Canalblog Tous les blogs
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
24 novembre 2014

Haurzaindegia dirua galtzen ari da

1741399_7531978_800x400

Azken kontseiluan herriko etxeak urtero ematen duen dirua aitzinatzea bozkatu du haurzaindegiaren alde. Izan ere haurzaindegiaren diru galtzea edo diru eskasa emendatzen ari baita. Haurzaindegia kritika onak jasotzen ditu orohar, 25 urte bete dituen egiturak laguntza handia ekarri du Urruñako herritarrei baina diru laguntzak txikitzen ari diren une honetan, bereziki kontseilu orokorretik, zailtasunak aertzen ari dira eta prentsan azaldu da 94 000 euroko ziloa zuela urte bukaera honetan 2013ko funtzionamenduarentzat. Kezka handia da 10000 herritar baino gutxiago duen herriarentzat. Bestalde dakigu lerro euskaldunik ez duela eskaintzen haurzaindegiak, lerro elebiduna baizik.  Erran nahi baitu herritar guztiek ordaintzen dugun zerbitzu honek euskaldunentzat behintzat, errentabilitatearen aldetik, eskas gelditzen dela eta bestalde euskarari espazio txikia eskaintzen duen haurzaindegia oso garesti ateratzen dela, ordaintzen dugu eta ez dugu zerbitzu euskaldunik.(photo S.O. A.D.

Publicité
25 février 2015

Korrikaren ibilbideak ordutegia du

ibilbidea korrika

Korrikako antolatzaileek ibilbidearen ordutegia iragarri dute. Martxoaren 19an, 17.00etan abiatuko da Urepeletik eta hiru egunez Ipar Euskal Herria zeharkatuko du, martxoaren 29an Bilbon bukatzeko.

"Euskahaldun" lelopean, martxoaren 19an Korrikaren edizio berri bat abiatuko da Urepeletik. Antolatzaileek ibilbidearen ordutegia eta Korrikaren sakelerako aplikazioa iragarri du. Hots, Korrika bidean ez galdetzeko tresnak plazaratu ditu Aek-ak.

Martxoaren 19an 17.00etan Korrikak euskararen aldeko hitzordua finkatu du Urepelen. Lehen egunean Urepele, Banka, Baigorri eta Donibane Garazi zeharkatu ondoren, 00.34etan Maulera ailegatuko da.

Xiberotik pasatu ondoren, martxoaren 20an 08.53etan Ezpeletatik Baxe Nafarroa agurtuko du Ainhoan sartzeko. Biharamunean, Nafarroatik iragan eta Gipuzkoatik pasatuko da. Ondotik, Nafarrora itzuli eta 18.53etan Azkainera iritsiko da, bidea Lapurdin barna segitzeko.

Aplikazioa eta unitate didaktikoa

Korrikako antolatzaileek iragarri dute aurtengo edizioak aplikazio bat edukiko duela. Hain zuzen ere, Korrika Kulturalaren agenda edo ibilbidea sakelako telefonotik ikusten ahalko da. Halaber, lehen egunerako eta azken egunerako informazio interesgarriak eskainiko ditu: lo egiteko tokiak edo ostatuak.

Gainera, adin tarte guzietako ikasleei zuzendua den unitate didaktikoa atera du Aekak. Horri esker Korrikako mezua ikastoletan zabaltzen ahalko da. Tresna hunen helburua euskararen erabilera sustatzea eta indartzea da eta "Aekak antolatu Korrika ekimenaren zergatiaz eta beharraz ohartaraztea".

Berrikuntza gisa, Korrikako antolatzaileek adierazi dute aurten martxoaren 19tik 29ra argazki lehiaketa eginen dela eta irudi onenek sariak jasoko dituztela.

15 décembre 2014

Kalez jantzitako ertzainek Jone Amezaga atxilotu dute Gernikako merkatu plazan “aspaldi ikusi gabeko biolentziaz”(Topatu)

jone

“Aspaldi ikusi gabeko bortizkeria erabiliz” sartu da Ertzaintza Gernikako merkatu plazan Jone Amezaga atxilotzera. Borrekin Amezaga besarkatzen zegoen jendea jipoitu eta preso eraman dute  kalez jantzitako poliziek.

Amezagak libre bizitzeko hautua hartu du, eta asteburuko konpromiso uholdearen ostean gaur ere kalera atera da egunerokotasunarekin jarraitu asmoz.

Atxiloketa salatzeko, “Konponbideari erasorik ez, Jone libre nahi dogu!” lemapean manifestaziora deitu dute gaur 20:00etan.

5 décembre 2014

Martxa berdea Durangon bihar

Aberri eguna 006

 

Independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea abenduaren 6an Durangon

Abenduaren 6an gure herriari inposatzen zaion jaiegun espainiar baten aurrean gaude berriro ere. Euskal Herriari bere naziotasuna eta etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea ukatzen dion konstituzio arrotza ospatzera behartu nahi gaituzte era iraingarrian. Gure herriaren gehiengoaren borondatearen aurka era antidemokratikoan inposatutako konstituzio espainiarra ospatu arazi nahi digute.

Baina guk abenduaren 6an ez dugu espainiar konstituzioa ospatuko. Guk gure herriaren askatasuna aldarrikatuko dugu. Gure etorkizuna askatasunean eraiki nahi dugula adieraziko dugu. Independentzia aldarrikatuko dugu. Horixe da, gure ustez, inposaketari eta ukazioarai erantzuteko erarik onena.

Abenduaren 6an egun osoko ekimena burutuko dugu Durangon, "Gero eta gehiago, gero eta ozenago, INDEPENDENTZIA!" lemapean. Animazioa eta ikuskizunak izango dira goiz eta eguerdian zehar. Arratsaldeko 18:00etan independentziaren aldeko martxa berdea irtengo da Landako gunetik, berriz toki berera bueltatuko da eta bertan izango da amaiera ekitaldia.

Durangoko Azoka urtero izaten da euskal kulturaren plaza eta, aurten ere, euskal kulturaren erdigunea bilakatuko da azaroaren 5etik 8ra. Duen garrantzia eta esanahia kontutan hartuz, bere filosofia eta ezaugarriekin bat egiten duen ekimena antolatu nahi da. Euskera, kultura eta sormen munduko lagunen eskutik burutuko da eguna, eurak izango dira protagonistak burutuko diren ikuskizun eta animazioetan, eta arratsaldeko martxan.

Kultura gure herriaren etorkizuna eraikitzeko funtsezko zutabeetako bat dela adierazi nahi dute kultur sortzaileak. Euskal Estatuaren eraikuntza materialaren parte direla eta bere ekarpena egiteko nahia eta kompromisoa erakutsi nahi dute abenduaren 6an Durangon.

INDEPENDENTISTAK Sarea
Euskal Herria, 2014ko abenduak 5

28 octobre 2014

Bizikleta martxa arrakastatsua

1390721_749489598453242_3567859492486722547_n

Asteburu honetan, Bizikleta martxa antolatu zuten gazteek, Urruñatik abiatu eta Irungo gaztetxean bukatu kontzertuekin. Eguraldi zoragarria eta gazte talde kementsua bidean, herriak zeharkatzen eta mugaz gaindiko ekintzak bultzatzeko asmoz aritu ziren. Giro bikaina eta alaitasunez herriaren batasuna aldarrikatu dute. Herrialdeen arteko mugak zeharkatuz loturak bultzatu dituzte!

Biba zuek, herri bat gara, herria gara! Jo ta ke independentzia lortu arte!

Publicité
13 novembre 2014

Mehmet Ali Dogan: “Kobane Stalingrado da"(Topatu)

2014 Azaroak 12

 

Begira… Kobane Stalingrado da”, dio begirada tinko eta ziurraz. Kurdistanen egun gertatzen ari denaren garrantzia historikoaz kontziente dela antzematen da bere hitzetan.

Mehmet Ali Dogan antropologo, dokumentalista eta militante politikoa da, Herri Kurduarekiko elkartasun komiteetako bozeramailea Hego Amerikan. Ez da denbora luzea Boliviatik Argentinara etorri dela, eta bihar zita bat du Uruguain. Handik hona dabil Kurdistanen gertatzen ari dena lau haizetara zabaltzen eta, nola ez, elkartasuna antolatzen.

Halere, beharbada begirune zintzoa diolako Euskal Herriko borrokari, tarte bat egin digu. Bidaia zirraragarri batean murgildu gara berarekin; jatorrizko herriak, inperialismoa, elkartasuna eta borroka eredugarria dira bidaiako protagonista.

elkarrizketa_argazkia_mehmet_ali_dogan_kurdistan

 Elkarrizketatzailea: Xufi, Argentinan dagoen Irungo gaztea

 

Lehenik eta behin, Ekialde Hurbilak egun bizi duen testuinguru orokorraren inguruan galdetu nahi genizuke. Zein analisi egiten duzu bertan gertatzen ari denaz?

Egungo egoera hobeto ulertzeko istorio txiki bat egitera noa… Egipton, Tunezen eta oro har Afrika iparraldean udaberri arabiarreko mugimenduak hasi zirenean, nik inperioa deitzen dudanak, hau da, mendebaldeko potentzia kapitalistek, mugimendu horien guztien nolabaiteko kontrola ezarri zuten. Jokaldi hori mugimendu zabal horien barnean zeuden indar islamistez baliatuz egin zuten, konkretuki Anaia Musulmanez baliatuzHorrela, Tunez, Egipto eta Afrika iparraldeko Anaia Musulmanen sarea akordio osoz inperioaren interesen laguntzaile bezala agertu zen ireki berri zen eszenatoki politikoan.

Denbora gutxi igaro ostean, 2011n zehazki, Sirian ere manifestazio batzuk egiten hasi ziren, eta bertan ere partaide garrantzitsuak izan ziren Anaia Musulmanak. Berehala, Sirian ematen ari zen gatazka demokratikoa (manifestazio baketsuekin etab.) gatazka armatu batera bideratu zuten Turkiaren esku hartzearen bidez (Turkiak NATOko bigarren indar militarrik handiena du, AEBren atzetik). Nola egin zuten hori? Mertzenarioen bitartez. Eta zeintzuk dira mertzenario horiek? Batez ere antolakunde islamista fanatikoetako kideak. Baina, zergatik hori guztia? Ba plana ez delako Siriarekiko bakarrik, ezta mugan duen Irakerako ere. Plana oraindik ere zabalagoa delako.

elkarrizketa_kobane_kurdistan_entresaka_1Egun, 2014an, inperialismoak, kapitalismoak krisi sakona bizi du. Haientzako krisi horretatik ateratzeko edo atzeratzeko modua ez da beraien politika neoliberala aldatzea, baizik eta inguruan dituzten lurraldeetan barne gudak sorraraztea. Afganistanen eta Jugoslavian egin zuten, eta orain Ekialde Hurbilean ari dira Irak, Siria zein Iranetik Bangladesh, India eta Txinaraino iritsiz. Ez da hipotesi hutsa esaten ari naizena, Eduard Snowdenek ederki azaltzen du argitaraturiko dokumentuetan.

Beraz, jokaldia mundu mailako plan baten barnean sartzen da, eta inperioaren helburua da guda epe luze bat zabaltzea lurralde osoan. Ez hamar edo hogei urteko guda, beharbada mende oso batekoa.

Zergatik jarri zuten plan hori martxan justu momentu eta inguru horretan?

Begira, Bashar Al Assad nazionalista arabiar bat da, kurdoek arazoak ditugu berarekin… Baina berak ez zituen onartzen aliantzak mendebaldeko potentzia kapitalistekin, hurbilago zegoen Errusia edo Txina bezalako potentzietatik. Hortik hasi ziren pentsatuz Al Assad azkar eraitsiko zutela. Baina, momentu horretan, Siriako iparraldean dauden ia lau milioi kurduek paper garrantzitsua jokatu zuten. Ia denek (%95ak bai behintzat) Kurdistango Langileen Alderdiak (PKK) mahai gainean jarritako Konfederalismo Demokratikoaren proposamena jarraitzen du, eta egoera horren aurrean herriaren autodefentsa indarrak osatu zituzten: YPG (talde mistoa) eta YPJ (emakume gerrillariak). 2012an 30.000 kide edukitzera iritsi ziren, eta gaur egun 50.000 militante dira orotara Sirian, horietatik ia %50 emakumeak.

Orduan, zer egin zuen inperioak? Siriako iparraldearen kontrola hartu zuen, guretzako mendebaldeko Kurdistan dena, Rojava kurdua deitzen duguna. Momentu horretan Al Assadek bere polizia eta indar militar guztiak atera zituen lurraldetik, eta kurduei utzi zien Siriaren batasunaren defentsa. Izan ere, ondo daki Siria, Turkia, Irak eta Irango kurdu gehienek PKKren proposamena jarraitzen dutela, eta ez dutela proiektu independentista bat defendatzen, baizik eta Konfederalismo Demokratikoa [gero sakonduko dugu horretan].

Kurduek, kontrola hartu zutenean, hiru kantoi autonomoren sorrera ezarri zuten Rojavan: Afrin, Kobane (egun erresistentzian dagoena) eta Cizire, eta sozialismo komunitarioaren eredu bat aplikatzen hasi ziren: asanblada herrikoiak, komunak etab. Instituzio guztietan partehartze parekidea bermatzen hasi ziren: emakume eta gizonen artekoa, talde etnikoen artekoa (asirioak, armenioak, turkomanoak, arabiarrak…) zein erlijio desberdinen artekoa (musulmandarrak, kristauak, judutarrak, kristau-ortodoxoak, katolikoak…). Inperioari min handia eman zion eredu horrek, atxikimendu handia jasotzen hasi baitzen eta ez bakarrik kurduen artean, baita ere bertan bizi ziren asirio, armenio, arabiar eta turkomanoen artean.

Rojavako 3 kantoiak: Afrin, Kobane eta Cizire

Kolore horiz Rojavako 3 kantoiak: Afrin, Kobane eta Cizire

 

Egoera horrela, inperioak helburua aldatu zuen berehala, eta ISIS izena duen erakunde jihadista baten sorrera bultzatu zuen. ISISek Irak eta Siriako Estatu Islamikoa esan nahi du, eta Al Qaedaren sareko antolakundea da. “Baina nola?”, esaten didate batzuek. “Zu erotuta zaude, nola babestuko dute gringoek Al Qaedaren sarean dagoen antolakunde bat, 2001en New Yorken egin zietena eta gero?”. Ba bai, hala da. Orain hobe dakigu beharbada New Yorkeko atentatuak beraien konplot bat izan zirela. Zergatik ausartzen naiz hau esatera? Frogak ditugulako…

Madrilgo edo Pariseko auzoetako marokoarrek, argeliarrek, baita ere Lyon zein Marsellako arabiarrek, Berlingo turkiarrek, Londreseko pakistandarrek, afganiarrek edo indiarrek, adibidez, AEBren aliatuak diren estatuen zerbitzu sekretuen manipulazio ideologikoa jasan zuten. Fanatizazio prozesu bat eman zen, eta Europako zerbitzu sekretuek gazte horiek guztiak bildu eta Turkiara bidali zituzten 2011 eta 2012 urteen artean. Deformazio ideologiko eta militarra eman zieten gero Siriara bidaltzeko. Zeinen kontra egitera? Kurduen aurka.

Inperioak esaten zuen: “Ez baditugu kantoi sozialista komunitario horiek desagerrarazten, eredu izan litezke Ekialde Hurbilarentzat, eta ez dugu lortuko gure helburua: Ekialde Hurbilaren balkanizazioa”. Zer esan nahi duen balkanizazioak? Siria hiru lurraldetan banatzea, hiru estatu-nazio txikitan. Alde batetik, Siria alabita bat; alabismoa Basher Al Assaden sineskera da, egun Siriako populazioaren %40ak praktikatzen duena, islamaren frakzio modernoagoa nolabait esateko. Bestetik, estatu sunita bat islamisten menpean legokeena, Arabia Saudi eta Al Qaedaren sareetatik hurbil. Eta, azkenik, estatu kurdu bat.

Iraken berdina egin zuten 2003az geroztik. Estatu batuarrek, mendebaldeko demokrazia exportau nahi zuten horiek, xiiten, suniten eta kurduen arteko haustura behartu zuten.

Esan genezake, beraz, inperialismoaren lurralde estrategiaren logika zatiketan oinarritzen dela? Hau da,  herrien arteko zatiketa eta elkarren arteko gatazka bultzatzea bere interes eta helburuak erdiesteko egoera hobea lortuko dutelakoan?

Noski, hori da. Hemen gertatzen ari dena Jugoslavian gertatu zenaren berdina da. Jugoslavian, eredu sozialistaren 5o urteetan, talde bakoitzak jarraitzen zuen erlijioak ez zuen garrantzia gehiegirik. Egun, Bosnian islamista hutsak dira, eta Serbiako ortodoxoak gorrotatzen dituzte. Kroaziako katolikoek ere ortodoxoak eta musulmanak gorrotatzen dituzte. Komunikabide nagusiak kontrolatzeko duten boterearekin, oso erraza da beraientzat erlijioen arteko gudak piztea.elkarrizketa_kobane_kurdistan_entresaka_2

Baina horrek ez du funtzionatzen egun gure zonaldean, ISIS erakundea guztiz mertzenarioa delako. Militanteen ia %100 ez dira Siriako biztanleak, ezta ere irakiarrak. Beraz, ez dute bertako biztanleriaren babesik. Erenegun Estatu Islamikoko kideek 300 sunita erail zituzten Iraken. Baina ISISek bere burua korronte sunitaren barnean kokatzen badu zergatik egin du halakorik? Bada, sunitek, Irakeko biztanle bezala, ez dutelako Estatu Islamikoa babesten. Orduan, haien jokaldiak ez du funtzionatzen lurralde horretan espero bezala, eta  ikara sortzen dute, beldurra, gorrotoa eta izua. Mehatxu hori garaitu dezaketen indar bakarrak, objektiboa izanda, PKKren eta KCKren (Komunitate Kurduen Batasuna) indarrak dira. Azken horrek 400 mugimendu sozialetik gora ditu barnean, hainbat alderdi politiko eta autodefentsarako talde militarrez gain.

ISISek Mosuli (Irakeko bigarren hiririk handienari) eraso egin zionean, ez zen egon inongo erresistentziarik, hiru ordutan Estatu Islamikoko 2.000 militantek bi milioi biztanle dituen hiriaren kontrola hartu zuten, Estatu Batuen ezagutza eta babes osoarekin. Halere, ezin izan zuten aurrera egin, PKK Irakeko Kurdistanen dagoelako, Kandileko mendizerran 20.000 militanterekin Estatu Islamikoa garaitzeko prest. Inperioak pentsatu zuen ISISek azkar egingo zuela aurrera, erresistentzia indar guztiak gaindituko zituela… Baina, orain, erresistentzia heroikoaren ostean (behetik egindako erresistentzia) eta mundu mailan jasotako elkartasunaren ostean,  inperioak ezin izan du isilunea mantendu. Irailaren 15ean hasi ziren Kobaneren kontrako erasoak; gogoratu dezagun Kobane Siriako kurduen kantoi bat dela.

Turkiarekin muga egiten du Kobanek.elkarrizketa_kobane_kurdistan_entresaka_3

Hala da. 30 egunean herrialde inperialistek ez dute esku hartu ISISen kontra. Gogoratu dezagun Estatu Islamikoak NATOren punta-puntako armamentua eta teknologia duela eskura Turkiari esker. 30 egunean ez zuten ezer egin, baina kurduekiko elkartasuna eta Estatu Islamikoarekiko kontrakotasuna mundu mailan azaleratu direnean hasi dira esaten “ISIS etsaia da…”, eta bere kontra borrokatuko balute bezala egiten dute, baina dena gezurra da. Gertatzen dena da ez dutela beraien biztanleriaren konfidantza galdu nahi.

Orduan, gertatzen dena da inperialismoak balkanizazio plan bat ezarri nahi duela lurraldean, eta horretarako kurduak oztopo handi bat garela. Ez soilik Siriakoak, Kurdistan osokoak baizik. Guztira 40 milioi gara: 20 milioi Turkian, 7 milioi Iranen, beste 7 Iraken eta 4 milioi Sirian.

Kurdistan lau zatitan banatuta dago: Ipar Kurdistan (Turkiaren menpekoa), Ekialdeko Kurdistan (Iranen menpekoa), Hego Kurdistan (Iraken menpekoa) eta Mendebaldeko Kurdistan (Siriaren menpekoa, Rojava)

Kurdistan lau zatitan banatuta dago: Ipar Kurdistan (Turkiaren menpekoa), Ekialdeko Kurdistan (Iranen menpekoa), Hego Kurdistan (Iraken menpekoa) eta Mendebaldeko Kurdistan (Siriaren menpekoa, Rojava)

 

Nortzuk zarete kurduak? Zein da zuen borrokaren ibilbidea?

Herri Kurdua Mesopotamiako jatorrizko herrietako bat da, euskaldunak bezala. Erlijio monoteisten sorrera hasi zenean, inbasioak hasi ziren Kurdistango lurraldeetan barrena. Arabiarrak lehenengo eta turkiarrak gero, XIII. mendean Otomandar Inperio handia sortuz. Lehenengo Mundu Gerra arte (1914 – 1918) kurduok autonomia genuen, gure kulturaren baitan bizi gintezkeen beste herri batzuen antzera, Otomandar Inperioaren barnean. I. Mundu Gerra hasi zenean, hiru potentzia inperialistek (Alemania, Frantzia eta Britania Handiak) zonaldea banatu zuten. Gero, Frantzia eta Britainia Handiaren garaipenarekin, zatiketa berri bat gauzatu zen. Mundu arabiarra estatu/nazio txikiagotan banatu zuten, eta familia “lagunei” eman zizkieten, eredu feudalaren antzera; Saudi Arabiari, Kuwaiti etab.

Ez dago ez argudio antropologikorik ez soziologikorik banaketa hori justifikatuko duenik. Momentu horretan Herri Kurdua eskubiderik gabe utzi zuten eta lau estatutan zatitua izan zen: Irak, Turkia, Iran (momentu horretan kolonia britainiarra zen) eta Siria (une hartan Frantziaren kolonia zen). Zergatik? 1906an Hego Kudistanen (Iraken menpe dagoen zatia) aberastasun iturri berri bat topatu zutelako: petroleoa.

Aipatzekoa da Armenia ere eskubiderik gabe utzi zutela, eta 1915ean Turkiak genozidioa gauzatu zuela bertan, 1.500.000 pertsoan akabatuz.

Horrela hasi zen, beraz, Kurdistanen zatiketa. Kurduek borroka egin genuen gure eskubideen alde, matxinada ugari egin genituen… Baina matxinada horiek ez zuten ezaugarri nazionala, buruzagi tribalek gidatuak ziren. Alegia, erantzun tribal bat, feudala. Matxinadarik modernoena, jada izaera nazionalarekin, 60 eta 70eko hamarkadetan hasi zen, PKKren (Langile Kurduen Alderdia) sorrerarekin.

YPG eta YPJko gerrillariak Kurdistango mendietan

YPG eta YPJko gerrillariak Kurdistango mendietan

Garai horretan, 1980ean, estatu kolpea egon zen Turkian. Hiru hilabetean 600.000 lagun atxilotu zituzten, pentsa! Eta ez bakarrik alderdi politikoetako militanteak, baita ere giza eskubideen defendatzaileak, ikasleak, kazetariak… Momentu horretan PKK Libanoko lurraldean errefuxiatu zen Palestinaren Askapenerako Fronte Popularrarekin (FPLP), biek ideologia marxista baitzuten.

Turkian borroka demokratikoa aurrera eramateko beste biderik ez zegoela ikusita, 1984ean PKKk borroka armatua abiarazi zuen. Urte gutxiren buruan gerrillaren tamaina hazi egin zen eta 1990erako 8.000 militante zituen, baita inguruko populazio kurduaren babesa ere.

elkarrizketa_kobane_kurdistan_entresaka_41998an, aldiz, PKKk berriro aztertu zuen bere ideologia independentista. Euskal Herriarekin alderatuta, esaterako, oso desberdina da Kurdistan. 40 milioi biztanle dituen herri bat da, eta ia erdiak ez dira Kurdistan historikoan bizi. Egun, Turkiako hiririk populatuena den Istanbulek hamabost milioi biztanle baditu, ia erdia kurduak dira, adibidez. Egoera horren aurrean PKKk galdera bat planteatu zuen: “Zer egingo dugu erdia Kurdistan historikotik kanpo bizi bada?”. Imajinatu euskaldun gehienak Madrilen edo Parisen biziko balira! Nola eraikiko dugu Euskal Herri independente bat eta gero euskaldu guztiak bueltatzera deitu… Ez da posible!

Alde praktiko horrekin batera, estatu/nazio kapitalistaren izana aztertu zuen berriro. Estatu-nazional kapitalistek, eta baita ere sozialismo errealaren baitan zeuden beste herrialde batzuek, lau oztopo edo muga zituzten. Lehenengoa, estatu-nazio kapitalista batek talde etniko baten dominazioa aurreikusten zuela beste talde etniko batzuen gainetik, edo erlijio batena besteen gainetik. Bigarren, klase txiki baten dominazioa klase herrikoien gainetik. Hirugarrena, matxismoa aurreikusten du, gizonaren nagusitasuna emakumearen gainetik. Eta, azkenik, jendarte kapitalista produktibista horiek ama lurra ustiatu eta suntsitzen dute.

Estatu eredu horien kritikarekin, PKKk estrategia politiko berri bat garatu zuen:Konfederalismo Demokratikoa. Ez du estatu baten kontrola baztertzen beste aukerarik ez balego, baina mahaigaineratzen duena hurrengoa da: “Nola gutxitu genezake estatuaren papera jendartea autogestioaren bidez antolatzeko?”. Jendarteak modu ahalik eta autogestionatuenean eguneroko bizitzaren gaineko kontrola eduki behar du. Estatua da soilik batasuna, askatasunen babesa etab. bermatzeko. Eta estatua plurinazionala izan liteke, zergatik ez. Hemen alboan dugu Boliviaren eredua: 33 nazionalitate elkarbizitza eredu berriak ikasten ari dira. Eredu gaztea da, jaio berria, bide asko du egiteko… Baina hor dago, eta kultura ezberdinen arteko elkarbizitzarako eredu bat izan liteke. Eta ez bakarrik ikuspegi horrekin, baizik eta aztertuta estatuaren eta herriaren artean harreman zuzenagoak eraikitzeko parte hartze modu zuzenak.

elkarrizketa_kobane_kurdistan_entresaka_5Konfederalismo Demokratikoa ez da anaitasun proiektu bat bakarrik, ez da kultura ezberdinen arteko elkarbizitza baketsua bermatzeko proiektu bat soilik. Bai emakumeak eta baita ere edozein klase zapaldu beraien bizitzen jabe izateko proiektu bat da. Beraz, jendarte eredu hori eraikitzeko ez gara gure herriaren independentziaren zain egongo. Hori bai, ez diogu independentziari uko egiten, baina guk ez dugu helburu estrategiko horrekin borrokatzen egun. Guk Ekialde Hurbileko herri ezberdinen elkarbizitza baketsu eta demokratikoa lortzeko egiten dugu borroka.

Zer nolako harrera izan du Konfederalismo Demokratikoaren proposamenak inguruko herrietan? Aurrera egingo balu, zein aldaketa egongo lirateke Ekialde Hurbilean?

Kurduak bizi garen lurraldeak ezaugarri berezi bat du: historikoki, milaka urtetan zehar, zonaldean bizi izan ziren jatorrizko herriak elkarrekin bizi izan ziren. Orduan, Kurdistango lurraldearen pertzepzioa desberdina da inguruan… Esaterako, guk Kurdistan historikoa esaten dugun horretan, asiriarren, armeniarren eta persen lurralde batzuk ere badaude. Lurraldetasunaren pertzepzioa desberdina da Irlandakoek dutenarekin edo Euskal Herrikook duzuenarekin alderatzen badugu. Grrantzitsua da hori kontuan hartzea.

Gainera, nazionalitate ezberdinen arteko elkarbizitza baketsu bat garatzen saiatu behar gara XXI. mendean. Inguruko hegemonia lortzeko nazionalitateen borrokak ekiditen ahalegindu behar gara. Posible da berdintasunezko harremanetan oinarritutako jendarte batean bizitzea. Eta proposamen berri honekin, gure anai persen, turkiarren, siriarren atxikimendua handitu egin da. Herriak ez direlako etsaiak; Turkia, Siria, Irak, Irango estatuen agintariak dira errepresio guztiaren erantzuleak.

Atxikimendua eta elkartasuna handitu ahala elkarrekin antolakundeak sortzen ari gara. Eta Turkiako eta Siriako kurduak banatzen dituen muga… Imajina ezazu Siria demokratizatu eta estatu plurinazional eta konfederatu batean bilakatzen dugula, eta Turkiarekin berdin. Mugak ez du zentzurik, elkarrekin gaude.

Herri Kurduaren batasuna ez da estatu ezberdinen independentziatik pasatzen soilik. Horregatik erabaki dugu estrategia berri hau. Hobeto funtzionatzen du eta gure herriek historikoki elkarbizitzeko eduki duten ereduarekin bat egiten du. Egungo gure proposamenak ez ditu erreferentzia gisa ideologia sozialista modernoak soilik, gure ohituretatik ere edaten dugu, komunista zena. Batzuek marxista eboluzionista edo primitibo bezala izendatzen dute, baina primitibo zergatik? Gu modernoak gara! Orduan horrela da, eta aurrera egiten ari gara, baina ez bakarrik, baizik eta siriar, turkiar, armeniar eta persekin batera.

Amaitze aldera, zein da Kobaneren egoera gaur egun? Ekialde Hurbilean zer garrantzia du Kobanen gertatzen ari denak?

Kobane Stalingrado da. Bi arrazoigatik: batetik, gizon eta emakume kurduek etxez etxe, kalez kale defendatzen dutelako Kobane inperioaren eta Turkiaren panpinak diren Estatu Islamikoko mertzenarioen kontra. Bestetik, Kobane eroriz gero, balkanizazio planak aurrera egin dezakeelako. Eta plan hori ez da inguruko herrientzako mehatxua soilik, mundu guztia hartzen du bere baitan. Bolivia, Venezuela edo Argentinaren kontra dabilen inperio berdinaren plana da. Beraz, Kobanek irabaziz gero,  inperioak ez luke han bakarrik galduko, mundu osoan galduko luke.

Horregatik da garrantzitsua, eta irabazten ari gara. 30 egun erresistentzian egon eta gero, inperioakKobane defendatuko balu bezala egiten du, eta ez nahi duelako, baizik eta presio oso handia duelako. Berdina Peshmergekin, horiek Irakeko estatu kurdoaren indar militarrak dira, Barzaniren agindupean. Barzani Turkiaren eta AEBen laguna da. Orduan, orain Stalingrado Berlinen bilakatzen da… Zer esan nahi dut? Sobietarrak Berlineruntz zihoazenean gringoek ahal izan zuten guztia egin zuten lehenago iristeko eta esateko: “Guk askatu genuen Berlin!”.

elkarrizketa_kobane_kurdistan_entresaka_6_Guk ez dugu hori onartuko. Datozela? Ongi etorriak. Beraiek uste zuten guk laguntzari uko egingo geniola. Ez, datozela, gura anaiak dira. Baina ez dugu onartuko Kobane bitan banatzea, alde bat sozialista eta bestea… nik zer dakit zer. Beraz, ongi etorriak dira laguntzera badatoz, baina autodefentsarako indar kurduen pean egingo dute lan, YPG eta YPJren agindupean. Siriako armada librearen zati bat ere bertan da, baina zati laikoa, eta kantoien sistema eta Konfederalismo Demokratikoa errespetazten duen taldea da.

Borrokan ari gara, nik uste garaipenetik hurbil gaudela. Baina jakin behar dugu garaipen hau ez dela AEBena, NATOrena, bonbardaketena… izango. Garaipen hau gure kideen erresistentzia lokalari esker emango da.

kurdistan_YPJ_emakume_gerrillariak

YPJko emakume gerrillariak

 

 

13 août 2014

Eskola ibiltaria abian Ziburutik!

DSC_1062DSC_1071

Mintzaldiak, gogoeta, kirola hau dena da Eskola Ibiltariaren egitarauan. Goiz honetan abiatu da Ziburutik, gazte bat elkartu ondoik herriko plazan eta auzapezarekin arazo bat agertu ondotik. Plazatik abiatu eta bazkaltzera joan dira gazteak eta lauak aldean Hendaia aldera joan dira oinez, bertan lo eginen dutelarik.

7 novembre 2014

Gaur 11etan ikastolek argiak itzaliko

images

Gaur goizean ikastolek argiak itzaliko dituzte 10 minutuz, Ziburuko ikastolekin elkartasunez. Ikastola guztiak Ziburuko ikastolaren egoerak kezkatzen dituztela erakusteko goizeko 11etan argi guztiak itzaliko dituzte. Egoera oso larria baita Ziburuko auzapezak Ziburuko ikatolari biziarazten diona;Ez du argudio izpirik ematen bere jarera esplikatzeko, jarrera atoritarioa, herritarren gainetik kokatzen da eta gainera sostengua Hegoaldetik etorriko dela soilik erran nahia. Poulou jaunak ez du ulertu Ziburuko herritarrek ere ikastolaren egoera ezagutzen dutela, herritar askok euskara sostengatzen dutela galdu baldin badute ere. Ez du ulertzen hizkuntza batek, kasu honetan euskarak ez duela beldurrik ematen gaur egun, herritarrek ulertu dutela hizkuntza bat ezagutzea gehi bat dela. Beste mendeko batekoa da Poulou jauna, ideia zaharkituak defenditzen ditu eta gaur egun zailtasunak ditu bere jarrerarekin segitzeko. Jauzi bat eginen dute ikastolek Ipar Euskal Herrian Poulou jaunaren jarrerari esker, injustizia ikusten baitakite herritarrek. Ideia zaharkituen defenditzeko beti egoten da jende multzo bat, haatik mundua aurrera doa eta ikastola aurrera doan mundu horretako da!

22 septembre 2014

Loiolako herri harresia bukatu da bost atxiloketekin

téléchargement

Bost gazteak atxilotu ditu hertzaintzak.

Ertzaintzak hiru ordu inguru behar izan ditu Loiolan eraikitako herri harresia indarrez desegin eta epaiketara aurkeztu ez diren bost gazteak atxilotzeko. Jazint Ramirez, Xabier Arina, Imanol Salinas, Igarki Robles eta Irati Tobar atzemateko operazioan tentsio une handiak bizi izan dira.

Une oso bortitzak iragan dira, hertzainak kargatzeko prest agertu da un oro eta joka, zaurituak eginez aritu da. Ezagunak dira kolonoen alde, menpe aritzen diren gobernuen ekintzak. Bere gazteriaren kontra, kanpoko gobernuaren alde aritu da Gasteizko gobernua. Justizia zor zaio Euskal Herriari, Urkulluren gobernuak ukatzen dio. Golpeka tratatzen du euskal gazteria. Gazteriak erakusten dio agintean dagoenari diuntasuna zer den.

Gora euskal Gazteria eta gaur egun Espainak epaitzen dituen euskal militanteak!

1 juillet 2014

Prefeta hautetsiengana

lurr

Lurralde antolaketaren erreforma dela eta, Batera plataformaren gogoetaren ondotik estatuaren proposamenak heldu dira. Jean-Jacques Lasserrek bere iritzia eman du Aglomerazio elkargoaren alde. Horrek aglomerazio desberdinen desagerketa ekarriko luke eta zonbait hautetsi lituzke dudarik gabe aurka. Debatearen hastapena baizik ez da. Finantzaketaren aldetik 39 milioi dira aipatuak, erran nahi baitu miseria bat. Estatuarekiko orai arteko planoaren berririk ez da eman, horrek diru iturria eskarri zuelarik gure eremura.

Uztailaren 12a arte ibiliko da prefeta IEHko ordezkariekin solasean. Lurraldearen ezagutza, dagozkion ahalmenekin, ez da ikusten ekarri dituen proposamenetan. Haatik hautetsien artean kalapitan aritzeko nahiko tresna du eta gainera 2017 urtarrilaren muga jarrita.

Parisek, usaian bezala, bere egutegia finkatzen digu, zonbait hauteskunde daudela tartean gure debateak zailtzen dituztenak. Baterak uztailaren 3rako deitu ditu kideak, biltzar horretan azken urrats horiei erantzuteko beste urrats batzuk erabakiko ditu. Parisek onartu nahi ez duen ezagutza baten gibeletik joateko. Euskal Herriaren ezabatze Parisek duen helburua ez du oraindik irabazia!

22 août 2014

Okupazioaren bigarren eguna

DSC_1231

DSC_1236

DSC_1242

DSC_1246

Gaua ongi pasa da, euririk gabe, arazorik gabe. Goizean gosaria prestatu dute eta plazan berean gosaldu. Berantago auzapezak herriko polizia igorri du hor zeudenen identifikatzera. Gazteek ez dute paperik atera erranez ezagunak zirela, herrikoak eta Herriko Etxean ederki ezagutzen zituztela.

Sendabelar tailerra antolatua zen goizean eta oso erakustaldi interesgarria izan da. Eguerditan trumoia eta euri jasa. Ze pena....

29 juillet 2014

Etxeratek abuztuaren 3an hondartzak betetzeko deia zabaldu du

 

etxerat

Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Uztaila eta abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.

 Sakabanaketak indarrean jarraitzen du, Bizi Osorako Zigorra -40 urteko kartzelaldia- aplikatzen jarraitzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ere ez dituzte askatzen. Senide eta lagunon kontrako jazarpena ere gero eta handiagoa da. 

Dispertsioak 25 urte bete ditu aurten. Sufrimendu eta minaren urteurrena. Eta urteurren anker honetan zortzi dira, momentuz, dispertsioak eragin dituen istripuak. 25 egunetik behin istripu bat eragin duen erabaki politiko zitala.

Hori dela eta, Etxeratek, deituriko kontzentrazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi die euskal herritar guzti guztiei. Guztiok gara beharrezkoak dispertsioarekin amaitzeko. Horregatik, abuztuaren 3an, hondartzak beteko ditugu. Dispertsioarekin amaitzeko unea delako.

 

20 juillet 2014

Jarduerak azaltzen jarraitzen du

 

go eu as

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-07-20-07-00/hemeroteca_articles/etaren-agiria-euskal-herriari
"Zabaldu dugun aroa Euskal Herriaren askatasunera iritsiko bada indar guztiak dira beharrezko. Horregatik, urteotan guztiotan ETA babestu eta bere jarduera bultzatu duten herritar guztiei orain arteko konpromiso eta erabakitasuna askapen mugimenduaren erronka berrien mesedetan jartzeko deia egin nahi diegu, ezker abertzalean antolatuz eta dinamika eta borroka ezberdinetan murgilduz horretarako."

Jartuerak esplikatzen jarraitzen du erakundeak. Ez da beti erraz denentzat ulertzea eta kezka batzuk hor daude mahai gainean, preso asko baitira oraindik. Gainera azken hogei ta hamar urteko bidea begiraturik ohartzen gara presoen kopurua oso jarraikia dela, alegia estatuek ez dutela urratsik egiten. Haatik erakundea engaiatu da eta aitzina doa, azalpenak emanez, zintzo jokatuz nahiz eta media guztiak joanen diren hitz bakoitza aztertzera, kritikatzera eta zinkintzera.

Dudarik gabe antolaketa, elkartasuna, konzientzia politikoa eta gure helburuak argi edukitzea, hauek dira gure garaipenaren gakoak. Independentiza helburu, egunero, gure tokitik geroa eraiki. Gure herria eraiki!

4 mai 2014

Lege berriak bozkatuak Kortsikako parlamentuan

corse

Igaz Kortsikako hizkuntzaren ofizialtasuna bozkatu zuten bertako parlamentuan. Joan den apirilean kortsikako herritartasunaren legea bozkatu zuten. Alegia etxe baten jabe izateko Kortsikan, bost urteko presentzia uhartean frogatzeko gaitasuna erakutsi beharko da, hemendik goiti. Kontutan hartu behar da hamar etxeetatik lau kanpotiarrek erosia dutela eta prezioen igoerek kezka handia sortu dutela Kortsikan. Parlamentuko 51 parlamentarioetatik 29k bozkatu zuten Corsica Libera, Rinnovu Naziunali et Femu A Corsica taldeek presentatu zuten  legea. 18k kontra bozkatu zuten.

Etxe bizitzen %40a bigarren etxebizitzak dira Kortsikan eta oso gutxitan baliatuak urtean zehar, bestalde 300000 herritar bizi dira Kortsikan,  %10 inguru kanpotik etorritakoak dira, eta urtero 4000 eta 5000 herritar gehiago hurbiltzen da uhartera bizitzera, batzuetan uhartearekin harremanik izan gabe. Ingurumen zoragarria atxematen da Kortsikan baina azken urteetan bertan ezagutzen den presioa, aldaketa soziala lasaitzeko beharra erakutsi nahi dute parlamentarioek.

Bozkatutako legeak Pariseko parlamentuan eta Senatuan bozkatu beharko dituzte aplikatuak izateko. erran nahi baita oztopo erraldoi batzuk gainditu beharko dituztela.

Kortsikar eleduna izan eta bost urte baino gehiagoko presentzia uhartean, bi baldintza zorrotzak bertakoak izan nahiko dutenentzat. Ez da errana Parisek baldintza hauek hobestuko dituenik, berdintasuna baita frantses errepublikaren zutabeetako bat, besteak beste.

 

 

17 mai 2014

Urruñako Tokiko Urbanizazio Planoa hila?

fronton-64122-urrugne-france-56_0

Ez dugu inongo komentariorik entzun, Sud Ouest egunkariak ez du horretaz deus atera. Aitzineko hilabeteetan Ziburuko PLUren berri izan genuen, Sud Ouestek ederki aipatu zuen. Haatik Urruñan gertatzen denaz zehar bideetatik jakiten dugu. Horrela jakinarazi digute prefetak "référé" bat jarri duela 2013ko abenduaren 20an Paueko administrazio epaitegian herriko kontseiluak hartutako PLUaren erabakiaren kontra (n° REQ 132252);

Agian oposizioko hautetsiek izanen dute zerbait errateko, aitzineko kontseiluetan auzapezak berak baieztatu baitzuen prefeturatik heldu ziren oharrak gaizki ulertze batzuengatik zirela. Ematen du refere delakoarekin PLUaren erabilpena gelditzen dela, ondorioz ez da urbanizazio dokumenturik gelditzen herrian erabakien hartzeko. Nola eginen dute? Hau ezin baita gorde. 

6 mai 2014

Eñaut Etxamendirekin topaketa

etxemendi

Maiatzaren 16an, 18:30tan literatura topaketa proposatua zaigu Hendaiako mediatekan.

Eñaut Etxamendirekin topaketa Luzien Etxezaharretak elgarrizketaturik. Eñaut Etxamendi, idazle jakintsuak poesia eta bere idazlan bildumak aipagai izanen ditu.

Aukera paregabea euskal letren inguruan aritzeko. Poeta bikaina, Eñaut Etxemendi mundu zabal eta ederren ezagutzera eramanen gaitu. Hendaia euskaraz zerbitzuak laguntzari esker.

27 mars 2014

Front de gauche versus Hendaiako PC aren agiri ohargarria

camarade

Alderdi komunistak ez du hobesten sozialistekin abertzaleek egin dituzten akordioak eta hain xuxen kritika zorrotza egiten diote alderdi sozialistari baina bereziki hiztegi berezi bat, demokraziaren mugan koka daitekeen lotura egiteko aukera ematen duen hiztegia erabiltzen dute. Pentsa daiteke PCFk egin duen agiriak amorru hutsa erakusten duela baina intenzionalitatea gaiztoagoa izan daiteke ere. Ez dira suak ikusi behar ez dauden lekuan baina kontutan hartu behar dira hizkuntza lerratzeak eta gogoratu abertzaleak Ipar Euskal Herrian ezkerrekoak direla, alegia progresistak, herri honen askatasuna dutela helburu eta herritarren arteko elkartasuna bultzatzen dutela lehenik. Herritarren arteko zatiketak ez dira abertzaleen programetan. Hemen agertzen dugu PCak plazaratzen duen agirian egindako akordioetaz duten iritzia.

Alors que nationalement les électeurs de gauche ont envoyé un sérieux coup de semonce aux dérives du gouvernement, notamment en boudant les urnes, la section socialiste d’Hendaye joue un jeu dangereux auprès de ses électeurs en tournant le dos à ses alliés naturels et en s’alliant avec une mouvance qui veut se situer hors de la République. Les mêmes alliances se sont nouées à Urrugne et à Ciboure, laissant présumer un choix concerté, ce qui a conduit les candidats communistes de ces villes à se retirer des listes d’union avec le PS.
Sans jamais perdre de vue leur combat contre la droite, les communistes hendayais et les autres candidats de la liste ne cautionneront pas cette alliance avec une mouvance identitaire et poursuivront leur combat pour une République démocratique, sociale, solidaire, unique et indivisible.
Dans cette situation nouvelle, nous ne pouvons soutenir la liste issue de l’alliance d’ « Hendaye autrement » avec « Hendaia Biltzen ».

Hendaye le 26 mars 2014



16 novembre 2016

“Ahotsa itxi nahi dute. Alarma gorria piztu beharrean gaude”

Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, besteak beste, Altsasuko auziari eman dioten traatera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa, badakite deserosoak direla hainbatentzat. Orain euren aurkako kanpaina berriro marxtan dela uste du komunikabide naparreko Pituk eta egoera honetan harresi bat eraiki nahi dute, oraingoan komunikabidearen itxiera ekiditeko. “Helburu haundia da, baina gu partida jolasteko prest gaude, ez dugu toalla botako”, dio. Batzarra deitu dute ostegun honetarako Iruñean.

2016/11/15 20:56
Ahotsa
Ahotsa

Oraingoan Altsasuko auziari lotuta jo dute Espainiako hainbat hedabidek Ahotsaren aurka. Pituk argi esan digu “Altsasuko bertsio ofiziala zalantzan jarri dugu, ez Guardia Zibila gorroto dugulako, Sakanaka herritarrak maite ditugulako baizik”.

29 mars 2016

«Herri berri bat nahi dugu, eta gakoa da denon artean sortzea» Txutxi Ariznabarreta. (Berria)

Aberri Egunaren ostean, aurrera begira jarrita daude Independentistak. Hausnarketa foro zabalak sortu nahi dituzte, independentziari buruzko herri galdeketak aitzakia hartuta.

2016-03-29 / Hodei Iruretagoiena

«Oso arrakastasua» izan da Aberri Eguna Independentistak sareko Txutxi Ariznabarretaren esanetan (Dima, Bizkaia, 1955). Baina balorazioak balorazio, egin beharreko lanari begira jarriak daude Independentistak. «Erabakitzeko garaiak» datozela dio Ariznabarretak, aldebakartasuna dela bidea, eta «euskal estatua eratzeari begirako urratsak egitea eta estrategia zehaztea» eskatzen duela horrek: «Hori jauzi sakon bat da, eta behar da subjektu politiko berri bat, abertzaletasunetik harago joan behar duena». Borroka ideologikoa indartu nahi dute hartarako, independentismoa «espazio utopikotik politika errealera» ekarri eta haren aldeko pedagogia egiteko.

Baldintzak badaude subjektu politiko berri bat sortzeko?

Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban hauteskunde autonomikoen kanpainan sartuta gaude. Horrek berak zailago jartzen du normaltasunez eta lasaitasunez egitea halako eztabaidak, baina gero badator denboralditxo bat hauteskunderik gabe. Interesgarria da hori urte pare batean pauso batzuk emateko. Gero, buruetan dago kontua. Oso kokatuta gaude familia politiko hertsien eskeman, eta esfortzu handia egin beharko da batak bestea entzuteko.

Auzi nazionalak eta sozialak daude hor, aldarrikapen ezberdinak. Auzi zaharra da, baina horiek nola uztartu izan liteke beharrezko hausnarketa bat?

Bai. Nazio eraikuntzatik gatoz, eta jauzi bat egiten ari gara estatu eraikuntzara. Gizarteko sektore handi batek ikusten du gure kultura, hizkuntza eta herria nola dauden hilzorian. Orain, beste pauso bat eman behar dugu, elementu identitario horiek alde batera utzi gabe; subjektu abertzale horren kohesioa ere behar da, subjektu berriaren barruan motore izan beharko delako. Baina sartu behar dira arrazoi berriak, arrazoi sozialak, demokratikoak, dibertsitatea... Justizia sozialean eta demokrazian oinarritutako gizartea nahi dugu. Herri berri bat sortu. Herri bat denontzat, baina, batez ere, denon artean. Hori da gakoa: denon artean sortzea.

Subjektu berriak tresna berriak eskatzen dituela ere aipatu da.

Hemen eragile politiko asko daude, pisu handia dute alderdiek, sindikatuek... Gu, sare moduan, ez gara oso eragile egituratua. Era boluntarioan ahal duten denbora eskaintzen duten pertsonez osatutako sare bat gara. Lurra landu nahi dugu, eta, baratze horretan, gero agian beste batzuek landatu beharko dituzte landareak.

Alderdiak aipatzen hasita, ez dirudi gehienak aldebakarreko bideen alde daudenik.

Badaude bi ideia, bi kimera. Batetik, aldebiko eskemen bidez urratsak egitea burujabetza mailan. Bestetik, Espainiaren demokratizazio prozesu baten ondorioz etorriko dela hau eta bestea. Ez dugu uste hori posible denik. Ideia horien alde egotea da oraingo statu quo-a defendatzea.

Iparraldean bada bide bat esparru administratibo berri bat sortzeko. Nola ikusten duzue hori?

Gauza interesgarri bat gertatzen ari da. Herriz herri ari dira prozesu hori egiten, eta ikusten dugu atxikimendu handia dagoela Euskal Herriaren ideiarekiko. Hori oso urrats baikorra bilakatuko da, nahiz eta, berez, elkargo bakarrarena ez izan euskal mundu independentistaren proposamen bat.

Erabakiaren aroan gaudela aipatu duzu. Galdeketa ugari egingo dira aurten eta datorren urtean. Zein izango da zuen lana?

Lan zentrala dago galdeketa horiek antolatuko dituzten plataformen eta Gure Esku Dago-ren gain. Baina hor egon behar da kontrapuntu bat. Ariketa bat dago, eta erantzun batzuk. Gu erantzun posible horien inguruko hausnarketa egiten arituko gara. Batez ere, nahi duguna da gizartean, oinarri sozialean hausnarketa foroak sortu, eztabaidak, tailerrak, baina era zabalean. Eta gune horiek partekatu nahi ditugu abertzaleek eta ez-abertzaleek, baita independentisten eta unionisten artean ere. Independentziaren alde gaudenok igarobide handia behar dugu familia politiko ezberdineko jendearen artean; komunikazioa behar da. Hor, galdeketa hauek ekarri behar dute eztabaida sozial bat, hausnarketa sozial bat, gaia agenda politikoan, oinarri sozialean jartzeko. Emaitza bezain inportantea hori da, herri galdeketak tresna bat direla lan hori egiteko.
23 novembre 2015

Urtarrilako manifa zalantzan?

318398 Image 0

Salbuespen egoera du martxan eman gobernuak manifestaldiak debekatuz. Erabakia ez da batere ongi hartua izan eta asteburu honetan dagoeneko debekua gaindua izan da eta errefuxiatuen aldeko manifa bat iragan da besteak beste NPAk deiturik.

Dena ongi pasa da baina pentsa daiteke erabakiaren gainditze hori ez dela beti ongi pasako. Horregatik urtarrilako manifa prestatzeko unea heldu delarik galdera egin beharko dela pentsa daiteke. Frantzia oso demokratikoa eskubide zibilekin askatasun handia hartuko duenaren susmoa hedatzen ari baita.

6 décembre 2015

Eskualde hauteskundeak 2015

election bilaketarekin bat datozen irudiak

Lurralde antolaketaz, bost urte baino gehiago aritu dira frantses aginte politikatik hitz egiten. 2010Ean, eskualde hauteskundeetan oraindik 22 eskualde zeuden frantses estatua osatzen. Sekulako debateak eta azkenean eskualde hauteskundeak iragaten ari direnean murriztu duten eskualde kopurua erdira ekarri dute. Gaur egun 13 gelditzen dira. Hamahiru horietan oraindik gauza asko gelditzen da trenkatzeko. Eskualdeen izena ere hautatu beharko dute. Ororen buru, horrenbeste hitz eta goraipatze ondotik, esperantza batzuk sortu ziren, alegia zerbait lor zezakeela ipar Euskal Herriarentzat. Horrela instituzio bereziaren aldeko kanpaina abiatu zen eta Ateraren inguruan indar metaketa pentsatu zen, alderdi desberdinak lotu ziren aldarrikapenaren inguruan.

Lurralde antolaketa berriak ez zuen begi onez hartu instituzio berezia IEHarentzat eta azken asteetan elkargo berezia proposatu zuen prefetak, gobernu sozialistaren izenean. Prefetaren proposamena abertzaleek beren gain hartu dute eta gaur egun antolaketa berri hau bultzatzen da EHBaitik.

Antolaketa berria baina berrikuntza gutxi ahalmenen aldetik. Untsalaz, garapen ekonomikoaren aldetik ahalmen indartua lor dezaketela eskualdeek diote. Gisa guztiz ahalmen berri hori eskualdeko prefetaren oniritzia beharko du, estatuarekiko menpekotasuna erakutsiz.

Testu inguru honetan hasi dira eskualde hauteskundeak. Proportzionala sartu dute eskualdeko hauteskunde hauetan. Hala ere irabazleak hasteko tokien %25a lortzen du eta gainerateko postuak proportzionalki banatuak dira. Ondorioz irabazleak gehiengo osoa lortzen du eta eskualdearen agintea bere esku dago.

Heldu dira emaitzak. Parte hartzea nahiko txarra baina aitzineko eskualde hauteskundeetan baino parte hartze hobea aldi honetan. FN alderdiaren indar emendatzeak parte hartzea ekarri duela dirudi eta baita ere Pariseko atentatuek.

Frente Nazionala sei eskualdetan emaitza hoberenak lortzen ditu. PACA eskualdean Marechal Le Pen %41 lortzen du, ordaintzen ez den abortuaren aurka agertu dena lehena atera da. Ipar partean bere izebak %45a lortzen du. Emaitza ikaragarriak, politikaren porrota itzela.

IEH sozialisten menpe geldituko dela dirudi Rousset lehena ateratzen da lehen itzuli honetan, AHTri etorkizun idekia eskainiz. Ikusiko dugu Andde Sainte Marie abertzaleak lortzen duen aulkia bigarren itzulian.

Gobernuak hartu dituen segurtasun neurriek ez dute FN trabatu. Alderdi sozialista toki onean uzten. Defentsa ministroak Bretainian emaitza hoberena lortzen du bere eskualdean.

17 novembre 2015

Ametsen liburuaren memoria

ametsen liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

Liburu mardula proposatzen digute urte gogor horietan, borroka urteetan zehar militante eta artistek eskaini sorkuntza. Sorkuntza ainitza, gure herriaren bihotzaren isla dugu hor. Datorren asteburuan liburuaren aurkezpena eginen digute. Proiektu ausarta.

Ehunka gizon eta emakumeren amets eta sentimenduak bildu nahi ditu Donostiako Astero argitaletxeak, zehazki, euskal preso politiko, preso ohi eta iheslari eta iheslari ohienak. Jasotako ekarpen literario eta artistikoekin “Ametsen liburua” kaleratzen dute . Horretarako, hainbat eskutitz igorri dituzte eta dagoeneko zenbait erantzun ere jaso dituzte.  Langile eta preso ohi Jokin Urainek eman dizkigu xehetasunak.

7 décembre 2015

Politika ilunak Frantziako estatuan

Résultat de recherche d'images pour "anti fn"

Hauteskundeen emaitzak ezagutu eta berehala Rousset sozialistak adierazi du AHTrentzat ez zela diru publikorik jarri behar, alegia bere jarrera aldatzen zuela eta keinua egiten ziela ekologistei bere alde bozkatzeko ondoko igandean. Zerrenda berriak eginen direla ematen du, ekologistak jarriko direla sozialisten zerrendak. Sirian gerla bultzatzen den unean, salbuespen egoera jarria den unean ikusiko dugu ekologisten argumentzazioa zein den sozialistek haien laguntza behar dutelarik bigarren itzulian irabazteko. Eskuinaren erabakia zein izanen den ere interesgarria izanen da momentuko Sarkozyk beste alderdi batekin bat egitea baztertu baitu, nahiz eta FNari aurre egiteko baldin bada. Alderdien salsa agerian izanen dugu.

IEHn FN alderdia emendatzen doa, nahiz eta emaitza hain onak ez izan, abertzaleak eskuin muturreko ideien kontra joateko tresna ona izan baita, elkartasunaren filosofia bultzatuz.

Frantzia bide oso iluna hartzen ari da, zalantzarik gabe abertzaleoi independentziaren aukera bakarra da gelditzen zaiguna, eskuin muturraren bidegabekeriari aurre egiteko.

Emaitza hauek Hitler agintera nola heldu zen ulertzeko lagungarri dira. Miseria eta xenofobia dira tresna nagusiak FN indartzera joan direnak. Frantziako iparraldea non miseria emendatuz joan den eta PACA non urtetik urtera xenofobia, beldurraren politika bultzatu diren, hauek dira FN gehien bozkatu duten eskualdeak eta FN-i agintea emateko puntuan direnak.

Salbuespen egoera, gerlarako politika, eskubideen murrizketa, susmagarrientzat kanpamentuen irekitzea, hauek dira hedatu diren ideiak azken asteetan,susmagarrientzat kanpamentuak! Memoriarik ez al da?

Ezkerrak ez du mailarik erakutsi horri erantzuteko. Sozialistak podorean izanik etengabe eskuin muturrak gora egin du, egoerari alderdi sozialistatik eta gobernu sozialistatik ez zaio erantzuten. Andde Sainte Mariek, hautagai sozialisten zerrendan, zioen goiz honetan indar aurrerakoien biltzeko beharra dagoela egoeraren aurren, ardi da ez dela alderdi sozialista izan behar horren eramailea bere politikaren porrota ikusita.

Euskaldunen prozesuari begira egoera hau optimista izateko aterik ez du irekitzen. Aitzitik kezkagarria da segurtasun neurri eta lege zorrotzagoak bozkatzeko aldarria etengabekoa baita.

24 novembre 2015

Preso segituko du Lorentxa Gimonek(Berria)

 Ikusi jatorrizko irudia
Lorentxa Gimonek presondegian egon beharko du dei auzitegiaren erabakiaren zain, eta, beraz, ezingo du kalera irten nahiz eta gaur baldintzapeko askatasunaren eskaera onartu dioten. Bagoaz kolektiboa epailearen erabakiaz poztu da, baina haserrea erakutsi du prokuradorearen jarreraren aitzinean.

2003an atxilotu zuten Gimon, Estialecqen (Biarnoa) ETArekin zerikusia zuelakoan. Hamairu urte daramatza preso eta gaur egun Crhon eritasuna pairatzen du. Euskal Herritik 650 kilometrotara da preso, Bretainiako Rennes herrian. 2010ean 39 eguneko gose greba egin zuen bere bakartze egoera salatzeko.

Elkarretaratzea egin dute, gaur Angelun, presoaren sostenguz.

27 septembre 2014

Nantes herrian, Bretainaren batasunaren alde

PHO939e98c0-4652-11e4-9c2f-1bddd79b6091-805x453

Hogeita hamar mila jende bildu da Nantes herrian arratsalde honetan Bretainako bost departamenduen biltzea eskatzeko. Lurralde antolaketa dela eta frantses gobernuak ez du Loire Atlantique departamendua lotu nahi gainerateko lau departamenduei. Bereizketa 1942an Petainek egin zuen eta geroztik ez du inork hau aldatu nahi izan.

 Yann Queffélec idazlea,  Gilles Servat eta Alan Stivell kantariak eta beste gizarteko ezagun asko zeuden. Tendentzia guztiak biltzen dira aldarrikapen horren inguruan baina Paris entzungor gelditzen da. Ondorioz sekulako manifestaldia antolatu dute.(argazkia AFP) 

la-manifestation-est-en-marche-nantes_3

Publicité
<< < 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 20 30 40 > >>
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Publicité
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité