Canalblog
Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité

Gure Urruña / Notre Urrugne

19 septembre 2014

Diputatuak libertate murrizketa bozkatu dute

casenave valls

Bernard Cazeneuvek aurkezturik, Vallsen begipean, "terrorismoaren kontra"ko lege proposamen berria bozkatu dute diputatuek atzo. Lege berri honetan 9.Artikuluak exekutiboari sarean diren guneen hesteko erreaztasuna ematen dio, aurretik justiziaren aitzinetik pasatu gabe noski. 2010ean, UMPk aurkeztu zuen neurri horren kontra bozkatu zuten sozialistek.

Interneteko munduan adituak diren diputatu sozialista batzuek, besteak beste Corinne Erhel, numerikoan aditua, protestatu dute. Erhelek azaldu du aditu guztiek erakutsi dutela webguneen filtroak ez duela ondorio eraginkorrik. Beste diputatuek salatu dute webgune beltzen zerrendaren egiteko nahikeria. Estatu Batuetan NSAk duen praktika kopaiatu nahi dela salatu dute ere.(B.Cazeneuve barne ministroa eta Valls lehen ministroa argazkian)

Publicité
Publicité
19 septembre 2014

Euskararen aldeko sare berria instituzioen aldetik.

Hego Lapurdiko Hiriguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak eta Bisasoa Txingudiko partzuergoak Sareuska sarea sortu dute. Aintzina eramanen duten lanari esker, euskararen erabilpena sustatu eta dinamezatzeko nahia dute. Horretarako, 2014 eta 2017 epealdian finkatutako ekintza planean, topaketa batzu antolatuko dituzte elgarren arteko harremanak indartzeko eta batez ere, lan ardatz batzu adosteko. Sareuskak antolatu duen lehenengo ekitaldia "Mintzodomoa" izanen da Irunen udazkenean ospatuko dena, "eskolaz kanpo euskararen erabilpena zihurtatzeko".

Iniziatiba horren berri izan dugu gaur Kazeta infori esker. Instituziengandik euskararen aldeko iniziatiben sortzen ikustea pozgarria da oso. Helburuetan ere, euskararen aldeko egituren babesean ardurak izanen dituztela. Alegia Ziburuko ikastolak dituen arazoei erantzun zintzoa ematen ariko direla. Hau baita une honetaneuskararen babeserako Hego Lapurdiko Herri Elkargoak duen arazo nagusia.

19 septembre 2014

Eskozia ez da oraindik independientea izanen.

eskozia

Eskoziak musika berria zabaldu du Europan zehar. Hauteskundeen bitartez, hesten ari den Europa honetan mugimendu demokratikoa proposatu digu. Txekoslobakiak egin zuen bere aldaketa, adosmen batetik, gerlarik gabe, lasaitasunean, haatik estatu handirik parean eduki gabe.

Hau dugu aldaketa, Eskoziak handi bati aurre egin diola eta indar harremana handitasunean eraman duela, polemika askoren gainetik pasatuz eta herritar guztiekin. Oso prozesu elegantea, herria gora eramanez, gazteei hitza emanez. Hain xuxen parte hartze handia izan da, %84koa!

Estatu handia beldurtu da,  estatu zentralistak demokraziaren egiazko aurpegia ez baitu  maite, tresna guztiak baliatu ditu herritarrak beldurtzeko, nahiz eta jakin aldaketak ez direla erraz gertatzen, aldaketak zalantza asko sortzen dituela. Urte askotarako emaitza izanen dela erran dute Britainiarrek. Segur da horrelako egoeretan erortzeko arriskuak baztertzen ariko direla Londresetik, ondorioz neurriak hartuko dituztela independentziarako bidearen ahultzeko.

Eskoziako Independentisek ikasgai itzela eman digute, esperantza indartu, posible dela irakutsi. Hau dugu landu behar. Guk bi handi ditugu, haiek ere ikasgaia hartuko zuten.  Elementu berri hauei aurre egiteko hartuko dituzten neurrietan elkarrizketa izanen ote den jakin nahi genuke. Frantzia eta Espainako batasun sainduari aldaketa ekartzeko  ez dute Parisek eta Madrilek prest ematen.

Kataluniak beste eredu bat martxan dauke. Horri begira ere egonen gara, gurea berrindartzeko eta irabazteko.

19 septembre 2014

Zuhaitz Errasti, Asier Ezeiza eta Ekaitz Sirvente zonbait hilabete iragan dituzte Marseillako espetxean, noiz mugituko zituzten

preso

Hilabeteak eman ditu Taubira andereak euskal preso hiru presondegiz aldatzeko, sekulako baldintza txarretan atxikitzen zituztelarik, sekulako distantzian familiarengandik atxikita gainera.Tarasconera mugitu dituze. Hurbilketa ez da oraindik erabakietan sartzen!

Sekulakoa da hitza, ez da besterik, gehiegikerietan ari baitira frantsesak. Eskuin muturra, FN aipatzen dute askotan, herritarrak beldurtu nahian, Valls lehen ministroa lerroburu. Ikara sortu nahi dute FNk irabaz lezakeela ondoko hauteskundeetan. Ez da harrigarri FN normalizatzea presoen kasuan horrelako jarrera autoritarioak, zapaltzaileak erabiltzen direlarik.  Zertan ikusten da gobernu baten handitasuna ez bada ahulenen defentsan ari delarik, egoera larrietan direnak laguntzen dituelarik. Azken hau ez dugu ikusten euskal presoen tratamenduan, mendekua baizik ez da ikusten. Eskuin muturreko jarrerak dira gaur egun alderdi sozialistak euskal presoekin hartzen dituena.

Gu ez gabiltza gehiegikerietan, frantses gobernua ari da gehiegikerietan, eskuin muturreko jarrerekin ligatzen!

19 septembre 2014

Udalbiltzak elkarlana eskatu die «Euskal Herrian sinesten duten hautetsiei»

10000797

Atzo 15 urte sortu zeneko izpirituari eutsi nahi dio nazio instituzioak. Orduan adostu ziren printzipioen baliagarritasuna aldarrikatu du.

1999ko irailaren 18 egin zen Udalbiltzaren eraketa batzarra Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Herri osoko kolore politiko gehienetako udal hautetsiek Euskal Herri osoko lehen nazio instituzioa eratu zuten, udalgintza oinarri hartuta herri gisa aurrera egiteko zereginarekin. 15 urte geroago, arlo askotan oso desberdina da bai Euskal Herriaren egoera, bai Udalbiltzarena berarena. Nazio instituzioko kideek nostalgiaz begiratzen diote duela 15 urteko batasunari, ilusioari eta lanerako grinari. Orduko oinarriak berreskuratu nahian, elkarlanerako deia egin die «Euskal Herrian sinesten duten hautetsi guztiei».

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 1.400 udal hautetsi baino gehiago biltzen ditu egun Udalbiltzak. Horietatik 177 alkateak dira. Sortu, EA, Aralar, AB eta Alternatiba alderdietako hautetsiak eta independenteak biltzen ditu. Helburu argia dutela diote Mertxe Aizpuruak eta Iratxe Lopez de Aberasturik, instituzioko lehendakariak eta lehendakariordeak: «Gure bokazioa Euskal Herri osoaren garapenaren alde lan egitea da; euskal herritar guzti-guztien zerbitzura dagoen erakundea izatea».

Usurbilgo alkatea da lehendakaria. Lehendakariordea, Gasteizko zinegotzia. Euskaldunako agerraldian haiekin egon dira Ur Algero Aresoko alkatea, Maitane Nerekan Getxoko zinegotzia eta Eneko Aldana-Douat Ziburuko hautetsia. Euskal Herri guztiko hautetsiei irekia dagoen erakundea osatzen dutela erakutsi dute horrela. Eta, sorreratik dituen printzipioekin bat datozen hautetsi guztiei, ateak irekita dituztela: «Euskal Herria aintzat hartzen duten udal hautetsi guztien batzarra izan nahi dugu».

Baina «hutsuneak» dituztela jakitun dira. Nabarmenena «EAJk utzitakoa» dela diote. Ez dela bakarra, ordea. Gauzak horrela, erakundea «eguneroko lehia politikotik kanpo» utzi beharra dagoela esan, eta horretarako konpromisoa hartu dute. «Leialtasunez eutsi nahi diogu 1999ko irailaren 18 hartan Euskalduna Jauregian nagusi izan zen giroari, Euskal Herrian sinesten dutenen arteko batasun eta elkarlanaren espirituari», adierazi dute, eratze batzar hura egin zen jauregi berean. Horretan saiatuko direla hitzeman dute.

Urriaren 4an, Uztaritzen

Bien bitartean, Udalbiltzak aurrera jarraitzen du bere zereginekin. Lan urte berrirako ildoak zehaztu ditu, eta urriaren 4an Uztaritzen (Lapurdi) egingo duen batzar orokorrean onartuko du plangintza. Erronka nagusia argi du: «gizarte eta lurralde kohesioan sakontzea».

Zehazki, Euskal Herriko lurraldeen arteko kohesioa eta udalerrien artekoa landu nahi du; eskualde baztertuenen garapena bultzatzeko asmoa du, besteak beste Euskal Pirinioetan lan eta bizi programari jarraipena emanda; euskara eta euskal kulturaren alde egiten dutenen arteko lankidetza sustatuko du; eta sinboloen inguruko kohesioa landuko du.

«Bi hitzetan esanda, Udalbiltzaren zeregina herria egitea da, kohesiotik abiatuta», laburbildu dute erronka. Horrekin ados dauden udal hautetsi guztiei, urriko batzarrean parte hartzeko deia egin diete.(Berria)
Publicité
Publicité
18 septembre 2014

Jone Artola: "Mendekuz josita dagoen neurri batek ez dauka onarpenik"

presoak

Ospitaletik egin ditu adierazpenok. Larunbatean Sareren ekitaldira joateko deia egin du. Etxerat-ek elkarretaratzeak egin ditu Hegoaldeko lau hiriburuetan, sakabanaketa salatzeko.

erriro lanean hasteko "gogoarekin" agertu da Jone Artola Etxerat-eko kidea ospitalean, sakabanaketaren aurka egiteko. "Ezin dugu onartu guri gertatu zaiguna hurrengo astean, hurrengo hilabetean beste senide batzuei edo lagunei gertatzea". Ugaitz Perez presoaren senideek istripua izan zuten larunbat gauean. Artola kidea autoan harrapatuta geratu zen. Beste senide batek atera behar izan zuen atzeko leihotik. Alde bateko hiru saihets hautsiak ditu, beste aldeko bat ere bai, humero hezurra hiru lekutatik zatituta eta bularrezurra pitzatuta. Ostiralean egingo diote ebakuntza.

Sakabanaketaren kontra Sarek larunbaterako deitutako ekitaldiari babesa adierazi dio: "Hitzordu oso garrantzitsua daukagu denok hurrengo larunbatean". Haren arabera, "heldu da momentua denok batera" sakabanaketa bertan behera uztea lortzeko. Bera fisikoki han egongo ez den arren, bertaratutakoekin bat egingo duela esan du.(Berria)

17 septembre 2014

Iritzia eta oroimena ez da delitu

Iritzi artikulo bat idazteagatik Julen, Maku, Zior eta Zelaieta urte bateko espetxe zigorra betzera behartuak.

Adierazpen askatasuna!

(ikusi bideoa) http://youtu.be/Ad5WxSPnGCM 

17 septembre 2014

Aratz Gomez Arrasaten bisitan

Aratz Gomez bere hilabete bateko alaba bisitatu ahal izan zuen larunbatean, Arrasaten, Musakola auzoan.

(ikusi bideoa) http://youtu.be/Kdo4gMzr_O8

16 septembre 2014

Batikanoa ere drogarekin harrapatua

Frantziako Chambéry herria mugazainen kontrola batean Batikanoko auto batean 4 kilo kokaina. Autoa da 91 urteko kardinal batena. Agiri baten bitartez batikanoak azaldu du ez zuela deus ikustekorik horrekin. Ematen du gauzen argitzeko gaitasuna dutela Batikanotik beretik. Aiaiaiai......

16 septembre 2014

Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu euskararen telefonoan jasotako kexak

10000797

Udalbiltzak sortutako Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 euro emango dizkio Kontseiluari, bi erakundeek sinatu duten lankidetza hitzarmen baten ondorioz. Udalbiltzak, gainera, udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, udal arloari badagozkio.

Ohar bidez eman du Udalbiltzak Kontseiluarekin sinatu duen lankidetza hitzarmenaren berri.

Horri esker, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 euro jasoko ditu Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lan egin dezan.

Udalbiltzak udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, betiere udal arloari badagozkio.

Behatokiak, urteko txostenean, hizkuntz eskubideen egoeraren diagonostikoa egiten du, herritarrek euskararen telefonoaren bidez bidalitako kexak azterturik. Ildo horretan, txostenaren ondorioak zenbait erakunderi aurkeztu dizkio horretarako eginiko bileretan.

Ildo horretan, Udalbiltzari berariazko txosten bat aurkeztu dio Behatokiak, tokiko administrazioen inguruan 2013an jasotako kexen ingurukoa eta udaletan herritarren hizkuntz eskubideak bermatzerakoan aurkitutako gabeziak adierazten dituena.

Udalbiltzaren arabera, txosten hori lan tresna garrantzitsua da udaletako hautetsientzat, tokiko administrazioan euskararen normalizazioaren aldeko lana aztertzen eta hobetzen lagunduko duelako.

Publicité
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
Publicité
Gure Urruña / Notre Urrugne
  • Gune honek Urruña eta inguruko gertakariei buruzko berriak ematen ditu. Horrez gain egoera politikoaren azterketak eskaintzen ditu. Harremanetarako: gureurruna@gmail.com----------------------- Ce blog donne des informations locales sur la ville de Urrugne
  • Accueil du blog
  • Créer un blog avec CanalBlog
Albums Photos
Licencia de Creative Commons

Publicité