitard-ean.

Baina orokorrean espetxean dauden baldintzei dagokionez, presoak bi orduz egon daitezke egunero patioan.

Zenbait kartzelatan apur bat gehiago da baina legez zuzendaritzak errespetatu behar du presoek bi orduz patiora ateratzea.

Nahi izanez gero presoa ziegan gera daiteke. Estatu Espainiarrean derrigorrezkoa da ateratzea baldin eta baimen berezirik ez badago.

Preso politikook egunero gutxienez 22 ordu ziegan eman ez ezik, bakarrik ematen ditugu, debekatua baitago preso politikoek kideak izatea. Preso arruntek ez dute debeku hori.

Egoera normalean beraz patioan bakarrik elkartzen dira euskal presoak bere kideekin.

Bestela frantziar klaseak jasotzerakoan. Baina irakasten diren mailak oso apalak dira eta presoek maila hobeagoak dituzte orokorrean.

Ikastaro gehiago daude baina ez da batere erreza.

Kirola egiteko aukera ere badago astean hirutan baina zerrenda bitartez egiten da eta zaila ere bada. Batzuetan arazoak egon dira horrekin, adarra jotzen saiatzen baita zuzendaritza.

Guk adibidez egin genuen lehenengo borrokaldia izan zen Aletxu baztertzen saiatu zirelako. Kontua da ziegak ilaran daudela. Alde batean zein bestean. Hori dela eta ziega bat bestetik ez badago oso urrun, korridore berean komunikatu zaitezke, baina korridorearen beste aldean jarriz gero erabat isolatuta gera zaitezke.

Eta hori Aletxurekin egiteko saiakera egin zuten, baina mitard-ean sartu gintuzten guztiok behintzat oinarrizko eskubideak bermatzeko: kideak elkarrekin egoteko eskubidea, alde berean egotekoa, bisitak bikoitzak izateko -400 kilometrotatik baino urrunago etorriz gero senide eta lagunek bisitak bikoitzak izan beharko lituzkete, baina espetxeak ez daude prestatuta hainbeste jende jasotzeko, preso arruntek hilean behin egiten dute bisita bikoitza eta guk eskuratu genuen astero hiru egiteko eskubidea-, preso zegoen bikote batek bere semea egoera duinean ikusteko zuzendaritzaren baimena erdietsi genuen...

Borrokaren bitartez lortu genuen gure eskubideak bermatzea. Ez genuen ezer berezirik lortu, soilik legez zegokiguna.

Espetxean ezkondu zineten, zergatik?

Aletxu eta biok ez dugu inoiz buruan izan ezkontzeko asmorik inorekin.

Harremanak ez ditugu horrela ulertzen, bakoitzak bere harremana nahi duen moduan eraiki dezake. Eta berez ez ginen bikotea, elkar gustuko genuen eta espetxe berean giltzaperatu gintuztenean saiatu ginen bisitak lortzen.

Eta horretarako jartzen duten baldintza da ezkonduta egotea. Orduan pentsatu genuen ezkontzea, gurasoak elkar ezagutzea... bi pertsona bakarrik etor daitezke ezkongai bakoitzeko.

Bisitak lortzeko eta elkar ikusteko ahalik eta lasterren ezkondu ginen. Hala ere ezkontza urtebete atzeratu ziguten. Denbora hori guztia ikusi gabe eta gutunez eman genuen.

Baina gutun guztiak epailearen eskuetatik igarotzen dira eta aztertzen dituzte, baino prebentiboen kasuan gutunak epaiketaren instrukzioan sar ditzakete.

Horrek esan nahi du epaileari bidaltzen dietela, berak irakurtzen dituela eta asko atzeratzen dela: gutxienez bi aste eta gehienez hilabete baino gehiago. Hori galtzen ez badira.

Beraz, zuk gutuna igorri eta gero hiru edo lau astetara jasotzen zuen besteak... Idazten genion elkar baina ez zegoen benetako komunikazioa, bakoitzak gertatutakoa kontatzen zuen. Oso latza, egia esanda.

Ezkondu baino bi aste lehenago -guk esaten genuen ezkontza prestatu behar genuela- lortu genuen gure lehen bisita baimena. Barne bisita egin genuen, 45 minutukoa. Lyon-en, beste lekutan ez bezala, astero 45 minutu elkar ikusteko aukera genuen.

Bisitan besarkatu ostean muxu bat ematen ari ginen bitartean jakinarazi ziguten ezin genuela muxurik eman. Eta bagenekien gezurra zela. Senide eta lagunekin hainbat aldiz muxukatu eta besarkatu dugu elkar.

Egia da debekatzen dituztela sexu harremanak baina ez modu esplizituan.

Araudiak esaten du debekatuta daudela jokaera lizunak hirugarren baten bistan. Eta bisita guztietan kristala dago. Presozaina une horretan korridoretik igarotzen bada eta ikusten bazaitu bere ustez egokia ez den jarrera batean zigortu zaitzake.

Gure kasuan besarkatuta geunden eta sexu harremanak izaten egon izan bagina bezala zigortu gintuzten. Barne bisitak kendu zizkigun epaileak ezkondu arte.

Hala ere hori oso gai gatazkatsua da eta Le Vert epaileak -gainerako epaileengan agintzen duenak- oztopo asko jartzen ditu. Adibidez, preso bati ez zion bere umea ezagutzen uzten Le Vert-ek esaten zuelako ezinezkoa zela bere bikotea kartzelan izandako sexu harremanen ondorioz haurdun geratzea.

Gure kasuan Le vert-ek ezkontza oztopatu zuen. Debekatzeko aukerarik ez zuenez ahal bezain beste luzatu zuen, ez baitzigun bisitak izateko aukera eman nahi.

Berez ni espetxez aldatu nahi ninduen. Horren aurrean umea izatea erabaki genuen.

Oso zaila da baina lortu genuen. Baina ez genuen ezer esan. Biok bagenekien aitortuz gero barne bisitak kenduko lizkiguketela.

Arriskurik ez egoteko zerbitzu medikuei esan behar genien. Zerbitzuek isilpean izan zuten hirugarren hilabetea heldu arte, ospitalera eman behar ninduten ekografia egitera eta arrazoia azaldu behar zuten.

Atera ninduten espetxetik eta 20 polizia baino gehiago etorri ziren eskolta gisa, itxarongelan, haurren artean, ni eskuetan esku-burdinak jarrita nituen, medikuarekin nengoen bitartean bi emakumezko sartu ziren -polizia armatua eta presozaina- eta eztabaidatu ostean gutxienez polizia atera zen gelatik, ekografia egiteko esku-burdinak ez zizkidaten kendu... eta gainera ekografian umea ikusten bazen ere bihotz taupadak ez ziren sumatzen.

Hori gutxi balitz nire intimitate eskubidea bortxatu zuen presozainak, dena espetxe guztiari kontatu baitzion.

Protesta egin ostean erdietsi nuen medikuarekin bisita bakarrik egitea. Medikuak esan zidan haurdunaldiak ez zuela aurrera egingo baina nire gorputzak ez zuela umekia botatzen eta ospitalean konpondu beharko zutela hori.

Hori dela eta hirugarren bidaia egin nuen ospitalera eta bertan igaro behar nuen gaua. Horregatik poliziak nirekin etorri ordez indar bereziak egon ziren ni zaintzen: aurpegia estalirik, armatuak... ohera lotu ninduten; soka eta esku-burdinekin sartu ninduten ospitalean. Sekulako liskarra izan genuen.

Baina hori gutxi balitz nik ez nuen erabateko anestesia nahi eta hala ere jarri zidaten eta polizia batek ikusi zuen nire ebakuntza osoa.

Ezinezkoa dirudi baina Estatu Frantziarran duela gutxi lortu da emakume presoek erditzea esku-burdinekin lotuta egon gabe. Abereak bezala tratatzen dituzte presoak, bereziki emakumeak.

Eta orain nolakoa da zure harremana Aletxurekin?

Ezarri didate lurralde debekua. Hori dela eta ezin naiz Estatu Frantziarrean sartu. Haien argudioa da bere lurraldean sartuz gero erakundean sartu naitekeela berriro, baina horrek ez du inolako zentzurik, egin nahi izango banu ez nieke baimena eskatuko. Nik baimena eskatu dut nire senarra ikusteko.

Baina debekatzen didate nire senarra ikustea izorratzeko. Nahi izango balute ni kontrolatzeko eskumena dute, beraz segurtasun arrazoi horiek gezurra dira.

Horregatik helegitea jarri dugu. Espetxean nengoela birritan jarri genuen helegitea eta hori egiteko prozesua oso ezatsegina.

Oso modu iraingarrian jokatzen dute; leporatzen digute mesedeak eskatzen ditugula, baina zure senarra ikustea eskatzea ez da mesedea, eskubidea baizik.

Askatu ostean beste helegitea jarri nuen, ez dute onartu eta Europako Giza Eskubideen Epaitegia besterik ez zaigu gelditzen, baina horrek urteak beharko ditu.
Bitartean senidea ikusteko aukerarik ez dizute ematen, amatasuna ukatzen dizute... bakarrik telefonoz eta eskutitzez komunikatzen gara.

Ia lau urteren ostean, epaiketa izatea gogorra edo lasaigarria da?

Gogorra da. Gogorrak dira baldintzak; garraioa, bertan dauden ziegak, ematen dizuten tratua...

Epaiketa prestatzeko ere baldintzak oso zailak dira, abokatuak Iparraldean bizi baitira mila kilometrotara.

Bidaiatzea gogorra da eta haiek hainbat preso bisitatu behar dituzte. Eta zaila da epaiketa prestatzea. Aletxuk behin uste dut ikusi duela abokatua.

Sakabanaketak ez ditu bakarrik oztopatzen senide eta lagunekin harremanak, babes legala izateko aukera ere.

Eta epaiketan zabor ugari irentsi behar da. Gezur ugari esaten dituzte.

Hala ere nik badakit Aletxu gogorra dela eta indartsu helduko dela epaiketara eta ondo eramanago duela.

 

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité