Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
16 octobre 2018

Estatu golpea aipatzen.

 

Bagenekien 2005eko erreferendumaren ondotik Frantziatik demokrazia desagertu zela. Izan ere,  Europako akordioei erreferenduma ezetz erran zien eta ondorioz erabaki horri estatuak kasu eginen ziola uste zen. Aitzitik ezetzaren ondotik Europak Lisboako akordioa eraiki zuen eta erreferenduma ezerezean gelditu zen. Geroztik egoera ez da hobetu Frantzia eta erabakien zentralizazioa indartzen joan dira lurralde antolaketaren erreformarekin batera. Izan ere, erregioen zabaltzeak baroi berriak ekarri ditu beren lurralde zabalekin Akinaren kasua argigarria delarik. Iraultza baino lehenagoko antolaketara itzultzen garela ematen du.

Baina mugimendua ez da gelditzen eta Macronekin gobernuaren podere, agindu eremua  handitzen joaten ari da.

Kontra podereak desagertzen ari dira, legebiltzarra Macronen esku dago eta Europak agintzen dizkion betebeharren araueran lanean ari da, bereziki zor publikoari begira. Izan ere, Frantziaren antolakuntzari leporatzen zaio zor handia sortzea. Ondorioz, alde batetik herri bakoitzari estatutik heldu den dotazioa, dirua alegia, txikitzen joan da. Bestalde, antolaketa bera simplifikatzen ari dira egitura batzuk kentzen, une honetan departamenduen desagertzea dute helmuga. Egitura hau laguntza sozialez arduratu da orai arte eta Frantziako 1789eko antolaketa da. Departamenduak kendu eta metropoliak eta erregioak arramoldatu nahi dute. Kudeaketa egitura horretan izanen da, diru kudeaketa estatuaren begirada pean. Erabaki horiek ez dira metropolaren kasuan erreferendumez erabakiko, ez da zuzeneko erreferendumetik sortu beraz ordezkariek, aliantzen bidez, osatuko dituzte, politika profesionalari tokia eginez eta herritarrei kontrol osoa kenduz, kontrol zuzenik ez dago gehiago. Ez dago programarik jarraitzen gobernatzeko akordioak baizik.

Ez dugu negar eginen frantses iraultzak euskal gizarteari opari gutxi egin baitzizkion, eta geroztik ere Frantziak hemen ezagutu dugun Frantziak gure nortasunaren inguruko zapalketa hor dugulako. Gaur egun Seaskak eskatzen dituen postuak gobernuak ukatzen ditu oraindik.

Haatik agintearen indartzea ikusten dugu.Nahiz eta Euskal Elkargoa hor izan eskumen oso gutxi ditu eta euskal nortasunari begira, hizkuntzari begira oso atzerakoia da. Optimistek denbora behar dela erranen digute baina orai arte denbora euskaldunen kontra joan da, aski da  euskaldunen kopuruaren eboluzioa Ipar Euskal Herrian begiratzea.

Fabrice Aubert-ek estatu golpearen hurbilketa aipatzen du Le grand soir aldizkari digitalean, irakurtzea merezi du oso konkretua baita. Gure ingurumenaren ulertzeko interesgarria dudarik gabe!

 

 

Publicité
25 septembre 2017

Katalunia libre!

katalunia bilaketarekin bat datozen irudiak

Transizioaz hitz egiten, idazten ikusi dugu, askotan . Kanpotik begiratuta, noski ebidentzia zen demokraziak bide luzea zuela errealitate izateko estatu espainolean. Ondorioz beti izan ditugu zalantzak Espainako demokrazia aipatzen zelarik. Gaurko eguna nabarmentzekoa da Monbar ostatuan GALek lau euskal herritar hil baitzituen, euskal independendentziarako militanteak izateagatik. 1985ko egun hori gogoan dugu oraindik, PSOE agintean zela, Espainian demokrazia zegoelarik dagoeneko,omen!. Behintzat horrela saltzen ziguten, politikari eta prentsa nagusiek. Pierre Joxe zen Barne ministro Frantzian, Aieten zegoen bera. Bai aspaldi genekien azaleko demokrazia zela Madrilgo gobernupean. Espainako herritarrek borroka bat daramate beren herria demokrazia aldera eramateko, justizia gehiago lortzeko. Haatik herritar gehienek Rajoy hautatzen dute, hauteskundez hauteskunde. Zaila da ulertzea baina, nazionalismoz hitz egiten asko entzuten delarik, gure irudiko Espainako nazionalismoa gora doa eta azken egunetan lotsarik gabe ere kalera ateratzen ikusi dugu.

Kataluniak, libre izateko, bere geroa erabakitzeko, bere hautuak egiteko independentzia behar du. Hau da Kataluniako karrikak aldarrikatzen duena. Oihu itzela, anitza. Ingurugiro hontan, azken urteetan herritarrek eramandako aldarrikepanaren antolaketa kontutan harturik, klase politikoak erakutsitako herritarrekiko zintzotasuna ikusirik edozeinentzat erreferenduma legitimitate osoz egin nahi den ekintza da. Hori ez bada errespetatzen,  Espainian transizioak azaleko demokratizazioa izan dela frogatzen da berriz ere. Armadak oraindik garrantzia handia badu eta batzuen artean podorea banatzen den altxorra da.

Aste hau hil ala bizikoa da Kataluniarentzat eta Kataluniako herritarren ondoan kokatzen gara indar harreman tinko honetan. Puigdemont atxilotzeko mehatxua egina dute dagoeneko. Aurrekariak dituzten Katalunian, Frankistek beren lehendakaria hil zuten, Lluís Companys, Gestapok frankisten eskutan 1940an utzi ondoren FRantziara errefuxiatzera joan zelarik. Beraz Historia asko dute Katalanek eta altura handiko politikariak.

Aste latza, historikoa, guri ere aitzinatzeko pistak emanen dizkigunak. Baina Espainak ez du jakin negoziatzen inoiz, berea indarrarena da, kasu honetan ere.. Kataluniak baduke plan B!

Hemendik ere gure elkartasuna igortzen dugu: " Visca Catalunya Lliure!"

katalunia bilaketarekin bat datozen irudiak

 

1 décembre 2016

Fillon presidente?

Resultado de imagen de presidentielle

 Dagoeneko eta eskuinaren hautagaiaren hautaketaren ondoren komentaristen artean batzuek Fillon Le Penen arteko lehia iragartzen digute, datorren maiatzean presidentziarako izanen diren hauteskundeetan.

Egia da Fillonek irabazi duela eskuineko hautagaien arteko lehian, hau Ipar Euskal Herrian ere. Hau noski, oso interesgarria bada, eta horren azterketa zorrotza merezi luke Ipar Euskal Herrirako Herri Elkargo bakarraren sortzeko bezperan. Hemen gertatzen denaren ulertzea ez baita batere simplea. Izan ere, bi diputatu sozialista kostaldean, zentrista bat barnealdean eta eskuinako lehian ekonomian eta arlo sozialean oso oso atzerakoiak dituen ideiak hautatua izan delarik. Herritarren iritzia sentsu guztietara doala  ematen du.

Fillonen programan, lan ordu kopuruaren muga desagertuko dela iragarria da. Ez da soilik 35 orduen kentzea baizik eta ordu kopuruaren askatzea, kopuruan enpresaz enpresa negoziatzea izenen delarik legea. Europa mailan muga 48 ordukoa delarik,  nagusiek nahiko askatasun izanen dute, eta ordu gehigarrien desagertzea hurbilduko da. Bigarren puntua da estatuaren eskuetatik seguritate sozialaren kentzea. Erran nahi baitu seguritate sozialaren pribatizazioa. Bigarren gerlaren bukaerako irabazia kentzea erabat. Hauek dira puntu bortitzenak. Ondoren Fillonek dio 49.3 eskumena erabiltiko duela ahal bezain bat, presidentziako lehen bi hilabeteetan. Izan ere bere helburua da lehen bi hilabeteetan erreforma asko egitea eta horretarako eskumen osoak beharrezkoak izanen ditu.Beraz, aginte nagusitik erabaki zuzenen hartzeko legeak eskaintzen dizkion tresna guztiak erabiliko dituela iragarria du. Erran nahi baitu presidenteak aginduko duela, parlamentutik pasa gabe. Horrek bere programa demokraziatik nahiko urrun dela erakusten du, beste hitzik ez erabiltzearren.

Ondorioz Fillonen programa eskuin gogorrarena da eta konkurentzia izanen da Le Penentzat, Frente Nazionalak duen fama txar guzti hori gabe. Eskuin gogorretik boz asko bilduko ditu eta Le Peni kenduko. Horretaz ohartua da FNa eta kezkak dituzte. FNa emaitza txarragoak lor lituzke.

Fillonen hautaketak, bere programarengatik, muturretara joaten baita, Hollanden aldekoei animo batzuk sortu dizkie. Baina Hollande eta Valls-en emaitzak agintean daudenetik oso txarrak dira alderdi askotatik. Legitimistek, instituzioak jarraitzen dituztenek, nahi lukete Hollande berriz ikusi lehian baina herritarrek ez dute Hollande nahi presidente bigarren aldikotz. Gauza berdintsua gertatzen zaio Vallsi baina esperantzak gordetzen ditu, nahiz eta lehia berantu hasiko lukeen.

Aukera gelditzen da ezkerrean zerbait egiteko. Melanchon aski goiz hasi da martxan baina ezkerrak zalantza asko ditu, bat egiteko zailtasun handiak alde batetik eta bestetik batzuek eskuinen arteko lehia ikusten dute berriz eta garaituak ageri dira.Eta Macron?

Baina dena ez da egina eta sorpresak izanen dira eta agian ezkerrak inarrosaldi bat sortuko du etaagerian dugun egro ilun horri iduzki pixka bat eskainiko.

Presidentziarako hauteskunde horiek ondorio gutxi izanen dituzte guretzat baina dagoeneko eskuin gogorraren garrantzia Ipar Euskal Herrian erakutsi digu. Hau ote da erligioari buruz Fillonek erran duenarengatik? Edo ekonomiaren aldetik aipatzen duenak herritarrek gustukoa izan dutelako? Orai arte Ipar Euskal Herria nahiko zentroan kokatzen zen politikan, aldaketarik gertatzen ote da? Bertakotasunari Fillonek ematen dion garrantziarengatik ote da.Hesten ari den gizarte batean baizi ote gara? Galdera asko daude. Zer nolako Herri elkargo bakarra prestatzen ote da?

13 novembre 2016

Iritziak zabaltzen

Bi urte ditu hemen azaltzen dugun iritziak. Haatik oihartzun handia duela dirudi. Gogoetak interesgarriak direlarik, oihartzun horiei bidea ematea tokatzen da.

Afficher l'image d'origine

Gure Esku Dago: zer?

Artikulu hau orain dela zenbait denbora egin zen: izan ere, Zamudion emandako hitzaldia (2014.05.14an) baino lehenago.

Ekainaren giza katea gertatu baino lehenago (2014.06.06an) egunkari batera bidali nuen, esanez, mesedez,  argitaratzekotan 2014.06.08ko giza katea  gertatu eta gero azaltzeko.

(Beste aldetik, jatorrizko testuan azaltzen ziren data bat edo beste egokitu behar izan  nituen, kasurako, Oiartzunen egoteko data maiatzaren 31 bazen ere, irail /urrirako atzeratu dute[1].)

Irakur artikulu hau adiskide eta lagun izan ditudan Txillardegi, Jesus L., Joseba G., eta Manex-en oroimenean eta ohorean.

Hona artikulua:

Gure Esku Dago: zer?

Bai gure esku dago… Ongi eta zehatz-mehatz ez dakigu zer, baina.

Erabakitzeko eskubideaz, orain dela 25 urte hitz egin genuen, luze gainera. Euskal Herrian zehar Herrien Liga zela, Bai Independentziari! zela, hamaika bilera, mahai inguru pilo bat eta zenbait ekitaldi egin genituen. Baita manifestazio erraldoi bat Iruñean ere.

Zer dela eta abandonatu ziren (lurperatu?) Herrien Liga eta Bai Independentziari! izeneko  mugimenduak?

Hortaz, zer dela eta 25 urte eta gero, antzeko ildotik abiatzea? Baltikoko herrialdeetan orain dela 25 urte giza kate bat egin zelako?

Ala orain dela gutxi Katalunian beste giza kate bat egin delako?

Orain dela momentua? Eta lehen, orain dela 25 urte, Baltikoko herrien mugimenduak pil-pilean zeudenean, ez al zen momentua?

Agian batzuek jakingo dute horretaz… Seguru nago.

Badaezpada ere, eta aurreko bi mugimenduei gertatu zitzaiena kontuan hartuta, orain antzeko ‘erabakiak’ berriz ere hartu ez daitezen, hona hemen eztabaidarako puntu batzuk, lagun batzuei bidalitako e-posta batetik hartuak:


“Hasi ginenean ‘hortaz’ pentsatzen nire helburua zen autodeterminazioa, eta batez ere, beronen praktika Eskozian, Katalunian, Euskal Herrian, eta oro har Europar Batasunean, aztertzea…

Gure Esku Dago delakoa, ene ustez, eskubide mailan geratzen da, eta ez da makala kontua!

Baina… horretaz haratago joan nahi nuke.

Zehazki, zer proposatzen da (dute, dugu) Euskal Herriaren INDEPENDENTZIArako esparru hauetan guztietan: ekonomian, politikan zein nahi dituzuen edozein arlotan?

Ni neu aspertu egiten nau eskubideei buruz behin eta berriz hitz egiteak, agian aspalditik ezagutzen dudalako ‘afera’.  (Montrealetik etorri berria, 1986an hasi nintzen  arlo horretan lanean, lagun askorekin batera: Txillardegi, J. Lezaun, J. Goñi, M. Goyenetche eta jadanik utzi gaituzten beste askotxorekin ere.)

Ez, jakin behar dena hauxe da:  gaur egunean, independentziarako, praktikan, zeintzuk dira proposatzen diren aukerak?

Kasurako, ekonomian: Moneta propioa ala euroa?

Euroan, Espainia una grande y libre-n eta Frantziaren la grandeur de la France-n egotea, ala Kosovon, Montenegron gertatu dena aztertzea eta antzekoa bultzatzea?

Hori ez dute ‘gure esku dago’ delakoek eztabaidatzen (…), ezta beste askok ere….

Hortaz?

Uste dut aukera irekita dagoela, maiatzeko hauteskundeetatik eta ekainaren 8ko ekitalditik baino askoz haratago joateko.”

Ez al du merezi gai horretaz eztabaidatzeak? Itxaron egingo dugu beste batzuek horren inguruan ere erabaki arte?

Ez al gara gai gu geu, euskaldunok, EHren independentziaz eztabaidatzeko? Zer dela eta?

Noiz eztabaidatuko da EHren independentziaz? Nork? Non?

Noiz arte horrela? Quosque tandem?

“Katalunia, geroari begira, eta Euskal Herria, berriz, iraganari lotua. Gatazkaren zauriak konpontzeko premia ez da aitzakia, bestelako dinamikak abiatzeko benetako eragozpena baizik.” (Imanol Murua)

“Oraingo eztabaida ez da independentzia bai ala ez. Gauza sakonagoak landu behar ditugu.” (Andoni Ortuzar)

Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos.” (Javier Sádaba)

Hitzaldi askotan eta UEUko webgunean aipatu dudan bezala: “Non daude laukotea osatzeko beste hiruak?”

Hala ere, Lo pertinente es una soberanía compartida con el estado español, no estamos hablando de independencia.” (Iñigo Urkullu)

Hitzaldi batzuk eman ditut Gure Esku Dago delako kanpainan: besteak beste, Azpeitian eta Zamudion. (Oiartzunen datorren irailean edo urrian egongo naiz.)

Oso hitz gutxi erabili egin dut ‘erabakitzeko eskubideaz’ hitzaldi horietan guztietan. Independentziaz  hitz egin  dut, zehazki Euskal Estatu independentearen bideragarritasun ekonomikoaz (http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/euskal-estatua-bideragarria-al-da-ekonomikoki).

Noski, giza katean egon naiz, (Kanpanzar mendian tokatu zait) eta beste hamaika ekitaldietan ere. Argi.

Ongi. Gure Esku Dago izeneko mugimenduaren ekitaldi nagusian egon gara, jende pilo bat gainera. Ederki.

Eta hemendik aurrera, zer?

Nire aldetik, ‘hortxe’ egongo naiz eta berton egoten segituko dut, hitzaldiak, elkarrizketak eta ahal dudana egiten. Baina, erabakitzeko eskubideaz, zer esan? Soilik bost hitz: herri guztiek daukate auto-determinatzeko eskubidea.

Nahiko eta sobera, zeren horretaz dena, edo ia dena esanda baitzegoen 1980ko hamarkadan: artikuluak, liburuak, hitzaldiak, konferentziak, saiakerak, mahai inguruak, elkarrizketak, …, den dena.

Orain proposamen zehatzak plazaratzeko eta beraiek eztabaidatzeko ordua da. Praktikan jarriko denaz eztabaidatu behar da, proiektu desberdinez, aukera ezberdinez, eta ahalik eta lasterren, horrelakoen onenak praktikan eta martxan jarri…

Erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko momentua bukatua da.

Hortaz? Zeri begira gaude? Zeren zain?

EHren independentzia litekeena da, it is possible,… baina oztopo guztien gainetik, arlo ezberdinetako helburu zehatzak eta beroriek lortzeko erabil daitezkeen medioak argi eduki behar dira.

Egia da. Dena dago gure esku. Baina ‘dena’ delako horretaz ere, halabeharrez, nahita zein ez, borondatez ala ez, eztabaidatu beharra daukagu, inongo mugarik eta, batez ere, inolako kontrolik eta kontrolatzailerik gabe.

Ad Majorem Vasconum Libertatem.

joseba felix tobar-arbulu (donejurgi)

10 mars 2016

Aberri Eguna 2016: Independentziari bai!

 

Iraganetik etorkizunera. Dependentziatik independentziara.
Euskal herritarron oroimen historikoa eta imajinario kolektiboa menpekotasunekoak
dira. Mende luzeetako menpekotasunaren zamak sakon markatu du euskal gizartea,
baina belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu da askatasun egarria eta, gaur egun,
inoiz baino argiago dago geure buruaren jabe izateko beharra.
Oso ondo ezagutzen ditugu dependentziaren kalteak: gerrak eta gatazkak; gure
hizkuntzaren eta kulturaren aurkako erasoak; gure nazioaren eta eskubideen ukazioa;
asimilazioa; gure garapen ekonomiko eta sozialerako tresna eta eskuduntzarik
eza; etorkizuna eraikitzeko ezintasuna; eta abar luzea.
Menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta
etorkizunera jauzia egiteko garaia iritsi da. Iraganetik etorkizunera. Zaharretik berrira.
Dependentziatik independentziara.
Baina, espainiar eta frantziar Estatuen egituren barruan ez dago inolako burujabetza
aukerarik eta agortuta daude jadanik Euskal Herriaren biziraupenerako eta etorkizun
bat eraikitzeko posibilitate guztiak. Apurtu dezagun jauzi hori eragozten digun harresia:
inposatzen diguten statu quo menperatzailea.
Badakigu zer dakarren dependentziak. Begira dezagun harresiaz bestaldera eta ikus
ditzagun independentziak zabaltzen dizkigun aukerak: demokrazia sakon eta
partehartzailea eraikitzeko aukera; justizia sozialean eta aniztasunean oinarritutako
gizartea eratzeko aukera; herritar guztiak duintasunez bizitzeko aukera, pobrerik
gabeko euskal jendarte baterako aukera, euskaraz bizitzeko aukera, askatasunean eta
bakean bizitzeko aukera; … azken finean, herri libre batean herritar zoriontsu izateko
aukera.
Guztiontzat, guztion artean.
Behin eta berriz esan dugu euskal herritar guztiontzako Euskal Herria eraiki nahi
dugula baina, horrez gain, guztion artean eraikitzea da ezinbestekoa. Etorkizun berri
bat, guztiontzat, guztion artean.
Euskal Herriko biztanleen artean, gaur, hirutik bat Euskal Herritik kanpo jaiotakoa da.
Gure gizartearen dibertsitatea eta sentimendu identitarioen aniztasuna argi eta garbi
erakusten digu datu horrek, eta oso kontutan izan behar dugu subjektu independentista
osatzeko orduan. Mugimendu independentista indartsu bat antolatzeko orduan.
Demokrazian, justizia sozialean, berdintasunean, eta askatasunean oinarritutako
etorkizun komuna konpartitzeko prest gauden guztion artean eratu behar dugu
subjektu independentista berria.
Euskal Herriaren brujabetzarako bidean Estatu espainiar eta frantziarrarekiko
aldebikotasun eskema iragana da jadanik. Geure bidean aurrera egitea da gelditzen
zaigun alternatiba eraginkorrena eta aldebakarreko bideari ekiteko estrategiak
ezinbestez behar duen herri mugimendu zabal eta indartsua egituratzeko garaia da.
Independentistak sarea bere jarduera osoa erronka horren alde jartzeko prest dago,
hori delako, hain zuzen ere, bere misio nagusia.
Erabakiaren aroa: independentziari bai
Erabakitzeko garaia da. Aro berri baten sartu gara jadanik: erabakiaren aroan. Eta
aurtengo Aberri Egunak inflexio puntua izan behar du jauzi horretan. Horrexegatik, bai
hitza izango da Independentistak sarearen mezuaren gakoa Aberri Egunean:
demokraziari, justizia sozialari, euskarari, etorkizunari, Euskal Estatu burujabeari,
Euskal Errepublikari …bai!
Aberri Egunetik aurrera zabatzen den erabakiaren aroan gogotsu hartuko dugu parte
independentistok eta subjeku independentista metatu eta aktibatzeko lanari ekingo
diogu. Euskal Herriaren etorkizunari buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatuko
dugu gizartean. Tailerrak, estabaida-guneak, solasaldiak, mahainguruak eta ekimen
zabal eta partehartzaile ugari antolatu eta bultzatuko ditu Independentistak sareak herri
eta eskualdeetan zehar.

Martxoaren 27an, Iruñean

Martxoaren 27an Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egiten die Independentistak
sareak euskal herritarrei. Ohikoa den moduan, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuz,
egun osoko egitaraua izango da: eguerdiko 12etan manifestazioa hasiko da Golem
zinemetan eta amaieran ekitaldi politikoa Sarasate Pasealekuan. Ondoren, ospakizunak
segida izango du gauera arte eta, jai giroan, egitarau zabal eta oparoa izango da
Iruñeako kaleetan zehar.
Iruñea, 2016ko martxoak 7

INDEPENDENTISTAK sarea
www.independentistak.eus
info@independentistak.eus

Publicité
11 janvier 2016

Taubira alde omen

presoak bilaketarekin bat datozen irudiak

Asteburu honetako manifestaldien ondotik argi gelditzen da herritarrek euskal presoekiko duten atxikimendua. Milaka herritar atera dira eta alde batetik edo bestetik, modu batean edo besteak, metodologia bat edo beste izan dadin ere presoak txean nahi ditugu, hau zalantzarik gabe!

Goiz honetan sare sozialetan Colette Capdevielle diputatuak dio: Je peux vous affirmer la volonté de Christiane Taubira de traiter les dossiers des détenus basques info7.naiz.eus/eu/info_i7/201

Hitz horien gibelean zer dagoen jakitea ez da gauza erraza, zeren azken hilabete eta urteetan beste justizia ministrorik ez da izan eta ez da deus gertatu. Nola tratatzen ditue txosten horiek ba? Edo adierazpen merke eta soil bat ote da. Izan ere azken boladan ematen du deus egin gabe ere, edo gutxi eginez ere, abertzaleak "txintxoak" bihurtu garelako Frantziak politikaz aldatuko duela. Horrek desmobilizazioa ekar lezake. Zorionez hau oraindik ez da gertatzen eta Baionako manifestaldiak hori gogoratu dio gobernuari.

Askotan ikusten ditugu diputau eta senatari presoen aldeko jaudueretan, horrek ere esperantza sortzen du baina diputatu eta senatari berberek larrialdi egoerako lege berriak bozkatzen dituzte. Beren benetako jarrerari buruz, Parisen egiten duten presioari buruz zalantzak izateko bidea idekitzen digute.

Currin abokatuak zioen, duela egun batzuk eman elkarrizketan, Frantzia eta Espainako gatazkari buruz justizia koloniala eramaten duela. Arrazoi osoa dauka eta badaki zeratz hitz egiten duen. Gu horretaz jabetzen gara justizia transizionalaz hitz egiten dugularik. Izan ere justizia transizionala aipa daiteke erabaki politikoa hartua delarik, hartzen ez den bitartean justizia transizionala ez dago mahai gainean.

Presoen aldeko mobilizazioak, kalearen hartzea, bide nagusia izanen da presoen askatzeko. Beste bideak ere hor daude laguntzeko, baina estatuen zuhaitz mugiezina astinduko duena mobilizapena izanen da.

13 novembre 2015

Gaurdanik kontrol gehiago Biriatun

Résultat de recherche d'images pour "Biriatou frontiere"

Ehun bat politikari buru joanen direnez Parisera klimaren inguruan hitz egitera, gobernuak mugen hestea erabaki du. Ondorioz mugaren inguruan bizi direnak traba berri batzuk jasan beharko dituzte eguneroko bizian. Zaila da ulertzea nola soilik buruzagien babesteko neurriak hartzen diren. Arazoak aspaldidanik dirau eta nahiko neurri hartuak dituzte dagoeneko. Horien artean egunero bideetan ikusten ditugun mugazainen kontrolak, edozein tokitan eta ordutan. Ez dakigu kontrol guzti horien emaitzak zein diren baina hor daude kontrolak.

Bestalde, atzo berean egin dituen adierazpenetan, Caseneuve Barne ministroak poliziei tiro egiteko erraztasun gehiago eman nahi die lege berri baten bitartez. Giza eskubideen aldeko elkarteak nahiko kezkatuak agertu dira

12 novembre 2015

Haizpea Abrisketa auzipetua politika egiteagatik

 Etx_150106_976112

Azaroaren 23an hasi behar zen ezker abertzaleko 35 militanteren kontrako epaiketa, baina abenduaren 3ra gibelatu dutela azaldu dute. Estatu espainiarreko Audientzia Nazionalean epaituak izanen diren kideen artean Aurore Martin eta Haizpea Abrisketa atzemanen dira.

Oroitarazi behar da iragan den azaroaren 6an Ipar Euskal Herriko hainbat arlotako 22 eragilek sostengua adierazi dietela Madrilen epaituak izanen direnei. Horiek babesa irudikatzeko elkarretaratze bat antolatuko dute azaroaren 13an Baionan.

Makroepaiketan epaituak izanen direnek sei eta hamar urte bitarteko kartzela zigorra arriskatzen dute. Hain zuzen ere, beren aktibitate politikoarengatik, prentsaurrekoetan eta bilkura publikoetan parte hartzeagatik, edota iritzi artikuluak idazteagatik epailearen aitzinean pasatu beharko dira.(kazeta.info)

28 octobre 2015

ETAko ustezko bost buru auzipetuta, gizateriaren aurkako krimenengatik (Berria-tik)

25-10-28 / Hodei Iruretagoiena

Urrutikoetxea, Karrera, Aspiazu, Iriondo eta Elizaran auzipetu dituzte. «Biztanleriaren aurkako eraso sistematikoa» egin dutela dio epaileak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan Pablo Gonzalez epaileak aurrera egin du Dignidad y Justiciak eta Luis Portero Fundazioak jarritako kereilarekin, eta gizateriaren aurkako krimenengatik auzipetu ditu ETAko ustezko bost buruzagi: Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera, Aitzol Iriondo, Aitor Elizaran eta Josu Urrutikoetxea —azken hori ihes eginda dago; gainerakoak, Frantzian preso—. Egun bakar bateko epea jarri die bostei bi milioi eta zazpi milioi euro arteko bermeak ordaintzeko, eta guztiei deklarazioa hartzeko prozedura jarri du martxan.


Horretarako eskaria egina zion Frantziari lehendik, baina zabaldu egin du orain galdea. Elizaran azaroaren 18rako deitu du deklaratzera, eta atxilotze eta espetxeratze agindua eman du Urrutikoetxearen aurka. Hiru eguneko epea utzi die erreforma helegitea jartzeko, eta bostekoa apelazio helegitea aurkezteko.

Instrukzio fasean beste lau lagunen izenak ere aipatu zituzten, baina horiek ez auzipetzea erabaki du epaileak. Mikel Albisuren kasua aipatu du auzipetze autoan: 2004ko abenduaren 1ean sartu zuten Espainiako Zigor Kodean gizateriaren aurkako krimenak biltzen dituen artikulua, eta sei egun geroago atxilotu zuten Albisu. Tarte labur horretako delitu larririk leporatu ezin zaionez, auzitik kanpo utzi du epaileak.

ETAk egindako hainbat hilketa eta atentatu zerrendatu ditu Gonzalezek autoan, eta Poliziaren arabera garai haietan buruzagi lanetan jardun zutenei egotzi dizkie delitu horiek. «Erakundearen agintean, hirugarren pertsona baten bidezko egiletza» leporatu die. Alegia, ETAk egitura hierarkikoa, «diziplina militarrarekin alderatu litekeena» zuela argudiatu du, eta buruzagiek bazutela egingo ziren atentatuen berri. Gonzalezek arrazoitu du haiek ematen zizkietela aginduak ekintzen egileei: «Aukera zuten atentatuak gauzatu aurretik esku hartu eta emaitza saihesteko».

Gizateriaren aurkako krimenak «hilketa delituak, bortxazko lekualdatzeak eta deportazioa» biltzen ditu, besteak beste, baldintza gisa jarrita delitu horiek «biztanleria zibilaren edo haren parte baten aurkako eraso orokor eta sistematikoa» izatea, eta biktimak «arrazoi politiko, etniko eta erlijiosoengatik jazarritako kolektibo bateko kide» izatea.

ETAren kasuan, helburuak «posizio ideologikoagatik» edo «sektore instituzional, politiko, ideologiko, profesional edo sozial jakinetako kide» zirelako hautatzen zirela dio epaileak. Eta horiek «neutralizatzen» saiatzen zela, erakundearen «proiektu politiko, ekonomiko eta soziala garatzea zailtzen zutelako». 2004ko abendutik aurrera ETAk hildako pertsonak zerrendatu ditu Gonzalezek autoan: 2006ko abenduan Barajasko T4an egindako atentatutik hasita, 2009ko uztailean Calvian (Herrialde Katalanak) egindakora. Denera, zazpi hilketa jaso ditu epaileak autoan —epaituta daude horietako gehienak, eta beste preso batzuk ari dira zigorrak betetzen—.

«ENAMeko gainerakoak»

Atentatuak zerrendatu aurretik, ETAren estrategia «biztanleriaren sektore zabalei sistematikoki jazartzea» zela esan du epaileak autoan, horrela, «Espainiako Gobernua politikoki negoziatzera behartzeko». ETA ez ezik, «ENAMeko gainerako erakundeak» ere aipatu ditu, haren jarduna «osagarritu eta babestu» zutela iritzita. Antzeko eskaera gehiago egin izan dira ezker abertzaleko kideen aurka; iazko otsailean, esaterako, Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegira jo zuen Covitek, gizateriaren aurkako krimenengatik eta genozidioagatik pertsona jakin batzuk ikertzeko eskatuz —tartean, Arnaldo Otegi—.

2013ko abuztuan jarri zuten oraingo auzipetzeak ekarri dituen kereila, eta iazko otsailean Javier Gomez Bermudez epaileak ikerketa abiatu zuen, gizateriaren aurkako krimenengatik eta genozidioagatik. Uztailean, Gomez Bermudezen lekua hartu ondoren, kereila partzialki onartu eta genozidio delitua baztertzea erabaki zuen. Gizateriaren aurkako krimenen ikerketa abiatu zuen, eta 2004tik aurrerako epea ezarri. 

Hainbat legelari ez dira ados agertu delitu hori Espainiako legedian jasotzeko moduarekin. Auzitegi Goreneko Francisco Monterdek, adibidez, gogoratu zuen delitu hori bereziki arautu eta aztertu behar dela Espainiak sinatu dituen nazioarteko itunen arabera, eta, horietan oinarrituta, epaileak uste du ETAren «terrorismoa» ezin dela gizateriaren aurkako krimentzat jo.
18 mars 2015

IRAGANEAN SALBUESPEN, EGUN, ALDAPA ZELAITZEN ETA ETORKIZUNA MARRAZTEKE (naiz)

Astebete da Emakume Cup txapelketako finala Zamudion jokatu zela. Emakume Cup maila nagusian emakumeek jokatu duten esku pilotako lehen lehiaketa izan da, eta, hortaz, zita historikoa izan zen hilaren 6koa. Aurreneko pausoa eman da emakumeek esku pilotan joka dezaketela erakutsi eta duela gutxi utopia zena errealitate bihurtzeko.

Utopia zena errealitate egina

Emakume Cup izan da orain dela bi urteko Gabonetan piztutako suaren azken emaitza. Garai hartan Morgan (Bizkaia) ospatu zen umeen kontzentrazio batean ama multzo bat konturatu zen seme-alabek eta gizonek esku pilotan jokatzen zutela, baina, haiek, aldiz, ezetz. Guk zergatik ez? Hausnarketa hori egin zuen emakume multzo hark eta modu horretan Larrabetzun esku pilotan jokatzen hastea erabaki zuten. Hori izan zen lehen urratsa. Hastapenean sei emakume inguruko taldea besterik ez zen hasi. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, emakume gehiago joan ziren taldean sartzen.

Hala ere, benetako jauzia ez zen iritsi pasa den udaran Bizkaiko eta Nafarroako pilotariek elkarrekin aurka aritzeko antolatutako topaketetara arte. Izan ere, Nafarroan ere bada esku pilotan aritzen den emakume multzo bat, Karlos Armendariz pilotari ohiaren gidaritzapean. Hala, haiekin topaketa bat antolatu zuten abuztuaren 15ean, Larrabetzuko frontoian. Hitzordu hark sekulako arrakasta izan zuen, eta, hori ikusirik, San Fermin Txiki festetarako beste zita berri bat jarri zuten. Bi jaialdi horiek presentzia nabarmena izan zuten hedabideetan, eta horrek are eta emakume gehiago animatzeko balio izan zuen.

Hori izan zen, esaterako, Ainhoa Alaiogoikoaren kasua (Larrabetzu, 1975): «Udaran Larrabetzun nafarren aurka jokaturiko partidak ikusten egon nintzen, eta hor sortu zen nire barruan jokatzeko gogoa. Hala, urrian probatzea erabaki nuen». Bi hilabete geroago egin zuen gauza berbera Jone Arangurenek. «Nik kirol pilo bat praktikatu ditut eta betidanik gustatu izan zait pilota ikustea. Lankide batek esan zidan bere alaba Larrabetzun pilotan jokatzen hasia zela eta egun batean bertara joan eta probatzea erabaki nuen. Egun hartan ondo ikusi nuen nire burua, emakume guztiak oso jatorrak ziren, eta, gainera, sekulako giroa zegoen. Ondorioz, jarraitzea erabaki nuen».

Orain egoerak bestelako bide bat hartuagatik, hasieran, haien buruetan ez zegoen txapelketarik jokatzea; kirola egitea eta ondo pasatzea, besterik ez zuten nahi. Halere, xedea ez da aldatu ordutik hona. «Gure helburua kirola egitea eta ondo pasatzea da. Guk ez genuen pentsatzen txapelketarik jokatzea hasiera batean, baina, dena den, horrek ez ditu gauzak aldatuko eta helburu berberekin jarraituko dugu. Hori bai, ea honek guztiak inguruko herrietako emakumeek nola jokatzen dugun ikusteko balio duen, eta ea haiek ere animatzen diren, izugarri ondo pasatzen dugu eta», nabarmendu du Alaiogoikoak.

Orain arte emakume asko esku pilotara ez gerturatzearen zioa piloten gogortasuna izan da. Izan ere, telebistan profesionalek erabiltzen dituzten piloten soinua entzutearekin bat, pilota horiei jota eskuek ikaragarri sufrituko duten ustea zabaltzen da. Dena den, Bizkaiko Federazioaren laguntzaz eta hainbat proba burutu ostean, topatu dute beraien ezaugarrietara ondo egokitzen den pilota bat. Goxua izenez ezagutzen dena, hain zuzen. «Oso pilota polita eta egokia da guretzat. Behin eskua eginda ez du minik ematen, eta, beraz, probatzera gonbidatzen ditut beldur hori duten emakumeak», zehaztu du Arangurenek. «Pausu hori ematea ezinbestekoa zen. Finalaren aurkezpen egunean Aretxabaleta eta beste hainbat pilotari profesional zeuden Miribillako frontoian. Haien pilota bat probatzea erabaki genuen eta guretzat ezinezkoa da hain pisutsu eta gogorrak diren pilotak mugitzea», gehitu du. Bestalde, pilota joz mina sentitzen dutenentzat badaude min hori ekiditeko babesak ere. «Batzuek takoak jartzen dituzte, beste batzuek takoak dituzten eskularruak, eta badago babesik gabe jokatzen duenik ere», kontatu du Alaiogoikoak.

Txokoan Larrabetzu pilota elkartean 22 emakumek dihardute. Multzo horretan adin eta ezaugarri guztietako emakumeak topa daitezke, eta, Alaiogoikoaren ustez, horrek erakusten du edonork joka dezakeela pilotan «Bertan 18 urtetik gorako emakume guztiek dute kabida. Ez da beste munduko abileziarik behar jokatzen hasteko». Entrenamenduei dagokienez, astearteetan egiten dute asteroko lan saio ofiziala Larrabetzuko frontoian, Joanes Kamararen agindupean. Halaber, posible izanez gero, beste egun batzuetan ere frontoia hartu eta jokatzeko geratzen dira taldeko beste kide batzuekin gustatzen zaien kirola egin eta hobetzen jarraitzeko.

Iraganean salbuespen

Pilotan hasi den emakume multzo honek hitz onak eta animoak baino ez ditu jaso jendearen partetik. Bizkaiko Federazioak emaniko laguntza eta erraztasunak ere behin eta berriz azpimarratzen dituzte, eta esker oneko hitzak baino ez ditu Arangurenek ere. «Materiala eman digute, dena prestatu dute eta pilo bat mimatu gaituzte, eta hori guztia asko baloratzen dugu».

Iragan hurbil batean, ordea, kontuak oso bestelakoak ziren. Esku pilotan jokatzen zuten emakumeak salbuespen ziren, eta, halaber, garai haietan ez zegoen ondo ikusita emakumeak frontoian aritzea. Primeran gogoratzen du egoera hori Nagore Arozenak (Lizartza, 1985): «Nire etxean amonak ez zidan uzten pilotan jokatzen. Esaten zidan frontoia ez zela neskentzako lekua eta parkera joan behar nuela gainontzeko neskekin, baina niri pilotan jokatzea gustatzen zitzaidan eta ihes egin eta frontoira joaten nintzen. Jendeak esango zuenaren beldur izaten nintzen; pentsa, marimutil bat nintzela esaten zidaten». Patri Espinarrek ere (Usansolo, 1986) ez zuen batere laguntzarik jaso gurasoengandik, eta bere kabuz moldatu behar izaten zuen entrenamendu eta partidetara joateko. «Nire entrenatzaileak pilo bat laguntzen zidan eta hori ezinbestekoa zen, izan ere, nire gurasoek ez zuten begi onez ikusten nik kirola egitea; ez zidaten batere laguntzen».

Urte batzuk atzera, emakume bakan batzuk baino ez ziren ibiltzen esku pilotan, eta, hortaz, mutilekin entrenatu eta jokatu behar izaten zuten. Hori izan zen txikitatik bizitzea egokitu zitzaien egoera eta normaltasunez hartzen zuten. Oro har, jendeak eta inguruko mutilek errespetatzen zituzten eta ez zitzaien egoera bereziki desatseginik igarotzerik tokatu. Haatik, partidak jokatzera haien ingurutik kanpora joaten zirinean aitortzen dute jendea harritu egiten zela. Ohikoa ez izanagatik bazegoen hasieran barre egiten zien mutilik ere. Hori bai, «mutil batzuek barre egiten zuten ni ikustean, baina, gero, nola jokatzen nuen ikustean eta irabazten nienean, isildu egiten ziren», gogoratu du Maider Mendizabalek (Anoeta, 1977). Halaber, mutil batzuei egoera hori kudeatzea eta neska bat beraiek baino hobea zela onartzea kosta egiten zitzaiela dio Espinarrek: «Batzuk negarrez hasten ziren, beste batzuk tranpa egiten nuela esaten zidaten… Denetarik bizitzea tokatu zitzaidan».

Maila teknikoari dagokionez argi dute hirurek mutil eta nesken artean ez dagoela desberdintasunik. Aldea indarrean dagoela diote, ez gainontzeko arloetan. Horrenbestez, 13-14 urtera arte neskak mutilekin inongo arazorik gabe joka dezaketela baieztatzen dute. «Emakumeak teknikoki mutilak bezain onak edo hobeak izan gaitezke, eta hori kantxan erakusten genuen. Kontua entrenatzea eta orduak sartzea da», zehaztu du Mendizabalek. Hori berresten du garai hartan aurkari izan zituzten zenbait pilotariren mailak. Maite Ruiz de Larramendik (Beasain, 1973), esaterako, Nafarroako binakako txapelketan Ruben Beloki bera menderatu zuen finalerdietan, 11 urte zituela. «Ruben Belokik Javier Lopez Vallejorekin (Osasunako atezain ohia) osatzen zuen bikotea. Denok dakigu Belokik ze maila duen eta orduan ere asko jokatzen zuen. Dena den, irabaztea lortu genuen, nahiz eta gero finala galdu». Finalean bizitakoa, gainera, guztiz bitxia izan zen. «17 eta 9 irabazten hasi ginen, baina, ondoren, angelusa errezatzeko geratu zuten partida, eta bueltan ez genuen lortu tanto bakar bat ere egitea! Azkenean 18 eta 17 galdu genuen», amorruz gogoratu du pasadizoa Ruiz de Larramendik. Arantzatxo hori handik oso gutxira atera zuen Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Euskadiko txapelketa irabazita.

Nagore Arozenak, berriz, bikotekide ezaguna izan zuen. Egun, Asegarceko aurrelaria den Mikel Olaetxea, hain zuzen. Bien artean makina bat txapel jantzitakoak dira. «Olaetxea oso urduria zen txikitan; nik, berriz, lasai jokatzen nuen beti. Hala, ni lasai nengoela ikusita, bera ere lasaitu egiten zen, eta orduan hasten zen bere mailan jokatzen. Oso ondo moldatzen ginen eta bikote ona egiten genuen», azaldu du. Olaetxearekin bizitako momentuak errepasatzen hasita, barrez gogoratu du pasarte bat: «Burlatara jokatzera joaten ginenean partidaren ostean ogitarteko bat ematen ziguten, eta, askotan, nik nirea eta berea jaten nituen, ahul samarra zen jaten eta!». Horrez gain, oroitu du garai haietan izan zuela beste aurkari ezagunik ere: «Behin Markel Bergara Realeko jokalariaren aurka jokatu nuen final bat Elgoibarren. Irabazi egin genuela gogoratzen dut, baina baita oso ondo jokatzen zuela ere».

Dena den, aipatu moduan, esku pilotan teknikaz gain indarrak ere zerikusi handia du. Hala, 13-14 urtetik aurrera mutilak gizontzen hasten direnean indar asko hartzen dute oso epe motzean, eta, hori dela eta, puntu horretara iritsita ezinezko bilakatu zitzaien mutilekin lehiatzen jarraitzea, eta, neskarik ez zebilenez, pilota utzi egin behar izan zuten Arozena eta Mendizabalek. «Teknikoki ni baino okerragoak ziren mutil asko eta asko, baina, indar gehiago zutenez, pilota askoz atzerago botatzen zuten eta nik ezin nuen. Horrek sekulako amorrua ematen zidan, eta, erridikulua egitea inori gustatzen ez zaionez, utzi egin behar izan nuen», kontatu du Mendizabalek. Espinarrek 17 urtera arte jarraitu zuen pilotan, baina, ondoren, pena handiarekin bada ere, amore eman zuen. «Niri pilota beste kirolak baino askoz gehiago gustatzen zitzaidan, baina kadete mailatik gazte mailara jauzi ikaragarria dago, pilotak askoz pisutsuagoak dira eta ezin nituen mugitu».

Oso bestelako arrazoiengatik esan behar izan zion agur pilotari Ruiz de Larramendik. «14 urterekin nire aitari klubeko teknikariak eta herriko beste pertsona batzuk burua jaten hasi zitzaizkion. Esaten zioten aurrerantzean ezingo nuela jokatu, eta, jarraituz gero, eskuak txikituko nituela. Nik eskuak primeran nituen, ez nuen minik hartzen eta mutilekin lehiatzeko gai nintzen. Hala ere, aitak, jendearen esanei kasu eginez, pilota utzi eta akordeoia jotzen hasteko esan zidan. Ordutik aurrera ez zidaten txapelketetan izana ematen uzten. Hura ez zen nire erabakia izan eta horrek ematen dit amorrua. Nik ahal nuen bitartean jokatzen jarraitu nahi nuen».

Laurek palan topatu zuten ihesbidea eta modalitate horretan aparteko lorpenak eskuratutakoak dira. Munduko txapelketa irabaztea lortu dute Ruiz de Larramendi eta Mendizabalek. Arozenak brontzezko domina irabazia du txapelketa berean eta Espinarrek ere urrea dastatu zuen 22 urtez azpikoen mailan.

Aurrerantzean zer?

Emakume Cup txapelketarekin Mendizabal, Ruiz de Larramendi, Espinar eta Arozenak izan ez zuten aukera izan dute emakumeek. Lehen harria jarrita, proiektuari jarraipena eman behar zaio orain, eta zeregin horretan jarraituko dute bai antolatzaileek eta baita protagonistek ere. «Espero dezagun egindako lan guztiak zerbaitetarako balio izatea eta gero eta emakume gehiago esku pilotara gerturatzea», esan du Baraiazarrak. «Hau lehenengo urratsa baino ez da izan. Orain helburua umetan pilotan jokatzen hasten diren neska gazteak maila nagusira iristen direnean pilotan jokatzen jarraitzeko aukera izatea da. Halaber, ekimena beste federazio batzuetara zabaltzea eta guztion arteko elkarlanarekin Euskal Herri mailako txapelketa antolatzea oso polita litzateke», gaineratu du Amarikak.

Ekimenak aurrera eginez gero Espinarrek ez du baztertzen berriro ere takoak janztea. «Nik faltan botatzen dut eskuz gozatzea, eta, orain kontua zabaltzen ari denez, posible badut eta uzten badidate, gustura hartuko dut parte». Ruiz de Larramendik pilotan diharduen iloba bat du eta bere ametsa litzateke berarekin eskuz txapelketa bat jokatzea. «Ikaragarria litzateke. Aukera balego ez nuke zalantzarik izango. Hori errealitate eginez gero lasai erretira ninteke!» dio barrez.

Maider Mendizabalentzat positiboa da emakumeek kirola egitea eta pilotaren munduan barneratzea, baina, hori esatearekin bat, ondorengo hausnarketa ere egiten du: «Oso emakume gutxi gabiltza pilotan, eta, modalitate desberdinetan parte hartzen hasten bagara, modalitate bakoitzeko emakume kopurua oso baxua izango da, eta, ondorioz, mailak ere behera egingo du neurri berean. Beraz, ez al da logikoagoa denak modalitate berean jokatzea?». Iritzi berekoa da Arozena ere.

Momentuz, Emakupe Cup txapelketak emakumeei orain arte izan ez duten aukera eskaini die. Etorkizunean zer gertatuko den denborak argituko du.

6 novembre 2014

Hamabost tanketa sartu dira Bartzelonara azken orduetan

1415223957613tanquetas-fotogolc4Sare sozialetan agertzen da berria. hamabost tanketa sartu omen dira Bartzelonara azken orduetan. Espainako gobernu buruak Ukraniako egoera duela gogoan ematen du. Izan ere lurralde  bat lasai atxikitzen duelarik beste bat piztu nahi lukeela iduri luke, zergatik bestela armada martxan eman herri galdeketa lasaitasunez pasatzea nahi balu. Espainako gobernua hobeki dabilela gerla egoeretan ematen du. Gerla nahiago du elkarrizketa eta herriari galdetzea baino.

3 novembre 2014

Sakabanaketarekin amaitzea eskatu dute Iturrama eta Oreretako hainbat gaztek espetxeetara egindako martxan

Leongo eta Valladolideko kartzeletan izan dira asteburuan Iturrama eta Oreretako hainbat gazte, preso dauden euskal reso politikoei babesa helarazi eta dispertsioarekin amaitzea eskatzeko: “Garrasi egin genuen, kantatu genuen, txalo eta txistu, ahal izan genuen indar guztiz, gure kideen belarrietara gure hitzak iritsi zitezen. Beraiekin gaudela esateko”.

 

Valladolideko espetxearen kanpoaldean

Valladolideko espetxearen kanpoaldean

Bide horretan, Espainia eta Frantziako Gobernuei ohartarazi die Euskal Herriak “bide politiko berri bati” ekin dion honetan, beharrezkoa dela espetxe politikan urratsak ematea: “Euskal jendarteak ez du ulertzen gaixorik dauden presoak ez etxeratzea. Ez du ulertzen senide eta lagunen zigor bilakatu den dispertsioak etenik ez izatea”.

Iturrama eta Oreretako lagunen kronika:

Larunbatean, Leongo eta Valladolideko espetxeetara eraman nahi izan genituen Euskal Herriko oihu eta aldarrikapenak. Garrasi egin genuen, kantatu genuen, txalo eta txistu, ahal izan genuen indar guztiz, gure kideen belarrietara gure hitzak iritsi zitezen. Beraiekin gaudela esateko. Beraietaz harro eta beraien ondoan. Elkartasunak ez baitu ulertzen porlanezko hormez eta barrote beltzez. Elkartasunak, txori hegalarien lez, haizearen laguntzaz bilakatuko dituelako gure hitzak haien ziegetako berotasunean. Ahazten ez duen herrria delako gurea, azkeneko presoa etxean ikusi arte borrokatzeari uztiko ez dion herria.

Goizeko ordu txikitan hartu genuen autobusa, egun batez gure kideen senide eta lagunen azalean jarriaz, errepide luzean barrena kilometroak egiteko prest. Euskal Herrian ateri zegoen, baina zalantza izan genuen, Espainiako errepideetan euria ariko zuen ala ez. Bidean zehar hitz egin genuen, barre, jan eta lo. Batzuek urduri joan ginen, bixitan nola aurkituko genituen pentsatzen. Besteak amorratuta, haiengandik horren gertu egon eta ikusteko aukerarik ez izateak sortzen duen inpotentzia dela eta. Baina guztiok indartsu, argi baitugu borroka honetan irabazteko jaioak garela!

Ez genuen martxa amaitu nahi Espainiako eta Frantziako gobernuei mezu argi bat helarazi gabe: nahiko da! Euskal Herriak bide berri bati ekin dion honetan, beharrezkoa da espetxe politikan urratsak ematea. Euskal jendarteak ez du ulertzen gaixorik dauden presoak ez etxeratzea. Ez du ulertzen senide eta lagunen zigor bilakatu den dispertsioak etenik ez izatea. Ozen diogu euskal preso eta iheslariak etxean nahi eta behar ditugula borroka honetan aurrera egin nahi badugu. Gure herria ez baita aske izango inoiz haiek gabe. Eta are ozenago diogu, espetxeetatik azken presoa kaleratu arte, gure borrokak ez duela etenik izango. Amnistiaren bidean, preso eta iheslariak etxera! Sakabanaketarekin amaitu!

DISPERTSIOAREKIN AMAITZEKO DENAK ALA INOR EZ!!!

6 octobre 2014

Atxiloketak Kortsikan

images (1)

2013ko abenduan Bastia eta  Ajaccioko gendarmerien kontrako atentatuen ondotik, karroen kontrako lehergailu suziriekin eginak, eramandako inkestek atxiloketak ekarri dituzte. Astelehen honetan frantses poliziek hamar bat atxilotu eraman dituzte.

Gogoratzen gara FLNCk desmilitarisazio prozesua martxan jartzen zuela iragarri zuela joan den ekainaren 25an, Kortsikako parlamentuan hartu erabakiei bultzada emateko. Erabaki horien artean Kortsikako hizkuntzari ofizialtasunaren aldeko bozka zegoen.

6 octobre 2014

Euskal herritarren identitatearen aniztasuna agerian utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz zazpi herrialdeetan Aztikerrek

p021_i01

Euskal herritarren identitatearen aniztasuna agerian utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz zazpi herrialdeetan Aztikerrek "Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean" egindako inkestak. Jatorria, immigranteekiko harremana, hizkuntzekiko joera, Euskal Herriari buruzko ikuspegia, identitate politikoa eta bertako biztanleen eskubide eta betebeharren inguruko herritarren iritzia jaso dute. Hurrengo astean aurkeztuko dute jendaurrean, baina, BERRIAk inkestaren emaitzetako batzuen berri jakin du.

1. JATORRI ANIZTASUNA

Euskal herritarren jatorriak askotarikoak dira. Gaur egun, ia kontinente guztietako jendea bizi da Euskal Herrian. Edonola ere, %72,8 dira hemen bertan jaioak, alegia, ia lau herritarretik hiru. Guraso eta aitona-amonen jatorriari erreparatuta, %52,6k badu baten bat Euskal Herritik kanpokoa. Hala, herritarren %35,2k dituzte aurreko belaunaldietako senide guztiak bertan jaioak.

Kanpoan jaiotakoen arteko gehienak Frantzian eta Espainian sortu dira (%18,6) eta beste tokiren batean jaio dira %8,6. Hain zuzen ere, multzo horren barruan dago aniztasun handiena, eta, gainera, inkesta egileek diotenez, hurrengo urteotan handitzen jarraituko du aniztasun horrek. Espainia eta Frantziatik kanpokoen artean multzo handiena osatzen dute ekuadortarrek. Ondoren Kolonbia, Errumania eta Dominikar Errepublikakoak daude.

Inkestaren arabera, herritar gehienak gustura daude bertan. Izan ere, 10etik 9k bertan jarraitu nahiko luke 10 urte barru ere.

2. HIZKUNTZ ETA KULTUR ANIZTASUNA

Jatorrien aniztasun horrek isla dauka hizkuntz eta kultur aniztasunean ere. Bistan denez, gaztelania eta frantsesa dira hizkuntz hegemonikoak, bakoitza bere eremu geografikoan. Bost biztanletik lauk (%79k) erdara dute lehen hizkuntza. Horien artean %74,1ek gaztelania edo frantsesa dute lehen hizkuntza, eta %4,9k beste hizkuntzaren bat. Horien artean 34 hizkuntza antzeman dituzte inkesta egileek. 34 horietatik zabalduenak galiziera, portugesa, errumaniera eta ingelesa dira.

Euskara lehen hizkuntza duten herritarrak %15,6 dira, eta euskara eta beste bat edo beste batzuk %4,6. Euskara edo gaztelania eta frantsesa ez den beste hizkuntza bat dakiten gehienek (%85,2) erabiltzen dute hizkuntza hori senide edo herrikideekin. Beste %9,9k erabili nahiko lukete, baina ez dute norekin.

Euskal herritar gehienak eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoak dira (%93,2). Gutxiago dira, baina, administrazioak kultura bat baino gehiago bultzatzearen aldekoak: %64,2. Esate baterako, hezkuntza sisteman bertan bizi diren kolektiboen hizkuntzek eta kulturek toki bat izan beharko luketela %56,3k pentsatzen dute bakarrik.

Euskal herritarren %80,2k uste dute migratzaileei gaztelania eta frantsesa jakiteko eskatu behar zaiela. Askoz gutxiago dira, berriz, euskara jakin behar dutela diotenen portzentajea: %53,2.

3. NORTASUN KOLEKTIBOA

Euskal herritarren identitate kolektiboaren aniztasuna agerian utzi du inkestak, eta zatiketa administratiboak, gainera, eragin nabarmena du horretan. Herritarren iritziz, nortasun kolektiboa sortzeko garaian, lau faktore dira garrantzitsu: jaioterria, hizkuntza, kultura eta borondatea. Alabaina, borondateari ematen diote garrantzirik handiena.

Euskal Herrian identitate kolektibo nagusia euskal herritar eta espainiar edo frantziar sentitzen direnek osatutakoa da: %33,2. Gertutik jarraitzen die euskal herritar bakarrik sentitzen direnek osatutako multzoak (%28,6), eta atzerago dago soilik frantziar edo espainiar sentitzen direnek osatutako multzoa (%10,6). Alabaina, ñabardurak agerikoak dira herrialdeen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) euskal herritarra da identitate «erosoena», eta hori oinarri hartuta, beste identitate batzuekin artikula daiteke edo ez. Nafarroan, nafar identitatea da nagusia (%26,4). Ipar Euskal Herrian frantziar eta euskal herritar sentitzen dira gehienak: %53,6.

Herrialde guztietan, Nafarroan izan ezik, bi identitate nagusiek %70 baino gehiago biltzen dute. Nafarroan, hiru identitate nagusiak batuta ere, ez dira kopuru horretara iristen. Aniztasun horrek ere isla dauka Euskal Herriari buruz herritarrek duten pertzepzioan. Herritarren %45,2ren ustez, zazpi herrialdez osatua da Euskal Herria. Beste %31,7ren ustez, berriz, EAEra mugatzen da.(Berria)

12 septembre 2014

Taubira Madrilen

image_content_medium_2175979_20140909134432

Aste honetan Taubira barne eta justizia ministroekin bildu da Madrilen. Euskal presoetaz hitz egin du, gai hori inoiz ez delarik aipatzen frantses komunikabideetan ez eta frantses politikan. Orohar presoen gaia ez da lerro buruetan. Adierazi du euskal presoek, ehun bat daude, Espainara joateko eskaera egiten badute eta Espainak onartzen badu aztertzen ahal litzatekeela. Formula horrek baldintza asko jartzen ditu eta ez da argi presondegiratze baldintzak hobeak direnik Espainan. Ikusi behar. Gisa guztiz presoek egin behar dute eskaera, alegia legeak ez duela erraten preso batek zigorra bete behar duela familiatik hurbil. Ez dakigu ministroa zertarako den, legea betearazteko behintzat ez du ematen. 

Bestalde, frantses nazionalitatea dutenek ere familiarengandik hurbil egon behar lukete baina zigorrak gero eta gogorragoak jartzen dizkiete baldintzapeko askatasuna ukatzen baitzaie 24 urte bete eta gero.

Hots ministroak politikaz ez du hitz egiten, mendekua du gogoan. Presioa presoen gainean jartzen du.El paisek eman ditu berria eta zehetasunak.

22 septembre 2014

Eskozia:Europan independentismoa kudeatzeko paradigma berria sortu da

Aberri eguna 081

Euskal independentistok arreta handiz jarraitu dugu Eskoziako erreferenduma eta ilusio eta poztasun handiz hartuko genuen baietzaren garaipena, hala ere errespetu osoz hartu dugu eskoziarrek Erresuma Batuan jarraitzea erabaki izana.

Eskoziak, eta Erresuma Batuko gobernuak ere, izugarrizko demokrazia irakaspena eman diote mundu osoari. Garbi erakutsi dute demokrazia dela edozein gatazka politikoei eman beharreko konponbidea. Demokrazia izan da benetako garaile nagusia.

Eskoziako errenferendumak inflexio puntua markatu du erabakitzeko eskubidearen inguruan eta hemendik aurrera gauzak ez dira berdinak izango. Europaren baitan prozesu independentistak kudeatzeko paradigma berri bat sortu da. Demokrazian oinarritzen den paradigma. Gaurtik aurrera erreferenduma egitea ez dute askatasunaren bila dabiltzan herriek justifikatu beharko, erreferenduma egiten ez uztea da justifikatu beharrekoa. Jauzi ikaragarria.

Behin eta berriro esan dugu, emaitza zehatzetik haratago, Eskozian erreferenduma burutu izana bera dela egundoko garaipena estaturik gabeko herri guztiontzak, erabakitze eskubidea guztiz zilegia eta joko demokratikoaren oinarrizko ariketa bilakatzen duelako Europan bertan.

Eskozian independentismoak nabarmen egin du gora azken urteotan eta tendentzia bera mantendu da erreferendumaren kanpainan bertan ere. Aurrerantzean ere bide beretik jarraituko duela uste dugu. Jadanik, 1.617.000 bototik gora eskuratu ditu independentismoak erreferendumean, orain dela urte gutxi ametsetan ere imagina ezin zitekeen kopurua. Baina garrantzitsuena zera da: eskoziarrek burujabetza osoa dutela berriro ere, bere momentuan, Eskoziaren etorkizuna erabakitzeko.

Ziur gaude berandu baino lehen eskoziar eta euskal independentistok, kataluniarrekin batera, elkarturik ospatuko dugula gure independentzia, gure estatu berrien sorrera.

Gora Eskozia! Gora Euskal Herria!(Independentistak sarea)

22 septembre 2014

Artaunsoron egin da Bertsolaritzako Emakumeen III. Topaketa

image_large

Bertso munduko 39 emakume, 16 urtetik 65 urte bitartekoak, elkartu ziren pasa berri den ostiraletik larunbatera, Granada Erreka bailaran dagoen Artaunsoro aterpetxean. Umorea, pelukak, sua, talde dinamikak, kitarra, esketxak, antzerki-gogoetak, bertso bazkaria... festa eta poza batu ziren bertan. Eta zerbait garrantzitsua gertatzen ari den sentipena.(bertsozaleen elkartea)

22 septembre 2014

29 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Oihana Mardarasi

Oihana mardaras BxA3PjSIgAAh3Ne

EITBren kontrako atentatuan parte hartu izana leporatu diote santutxuarrari, baina ETAko kide izateaz absolbitu dute.

Auzitegi Nazionalak 29 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Oihana Mardarasi, 2008ko abenduaren 31an, EITBren egoitzaren kontrako atentatuan parte hartzeagatik. EITBk jakitera eman duenez, 3. Zigor Salak atentatuaren egiletzat jo du santutxuarra eta hondamen, legez kanpoko atxiloketa eta lapurreta delituengatik kondenatu du.

Sententziaren arabera, Mardaras Basakatu komandoko kide zen 2008an, Ibai Beobide eta Itziar Morenorekin batera, besteak beste, eta euren xedea, EITBren aurka egitea zen. Idatziak dioenez, hiruren artean, EITBren aurka egiteko 100 kiloko lehergailua prestatu zuten. Atentatuaren aurreko egunean, abenduaren 30ean, hiru gazteak Buiagoiti auzora joan zirela ere jasotzen du sententziak, eta bertan, lehergailua eramateko furgoneta bat lapurtzen ahalegindu zirela. Gidaria bat mehatxatu zuten arma baten bidez, eta Arrigorriagara arte burua estalita eraman zuten bertan zuhaitz batera lotuta utziz.

23 août 2014

Ahmed El Qatari, FCBarcelone taldeko futbolaria hil zuten Gazan

ahmed2

Ahmet

Ahmed El Qatari Palestinar futbolaria zen. Nazioartean aritzeko gaitasuna zuen eta FC Barcelone ekipan aritzeko kontratua izenpetua zen eta hastekotan zen horretan. Agorrilaren 8an hil zen Gazaren kontrako bonbardaketetan. Ez dugu inongo oharrik ikusi FIFAren aldetik. Taubira andereak jakin nahi badu zer nolako poeta, artista zegoen hildakoen artean jakin dezala futbolari professional bat zegoela ere, hogei urte zituen.

19 septembre 2014

Diputatuak libertate murrizketa bozkatu dute

casenave valls

Bernard Cazeneuvek aurkezturik, Vallsen begipean, "terrorismoaren kontra"ko lege proposamen berria bozkatu dute diputatuek atzo. Lege berri honetan 9.Artikuluak exekutiboari sarean diren guneen hesteko erreaztasuna ematen dio, aurretik justiziaren aitzinetik pasatu gabe noski. 2010ean, UMPk aurkeztu zuen neurri horren kontra bozkatu zuten sozialistek.

Interneteko munduan adituak diren diputatu sozialista batzuek, besteak beste Corinne Erhel, numerikoan aditua, protestatu dute. Erhelek azaldu du aditu guztiek erakutsi dutela webguneen filtroak ez duela ondorio eraginkorrik. Beste diputatuek salatu dute webgune beltzen zerrendaren egiteko nahikeria. Estatu Batuetan NSAk duen praktika kopaiatu nahi dela salatu dute ere.(B.Cazeneuve barne ministroa eta Valls lehen ministroa argazkian)

21 août 2014

Gazte asanbladak mehatxuei aurre egin die

DSC_1203DSC_1207DSC_1209

Ostegun goizetan merkatua izaten da Urruñako plazan. Gehienetan nahiko hutsik izaten da plaza baina ostegunetan beste animazioa izaten da. Gainera abuztu betean gehiago. Goizeko 9etatik hor zeuden gazteak haien gunea antolatzen, liburu azoka, bi eurotan liburuak Gatuzain argitaletxetik eta zapatak eta jantziak eskainiz. Pixkanaka giroa sortu da, jendea hurbildu da eta azalpenak ematen hasi dira gazteak. Herriko Etxetik ez da mugimendurik izan, prentsa hor zegoen, prentsa zabala. Herriko Etxetik animazioko langilea igorri dute ongi pasatzen bazen hor berean egoten ahal zirela errateko. Hau izan da lehen mezua, ez da hautetsirik hurbildu. 

Ondoren, Herriko Etxetik agiri bat plazaratu dute, lehengo mezu beretik. Prentsa luzaz egon da, ikusirik ez zela deus gertatzen kazetariak joan dira.

Bazkaria ere eskaintzen zuten gazteek, inguruko gazteak etorriak baitziren ere, eta talo eta xingar zegoen nahi zuenarentzat. 

Gazte asanbladaren programa plazan hedatua izan da banderolen bitartez eta untsalaz hiru egunez zentroak animazio berezia ezagutuko du eta agian Herriko Etxeak ulertuko du gaztetxeaz hitz egiten hasi beharko duela gazteekin.

12 septembre 2014

Industria ministeritzak ezetz ETBri

ak8e6264_jpg_20120307181539_13471_1

Dagoeneko ETBko errepikagailua kendua izan zen El Perdon eremuan. Nafarroatik Barcinaren gobernuak ez zuen ETBrik nahi Nafarroan. Aldi honetan ETBk tesneria, ekipamentu berriak beharrezkoak zituela TDTtik emititzeko, eskaera egin zuen Madrilera, industria ministritzara. Aldi honetan Madrilek dio ETBk ez duela emitituko Nafarroan. Mundu guztiko telebistak errezibitu daiteke Nafarroan baina ETB ez. ETBko emankizunak ideologikoki ez dute sistima hankaz gora ematen denek dakigu. Euskaraz emititzea gaur egungo subertsio handiena dateke!

21 août 2014

Herriko Etxeak mehatxuka

10497005_924219974260700_7417023924996925332_o

Urruñako gazte asanbladak hiru eguneko okupazioa prestatua du aste honetan. Plaza okupatzea deliberatu du plaza denena baita eta animazioak proposatuz erakutsi nahi du herriak bizitasuna behar duela eta herrian gazteek leku bat behar dutela aldarrikatzeko aspalditik egiten duten gisan. Herriko Etxeak ez du batere preziatu eta mehatzen ditu gazteak polizia ekartzea eta salaketa jartzea bihar okupazioa bururaino egiten bada? 

Gazte asanbladak sostengua jaso ditu Urruñako Euskal Herrian Euskaraz taldetik, Herrira taldetik, herriko Sortu taldetik, Herritarrak taldetik, Hondarrabiko gazte asanbladatik. Sostengu zabal honekin bertan egoteko deia egiten dute taldeek. Bihar goizean ikusiko dugu auzapezak nola jokatzen duen, ea elkarrizketa ala matraka hautatzen duen....

Gazte asanbladak mezua zabaldu du mehatxua jasota gero, hau da:

Iritsi da; iritsi da herriko etxearen erantzuna.

Urruñako gazte asanbladan, 6 urte daramatzagu gaztetxe bat aldarrikatzen gure lana aitzina eramateko. Eskaerak era ezberdinetara egin izan ditugu; herriko etxearekin bilkurak eginez, txostenak idatziz, pribatuei proiektuak proposatuz … eta tamalez, ez dugu inoiz erantzun positiborik lortu. Alderantziz, gure iniziatiba guziak zapuzten saiatu dira; herriko etxea lehenbiziko aktorea izanik.

Oraingoan, zapuzte aldera, froga berri bat eman digu herriko etxeak. Asanbladak gaztetxearen beharra aldarrikatzeko, herriko plazaren hiru eguneko okupazio sinboliko bat antolatu du. Plazaren beste gestio bat proposatuz hiru egunez tailer, musika, dantza, jolas … egongo dira denei irekiak. Noski auzokoen errespetuz eta parte hartzea bultzatuz. Baina herriko etxetik iritsi zaigun mezu elektronikoaren arabera ekimena ez da haien gustukoa.

Ez zaie gustatu baimenik ez eskatu izanak. Hori dela eta, zakurrak bidali eta salaketa bat jartzearen mehatxua egin digu ez badugu gure ekimena bertan behera uzten. Urruñako gazte asanbladatik, argi uzten dugu hiru eguneko okupazioa mantentzen dela eta gureari jarraituz, soluzioa herriko etxean dela. Gaztetxearen problematika konpondu nahi bada argi izan dadila ez dela errepresio bitartez konponduko. 

Herriko etxearen mehatxuen gainetik haur, gazte zein heldu guziak animatzen ditugu bertaratzea. Egitarau oparo eta lasai hau denen artean gozatzeko.

Hemen Herriko Etxetik helarazi duten mezua:

Bonjour,

La Mairie a été informée que l’association Urruñako Gazte Asanblada occuperait la place d’Urrugne durant trois jours ( les 21, 22 et 23 Août prochain) afin d’organiser plusieurs manifestations (repas, concert, mutxiko…).
Nous n’avons, à ce jour, reçu aucune demande d’occupation du domaine public pour cette manifestation.
Je vous rappelle que l’occupation illégale du domaine public est punie par la loi si elle n’a pas fait l’objet de demande préalable.
De ce fait, Madame le Maire peut demander le concours de la force publique pour empêcher la manifestation.
Je vous demanderais donc d’annuler votre manifestation sinon nous serons dans l’obligation de faire appliquer la loi et de procéder à la constatation et à la rédaction d’un procès-verbal qui sera transmis à Monsieur le procureur.

Cordialement

Le service association

7 août 2014

Paueko Auzitegi Administratiboak bertan behera utzi du Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko erabakia

euskara

Paueko Auzitegi Administratiboak Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatzeko erabakia bertan behera utzi zuen atzo. Horren harira, oharra kaleratu du Kontseiluak, Auzitegiaren esku-hartzea gaitzesteko.

«Aski ezaguna da Frantziak gurea bezalako hizkuntzen hiztunekiko erakutsi izan duen jarrera, hain zuzen ere bigarren mailako herritar bihurtzea. Oraingoan beste urrats bat eman du beste instituzio batzuek hartutako erabakiak baliogabetuz», salatu du.

Kontseiluaren aburuz, «Herriko Etxeetan eta beste instituzioetan gure eskubideak bermatu behar dituztela exijitu behar dugu» eta, bide horretan, «oztopoei aurre egin eta euskara ofizial izendatu eta auzitegien debekuen gainetik egunerokoan euskarari ofizialtasunak esleitzen dizkion onforio juridikoen arabera jarduteko» deia luzatu du.(Naiz)

5 septembre 2014

Urruñako bestak txosnagunean oharra

Urruñko gazte asanbladak zabaldutako mezua:

 

froga2

Urruñako herriko etxeak berriz ere erakutsi digu kudeaketan oso txarrak direla!
Izan ere, haien mezuan jartzen du:

" La Mairie a été informée que l’association Urruñako Gazte Asanblada occuperait un espace rue Jean Fourcade durant les cinq jours des fêtes d’Urrugne ( du 6 au 10 septembre) afin d’organiser plusieurs manifestations (repas, concerts, tournoi de mus…).
Nous n’avons, à ce jour, reçu aucune demande d’occupation du domaine public et de débit de boisson pour cette manifestation..."

Hau da, Urruñako gazte asanbladak herriko karrika bat okupatuko duela herriko festen kari.

Guk(U.G.A.) herriko etxeak zabaldu duen mezua gezurtatzen dugu. Izan ere,2014ko ekainaren 29an, goizeko 00ak eta 2minututan, asanbladak eskaera bidali zion herriko etxeko hiru helbide elektronikotara. 1- associations-urrugne@orange.fr, 2- mairie-urrugne@mairie-urrugne.fr, 3- associations-urrugne@wanadoo.fr.

Guk bidalitako mezuak hau zioen:

Egun on,

Urruñako besten atarian, Urruñako gazte asanblada, Urruñako Herrira eta Urruñako euskal herrian euskaraz elkarteek herriko bestetan taberna bat jartzeko eskaera egiten dugu. Horrez gain, besten programanzioan eta antolaketan parte hartzeko eskaera egiten dugu.

Besta herrikoi eta partehartzaileak bultzatuko dituzuelakoan.

Agurrak

Honek argi uzten du herriko etxeak gure elkartea diskriminatzen duela edo herriko etxea kudeatzeko gai ez direla! Odile kanpora!

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité